Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2020ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, udal-titulartasuneko musika-ikastegientzako dirulaguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, udal-titulartasuneko musika-ikastegientzako dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4197
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/29
  • Argitaratze-data: 2020/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Musika-irakaskuntzak irakaskuntza artistikoen erreferente nagusiak dira Euskadin. Tradizioz, xarma berezia izan dute gizartean, eta hori dela-eta toki-administrazioek eskaintzen dituzte.

Gizartean duten garrantziarengatik, udalen esfortzuagatik, eta herritarren prestakuntza sustatzeagatik, hezkuntzako administrazioak baliabideak kudeatu izan ditu, eremu hori antolatu, planifikatu eta finantzatzeko.

Ikasketa horietarako aurrekontuen bidez, irakaskuntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan normalizazio-prozesua izatea lortu nahi da, bai espazioan banatzeko orduan, bai eta irakaskuntza horietan ematen diren espezialitateak eta mailak orekatzeko orduan ere.

Musika-ikastegien helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea, bai eta hala nahi dutenak irakaskuntza profesionaletarako gidatzea eta prestatzea ere. Kontserbatorioek eta baimendutako zentroek irakaskuntza arautua eskaintzen dute, eta musika-eskolek, berriz, irakaskuntza ez-arautua.

Agindu honen bidez, ikastegiok mantentzen lagundu nahi da, Hezkuntza Sailak ematen dien finantzaketa ezarritako ehunekora hurbilduz (2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa).

Laguntza hauek Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen 2020ko Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira. Plana Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 3ko Aginduaren bidez onartu zen, eta Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratu. Plan horretan jasotzen da toki-administrazioek eskaintzen dituzten musika-irakaskuntza arautuak eta ez-arautuak finantzatzeko prozesuarekin jarraitu behar dela.

Europar Batasunak kulturarentzako estatu-laguntzei buruz dituen arauen barruan, 2014ko uztailaren 1ean indarrean jarri zen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez adierazten baita zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (EBAO, L 187, 2014-06-26); aurrerantzean, erregelamendu horri 651/2014 Salbuespenen Erregelamendu Orokorra esango diogu. Erregelamendu horren 53. artikuluan ezarrita dago kulturarako eta ondarea zaintzeko laguntzak jakinarazteko betebeharrik ez duten kategoriakoak direla 53. artikuluaren 3. apartatuan, funtzionamendurako laguntzak sartuta daude.

Hori dela eta, agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak Salbuespenen Erregelamendu Orokorrean sartuta egongo dira (651/2014 Erregelamendua, zeinaren bidez adierazten baita zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legean aurreikusitakoa betez (hor esleitzen baitira udal musika-ikastegiei laguntzeko aurrekontu-partidak), honako hau

Dirulaguntza-deialdia egitea, batetik, abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuan araututa dauden eta udal-titulartasuna duten kontserbatorioetarako, eta bestetik, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako udal musika-eskoletarako, 2019-2020 ikasturteko kostuak finantzatzen laguntze aldera.

Helburu horretara, gehienez ere 9.453.888,80 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri zenean Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden musika-ikastegi hauek, baldin eta hala inskribatuta badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroko atal espezifikoan:

  1. Udal-titulartasuna duten musika-eskolak, irakaskuntza ez-arautua emateko baimena dutenak (urriaren 27ko 289/1992 Dekretua).

  2. Udal-titulartasuna duten kontserbatorioak, irakaskuntza arautua emateko baimena dutenak (abenduaren 11ko 229/2007 Dekretua).

Diruz lagundu daitezke musika-ikastegien 2019-2020 ikasturteko langileen gastuak (irakasleenak eta irakasle ez diren langileenak) eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuak, musika irakastearekin zuzeneko lotura duen edozertarako.

  1. Langile-kostuak.

    Langile-gastuak honela zehaztuko dira: kostu garbia, gizarte-segurantza, eta bestelakoak (beste aseguru batzuk).

