Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2019ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinarekin hirugarrenez aldatzen baita honako agindu hau: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan -fondo publikoekin ordaindutakoetan- ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinarekin hirugarrenez aldatzen baita honako agindu hau: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan -fondo publikoekin ordaindutakoetan- ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2023
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/10
  • Argitaratze-data: 2019/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 3ko eta 2016ko maiatzaren 6ko aginduez aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko martxoaren 10eko Agindua, zeinetan finkatu egiten baitira honako oinarrizko arauak: egutegiak prestatu eta onartzeko kontuan izan beharrekoak; guztia ere, koherentzia pedagogikoa eta antolaketakoa bateragarri egitekotan, betiere, ikastetxeen autonomiarekin.

Hizkuntzen irakaskuntzen ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren aldarazpenaren ondorioz, eta, zehazki urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretua argitaratzearen ondorioz, agindu hori aldatu beharra dago, irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegiko egunak birbanatzeko, azterketak egiteko egunen kopurua handituz. Errege Dekretu horren bidez araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzako B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 eta C2 maila aurreratuak ofizialki egiaztatzeko probei aplikatzen zaizkien oinarrizko ebaluazio-irizpide komunak ezartzen dira.

Horrenbestez,

  1. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntza ematen duten ikastetxeetan, ikasturteak 175 eskola-eguneko iraupena izango du, eta horietatik 120 gutxienez, eskolak emateko izango dira edo irakaslea derrigor ikastetxean dela egin beharreko beste jarduera batzuk burutzeko. Nolanahi ere, eskola-egunen kopurua gorabehera, ikasle-talde bakoitzak urtean gutxienez 120 eskola-ordu izan beharko ditu. 175 eskola-egunak osatu artekoak ikasle libre eta ofizialentzako ohiko eta ezohiko deialdietako azken azterketak egiteko erabiliko dira. Hezkuntzako sailburuordeak azterketa horiek egin ahal izango diren aldiak zehaztuko ditu.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.