Euskadi.eus
  • 398/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Amaya Trujillo Barbadillo andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Burua, aldi baterako, lau urte luzagarriz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

398/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Amaya Trujillo Barbadillo andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Burua, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2826
  • Xedapen-zk.: 398
  • Xedapen-data: 2023/05/31
  • Argitaratze-data: 2023/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barakaldo Sestao ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 20ko 409/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barakaldo-Sestaoko ESIko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko urriaren 27ko EHAA 206zk. eta 2022ko azaroaren 2ko BOE 263 zk).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Amaya Trujillo Barbadillo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Burua.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. Amaya Trujillo Barbadillo andrea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko ekainaren 1a.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Barakaldo, 2023ko maiatzaren 31.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.