    Irakasle ez diren langileak beste erakunde batzuetan ere aritzen badira, haien kostuak proportzioan kalkulatuko dira, musika-eskoletan duten alduraldiaren kostua soilik kontuan hartuz.

    Zuzendaritza-lanen gastuak irakasle ez diren langileen gastutzat hartuko dira.

  2. Funtzionamendu-kostuak honako hauek dira:

    Azpiegituren eta tresna teknologikoen mantentze-, konponketa- eta kontserbazio-gastuak.

    Garbiketa-gastuak.

    Zerbitzuak: elektrizitatea, ura, gasa.

    Aholkularitzen eta zerbitzu juridikoen gastuak.

    Zentroaren asegurua.

    Aparteko jardueretako bidaia-gastuak: joan-etorriak, mantenua, dietak.

    Marketin- eta publizitate-gastuak.

    Ustekabeko gastuak: konponketak, istripuak.

    Langileen kontratazioa kudeatzeari lotutako gastuak (azpikontratak edo kudeaketa-gastuak) funtzionamendu-gastutzat hartuko dira, eta ez langile-gastutzat.

    Irakasleen prestakuntzaren gastuak funtzionamendu-gastutzat hartuko dira.

    Musika-eskolak sortu bai baina onartzen ez dituen kostuak beste erakunde batzuek diruz lagundutako gastutzat hartuko dira, eta beste laguntza batzuen multzoan sartu beharko dira.

    Musika-eskolak beste erakunde batzuekin partekatzen baditu instalazioak, gastuak erakunde horien erabileraren proportzioan kalkulatuko dira (guztizkoaren %).

  3. Baliabide materialei dagozkien gastuak ekipamendu-gastuak dira.

    Bulego-materiala. Material suntsikorra eta suntsiezina.

    Higigarriak.

    Erabiltzera eta zaintzera bideratutako tresnak eta materialak.

    Material didaktikoa: inprimatua, ikus-entzunezkoa eta multimedia.

  4. Gastu horiek IX. eranskinean jasoko dira (memoria ekonomikoa).

  1. Dirulaguntza lortzeko, eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

    3. artikuluan aipatzen diren ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

    1. Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez, eta zehazki:

      Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-diskriminazioagatiko debekurik ere (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa).

      Erakundeek egiaztatu beharko dute egunean dauzkatela indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

    2. Kanpoan geratzen dira Europar Batasunarekin zorrak dituzten enpresak, laguntzak berreskuratzeko agindu bat jasoa dutenak, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta bateraezina barne-merkatuarekin eta krisialdian dauden enpresekin, bat etorrita Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan agertzen den definizioarekin (EBAO, C 249, 2014-07-31).

      Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da onuradun izateko eta izaera hori dirulaguntzaren likidaziora arte mantentzeko.

  2. Agindu honetan araututako laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo erakunde eskatzaile titularrek baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan bete egiten direla zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Hala ere, erakunde eskatzaileak espresuki uko ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

    Pertsona edo erakunde titular eskatzaileak eskabide-ereduarekin batera datorren erantzukizunpeko adierazpena sinatuko du, zeinaren bidez formalki deklaratuko baitu betetzen dituela betebehar hauek eta hitzematen duela beteko dituela diruz lagundutako jarduerak dirauen bitartean:

    1. Ebazpenean kontuan hartu diren inguruabarretan egindako edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen dute.

    2. Erakunde esleitzaileak ez du inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik izan behar, dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik. Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik izan behar, batez ere sexu-diskriminazioagatik gertatutako debekurik (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

    3. Erakunde eskatzaileak egunean dituela dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak.

    4. Erakunde eskatzailea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen eta onuradun izatea eragozten duen beste edozein egoeratan.

    5. Indarrean dagoen araudian laguntza hauen onuradun izateko ezarrita dauden betekizunak betetzen dituela eta egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan bildutako datuak.

