- HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 898
- Xedapen-zk.: 410
- Xedapen-data: 2024/12/03
- Argitaratze-data: 2025/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 10eko 410/2024 Dekretuaren argitalpenean (2024ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 239. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/5630 (4/27) orrialdean eta 2024/5630 (17/27) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan,
hau dio:
La Comisión de Transición Energética y Cambio Climático de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.
Baina hau esan behar du:
La Comisión para la Transición Energética y Cambio Climático del Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.
2024/5630 (23/27) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan,
hau dio:
La Dirección de Patrimonio Natural y Adaptación al Cambio Climático prestará el apoyo técnico y la secretaría de la Comisión Ambiental.
Baina hau esan behar du:
La Dirección de Patrimonio Natural y Adaptación al Cambio Climático prestará el apoyo técnico y la secretaría del Consejo Asesor de Medio Ambiente.
Testu osoan, euskarazko bertsioan,
hau dio:
Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.
Baina hau esan behar du:
Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza.
2024/5630 (26/22) orrialdean, euskarazko bertsioan,
hau dio:
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak laguntza teknikoa eta idazkaritza emango dizkio Ingurumen Batzordeari.
Baina hau esan behar du:
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak laguntza teknikoa eta idazkaritza emango dizkio Ingurumenerako Aholku Kontseiluari.
2024/5630 (26/4) orrialdean eta 2024/5630 (26/17) orrialdean, euskarazko bertsioan,
hau dio:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Batzordea.
Baina hau esan behar du:
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea.