- Abenduaren 15eko 382/1987 DEKRETUA, Euskadiko Artearen Aholku Batzordea sortuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAbenduaren 15eko 382/1987 DEKRETUA, Euskadiko Artearen Aholku Batzordea sortuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 2706
- Xedapen-zk.: 382
- Xedapen-data: 1987/12/15
- Argitaratze-data: 1987/12/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Kultura Ondarea sustatze, bultzatze eta horren gestioa eramate ardura duten Administrazio Publikoko arloak partaidetza-egituraz hornitzeko joera indartsu bat nabaritzen da mendebaldeko nazioetan. Joera honen egokitasunaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak, egokitzat jo du joera hori honeratzea, hau da, Sailaren gestioa hobetzen laguntzearekin batera, Kulturaren sustapenean parte hartzen duten hainbat Erakunde Publiko eta Pribatuen partaidetza, Sailak hartzen dituen erabakiei eta onar ditzan arauei dagozkienetan, egituratuko duen aholku-organu multzo bat sortzea alegia. Partaidetza-eskema hau aplikatzea, aholkagarri bilakatzen duen kultura-arloetako bat, Artea da noski. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau, XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- 1. Artea Euskadin sortze, hedatze eta ondarea gordetze arloan Eusko Jaurlaritzari aholkuak emateko organo bat da Artearen Aholku Batzordea, Dekreto honek dioenaren arabera jardungo duela. 2. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Historia-Arte Ondare Zuzendaritzari atxikita egongo da Artearen Aholku Batzordea. 2. Artikulua.- 1. Honako hau izango da Batzordearen konposaera: a) Lehendakaria: Kultura Sailburuordea, edo honek esku eman diezaion pertsona. b) Lehendakariordea: Historia-Arte Ondare Zuzendaria, edo honek esku eman diezaion pertsona. c) Bokalak: - Hiru Lurralde Historikoei dagozkien Foru Diputazio bakoitzak proposatutako bat. - Historia-Arte Ondare Zuzendaritzak proposatutako hiru gutxienez eta zortzi gehienera. d) Idazkaria: Historia-Arte Ondare Zuzendariak izendatuko duen pertsona bat, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 2. Kultura eta Turismo Sailburuaren Aginduz egingo da bokalen izendapena. 3. Artikulua.- 1. Bokal-kargua, delegaezinezkoa izango da eta bi urteko iraupena izango du. 2. Epe hori amaitzean, epe berrietarako proposatuak eta izendatuak izan daitezke bokalak. 4. Artikulua.- Honako hauek izango dira Batzordearen egitekoak: a) Legeek ezar ditzaten «arauzko txostenak» ematea. b) Beren agintepeko diren gaiei buruzko erizpenak lantzea eta ekintza orokorrak eta bereziak proposatzea. c) Kultura eta Turismo Sailak izenda diezazkion eta bere agintepeko diren arazo guztiei buruzko txostenak zehaztea eta ematea. 5. Artikulua.- Urtean bi aldiz bilduko da Batzordea eta, beti, Lehendakariak eskatuta. Gutxienez hamar eguneko aurrerapenez egingo du deia Batzordeko Lehendakariak Idazkariaren bidez, Bokalen eskabideak eta Historia-Arte Ondare Zuzendaritzaren beharrak ikusi ondoren gertatuko dela gaizerrenda. 6. Artikulua.- Batzordea eratzeko baliozko quoruma, bere kideen erabateko gehiengoa izango da. Quorumik ez balego, bigarren deialdiz eratuko da, lehenengorako jarritako ordua baino ordubete geroago, hiru kide bertan egotea nahikoa izango dela kasu honetan. 7. Artikulua.- Euskal Administrazioko Sailburuen, goi mailako kargudunen eta Administraziokoak ez diren pertsonen zerbitzuak direla eta, ordaindu beharreko komisioak arautzen dituen Irailaren 17ko 307/85 Dekretoak arautzen dituen dieta eta komisioetarako eskubidea izango dute Batzordeko kideek. 8. Artikulua.- Dekreto honek arautzen ez dituenei dagozkienetan, Batzordearen funtzionamendua, Administrazio Prozedura Legeak dioenaz erregulatuko da organo kolejiatuei dagozkienetan. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 7/1990 LEGEA, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa.