- 227/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu227/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 2927
- Xedapen-zk.: 227
- Xedapen-data: 1994/06/21
- Argitaratze-data: 1994/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena
Testu legala
Naturguneen eta Basa-flora eta Faunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak, 15. atalean, parketzat jo nahi den aldeko natur baliabideen antolamendurako plana gerta dadin exigitzen du. 4/1989 Legearen 6. atalean aurrikusitakoa betetzeko, Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planak beharrezko izapideak bete ditu, hots, interesatuei entzunaldia eskaini zaie, informazio publikoaren menpean jarri da, ukituriko gizarte- eta erakundeinteresei kontsultatu zaie, eta Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordearen irizpenaren menpean jarri da, zein 1993ko abenduaren 10ean eman baitzen. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Naturguneen eta Basa-flora eta Basafaunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen II. idazpuruan ezarritakoarekin bat etorriz, Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onestea. Horretarako, dekretu honekin batera eta I eta II. eraskin gisa, hurrenez hurren, zati arauemailea eta «Gorbeiako Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren aplikazio eremua eta antolamendurako planoa» izeneko planoa argitaratzen dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Cigoitia, Urcabustaiz, Zuya, Areatza, CastilloElejabeitia, Orozko, Ceánuri eta Zeberio udalerriak ukitzen dituzten eta lurraldea antolatzeko diren tresnak, Gorbeiako aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurraldearen antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira.I. IDAZPURUA. XEDAPEN OROKORRAK. 1. atala.- Antolamendurako Planaren izaera. Honako plan hau Gorbeia aldeko natur baliabideen plangintza eta kudeaketarako tresna da, Naturguneen eta Basa-flora eta Faunaren Artapenerako 4/1989 Legean aurrikusitakoari dagokionez. 2. atala.- Antolamendurako planaren helburuak. Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren helburuak ondoko hauek dira: a) Ingurua babesteko artak nekazaritzaabeltzantza eta basogintza iharduerak mantentzearekin eta landainguruaren garapenarekin bateragarri egitea. b) Alderdi sozial eta ekonomikoak etenik gabe garatzea eta inguruko biztanleen bizimoduaren kalitatea hobetzea. c) Lurraldeaz denak gozatzea eta hezkuntza eta jolaserako eskaintzen dituen aukerez baliatzea: - natur ingurunearekiko eta ekosistemak eta paisaiak kontserbatu beharrarekiko adikortasuna bultzatuz, eta - parkearen jolas erabilera antolatuz. 3. atala.- Inguruko biztanleen integrazioa. 1.- Plan honek inguruko biztanleak integratzeko duen asmoarekin bat etorriz, Natur Baliabideen Antolamendurako Planari eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileari buruzko etengabeko informazioa izateko sistema eratuko du parkeak. 2.- Inguruko biztanleak parkearen helburu eta dinamikan integratzeko ahaleginak egingo dira, inguruko sozioekonomiaren beharrak aintzat hartuz eta nekazaritzaustiategienarduradunei, parkearekiko harremanekin loturiko arazoetan eta sektoreko problematika orokorrean, aholkamendua eskaintzeko aukera emango duten informaziobideak ezarriz. 4. atala.- Planaren ondoreak. Natur Baliabideen Antolamendurako Plana behin betiko onesteak honako ondore hauek izango ditu: a) Publizitatea eta, berarekin batera, edozein hiritarrek dokumentazioa kontsultatzeko izango duen eskubidea, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak zehaztuko dituen lekuetan edonoren esku eta behar bezala legeztaturik egongo den inprimakian kontsultatzekoa alegia. b) Nahitaezkotasuna, plan hau muga izango baita lurraldea edo ingurune fisikoa antolatzeko bestelako tresna guztietarako, eta tresna horien zehaztapenek ezin aldaraz baitzitzakete planaren xedapenak. Lurralde edo ingurune fisikoaren antolamendurako tresnak, Natur Baliabideen Antolamendurako Planarekin bat ez badatoz, plan horri egokitu beharko zaizkio. Egokitzapen hori gauzatu arte, antolamendurako planaren zehaztapenak lurraldearen plangintzarako tresnen gainetik egongo dira eta horrela aplikatuko dira. c) Natur Baliabideen Antolamendurako Plan honetan markaturiko arau eta gidalerroek orientazio izaera dute gainerako edozein sektorekako iharduketa, plan edo egitaraurekiko; beraz, antolamendurako planaren zehaztapenak ordezkotasunez aplikatuko dira. 5. atala.