Euskadi.eus
  • 100/1994 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

100/1994 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 916
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 1994/02/22
  • Argitaratze-data: 1994/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza Sistemaren Eraketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko 30. atalean, honako hau dela esaten Lanbide Heziketa: Lanbide ezberdinak kualifikazioz egiteko gaitasuna ematen duen heziketa alegia. Heziketa honek, Hastapen mailako Lanbide Heziketa edo Berezia hartzen du, hau da, Erregulatutako Heziketa izenaz ezagutzen dena eta bai lehenengo enpleguaz jabetzeko eta enpresetako aktiboak etengabe gaitzeko hartzen diren hezkuntzaekintzak burutzeko heziketa. Langileak berriro lantegiratzeko ematen den heziketa ere horretan sartzen da, Erregulatu gabeko Heziketa izenaz ezagutzen dena alegia. Horretaz aparte, Lanbide Heziketako bi eskaintzen koordinazioa bermatzea Administrazio Publikoen esku uzten da atal horretan. Eta 34. atalean agente sozialen partaidetza bultzatu behar dela agintzen da, Lanbide Heziketa Bereziaren eraketa eta plangintza egiterakoan. Bestalde, Lanerako lanbide-heziketan, lan praktikan eta Erregulatutako Lanbide Heziketan jasotako ezagupenen arteko korrespondentziak edo konbalidazioak arautzen dira gehigarrizko xedapenetatik laugarrenean. Hala ere, ikuspegi teorikoa kontutan hartuz, lanbide gaitasuna lortzea xedetzat duen bateratasun bakar bat baitlitzan hartu behar da lanbide heziketa, bai lanean sartu ahal izateko eta bai langilea promozionatu ahal izateko ere. Enpleguak eskatzen duen mailaren arabera profesio bat betetzeko bideak eskaintzen dituzten heziketaren edo lanpraktikaren bidez norbereganatzen diren gaitasun, ezagutza, erraztasun eta aktituteek osatzen dute lanbidezko trebetasun hori da, lanbide heziketa, bateratasun bakar bat baitlitzan ulertzea dakarrena. Horietaz aparte, egiteko estrategikoa betetzen du gaurregun lanbide heziketak, bai Euskal Autonomi Elkarteko aktiboak gertatzeko eta kualifikatzeko, bai politika industrialaren ondorioei dagozkienetan, bai produkzioegituren eta prozesuen konpetitibitatea hobetzeari dagozkionetan, bai produkziomunduko beharrak lanbide kualifikazioei egokitzeari dagozkionetan eta bai lanean sartzeko bide izan ohi den enplegupolitikei dagozkienetan ere. Ildo honetan, beharbeharrezkoa da, heziketaekintza ezberdinak koordinatzea, era honetan, horretan agintea duten instituzio ezberdinen arteko arazoak alboratu ahal izateko, erabilgarri dauden errekurtsoei etekinik ugariena atera ahal izateko eta, ondorioz, lanbide heziketako arloan sustatzen diren ekintza guztiak programa bakar batetan bateratzeko bide izango den helburu sinergikoa bete ahal izateko. Euskal Autonomi Elkartean ihardunean jarri edo jarriko diren irakaskuntza eta heziketaekintza guztiak koordinatuko dituen eta hainbat instituziok eta agente sozialek osatzen duten organua sortzea izan da azken helburua. Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortzen da dekretu honen bidez. Erregulatutako eta Erregulatu gabeko Lanbide Heziketa arloan instituzioek eta indar sozialek parte hartzeko organua izango da Kontseilua. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita egongo da eta, dekretu honen bidez, egitekoak eta kideak finkatu eta kideek izango dituzten eskuduntzak arautzen dira. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko otsailaren 22an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Zer den. Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortzen da dekretu honen bidez. Erregulatutako eta erregulatu gabeko lanbide heziketa arloan instituzioek eta indar sozialek parte hartzeko organua izango da. 2. atala.