  1. Eskaerak https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez baino ezin dira egin.

  2. Erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/musika-udal/y22-izapide/eu

  3. Pertsona eta erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako gainerako izapideak, dirulaguntza onartzeko edo ukatzeko ebazpena eman arte, bai eta justifikazio-izapideak ere. Horretarako, egoitza elektroniko honetara jo behar dute: https://www.euskadi.eus

    https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/musika-udal/y22-izapide/eu

  4. Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak ere dokumentazioa zuzentzea, espedientea berrikustea elektronikoki egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Halaber, prozeduran zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da (Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluak).

  6. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

Eskabidearekin batera (I. eranskina), nahitaezko agiri hauek aurkeztu beharko dira, eta, horretarako, bide elektronikoa baino ezin izango da erabili:

  1. Musika-eskolen titularrak diren pertsonek edo erakundeek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

    1. «Musika-eskolako irakasleen ziurtagiria» (II. eranskina). Ziurtagiri horretan, 2019-2020 ikasturteko irakasleen izen-abizenak eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora.

    2. «Lehentasuna duten espezialitateetarako agiria / erregimen arrunta» izeneko dokumentua (III. eranskina), hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2019-2020 ikasturteko erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, zehazki lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenena.

    3. Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiri bat (IV. eranskina):

      2019-2020 ikasturtean errefortzuak jaso dituzten ikasleen zerrenda, beharrezkoa denean («x» batekin adierazi lehentasunezko espezialitateak).

      Hezkuntza arautuan (irakaskuntza profesionalak) 2019-2020 ikasturtean hasitako ikasleen zerrenda.

    4. «2019-2020 ikasturteko ikasleen datuak» ziurtagiria (V. eranskina), non ikasleen datu guztiak jasoko diren. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira, eta bat etorri beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin; ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

  2. Ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeen titular diren pertsonek edo erakundeek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

    1. «Irakasleen ziurtagiria» (VI. eranskina). Ziurtagiri horretan, irakaskuntza arautuko irakasle guztien zerrenda eta haiek ikasleei irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora.

    2. «Lehentasuna duten espezialitateetarako agiria» (VII. eranskina), beharrezkoa denean. Bertan, 2019-2020 ikasturtean oinarrizko irakaskuntzetako eta irakaskuntza profesionaletako lehentasunezko espezialitateetan matrikulatutako ikasleen datuak jasoko dira.

    3. Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiria (VIII. eranskina):

      Hezkuntza arautuko 2019-2020 ikasturteko ikasleen datuak. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira, eta bat etorri beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin; ezingo dira inoiz txosten horretan jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

      Goi-mailako musika-ikastetxeetan 2019-2020 ikasturtean hasi diren ikasleen zerrenda, beharrezkoa denean.

  3. Pertsona eta erakunde eskatzaile guztiek (bai irakaskuntza arautuak ematen dituzten zentroak, bai ez-arautuak ematen dituztenak), halaber, finantzatutako jarduketaren gauzatzea eta diruz lagundutako gastuen eraginkortasuna justifikatu beharko dituzte, hauek aurkeztuta:

    1. 2019-2020 ikasturtean egindako jardueren kostuari buruzko memoria ekonomikoa (IX. eranskina), toki-erakunde titularreko kontu-hartzaileak sinatua eta zigilatua. Honako datu hauek jasoko dira memorian:

      Zentroaren hasierako aurrekontua, exekutatuko gastu erreala eta izandako desbideratzeak. Informazio hori behar bezala banakatuta egon behar da, honako gastu hauetan: irakasleak, irakasle ez diren langileak, funtzionamendua eta ekipamendua.

      2019-2020 ikasturtean zehar zentroak izandako diru-sarreren (finantzaketa propioa eta matrikulak) eta dirulaguntzen banakatzea, zenbatekoak eta jatorria zehaztuz.

      Multzo horretan sartuko da toki-erakundeak 2019-2020 ikasturteko gastuetarako zentroari egindako ekarpen totala, eta horrek finantzaketan zer ehuneko egiten duen. Ekarpen hori exekutatutako gastuaren arabera kalkulatuko da, eta, gehienez, % 52ko hobaria emango da (IV. Baremoaren b) apartatua).