- Aplikazio eremua. 1.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plan honen aplikazio eremua jarraian adieraziko diren mugen barruko Gorbeiako aldea da; muga horiek bat datoz «Gorbeiako Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren aplikazio eremua eta Antolamendurako Planoa» izeneko planoan adierazitako mugaketarekin. Zuya eta Cigoitiaren arteko udal muga A-3608 errepidearekin gurutzatzen den gunea da abiapuntua. Hortik aurrera A-3608 errepidea, Arabako OPko 376. mendiaren hegoaldeko mugarekin gurutzatzen den arte. - Ekialderantz, OPko 376. mendia, A-3608 errepideraino. - A-3608 errepidea, OPko 376. mendiaren mugaraino. - OPko 376. mendia A-3608 errepideraino, San Pedro pareraino hain zuzen. - A-3608 errepidea, OPko 376. mendiraino. - OPko 376. mendiaren muga, Bizkaiarekiko Ubideako probintzi mugaraino. - Probintzi muga hori, Bastelarra eta Upetako gainetatik doan errekaraino. - Erreka hori, Arimekortako pistatik Saldroporaino doan pista orokorrarekin gurutzatu arte. - Pista orokor hori, Bizkaiko OPko 25. mendiraino. - OPko 25. mendiaren muga ekialderantz, GoikoetxeErrekartekopistaraino (Santa Ageda) - Pista, Lanbreabe ibaira doan pistaraino, pasabide kanadiarraren ondoan. - Pista hori, Lanbreabe ibairaino. - Lanbreabe ibaia, Undurragako errekaraino. - Undurragako erreka, Legorreko errekarekin bat egin arte. - Erreka hori Legor izena ematen zaion lekuraino, San Justotik Legorrerako pista orokorrarekin gurutzatzen den puntuan. Pista hori Arzuagako Kofradiaren jabetzaren ekialdeko mugaraino, eta muga horretatik Zanburuko haitzeraino. - Zanburuko haitzetik hasita, Haetxebagi eta Kerixakoatxako mugarteetatik pasatuz, Areatzako udal mugartearen mugaraino heltzen den mendilerroaren muga. - Ceanuri eta Areatzako udalerrien muga, Bizkaiko OPko 43. mendiaren iparraldeko mugaraino. - OPko 43. mendiaren muga; OPko 43. mendiaren muga, Areatza eta CastilloElejabeitiako udalerriak eta Upomakatzatik Lauretarantz doan pista gurutzatzen diren puntuaren eta aurreko lerroaldian deskribaturiko puntuaren artean. - Lauretarako pista hori, BI-V-5213 errepideraino (CastilloElejabeitia - Zubiaur). - BI-V-5213 errepidea Bikotxganerantz, Bizkaiko OPko 21. mendiarekin topo egiten duen punturaino. - OPko 21. mendiaren muga, CastilloElejabeitia eta Zeberioko udal mugarteen mugaraino. - Hortik aurrera, Zeberioko Udalaren, Felix Intxaurragaren eta Santo Tomaseko jabekideen mendien mugek osatzen duten eta CastilloElejabeitia eta Zeberioren artean eta Zeberio eta Orozkoren artean udal mugarteen mugak lotzen dituen lerroa. - Aipaturiko udal muga, Garaigortako haitzeko artadiaren mugaraino. - Artadiaren muga, udal mugartearen muga berriro ebakitzen duen punturaino. - Udal muga, Orozkoko Udalaren mendiraino (Irumugarrieta). - Irumugarrieta mendia, Areatzako udalerriarekin topo egiten duen punturaino. - Udal mugartearen muga hori, Sasiondoko errekastoraino. - Sasiondoko errekastoa, Gisibiko zubiraino. - Gisbitik Ursaltoko errekastoan gora eginez, errekasto horrek Orozkoko Udalaren mendiarekin topo egiten duen punturaino. - Mendi horren beheko muga, Zaloatik Pagomakurrera doan pista ebakitzen duen punturaino. - Pista hori, Zaloarako norabidean, «Ramontxuren itxituraraino»; eta azken itxitura hori, Odieta eta Aspuntzagatik, OPko 10. mendiaren Oletako Eskinako mugaraino. - OPko 10. mendiaren mendebalderantzako muga, Aldabide errekarekin Urdunzubin topo egiten