Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2017ko azaroaren 22koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskadiko zor publiko bat egitea eta Euskadiko zor publiko baten jaulkipena borondatezko trukearen bidez amortizatzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko azaroaren 22koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskadiko zor publiko bat egitea eta Euskadiko zor publiko baten jaulkipena borondatezko trukearen bidez amortizatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5730
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/22
  • Argitaratze-data: 2017/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30.1 artikuluaren arabera, zor publikoaren jaulkipena Gobernu Kontseiluak onartuko du dekretu bidez, zorpetze arloan aginpidea duen Sailak proposatuta. Segidan, 30.3 artikuluak honela dio: zorpetze arloan aginpidea duen Saileko buruari (gaur egun, Ogasun eta Ekonomiako sailburua) dagokio dekretuan adierazi ez diren jaulkipenaren ezaugarriak zehaztea. 33. artikuluan, berriz, hauxe dago xedatuta: Gobernu Kontseiluak baimena emango du, eta zorpetze arloan aginpidea duen Sailak (borondatez hartzekodunentzat) aldez aurretiko amortizazio-eragiketak, ordezkapena, trukea, bihurketa, luzapena, finantza elkartrukea edo antzekoak hitzartuko ditu, baldin eta, merkatu baldintzen aldaketengatik, finantza-kargan ekonomiak lortzea, aldiak berregituratzea edo arriskua murriztea edo dibertsifikatzea badago.

Urtarrilaren 31ko 37/2017 Dekretuaren bidez erabakitzen eta baimentzen da 2017ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak luzatuta onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legeak 10. artikuluko 1. paragrafoan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera. Harrezkero, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legea onetsi zen. Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta -ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Jaurlaritzak 2017ko azaroaren 21ean hartutako erabakiaren bidez Euskadiko zor publikoaren bonuak trukatzeko eragiketa baimendu da, eta honela egingo da: beste zor-zenbateko bat jaulkiko da eta egun dagoen jaulkipen osoaren edo zati baten edukitzaileek, nahi izanez gero, lehenago amortizatu ahal izango dute.

Goian aipatutako lege babesa kontuan izanda eta aintzat harturik 2017ko apirilaren 18ko jaulkipenaren kupoia: % 0,60; epemuga: 2022ko apirila zirkulazio saldoa 150 milioi euro dela, Ogasun eta Ekonomia Sailaren aburuz gomendagarria da zenbatekoa handitzea, merkatuan likidezia gehitze aldera. Kasu honetan inbertitzaileek jaulkipenaren zabalpena Euskadiko Zor Publikoaren bonuak ematean ordain dezakete. Bonu horiek 2014ko martxoaren 18ko jaulkipenekoak dira; kupoia % 2,00koa da eta epemuga 2018ko uztailaren 23an da. Horrela, bost urterako zabalpenaren bidezko jaulkipena egiteaz gain, zatika amortizatuko da, 2018an epemuga duten bonuak borondatez trukatzearen bidez. Eragiketa honen bidez 2017an jaulkitako zabalpena errazteaz gain, amortizatutako balioak berriz inbertitzea errazten da eta hurrengo urteko epemugei bolumena kentzen zaie, beraz, 2018an jaulkipen gordinaren beharrizana gutxitzen da. Eragiketa biok eragiketok egiteko mandatua duten erakunde baten edo batzuen bidez egiten dira.

Goragokoa kontuan izanda, beharrezkoa da jaulkipena zabaltzea Euskadiko Zor Publikoaren bonuen ezaugarriak jendaurrean azaltzea, baita borondatezko trukaketaren baldintzak ere.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau ebatzi dut:

  1. Ogasun eta Ekonomia Sailak erabakiko ditu jaulkiko den zenbatekoa, jaulkipen data eta harpidetzaren prezioa, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

  2. Amortizazioaren prezioa, data eta interesak: Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2017ko apirilaren 6ko Aginduan ezarrita daude (agindu horren bidez, ehun eta berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulki zen, eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehaztu ziren):

  1. Interesak: % 0,60ko urteko interes nominala; aurreneko kupoi luze bat ordainduko da 2018ko apirilaren 30ean.

  2. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  3. Amortizazio-data: larunbata, 2022ko apirilaren 30a.

    Gehikuntza horri dagozkion bonuek 2017ko apirilaren 6ko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

  1. Baloreen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

  2. Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

  3. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Jaulkipenaren zabalpena Euskadiko zor publikoaren honako bonu hauek borondatez trukatuz egingo da:

2014ko martxoaren 18ko jaulkipena, % 2,00ra; epemuga 2018ko uztailaren 23an; ISIN kodea: ES0000106536.

Ogasun eta Ekonomia Sailak bideratuko du jaulkipeneko baloreen trukaketa, hain justu ere, mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez, betiere bat etorriz balore-merkatuaren indarreko araudiarekin. Ogasun eta Ekonomia Sailak erabakiko du trukaketaren prezio garbia, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero, eta agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, kasuan kasuko kupoi korrituarekin batera trukaketaren datan eta sei hamartarrekin biribilduta.

Trukaketaren likidazioaren egunean, onartutako eskaintzen balioak amortizatuko dira.

Jaulkipen berriaren balioaren zenbateko bera duten emandako bonuekin egingo da trukaketa. Bonu berrien harpidetzaren prezioa jaulkipen datan likidatuko da eskudirutan, eta eskudirutan ere eta trukaketaren egunean ordainduko da trukaketarako onartutako bonuen prezioa, kupoi korrituarekin batera. Goragoko paragrafoan azaldu bezala, trukaketaren likidazio data bonuaren zabalpenaren jaulkipen data mugapena 2022an izango da.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari eta Finantza Politikako zuzendariari baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.