      Matrikula-kostuen eta hileko eta hiruhileko kuoten ziurtagiria.

      X. eranskina, «Kostuen justifikazioa», non zentroaren kostu osoa idazten baita (langile-gastuak, funtzionamendua eta ekipamendua). Irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak adierazi beharko dira, zenbait zatitan banakatuak: soldata garbia, gizarte-segurantza, eta beste aseguru batzuk (elkarkidetza...). Toki-erakunde titularreko kontu-hartzaileak sinatu eta zigilatu beharko du.

      Irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak justifikatzeko, adierazitako langileen kontratuen edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagirien kopiak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatuko duten TC agiriak edo haien baliokideak erantsi beharko dira.

      Erakundeak gorde beharko ditu fakturen eta funtzionamendu- eta ekipamendu-gastuen justifikagirien jatorrizko agiriak, legeak ezarritako epean. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak, era aleatorioan, fakturak eta gainerako dokumentuak aurkezteko eska diezaioke (jasotako laguntzaren % 25 justifikatu arte gutxienez).

      Justifikagiriak benetakoak eta jatorrizkoak izango dira.

      Pertsona edo erakunde titular onuradunek jatorrizko justifikagiriak zaintzapean eduki beharko dituzte, eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eskura jarri, hark eskatzen baditu ere.

      Justifikagiri horien bidez, 2019-2020 ikasturtean egindako gastuak justifikatu beharko dira.

    1. Jarduerari buruzko memoria bat, besteak beste, gai hauek jasoko dituena:

      Egindako jarduerei buruzko azalpen labur bat.

      Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.

      Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

  4. Eranskinen ereduak hemen eskura daitezke: https://www.euskadi.eus

  5. Eskaera egiten duen erakundeko titularrak edo legezko ordezkariak sinatuta eta data jarrita aurkeztu behar da eskabidea.

  6. Eskatzailearen nortasun telematikoa egiaztatzea:

    1. Eskabidea erakunde eskatzailearen ziurtagiri bidez sinatu baldin bada, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.

    2. Aitzitik, pertsona fisiko baten ziurtagiriaren bidez identifikatuz gero, ordezkarien erregistro elektronikoan alta emanda egon gabe:

      Erakundearen legezko ordezkaria izanez gero, legezko ordezkariak duen ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du.

  1. Dirulaguntzaren onarpena formalizatzeko, agindu honen XI. eranskinean aipatzen den hitzarmena izenpetuko dute bai Hezkuntza Sailak, bai diruz lagundutako eskola eta kontserbatorioen titular diren udalek, 17. artikuluaren 1. apartatuan aipatzen den epea bukatu ondoren.

Hezkuntza Sailak eta toki-erakunde bakoitzak izenpetutako hitzarmena, 8. artikuluan aipatzen dena, behar bezala betetze aldera, Jarraipen Batzorde bat eratuko da, eta kide hauek izango ditu:

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria edo hura ordezkatzen duen pertsona; batzordeburu jardungo du.

Hezkuntzako ikuskatzaile bat, ikuskatzaile nagusiak izendatua.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari jardungo duena.

Eudel elkarteko ordezkari bat.

  1. Jarraipen-batzordeak gainbegiratuko du zenbateraino betetzen diren hitzarmena eta ikastegi bakoitzaren urteko plana, zeina udal-titulartasuneko musika-eskola edo kontserbatorio bakoitzaren esku egongo baita.

  2. Horretarako, Jarraipen Batzordeak, bigarren ordainketa egin aurretik, aztertuko ditu ikastegiek eskabidearekin batera aurkeztu dituzten datuak, 7. artikuluko 3.c letran aipatzen den jarduera-memoria barne dela. Gainera, esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko beharrezko ikusten dituen agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango ditu, eta ikastegiak gehienez bost eguneko epea izango du arrazoi edo justifikazio egokiak aurkezteko.

