Euskadi.eus
  • 84/1993 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritzako Hustiapenen Errolda sortu eta arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

84/1993 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritzako Hustiapenen Errolda sortu eta arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1474
  • Xedapen-zk.: 84
  • Xedapen-data: 1993/03/30
  • Argitaratze-data: 1993/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko NekazaritzaInformaziorako Sistemaren Oinarriei buruzko urriaren 8ko 305/1985 Dekretuaren bidez, gure Autonomi Elkartean nekazaritza arlorako informazio sistema sendo bat sortu duen tresna eratu zen; eta, hain zuzen, euskal administrazio publikoek nekazaritza arlorako hasitako iharduera guztien kudeaketa egokia eta eraginkorra izateko garrantzirik handieneko baliabide bilakatu da tresna hori. Une honetan, Europako Ekonomi Elkartearen Nekazaritza Politika Bateratuaren Berrikuntzaren ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritzako hustiapenen Errolda sortuaz, hobetu eta osatu egin behar da egungo informazio sistema, Autonomi Elkarteko nekazaritza hustiapenak derrigorrrez errolda horretan izena emanda gera daitezen eta, bai hustiapenek beraiek, bai bertako titularrek edozein sustapen neurri lortzeko ezinbesteko baldintza dutelako. Errolda hori sortzeak hustiapenekin eta bertako titularrekin zerikusia duen informazioa era eraginkorrez batzeko aukera eskaintzen du, nekazaritza arloa sustatu eta antolatzeko neurriak izapidetu eta emateko oinarrizko erreferentzia puntu izango baita. Errolda horrek, halaber, nekazaritza hustiapenen eta bertako titularren eta euskal administrazio publikoenarteko harremanetarako sistema objetibo bat finkatzeko oinarrizko tresna sortzen du, harreman horiek erraztu eta normalduz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Nekazaritzako Foru Departamenduekin lankidetzan burutu da hori, arloko lanbide erakundeei eta sindikatuei, Nekazari Ganbarei eta Euskadiko A.E.-ko Nekazari Kooperatiben Federazioari entzun ondoren. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko martxoaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Dekretu honen xedea Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritzako Hustiapenen Errolda sortu, antolatu eta arautzea da. 2. atala.- 1.- Erroldaren helburua Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritzako hustiapenek bertan izena ematea da, horrela euskal administrazio publikoen tresna izan dadin, bai arloa antolatzeko eta ekonomiaren plangintza egiteko, zein estatistikak prestatzeko eta beste helburu batzuetarako, administrazio horien nekazaritza politikarako norabideen arabera; guzti horren ondorioz, administrazioek beren aginpideak zuzen erabiltzeko behar duten informazio guztia era iraunkorrez, bateratua eta eguneratua izan dezaten izango baita. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko NekazaritzaInformaziorako Sistemaren parte da Errolda hori, beti ere administrazioaren isilpekotasuna bermatuz. 3. atala.- Honako hauek jasoko dira Erroldan: a) Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritzako hustiapen guztiak, lurdunak edo lurrik gabekoak izan berdin dela, eta horietako titularra nor den kontuan hartu gabe. Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritzako hustiapentzat hartuko dira beren lurrik edo instalakuntzarik gehienak elkarteko lurralde eremuan dituzten hustiapen guztiak. Lehengo lerroldian aipatutakoetan sartzen ez diren hustiapenetakoak izan eta Euskal Autonomi Elkartean kokatuta dauden lur eta instalakuntzak ere Erroldan eman beharko dute izena. b) Hustiapenean gerta daitezen funtsezko aldaketa guztiak. Erroldari dagokionez honako hauek hartuko dira funtsezko aldaketatzat: nekazaritzako ihardunean baja ematea, hustiapeneko titularra aldatzea, baita titularitate motak, hustiapenen kokapena eta helbidea, zein hustiapenen mugak aldatzea; eta orokorrean, 9. atalean azaldutako Izenemate Erroldako identifikaziorako moduluari eragin diezaion beste edozein aldaketa. 4. atala.- Derrigorrezkoa da nekazaritzako hustiapenak Erroldan izena emanda uztea, baita horien zehaztasunak eguneratzea eta zuzen ematea ere; eta ezinbesteko baldintza da horiek egitea, bai hustiapenen zein bertako titularren izenean edozein sustapen neurri lortzeko, zein zerga edo gizarte arloetako onurak lortzeko. 5. atala.- Dekretu honetan xedatutako ondorietarako, honako definizioak finkatzen dira: 1.- Nekazaritzako hustiapena. Hustiapeneko titularrak edo titularrek, nekazaritzako ekoizpenerako, enpresa lez antolatutako ondasun eta eskubide guztien batasuna, horixe da nekazaritzako hustiapena, batez ere merkaturatzeko helburuak baditu; berez batasun tekniko-ekonomiko bat izan behar da, orokorrean beti ekoizpen baliabide bertsuaz eta kudeaketa bakar bat izaten dituen neurrian. 1.1.- Nekazaritzako ekoizpen ihardueratzat zehazki honako hauek hartzen dira: a) nekazaritzako iharduerak, lorezaintza, negutegiko hazkuntzak, perretxikuenak eta hidroponikoak barne direla; b) basoko iharduerak. Basoko ekoizpen ihardueratzat honako hauek hartzen dira: zura eta egurra ateratzea, landarak eta basoko bihi edo haziak ekoiztu eta/edo biltzea eta mendiaren azaleko lurretan oinarrituta egin daitezen iharduera erauzkitzaileak, baina meategikoak eta hidrologikoak kanpoan utzita; c) abelazkuntza iharduerak, hegazti, untxi eta erlazkuntza barne direla, eta honako iharduera hauek baino egiten ez dituzten granjak: egun bateko txitoak hazteko arraultzak berotzen dituztenak, larrugintzarako abereak hazten dituztenak edo heizarako espezieak ekoizten dituztenak. 1.2.- Honako hauek ez dira nekazaritzako hustiapentzat hartuko: a) lurrik izan ez arren, nekazaritzako makinak utzita, kontratua edozein eratakoa dela ere, nekazaritzako ekoizpenerako lankidetza ematen duten nekazaritzako enpresa laguntzaileak, edo nekazaritzako hustiapenetan ohiz erabiltzen den beste edozein zerbitzu ematen dutenak; b) lasterketarako edo gainean ibiltzeko zaldien hustiapenak, abere horiek bertan hazten ez badituzte; c) lanerako edo garraiorako animalien hustiapenak, animali horiek bertan hazten ez badituzte; d) txakurtegiak, animali dendak, hiltegiak eta antzerakoak; e) era guztieko parke zoologikoen hustiapenak, bai preso zein aske dauden animaliak izan arren, eta animalien erakusketak; f) norberari laguntzeko diren animaliak ekoizten dituztenak; g) arrainazkuntzarako fabrikak eta itsasoko arrainen hazkuntzarako jarritako iharduerak. 1.3.- Nekazaritzako hustiapenekoak dira: a) hustiapenari atxikitako lurrak, horien jabetza araubidea edozein dela ere; gaur egun lantzen ez direnak ere hor sartzen dira, nekazaritzarako badira, baita heizarako barruti pribatu lez hustiatzen direnak ere; b) nekazaritzako lurrean jasotako eraikinak edo instalakuntzak, nahiz eta hustiapenari zuzenean lotuta egon ez; c) hustiapenari atxikitako erabilera eta gozamen eskubideak; d) hustiapenari atxikitako nekazaritzako lanabesak, tresnak eta makinak, bai oso-osoan zein zati baten atxikita daudenak; e) hustiapenari atxikita dauden animali eta beste ondasun eta eskubide guztiak, balio ekonomikorik badute eta hustiapeneko titularrarenak badira. 