Euskadi.eus
  • 277/1989 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Familiaren Gutxienezko Dirusarrera ematea araupetzen duen otsailaren 18ko 39/1989 Dekretuaren indarraldia luzatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

277/1989 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Familiaren Gutxienezko Dirusarrera ematea araupetzen duen otsailaren 18ko 39/1989 Dekretuaren indarraldia luzatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 61
  • Xedapen-zk.: 277
  • Xedapen-data: 1989/12/29
  • Argitaratze-data: 1990/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuaren bidez Pobreziaren aurkako Osoko Planaren I Maila araupetu zen, zeinek baliabiderik gabeko famili-unitateei zuzendutako dirulaguntza izaerako prestazio ekonomikoa ezartzea baitu xedetzat, horien oinarrizko beharrei erantzun eta gizartean beren lekua har dezaten ahalbidetzearren. Delako xedapen horretan aurrikusitako lagunezak finantziatzera zuzendutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomi Elkarterako 1989 urtealdirako Aurrekontu Orokorrei zegozkien dirusailetatik zetozen. Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak, egun Legebiltzarrean izapidetzen ari den Lege Proiektu bat onartu du, zeinen xedea Planaren delako I Maila finkatzea den. 1989 urtealdia amaiturik, eta gai horretan lege hutsarterik ez sortzearren, Jaurlaritzak, neurri honen beharraren jakitun izanik, bidezkotzat jotzen du otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuaren denborazko muga luzatzea, bihar-etzi Legea onartzearen bidez Dirusarrera behin-betiko finkatzen ez den bitartean. Horren ondorioz, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1989.eko abenduaren 29ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo Atala.- l.- 1990.eko abenduaren 3lra arte luzaturik geratzen da Familiaren Gutxienezko Dirusarrera ematea araupetzen duen otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuaren indarraldia. 2.- Aurreko idazatian adierazter den luzapena indarrik gabe geratuko da Insertsiorako Gutxienezko Dirusarreraren Legea indarrean jartzen denean. Bigarren Atala.- Eskaintzak aurkezteko eped xedapen hau indarrean dagoen aldiari dagokiona izango da. AZKEN XEDAPENAK Leáena.- Esku ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko suertatzen diren Xedapenak emateko. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean, eta, dena den, 1990.eko urtarrilaren lehenengotik aurrera izango ditu eraginak. Gasteiz, 1989.eko abenduak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.