- Egitekoak. Honako hauek dagozkio Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluari: a) Euskal Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketaren Plan Orokorra landu behar du legeaginduz, Jaurlaritzak onarpena eman diezaion. b) Lanbide Heziketaren Plan Orokor hori nola burutu den kontrolatu behar du. Horretarako, plana aplikatzeakekarri dituen ondorioak eta plana gauzatzegradua ebaluatuko dira plan horretan. c) Euskal Administrazio Publikoei aholkuak eman behar dizkie, lanbide heziketari buruz kontseiluaren aholkupean jarri daitezen gaiei dagozkienetan. d) Disenu kurrikularrei buruzko txostenak gertatu behar ditu, Euskal Autonomi Elkarteak agintea duen alorrei dagozkienetan. Legeaginduz bete behar du hori. Lanbide heziketako gradu eta espezializazioei buruzko titulu berriak proposatu eta Erregulatu gabeko Lanbide Heziketako profesionaltasunziurtagiriak ere bai. Horretarako, kualifikazioek Europa mailan duten korrespondentzia eta, hala behar izanez gero, Erregulatutako Lanbide Heziketako titulazioekiko korrespondentzia edo konbaliodazio sistema hartu breharko dira kontutan, Euskadiko Eskola Kontseiluak dituen eskuduntzen kaltetan gabe. e) Nahiz bere iniziatibaz, nahiz arloan agintea duen Administrazioren batek eskatuta, Lanbide Heziketari buruzko txostenak, proposamenak, aholkuak edo ikerketak ematea. Horretarako, behar hainbat informazio bilatu ahal izango du. f) Erregulatu gabeko Lanbide Heziketa arloan garatu daitezen programa eta ekitzei buruzko txostenak ematea, zaintzea eta horien baloraketa egitea. g) Unibertsitatearekiko koordinakuntza eta partaidetza proposamenak lantzea egokitzat jotako gaiei dagokienetan eta hark dituen egitekoen barruan. h) Erregulatu gabeko Lanbide Heziketako ihardunak burutzen dituzten ikastetxeentzako eta lantokietan gauzatu beharreko praktika-aldia garatzen duten produkziozentruentzakohomologazioirizpideak proposatzea. i) Erregulatutako eta Erregulatu gabeko Lanbide Heziketa arloan parte hartzen duten organu publiko eta pribatuen arteko koordinakuntza bultzatzea. j) Euskal Autonomi Elkartean lan egiten duten erakundeei, eurak landutako heziketaplanei buruzko informazioa eskatzea, ihardun eta programei dagokienetan behar den bezalako koordinazioa lortu ahal izateko. k) Arauz ezarri dadin beste edozein egiteko. 3. atala.- Memoria eta urteko txostena. Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak, bere ihardunei buruzko memoria bat eta Euskal Autonomi Elkartean Lanbide Heziketako egoerari buruzko txosten bat gertatu beharko ditu urtero. Lanbide Heziketako Plan Orokorrean jaso ziren helburuak betetzegradua zehaztu beharko da beroietan. 4. atala.- Kideak. Lehendakariak, lehendakariordeak, kontseilariek eta idazkariak osatuko dute Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua. 5. atala.- Lehendakaria. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokio, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko lehendakari izatea. 2.- Honako hauek dagozkio Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko lehendakariari: a) Kontseiluaren ordezkotza egitea, bozeramaile lana egingo duela. b) Ohizko eta ezohizko bilkuretarako deialdia egitea, eguneko gaizerrenda finkatzea eta, hori, behar den bezalako aurrerakizunez eta kontseilariek egindako eskabideak kontutan hartuz. c) Batzarren buru izatea, horiei amaiera ematea eta elkarrizketen garapena gidatzea. d) Botaketetan berdinketa ematea gerta dadinean, egoera horri ebazpena ematea. e) Kontseiluaren akordioei buruzko aktak eta ziurtagiriak bisatzea. f) Kontseiluaren arautegia eta dekretu honetako xedapenak betetzen direla egiaztatzea. g) Organu kolegiatu bateko lehendakari izateak berekin daramatzan gainontzeko egiteko guztiak betetzea. 3.- Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko lehendakariak bere eskuduntzak delegatu ahal izango ditu, dekretu honetako 7. ataleko 1.a) idazatian aipatu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatutako kontseilari batengan. 6. atala.- Lehendakariordea. 1.- Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko Lehendakariordetza, Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordeak beteko du. Dekretu honetako 7. ataleko 1.a) idazatian aipatzen den Sailak izendatutako Kontseilarien artean egon beharko du horrek. 