2.- Hustiapeneko titularra: Hustiapeneko titulartzat nekazaritzako iharduera betetzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa hartuko da, horretarako hustiapena osatzen duten ondasunak eta eskubideak enpresen erizpideen arabera antolatu baditu eta hustiapenaren arrisku ekonomikoak eta horren kudeaketatik sor daitezen erantzukizun zibilak, zergetakoak eta gizartekoak bere gain hartu izan baditu. Erroldako ondorioetarako soil-soilik, bereizketa hauek egin behar dira: 2.1.- Titular bakarra. Nekazaritzako iharduera pertsona bakar batek betetzen duenean, berarekin batera beste titularrik izan gabe. 2.2.- Beste batzuekin banatutako titulartasuna. Hustiapenaren kudeaketa eta arrisku ekonomikoa zenbait pertsonen artean banatuta dagoenean, hustiapenaren ekoizpen baliabide guztiak edo batzuk erabiltzeko eta gozatzeko eskubideren bat baldin badute. Kudeaketa edozeinik eginda ere, guztiok hartuko dute beren burua hustiapenaren kide titulartzat. 2.3.- Sozietate bat titular denean. Zenbait kide edo elkartekide biltzen dituen pertsona juridikoa denean hustiapenaren titularra. Dena delako sozietate modua arautzen duten estatuek edo arautegiak arautuko du titularitatea ere. 6. atala.- Errolda administraziorako izango da eta Lurralde Historiko bakoitzean aginpidea duten foru departamenduek kudeatuko dute. Errolda Bulegoa kudeaketarako oinarrizko administrazio taldea izango da Lurralde Historiko bakoitzean. 7. atala.- 1.- EAEko nekazaritzako hustiapen bakoitzak bera atxikita dagoen udalerriari dagokion Lurralde Historikoko Erroldan emango du izena, 8. atalean finkatutakoarekin bat etorriz. 2.- Lurralde Historiko bitan edo gehiagotan kokatuta badago nekazaritzako hustiapenaren azalera, izapideak egiten ari den bulegoak jakinaraziko die beste bulegoei izena emateko ihardunbideari hasiera eman zaiola. 8. atala.- Hustiapen bakoitzari identifikaziorako zenbaki bat ezarriko zaio eta lurrik gehienak edo hustiapeneko eraikin edo instalakuntza nagusiak kokatuta dauden udalari atxikiko zaio. Lurrik gabeko abelazkuntza hustiapenak bere instalakuntzarik gehienak kokatuta dauden udalerriari atxikita daudela ulertu behar da. 9. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Hustiapenen Erroldak honako tresnak izango ditu bere eginkizunak antolatzeko: a) Eguneko Erregistroa: aurkeztutako agiriak hartu direla eta Errolda Bulegoak egindako jakinarazpenak bertan jasoko dira; b) Nekazaritzako Hustiapenen Izenemateen Errolda: izenematea hortxe egingo da folmalki. Errolda horrek bi modulu izango ditu, berdinak hiru Lurralde Historikoetarako: 1.- Identifikaziorako modulua: bertan nekazaritzako hustiapenari buruzko oinarrizko zehaztasunak, hustiapenaren titulartasunari atxikitako pertsona fisiko edo juridikoenak eta pertsona horien arteko titulartasunari dagozkionak jasoko dira. 2.- Azalpen modulua: bertan hustiapenaren eta berarekin zerikusia duten pertsonen azalpenezko beste zehaztasun batzuk jasoko dira. 3.- Izenemateen Erroldari dagozkion moduluetako edukinak arautegi bidez zehaztuko dira. 10. atala.- Erroldan izenematea hustiapeneko titularraren eskariz egingo da eta, hori ezean, Errolda Bulegoak egingo du ofizioz. 11. atala.- 1.