duen punturaino; eta erreka hori Atxuri zubiraino, eta hortik Sintxita errekara igotzen da ondoko koordenatu puntu honetaraino: X = 513411 / Y = 4769465. - Puntu horretatik, bertan dauden pagoen mugatik Mojonadi mendiaren mugaraino. - Mojonadi mendiaren beheko muga, Errekaratzoko errekastoraino; eta errekasto horretan gora, pinudien mugaraino. Pinudien goiko muga, OPko 9. mendiaren topo egin arte. Pinudien muga hori honako koordenatu hauek definituko dute: 511653 4768718 - Bizkaiko OPko 9. mendiaren mugatik jarraitzen da Lobantsu eta Urizar mendien hegoalderdiraino, ondoko koordenatu hauetako ibarrean: X = 508754 / Y = 4720054. - Ibar horretan behera jeisten da Orrutegi ibairaino; eta ibai horretan behera, ondoko koordenatuotan dauden azken haritzetaraino: X = 507273 / Y = 4769687. - Hariztiaren ertzetik, Orrutegi eta Arbaiza erreketako urak banatzen diren lerroraino; lerro horretatik jarraitzen da OPko 9. mendiaren muga berriro ebaki arte. - Muga horretatik jarraitzen da X = 508813 / Y 4768157 koordenatu punturaino, non Arbaiza ibaira isurtzen den errekasto txikia baitago; errekasto horretatik jarraitzen da Antsoletako errekarekin bat egin arte. - Antsoletako errekan gora egiten da Zuyako udal mugartearen mugaraino. - Udal muga hori, Arabako OPko 93. mendiaren ekialdeko mugaraino; azken muga hori hegomendebalderantz jarraitzen da Miranda de EbroBilbao trenbidera heldu arte, dagoen suebakiaren hasieran. - Uzkianoren parean, sakanaren ertzeraino igotzen den suebakitik gora egiten da. - Sakan horren mugatik jarraitzen da, Gujulitik zehar pasatuz, ertz horrek Arabako Onura Publikoko 94. mendiaren muga ebakitzen duen punturaino. - Onura Publikoko 94. mendiaren muga horretatik mendebalderantz jarraitzen da A-2521 errepidera (GujuliBelunza) heldu arte. - A-2521 errepidea, Belunzarako norabidean, Izarra ikastetxera sartzeko errepideraino. - Azken errepide hori, Izarra ikastetxearen lurren mugarekin topo egiten duen tokirantz. - Aipaturiko lur horien muga, ikastetxetik Belunzako Pietatea baselizara doan pistara heldu arte. - Pista hori, A-2521 errepidearekiko gurutzaguneraino. - A-2521 errepidea, OPko 99. mendiaren muga ebakitzen duen punturaino; eta muga hori, A-68 autobidearen ekialdeko ertzeraino. - Autobidearen ertz hori eta bere zerbitzugunea, OPko 734. mendiaren hegoaldeko mugarekiko gurutzaguneraino. OPko 734. mendiaren hegoaldeko muga, VitoriaAltube 622 autobiaraino; eta autobia hori, Bayas ibairaino. - Bayas ibaian gora egiten da OPko 734. mendiaren mugara heldu arte. - OPko 734. mendiaren muga, OPko 745. mendiaren mugaraino. - OPko 745. mendiaren eki muga, OPko 734. mendiaren mugaraino. - OPko 734. mendiaren eki muga, OPko 735. mendiaren eki hegalera heldu arte. - Hortik OPko 733. mendiaren mugaraino; muga horretatik OPko 738. mendiaren mugaraino jarraitzen da, OPko 745 eta 733. mendiak barne direlarik. - OPko 738. mendiaren hegoaldeko muga, Goba eta Aziturri ibaietako urak banatzen diren lerroraino, honako koordenatu hauetan kokatzen diren punturaino alegia: X = 516863 eta Y = 4757640. - Urak banatzen diren lerro horretatik, La Llanako erpin geodesikoraino. - Azken puntu horretatik Zaratetik Gorbeiara doan bideraino, Zarateko luberriko pinudiaren mugatik zehar. - Gorbeiatik Zaraterako bidea, Zuyako udalerriaren mugarekiko elkarguneraino. - Zuyako udalerriaren muga, hegoalderantz, A3608 errepidearekiko elkarguneraino, berori baita mugaren deskripzioaren abiapuntua. 2.- Lehen definituriko geografi eremua parke naturaltzat joko da, indarrean dagoen legerian horretarako aurrikusten denarekin bat etorriz. 6. atala.- Indarraldia eta plana berrikusteko baldintzak. Natur Baliabideen Antolamendurako Plana ondoko balizko hauetan aldarazi beharko da: a) Irizpide eta helburu orokorren aldaketa. b) Lurraldeeremuaren aldaketa. c) Babestutako balioen zainketari buruzko eskakizun handiagoak. Edozein kasutan ere, lehenengo onespenerako erabili den prozedura bera erabili beharko da plana berrikusteko. 7. atala.- Bermeak. 1.- Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planak, babeshelburuen zioz ezar daitezkeen mugen kaltetan jo gabe, jarraian adieraziko direnekin bateragarria izango da eta beraiek bermatuko ditu: a) Autonomiako Administazioaren, Estatuko Administrazioaren, Lurralde Historikoetako Foru Administrazioen eta udal korporazioen eskurantzen egikaritza, sektoreen arabera eskudunak diren gaietan. b) Landaihardueren egikaritza eta baliabideen erazko aprobetxamendua. c) Auzoerabilerak eta beren funtzionamendua, baita erabilera horien kudeaketa organoena ere, parkearen kultur eta ekonomi ondarearen parte gisa (egur eta bazkarako erkidegoak, mendiak eta abar). d) Administrazio eskudunen ahalmenak, desjabetzapenari dagokionez, eta eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza, parkearen barruko lurren inter vivos kostubidezko eskualdaketa guztietan; edonola ere, desjabetzapenak, kasua denean, ezinbesteko ondasunak bakarrik ukituko ditu. Horretarako, ondasun horiek zerrenda batean zehaztuko dira, alegazio epealdiaren izapidea beteko duen zerrenda batean alegia. Ondasunak atzemateko beharrizanari buruzko akordioa lortu ezik, ez zaio hasiera emango desjabetzapen espedienteari. Jabeek edo ukituriko ondasun zein eskubideen beste titular batzuek, herri-administrazioekin, aplikatu behar den arauteria bereziaren ondoriozko gaitzkalteengatiko beste kalteordainik edo konpentsaziorik hitzartzen ez dutenean bakarrik erabiliko dira desjabetzapen ahalmenak. 2.- Lur publiko zein pribatuan burutu nahi diren iharduketa guztietarako, beharrezkoa izango da jabe edo eskubidearen titularraren baimena, indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenak egikaritzeko Administrazioak duen aukeraren kaltetan jo gabe. 8. atala.- Kalteordainak eta mugak. Legebidezko ondare eskubide zein interesak edota jabetza pribatua kendu edo bereziki mugatzeagatik gertaturiko errenta galera izango da kalteordainarenxede, parkearen eremuan Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezarritako murrizketa edo mugak indarrean jartzeko helburuaz suertatzen denean. Arauak aplikatzearen edo beste edozein arrazoiren ondoriozko kalteak edo errentagalerak zehazteko, konpentsaziobidebat ezarriko da Erabilera eta KudeaketarakoPlan Eraentzailean, zeinek zehaztu beharko baitu konpentsazioen zenbatekoa eta konpetsazioak emateko era. Horretarako, honako hauek zehaztu beharko dira: - Gorbeiako zonalde bakoitzak berea duen ekoizkortasuna. Basogintza erabileran, zonalde bakoitzerako, erreferentzia antzerako zerbait ezarriko da (teknikoki izan daitekeen espezierik emankorrena). - Iharduerari loturiko kostuak (kostuak eta jasotako dirulaguntzak hartuko dira kontutan). - Espero diren diru-sarrerak (merkatuko prezioen arabera). - Konpentsazioa ordaintzeko era eta epeak. - Konpentsazioa berrikusteko epeak. - Konpentsazioekin lortu nahi diren helburuak bermatzen dituzten administrazio klausulak. Nolanahi ere, konpentsazioak ez dira gauzatzen hasiko harik eta antolamendurako plan honen xedapenen ondoriozko mugak indarrean jarri arte. 9. atala.- Parkearen administrazioa. 1.- Gorbeiako Parke Naturalaren administrazioa Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiei dagokie, zeini bere Lurralde Historikoan. Aipaturiko Foru Aldundiek parke naturala kudeatuko dute beren artean horretarako berbatu beharko diren hitzarmen edo bestelako lankidetzaerenarabera, eta administrazio hori koordinatzeko Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezar daitezkeen arauekin bat etorriz. 2.- Patronatua eratu beharko da kontrol, kontsulta eta lankidetza organo izateko; patronatuan, gutxienez, ondoko hauek egon beharko dute ordezkaturik: a) Eusko Jaurlaritza, Arabako Aldundia, Bizkaiko Aldundia. b) Areatza, CastilloElejabeitia, Cigoitia, Orozko, Urcabustaiz, Ceanuri, Zeberio eta Zuyako Udalak. c) Tokiadministrazio txikiak. d) Jabe partikularrak. e) Sektoreelkarteak. f) Bestelako elkarteak. Patronatuak, gutxienez, hogeita bost kide izango ditu. 3.