2.- Honako hauek dagozkio Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko lehendakariordeari: a) Lehendakariaren ordezkotza egitea honek dituen eskuduntza guztietan, lanpostua hutsik, lehendakaria gaisorik edo bertan ez egotea gerta dadin kasuetan. b) Kontseilari izateari beste gabe dagozkion egitekoak burutzea, botua emateko eskubidea barne. 7. atala.- Kontseilariak. 1.- Honako hauek izango dira Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko kide: a) Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi eta Foru mailako Administrazioko zazpi ordezkari, honako era honetan bananduta: - Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkari. Sailburuak izendatuko ditu. - Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko bi ordezkari. Sailburuak izendatuko ditu. - Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Industri eta Energi Saileko bi ordezkari. Sailburuak izendatuko ditu. - Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko bi ordezkari. Sailburuak izendatuko ditu. - Foru Aldundietako ordezkari bat, Foru Aldundi bakoitzean agintea duen organuak izendatutakoen artetik aukeratua, urteka eta batean batekoa eta bestean bestekoa izango dela kontseilari. b) Enpresarien Euskal Konfederakundeko zazpi ordezkari. Agintea duten organuek izendatuko dituzte. c) Euskal Autonomi Elkartean ordezkari ugarien izan ditzaten sindikatuerakundeen zazpi ordezkari. Agintea duten organuek izendatuko dituzte, sindukatu bakoitzak izan ditzan ordezkarien heinean. d) Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuetako bi ordezkari. Ikastetxeetako titularrek izendatuko dituzte, ikastetxe bakoitzak izan dezan ordezkaritzaren heinean. e) Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publikoetako bi ordezkari. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatuko ditu ikastetxeetako zuzendarien artetik. 2.- Aurreko idazatiko a), b), c), d) eta e) puntuetan aipatzen diren ordezkarien izendapenaren berri eman beharko diote instituzioek, konfederakundeek, erakundeek eta ikastetxeetako titularrek Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko idazkaritzari. Idatziz egin beharko da hori. 3.- Honako hauek dagozkie Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko kontseilariei: a) Deialdia behar hainbateko aurrerakizunez jasotzea, batzarretako gaizerrenda eta guzti eta bertan jasotzen diren gaiei buruzko informazioa eskuratzea. b) Batzarretako eztabaidetan parte hartzea. c) Botua ematea, boto partikularra ematea, botuaren zergatiak eta botuaren justifikaziobide diren zioak aditzera ematea. d) Erregu eta galderak egitea. e) Bereganatuta dituen egitekoak betetzeko behar den informazioa jasotzea. f) Kontseilari izateak berekin daramatzan gainontzeko egiteko guztiak. 8. atala.- Idazkaria. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionari bat izango da Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko idazkari. Sailburuak izendatuko du. 2.- Honako hauek dagozkio Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko idazkariari: a) Batzarretara joatea, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. b) Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko batzarretarako deialdia egitea lehendakariaren aginduz eta kontseiluko kideei deialdiak bidaltzea. c) Kontseiluko kideen komunikazio ekintzak, notifikazioak, datu eskabideak, zuzenketak edo ezagutu behar dituen idazkimoeta guztiak eskuratzea. d) Gaien bidalketa egitea, batzarrei buruzko aktak idaztea eta horretarako baimena ematea. e) Kontsulta, diktamen eta onarpenaren gai izan diren akordioei buruzko ziurtagiriak egitea. f) Idazkari izateak berekin daramatzan gainontzeko egiteko guztiak. 9. atala.- Iharduera. 1.- Osoko bilkura bidez edo Batzorde Iraunkor bidez hartuko ditu akordioak Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak. 2.- Lehendakaria, kontseilari guztiak eta idazkaria dira Kontseiluaren osoko bilkurako kide. 3.