- Erroldan izena emateko eskabidea Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak finkatu dezan normaldutako ereduari egokituko zaizkion inprimakinetan egin beharko da, guztientzako administrazio ihardunbidea arautzen duten arauen arabera, 14. atalean ohartemandakoa izan ezik, baita Dekretu honetan eta bere garapenerako arauetan finkatutakoaren arabera ere. 2.- Izena emateko eskabidea aurkezten den egunaren hurrengo hilabetearen barruan, bidezko iritzi daitezen egiaztapenak eta txostenak aurrez eginda, Errolda Bulegoak edo Erroldan sartuko du hustiapenaren izenematea edo ukatu egingo du, horretarako izan diren arrazoiak azalduz, eta eskegileari jakinaraziko dio hartutako erabakiaren berri. Organo eskudunak erabaki adierazirik eman gabe amaitzen bada erabakia emateko epea, 30/1992 Legearen 43.2. atalean ohartemandako ondorio juridikoak sortuko ditu. 3.- Izenemateak Erroldan izango duen iraunaldia epemugarik gabekoa da, eta bere horretan jarraituko du harik eta ezestatu arte, bidezko diren aldaketak sartzearen kaltetan izan gabe. 12. atala.- Errolda Bulegoak ofizioz egin dezake nekazaritzako edozein hustiapenen izenematea eta horri gertatutako funtsezko aldaketena, azken horien berri jasoteko izan dituen bideak edozeintzuk izanda ere; nolanahi ere, interesdunarekin elkarrizketa izango du aurretik. 13. atala.- 1.- Behin izenematea egin eta gero, erroldaratutako hustiapenaren titularrari edo ordezkari diren titularrei txartel pertsonalazitu bat emango die Errolda Bulegoak; aurrerantzean Hustiapen Txartela deituko zaio txartel horri eta bertan hustiapenaren titularra identifikatzeko zehaztasunak agertuko dira. Nekazaritzako administrazioek txartel hori aurkeztea eskatu ahal izango diote titularrari, bertan jasotako hustiapenari dagozkion kudeaketak eta izapideak egiteko. 2.- Hustiapeneko titularren artean ordezkari edo eskudun titular bat edo gehiago izendatu beharko dira, ordezkaritza egiteko. 14. atala.- Erroldaren ardura duen Bulegoak edozein unetan egin ditzake bidezko irizten dituen egiaztapenak eta, kasua etorriez gero, izenematean aldaketak sartuko ditu edo ezestatu egingo du, hustiapena desagertu egin dela edo izenematea egiteko beharrezko izan ziren baldintzak une horretan ez dituela betetzen egiaztatzen bada; nolanahi ere, interesdunarekin elkarrizketa izango du aurretik. 15. atala.- Foru Aldundiek eten gabe emango diote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailari Erroldari buruzko informazioa, eta horrela erroldaren eguneratzea eten gabe bermatuta geldituko da Euskal Autonomi Elkarte osorako. 16. atala.- Erroldan dauden izenemateei, horien indarraldi eta eguneratzeari eta bertan agertzen diren zehaztasun guztiei buruzko egiaztapenak egingo ditu Errolda Bulegoak, Agiritegi eta Erroldetara joteko eskubidea zehazten duten arauetan agintzen den moduan. 17. atala.- Nekazaritzako hustiapenei eta horiek osatzen dituzten gaiei dagokienez, egun dauden administrazioko errolda guztiak berrantolatu egingo ditu Nekazaritza eta Arrantza Sailak, nekazaritzako informazio sistema koordinatu eta taiutzeko; ondorioz, lehengo erroldak aldatu, ezestatu edo oraingo Errolda honetan sartu ahal izango ditu goian aipatutako sailak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatu eta ezartzeko ahalmenak ematen zaizkie Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailari eta aginpidea duten foru organoei, bakoitzari bere aginpideen eremuan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1993ko martxoak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.