- Foru Aldundiek zuzendariartatzaile bat izendatuko dute, parke naturalaren kudeaketa eta administrazioaren arduraduna izan dadin. 4.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak: - Antolamendurako plan honetan eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean bilduriko helburu, gidalerro eta arauak bete daitezen jagongo du, beti ere legezkotasun printzipioaren menpean ihardunez eta administrazio iharduera orokorki eraentzen duten arau eta printzipioetara makurturik. Ihardutean, edonola ere, zioak agertarazi beharko ditu. - Informazioa lortzeko eta parkearekin zerikusirik duten izapideak burutzeko, administrazio egitura bakarra ezar dadin bultzatuko du, hiritarrak sarbide zuzena izan dezan.II. IDAZPURUA. ANTOLAMENDUA ETA ARAUTERIA.I. ATALBURUA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ANTOLATZEKO ETA BALIABIDEAK BABESTEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAU OROKORRAK. A SEKZIOA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ANTOLATZEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAU OROKORRAK. 10. atala.- Erabilera eta iharduerak. A. ARAUAK. Alde bakoitzarentzat ezartzen diren arauak gorabehera eta hirilur gisa defintzen diren aldeetan salbu, debekaturik dago, izaera orokorraz eta Iharduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala erreferentziatzat hartuz, jarraian adieraziko diren erabilera eta/edo iharduerak parkearen barruan gauzatzea: 1. atalburua. Energia eta ura, 151. idazatia (energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta banaketa) eta 160. idazatia (uraren hartze, arazketa eta banaketa) salbu. 2. atalburua. Mineral ezenergetikoen eta eratorritako produktuen erauzketa eta transformazioa. Industria kimikoa. 3. atalburua. Metalak transformatzen dituzten industriak. Doitasunezko mekanika. 4. atalburua. Manufakturako beste industria batzuk, honako idazati hauek: 434: zuntz gogorren eta beraien nahasturen industria. 437: alfonbra, tapiz eta ehun inpregnatuen fabrikazioa. 441: larru eta larru iletsuen zurratze eta leunketa. 471: paper orearen fabrikazioa. 472: paper eta kartoiaren fabrikazioa. 473: paper eta kartoiaren transformazioa. 481: kautxuaren transformazioa. 482: gai plastikoen transformazioa. 11. atala.- Nekazaritza eta abeltzantza. A. HELBURUAK. 1.- Gorbeiako Parke Naturalean burutzen diren landaihardueraketa artzantzarako guneak mantendu eta garatzeko behar diren neurriak sustatzea, modu horretara kultur eta natur balioak artatzen lagunduz. 2.- Egungo Ekoizpen-sistemak hobetzea, errentagarritasun ekonomiko handiagoa eta kalitate handiagoko produktuak lortzeko, natur ingurunea babestu eta artatzeko eskakizunekin bateragarriak diren metodoak aplikatuz. 3.- Bazkabaliabideen kalitatea hobetzea, baita aziendaren osasun eta ekoizkortasun baldintzak ere. 4.- Artzainen bizimodua hobetzea. B. GIDALERROAK 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak nekazaritza eta abeltzantza erabilera manten dadin jagongo du; horrelakotzat alde honetan tradizioz gauzatu dena hartuko da, hots, abereak hazi eta artatzea beren produktu eta zerbitzuak lortzeko, eta landareak lantzea, basogintza salbu. Erlazaintza ere abeltzantzaren barruan dagoela ulertuko da. 2.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak Gorbeiako abeltzantzaren antolamenduari helduko dio, gutxienez honako puntu hauek jorratuz: 2.0. Bazkabaliabideen eta bazkaemankortasun potentzialaren kalkulua. 2.1. Larreen sorkuntza eta hobekuntza, zeinek ondoko hauek bilduko baititu: a) Transforma daitezkeen azaleren zehaztapena. b) Tranformatzeko metodoen zehaztapena. c) Egun dauden larreetan burutzen diren arta eta hobekuntzen zehaztapena. 2.2. Abeltzantzaazpiegituren konponketa eta beharrezkoak diren azpiegitura berrien eraikuntza: bainuontziak, uraskak, bordak, sarbideak, eta abar. Artzainen bizimodua errazten duten erosotasunez hornituko dira bordak (ura, elektrizitatea, sarbideak, irratitelefonoak eta abar). 