    Agiria horiek aztertuta, Jarraipen Batzordeak txosten batean bilduko ditu bere balorazioak, gomendioak eta ondorioak. Txostena Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari helaraziko zaio, eta, hark oniritzia emanez gero, azken ordainketa egingo da.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea hilabete bat izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Dirulaguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo nahitaezko dokumentazioa falta bada, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko. Epe horretan eskabidea zuzendu ez bada, ulertuko da eskabidean atzera egin dela. Horretarako, ebazpena eman beharko da aurretiaz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikulua).

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da. Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko da.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

  1. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie dirulaguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da dirulaguntzaren onuradunen artean.

  2. Ikastegi bakoitzari zenbateko dirulaguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan hartuko da erabilgarri dagoen aurrekontu-partida eta zenbat ordu finantzagarri dauden, eta, horretarako, agindu honetako Hezkuntza Programa Finantzagarriaren baremoetan (21. artikuluan jasoak) ezarritako irizpideak aplikatuko dira, eta, gero, dirulaguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatuko da haien artean.

  3. Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion dirulaguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu osoaren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

  4. Finantza daitezkeen orduak direla-eta ateratzen den dirulaguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen dirulaguntzetara bideratuko da.

  1. Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita. Ebazpen horretan, eskatutako dirulaguntzak eman ala ez erabakiko da. Emandako dirulaguntzen kasuan, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, dagokion musika-ikastegia eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Eskabidea ukatzen bada, berriz, horretarako arrazoiak adieraziko dira.

  2. Ebazpena argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/), eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Ebazpen-epea igaro ondoren horren berri jaso ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Aurrekoa hala izanik ere, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpen-abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

  4. Agindu honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  5. Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua).

  6. Onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-prozesuan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  1. Lehen ordainketa, dirulaguntzaren % 0,90ekoa, 17. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako epea amaituta, eta 8. artikuluan adierazitako hitzarmena izenpetu ondoren.

  2. Bigarren ordainketan, gainerakoa ordainduko da: % 99,10.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan jasotzen diren betebeharrez gainera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea eta 8. artikuluan aipatutako hitzarmena sinatzea. Horretarako, hamar eguneko epea izango dute, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita: https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/. Hala egin ezean, pertsona edo erakunde titularrak dirulaguntzari uko egin diola ulertuko da.

  2. Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

  3. Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea dirulaguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, horretarako oinarritzat hartu dena, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura eskuratutako dirulaguntzei buruz eskatzen dieten informazioa ematea.

  5. Helburu bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik lortuz gero, dirulaguntza eman duen Administrazioari horren berri ematea.

  6. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hedatzeko edozein bitartekotan jakinaraztea, logotipo ofizialak jarriz, diruz lagundutako jarduerak Hezkuntza Sailaren laguntza jaso duela, eta Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari dei egitea, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten ekitaldi publikoetara joan dadin.

  1. Erakunde onuradunak esleitutako eta jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango du, bai eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa ere, baldin eta honako egoera hauetako bat gertatzen bada:

    1. Erakunde onuradunak dirulaguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen berariazko xederako.

    2. Dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea.

    3. Interesatu zitzaizkion xede jakinetarako aplikatu izana ez justifikatzea.

    4. Oro har, ez betetzea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 91., 92. eta 93. artikuluetan, agindu honetan edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako betebeharrak; kasu horietan, jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzuli beharko dira, gehi dagokien berandutze-interesa, eta, hala dagokionean, zehapenak ezarri ahal izango zaizkie.

  2. Dirua itzultzeko, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura beteko da azken dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Hori gorabehera, bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratu ahal izango dira. Bestalde, aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

  3. Itzultzeko prozedura hasi baino lehen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 92.1 artikuluan ezarritako baldintzen arabera zeinaren bidez Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen baita, justifikazioa aurkezteko eskatuko zaie erakunde onuradunei.

  4. Itzultzeko prozedurari dagokionez, honela jokatuko da:

    1. Prozedura hasteko ardura Hezkuntzako sailburuordearena izango da. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.