- Honako hauek osatzen dute batzorde iraunkorra: a) Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko lehendakariak edo honek esku eman diezaion kontseilariak. b) Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi eta Foru mailako Administrazioko lau ordezkarik. Dekretu honetako 7. ataleko 1.a) idazatian aipatzen direnetatik aukeratuko dira, honako banaketa honen arabera: bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekoa; bat, Lan eta Gizarte Segurantza Sailekoa; bat, Industri eta Energi Sailekoa eta Foru Aldundietako ordezkaria. c) Enpresarien Euskal Konfederakundeko lau ordezkarik. Dekretu honetako 7. ataleko 1.b) idazatian aipatzen direnetatik aukeratuko dira. d) Sindikatu erakundeen lau ordezkarik. Dekretu honetako 7. ataleko 1.b) idazatian aipatzen direnetatik aukeratuko dira, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko Plenoan sindikatuak duen ordezkaritzaren heinean. e) Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuetako ordezkari batek. Dekretu honetako 7. ataleko 1.b) idazatian aipatzen direnetatik aukeratuko dira Kontseiluko bi kideen artean. Eta urteka eta batean bat eta bestean bestea izango da kide. f) Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publikoetako ordezkari batek. Dekretu honetako 7. ataleko 1.b) idazatian aipatzen direnetatik aukeratuko dira Kontseiluko bi kideen artean. Eta urteka eta batean bat eta bestean bestea izango da kide. 10. atala.- Ordezkoak. Instituzioek, Konfederazioek, Erakundeek eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko partaide diren ikastetxeetako titularrek, Kontseiluaren Plenorako eta Batzorde Iraunkorrerako titularrekin batera, horien egitekoak beteko dituzten ordezkoak izendatuko dituzte, titularrak egon ez daitezen kasuetarako. 11. atala.- Lan eta/edo segimendurako batzordeak. 1.- Kontseiluaren Plenoak edo Batzorde Iraunkorrak, aholkulariak edo teknikariak eskatu ahal izango ditu eta lan eta/edo segimendu batzordeak eratzea ere erabaki ahal izango du, Lanbide Heziketako programei buruzko ikerketak egin, proiektuak gertatu, segimendua burutu eta ebaluaketa egin ahal izateko edo ikerketak eta proposamenak landu ahal izateko, batzorde horiek sortu ditzan organuak finkatukoaren arabera. Organu horri eman beharko diote beren lanen berri. 2.- Honako hauek parte hartu ahal izango dute lan eta/edo segimendu batzordeetan, horiek sortzea erabaki dezan organuak akordioa hartu baino lehen: a) Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko kide ez diren pertsonek, batzordeak bete behar duen egiteko zehatzaren gai den arloari buruz kreditatutako ezagutzak izan ditzatenaren baldintzapean. b) Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko Plenoko kideek. 3.- Dekretu honetako gehigarrizko xedapenean aipatu eta antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Arautegian finkatzen den pertsonak egingo du sor daitezen lan eta/edo segimendu batzordeetako lehendakaritza, arautegi horretan finkatzen diren egitekoekin. 12. atala.- Adskribapena eta finantzaketa. Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita gelditzen da eta bere aurrekontuen pentzutan finantzatuko. 13. atala.- Langileak. Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan lan egiten duten langileak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita gelditzen dira organikoki eta, funtzionalki, Kontseiluari. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Bakarra.- Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak, antolaketa eta funtzionamenduerregimen arautegi bat landuko du, eratu zen egunetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan. Jaurlaritzako Kontseiluak emango dio onarpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamena aztertu ondoren. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari esku ematen zaio, dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko otsailak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.