2.3. Artzantzarako epealdien zehaztapena, espezie eta aldeen arabera. 2.4. Azken lau urteetan Gorbeian bazkatu diren abereak gutxienez mantentzeko behar diren bazkabaliabideak bermatzeko prozedura egokien zehaztapena. 3.- Abeltzantza iharduera gauzatzen deneko lurrak dituzten Tokierakundeek, abeltzainen lankidetzarekin, iharduera hori antolatzeko behar diren ordenantzak emango dituzte, zein parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespenaren menpean jarriko baitira, udalerrien arteko koordinazioa bermatzeko xedeaz. Onespen horri dagokionez, organo kudeatzaileak kontutan hartu beharko ditu Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak abeltzantzaren antolamendurako ezartzen dituen gidalerroak. Edonola ere, ordenantza horiek, larreen erabileran, lehentasuna emango diete, bertako abeltzainen eta eskubide tradizionalak dituztenen artetik, denbora osoz dihardutenei denborazatiz aritzen direnen aurretik. Erakunde horiek Gorbeian bazkatzen diren abereen erregistroaz arduratuko dira, zeinen kopiak organo kudeatzaileari igorriko baitzaizkio. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak abereen manaiuaren ondoriozko hondakinen isurketa kontrolatuko du, batez ere abereosasunerako tratamenduetanekoitzirikoena; halaber, erakunde horrek, abeltzainekin ados, hondakin horiek ateratzeko behar diren neurriak sustatuko ditu. 5.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak bertoko abere arraza eta espezieak manten daitezen jagongo du, desager daitezen eragotziz, batez ere «terreña» edo «bertokoa» esaten zaion behi morfotipoa. 6.- Abandonatutako lurrak atontzeko eta jabetzak argitzeko azterlanak egingo dira. 7.- Abeltzainen elkarteen sorkuntza eta funtzionamendua suspertuko da; abeltzantzari buruzko edonolako plank egitean, elkarte horiei kontsultau beharko zaie. 8.- Nekazaritza eta abeltzantza ustiategietan, ingurunean eragin txikia duten tekniken erabilera bultzatu eta subentzionatuko da. C. ARAUAK. 1.- Gorbeiako larreak erabiltzen dituzten abereek sanitatearau egokiak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. 2.- Parkearen lur publikoetan kokaturiko larreak erabili ahal izateko, abereek erregistro egokian inskribaturik egon beharko dute. 3.- Larre berriak ezin lant daitezke %30etik gorako malda duten lurretan; salbuespen gisa, larre berriak landu ahal izango dira, lurraren ezaugarrien arabera, beti ere zioak azaltzen dituen txostena egin ondoren eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak berariazko baimena eman ondoren. Muga gisa, palaxu berrien sistemak erabiliko dira. 4.- Larre berrietan, azaleraren %5a gutxienez bertoko hostozabalen zuhaizti txikiak egiteko gordeko da edo, bestela, hektarea bakoitzeko 25 oineko gutxienezko dentsitatea duen bertoko hostozabalen landaketa egin beharko da. Hostozabalen kokalekua erabakitzean alde ahulak babestea izango da lehentasunezko helburua; alde ahulik ez badago, larreen hobekuntza hartuko da irizpidetzat. 5.- Landazabal aldeetan egun dauden palaxu eta zuhaiztiak mantenduko dira, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimena izan ezik. 6.- Egiten diren abeltzantzaeraikin berriak aplikatzekoak diren hirigintza eta eraikuntza arauei lotu beharko zaizkie, eta sustatzaileek hondakinak eta jarioak tratatzeko proiektua aurkeztu beharko dute, zeinentzat beharrezkoa izango baita parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena. 7.- Suaren erabilera estentsiboa debekatuko da. Hondakinak pilatan metatu ondoren eta organo eskudunaren beren beregiko baimena eduki ondoren bakarrik erabili ahal izango da sua, eta egun berean gainera. Nahitaezkoa izango da suteen kontrako gordeindar baten jagotza, eta suak guztiz itzalita egon beharko du ilundu baino ordubete lehenago. 12. atala.- Basogintza. A. HELBURUAK. 1.- Gorbeian egun dagoen zuhaitzazalerari eustea, basodietatik era guztietako onurak lortu baitaitezke. 2.- Ahal den neurrian, bertoko espezieek betetako zuhaitz azalera zabaltzea, parkeko ekologi eta gizarte interesak armonizatuz. 3.- Hazkunde arin eta ertaineko espezieen birbasoketak, behar adinako ekoizpen-ahalmena duten aldeetara eta iharduketa horiek eragin nabarmenik ez duten aldeetara mugatzea, edota lurrak atondu eta hobetzeko edo espezie klimazikoetaranzko bitarteko maila osatzeko horrelako birbasoketen beharra duten aldeetara. Alde horietan, kudeaketa hobetzera eta ekoizkortasuna handiagotzera jotzen duten neurriei lehentasuna ematea. 4.- Parkeko basodien hazkuntza eta osasun egoera ona jagotea. 5.- Gehienbat natur ingurunea artatzera zuzendutako kudeaketa burutzea. B. GIDALERROAK. 1.- Kudeaketa plan teknikoen burutzapena sustatuko da, mendi publikoetan zein norbanakoen mendietan. 2.- Urkiolako basoen jabeak elkar daitezen sustatuko da. Ildo horretatik, lursail mugakide txikien jabeak elkar daitezen sustatuko da, basoen minifundismoak dakartzan arazoak gainditzeko xedeaz. Parkeko zerbitzu teknikoek aholkamendua emango diete horrelako elkarteei, mendien elkartzeak sorturiko arazoak konpontzeko. 3.- Basoingurua hobetzeko gaiei buruzko ikerketa lerro bereziak sortuko dira: baso-izurriteen kontrako borroka biologikoa, gaisotasun eta kalte abiotikoen sumaketa eta haien kontrako borroka, basotxirpien eta mindegien sorketa, makineria arinaren erabilera, eta abar. 4.- Basabideen kopurua eta egikera, parkea jagoteko eta baso-lanak burutzeko dauden benetako beharrizanei egokituko zaizkie. 5.- Zuhaitzak ebakitzeko baimenak irizpide teknikoak, ekonomikoak, ekologikoak eta paisaiari buruzkoak kontutan harturik emango dira. 6.- Basodien mugetan, lerro zuzenak ahal den neurrian baztertuko dira, hala espezie ezberdinak erabiltzean nola ebaketetan eta suebakian egitean. 7.- Bertoko landaretza errespetatuko da, batez ere ibar eta urbazterretan. Hortaz, ebakitzeko baimenak bereziki murriztuak izango dira urbazterreko basoen kasuan, makal eta platanoen basoak salbuetsita. 8.- Basoustiategietan, ingurunean eragin txikia duten tekniken erabilera sustatu eta subentzionatuko da, hala nola ebaketaren hondarrak mekanikoki suntsitzeko makineriaren erabilera ere. 9.- Espezieen nahasketari lehentasuna emango zaio bisbasoketa guztietan. Birbasoketarako subentzioari dagokionez, bertoko hostozabalen portzentaia jakin batetik gora jarriz gero, hostozabalei esleiturikoa besteko dirulaguntza hartuko da egokitzat. 10.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak, parkearen barruan kokatutako lurretan egin beharreko oihartzantza eta birbasoketa lanetarako dirulaguntzaaraubidearenespezialitateak arautuko ditu, jabeak mendiak birbasotzera eta egoera onean gordetzera bultzatzeko xedeaz. 11.- Basodiak oihartzantza eta artzantzarako erabil daitezen bultzatuko da, beti ere horrek zuhaitzen birsorketari kalterik ekartzen ez dionean. 12.- Abere basatiak daudela eta, arriskurik dagoen aldeetan neurri bereziak hartuko dira abere horiek eragin ditzaketen kalteak saihesteko. 13.- Hostozabalen behebasoak hostozabalen baso garai bilakatzera jo beharko da. 14.- Erretzeko arrisku handiko landaretzak betetako alde handietan tartekaturik, errekortasun urriko landareerakuntzakegon daitezen bultzatuko da. 15.- Parkearen Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean basogintzari buruzko idazati bat gertatuko da, non jasoko baitira basodietan iharduteko eta basodiak hobetzeko neurriak. Idazati hori basoen jabeen lankidetzarekin gertatuko da. 16.- Antolamenduaren menpeko mendietan antolamenduaren irizpideei jarraituko zaie. Antolamendurako irizpideak berrikusteko edo beste antolamendu batzuk gertatzeko, kasuan kasuko mendi zerbitzuaren, jabearen eta parkearen kudeaketarako organo arduradunaren adostasuna lortu beharko da. 17.- Udalek erosketa eta trukaketetarako planak egin ditzaten bultzatzeko behar diren prozesuak definituko dira. 18.