- 32/1996 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzeari buruzkoa. - Legegunea: Normativa del Pais Vasco - Gobierno Vasco - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu32/1996 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1206
- Xedapen-zk.: 32
- Xedapen-data: 1996/02/13
- Argitaratze-data: 1996/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomi Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. atalean xedatuta dagoenez, sailean bertan estatistikarako organo berezi bat eratuta duten Jauralitzaren sailek, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikaren inguruko iharduketa burutuko dute, lege horretan esaten den moduan. Horrela, Autonomi Elkarteko Estatistikaren Antolakuntzan parte hartzen duen alderdi legez jardungo du. Lege horren 27. atalak estatistikarako organo berezien arautzea bere araudi propiorako uzten du.
Bestalde, 1989/1992rako Estatistikako Euskal Egitamua onartzeari buruzko urriaren 6ko 7/1989 Legearen 9.1. atalean xedatuta dagoenez, Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo berezien sorrera, antolaketa eta iharduera araudi batez arautuko da. Araudi hori Jaurlaritzak onartuko du, Euskal Estatistika Batzordeak txostena eman ondoren.
Aurreko legezko araudia garatzeko, Jaurlaritzak ekainaren 22ko 180/1993 Dekretua onartu zuen, Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo berezien sorrera, antolaketa eta iharduera arautzen duen arauzko xedapen moduan. Dekretu horren 1. atalean, estatistikarako organo bereziak dekretu-bidez sortuko direla eta saileko organo bakarra egon daitekeela jartzen du.
Gainera, 180/1993 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan ezartzen denez, Estatistikako Euskal Egitamuan edo Estatistikako Urteko Programetan sailen egiteko propio moduan aipatzen diren estatitistikak eta iharduketak egiteko, Jaurlaritzaren sailek ezinbestekoa izango dute estatistikarako organo berezia edukitzea.
Xedapen horrekin bat etorriz, 1993-1996rako Estatistikako Euskal Egitamua onartzeko den abenduaren 21eko 8/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik seigarrenean ezarrita dagoenez, Jaurlaritzako sailek, estatistikako euskal egitamurako proiektuan edo estatistikako urteko programan eurek propio egiteko estatistikak eta ekintzak sartzea proposatu ahal dezaten, ezinbestekoa izango dute estatistikarako organo bereziak edukitzea, proiektu edo programa horiek egiterakoan parte hartu behar duten unean.
Dekretu hau egindako aurrikuspenak betetzeko izango da eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzen duen arauzko xedapena izango da. Sortu den organoak Euskal Autonomi Elkarteko estatistikaren inguruan sail horri dagokion egitekoak burutuko ditu.
Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeak txostena eman ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko otsailaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Xedea.
Dekretu honen helburua Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzea da, Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo bereziak arautzeko den ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan ezarritako betekizunekin bat etorriz.
atala.- Antolaketa organikoa.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia kide bakarreko organoa izango da, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren menpe egongo dena zuzen-zuzenean.
atala.- Eskuduntzak.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia I. mailako moduan eratzen da bere eskuduntzen ondorioetarako. Ondorioz, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak maila horretako estatistikarako organo bereziei ematen dizkien ahalmen eta eskuduntzak eduki eta erabiliko ditu.
atala.- Argibideak bidaltzea eta lankidetza.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko zuzendaritzek bereak dituen gaien gaineko infomazioa bidaliko diote Estatistikarako Organo Bereziari eta berarekin lankidetzan arituko dira bere zuzendaritzarekin lotuta dauden ikerketa orokorrak diseinatzen eta egiten.
atala.- Harreman organikoak.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak estatistikari buruzko legeriak dioena hitzez hitz beteko du eta bereziki, estatistika-sekretua beste organo edo enteekin dituen harremanetan, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailekoak edo horri atxikitakoak barne direla.
atala.- Administrazio errekurtsoak.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eskuduntza edukiko du Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Bereziaren ekintzen aurka aurkezten diren errekurtsoak aztertu eta ebazteko.
Errekurtso horiei ebazpena eman baino lehen, Euskal Estatistikaren Erakundearen aginduzko txostena eduki beharko da.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan ezarritakoa gauzatzeko eta garatzeko behar diren beste xedapen emateko.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko otsailaren 13an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (8)
- Ikus: 180/1993 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organu Bereziak arautzen dituena.
- Ikus: 42/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 191/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1997ko otsailaren 4koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, ikerketaren, dokumentazioaren eta informazioaren alorretan Droga Gaietarako Idazkaritzari esleitutako funtzioak zehaztu eta Droga-menpekotasunen Euskal Behatokia
- Ikus: 315/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.
- Ikus: 44/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.
- Ikus: 538/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Indargabetutakoa: 472/2013DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzekoa eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehaztekoa.