- Maiatzaren 2ko 86/1983 DEKRETOA, 'GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA' delako bikaintasun -ezaugarria sortaraziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMaiatzaren 2ko 86/1983 DEKRETOA, "GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA" delako bikaintasun -ezaugarria sortaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 831
- Xedapen-zk.: 86
- Xedapen-data: 1983/05/02
- Argitaratze-data: 1983/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Lehendakaritza-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1983.eko Maiatzaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1 Atala.-"Gernikako Arbolaren Gurutzea" delako bikaintasun-ezaugarria sortarazten da, Euskadiren nortasuna babesteko eta horretaz birjabetzeko, eta orohar, herri eta kultura alorrean egindako zerbitzu garrantzitsuegatik nabarmendu direnak saritzeko xeda. Bikaintasun-ezaugarri hau edozein herritarri eman ahal izango zaio, politika aldetik euskalduna izan ala ez. 2. Atala.-Gurutzea pikailura gorriduna izango da, zilarrez ingurutua. Gernikako Arbola izango du bere erdigunean berdez pikailatua, Bizkaiko Jaurerriko harmarrian agertzen den -deneantxe; eta zilarrez BETI ZUTIK izenpurua daramala. Atzekaldean izenpuru berdina, baina Gernikako Zuhaitzaren ordez Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen harmarria daramala. Euskaldun herritarrei eman dakienean, hiru koleretakoa izango da xingola, ikurriñak daramatzanak hain zuzen, eta bestelakoetan, berdea. 3. Atala.-Bikaintasun-ezaugarria Dekretoz emango da, Lehendakariaren edo Sailbururen baten saloz, Eusko Jaurlaritzak Osoko Bilkuran erabakia hartu ondoren. 4. Atala.-Dekreto hau egiteratzeko eta osabideratzeko behar daitezen erabaki guztiak emateko eskua ematen zaio Lehendakaritza-Sailburuari; Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko dela indarrean. Gasteizen, mila bederarzirehun eta larogeita hirugarreneko Maiatzak bi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.