- EBAZPENA, 2017ko martxoaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2017ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko martxoaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2017ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1441
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/03/03
- Argitaratze-data: 2017/03/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2017ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau.
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2017ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten Epaimahaiek osatu dute.
Bigarrena. Agindua ematea zerrenda horiek jar daitezen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net).
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 3a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.