    2. Ebazpen horretan, prozedurari hasiera emateko arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango da egokitzat jotako alegazioak egiteko.

    3. Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

      Hamabi hilabetekoa izango da itzulketa-prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

      Ebazpenak xedatzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, eta, hala badagokio, adieraziko da dagozkion kopuruak itzuli behar zaizkiola EAEko Diruzaintza Nagusiari, bai eta laguntza ordaindu zenetik dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak ere; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

    4. Borondatezko epean laguntza itzultzen ez bada, dagozkion zenbatekoak kobratuko dira, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Beste administrazio publiko batzuek nahiz erakunde pribatuek ematen dituzten laguntzak, dirulaguntza honen helburu bererako badira, bateragarriak izango dira agindu honek deitutakoekin, baldin eta ez badute gainditzen Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 8. artikuluan ezarritako muga (EBAO, L187, 2014ko ekainaren 26koa). Laguntza horiek Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.

Muga hori gaindituz gero, arau honen babesean emandako laguntzari soberakinaren zenbatekoa kenduko zaio.

Kapitulu honetan aipatzen diren prozeduretan aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalen tratamendua Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak egingo du, datuen tratamenduaren «arduradun» gisa. Datu pertsonal horien tratamenduaren xedea izango da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea. Horren interes publikoan eta dirulaguntzetan parte hartzeko eskaeran oinarritzen da xede hori.

Interesdunek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta eramateko, bai eta datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko ere; eskubide horiek baliatzeko, idazki bat bidali behar dute Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Gainera, kontsultak egin ahal izango dizkiote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 17.1.n) artikuluari jarraikiz.

Honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra); 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

Balorazioa hezkuntza-programa finantzagarri honen bidez egingo da:

  1. baremoa: irakaskuntza ez-arautua.

    1. Maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, irakas-denbora hauek jasoko dute laguntza.

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      Alderik badago mailetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta II. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Denbora hori hautatuko da irakas-denbora finantzagarri moduan. Hautatutako denbora horri bi hobari hauek erantsiko zaizkio:

    2. Lehentasunezko interesa duten espezialitateei laguntza ematea.

      (Ikus .PDF)

    3. Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

      (Ikus .PDF)

      I. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, 1., 2. eta 3. ataletan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

  2. baremoa: irakaskuntza arautuak.

    1. Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

      (Ikus .PDF)

      Alderik badago gradu horietatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta VI. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena hartuko da kontuan. Hautatutako denbora horri bi hobari hauek erantsiko zaizkio:

    2. Lehentasunezko interesa duten irakaskuntzak honela lagunduko dira diruz:

      (Ikus .PDF)

    3. Goi-mailako musika-ikastetxe batean hasten den eskolako ikasle bakoitzarengatik honako denbora hauek lagunduko dira diruz:

      (Ikus .PDF)

      II. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, 1., 2. eta 3. apartatuetan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

  3. baremoa: irakaskuntzako kostuak.

    Orduko batez besteko kostua honela kalkulatuko da: eskolaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua (zuzeneko irakas-denbora). I. eta II. baremoetan finkatutako diruz lagundu daitekeen irakas-denborari hobari-ehuneko jakin bat aplikatuko zaio, kostuaren arabera, honako taula hau kontuan hartuta:

    (Ikus .PDF)

    Irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

  4. baremoa: toki-finantzaketa.

    Toki-erakunde batek ikastegiaren gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, hobari hauek aplikatuko zaizkio I. eta II. baremoetan finantzagarritzat jotako denborari:

    (Ikus .PDF)

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetako dirulaguntzak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren mende egongo dira.

    Agindu hau administrazio publikoen dirulaguntzak arautzen dituzten printzipioei jarraikiz ebatziko da publikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean ezarritako baldintzetan, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu baitzuen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan zehaztutako oinarrizko araudiaren arabera, eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenekin bat etorriz; horrez gain, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Agindu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 29a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)