- Erakunde publikoek erreserba aldeetan, babespeko aldeetan eta artapen eraginkorreko aldeetan dauden lur partikularrak eskura ditzaten sustatuko da. C. ARAUAK. 1.- Basogintza lanak egiteko makineriaren erabilera araututa geratuko da. Horretarako, ondoko arau hauei jarraituko zaie: a) %50etik gorako maldetan ezin izango da inolako makina autopropultsaturik erabili pistetatik kanpo. b) %30etik %50era bitarteko maldetan, zuloak, belarsastraken garbiketa eta saraketak egiteko eta produktuak basotik ateratzeko erabili ahal izango da makineria. c) %30etik beherako maldetan baimenduta dago makinak erabiltzea, baina ez da baimenduko lurrean eta paisaian eragina duen basolanik egitea, hala nola goldehegalazegindako zorupeberriketa, mailakaketa edo ildokaketa. d) Eskumakinak edozein maldatan erabili ahal izango dira. e) %50etik beherako maldetan, eskuz egindako lanak sarituko dira. 2.- Debekaturik egongo da edozein zuhaitz ebakitzea parkearen kudeaketaz arduratuko den organoaren berariazko baimenik gabe. Hazkunde moteleko bertoko espezie naturalek basoturiko mendietan, aparteko kasuetan eta arrazoi sendoengatik izan ezik, ezin izango da erabateko ebaketa edo erabilera aldatzeko baimenik eman. 3.- Erabateko ebaketetarako, 5 ha-tik gorako azalera jarraietan, beharrezkoa izango da kudeaketarako organo arduradunaren baimen berezia, sustatzaileak ebaketaren ingurugiroko eragina bidezkotu ondoren. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ebaketa eta erauzketarako metodoak eta garaia mugatu ahal izango ditu. Ingurugiroan eragin handia duen aprobetxamendurik sumatuz gero, parkearen kudeaketarako organo arduradunak aprobetxamendua geldiarazi ahal izango du, aprobetxamendu hori parkearen helburuekin bat datorren eran egin arte. 5.- Basoaren jabeak, bi urteko gehienezko epean, erabateko ebaketa jasan duten lurrak birbasotu beharko ditu, erabilera aldaketa baimendua izan ezik. 6.- Debekaturik egongo da birsorketa edo birbasoketa prozesuan dauden lurretan abereak sartzea. 7.- Birbasoketa guztietarako, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena izatea. 8.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak bideak jarriko ditu koniferoen basoetan, beharrezkoa denean, bertoko hostozabalen baso lineal edo zuhaizti txikiak era daitezen, zein, aniztasun ekologikoa eta paisaiarena eta basafaunarentzako babesa bermatzeaz gain, suteen aurkako berezko hesia izango baitira. Arauteriaren diseinua egitean, oro har, ahaleginak egingo dira baso sailaren %5etik gorako azalerarik ez ukitzeko, bereizgarri fisiko saihestezinak biltzen direnetan salbu, ubideen mugakideak diren lursailen kasuan, adibidez. 9.- Ateratzeko bideen trazaketa egiterakoan, %10etik gorako maldak ekidin beharko dira, baina salbuespen batzuetan muga hori gainditu ahal izango da inguruko eragin kaltegarriak ekiditeko xedeaz. Bide hauek urpasabideak eduki beharko dituzte lurraren berezko hustubideetan, bai iraunkorretan bai sasoikoetan, eta udal bide edo mendiko bide nagusiekiko lotuneak parkearen kudeaketarako organo arduradunari kontsulta egin ondoren egin beharko dira, pasabideen egikerarik onena zehazteko xedeaz. Pistak eraiki eta konpontzean enparatzen diren gaien biltegiratzea zorroztasunez kontrolatuko da. 10.- Debekaturik egongo da suaren erabilera estentsiboa. Hondakinak pilatan metatu ondoren eta organo eskudunaren beren beregiko baimena eduki ondoren bakarrik erabili ahal izango da sua, eta egun berean gainera. Nahitaezkoa izango da suteen kontrako gordeindarbaten jagotza, eta suak guztiz itzalita egon beharko du ilundu baino ordubete lehenago. 11.- Edozein eratako basoaprobetxamenduak lurrean, ubideetan, azpiegitura edo bideetan eragindako kalteak, aprobetxamenduaren egileak ongitu beharko ditu, aprobetxamendua amaitu eta 6 hilabetetik gorakoa izango ez den epean. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, aprobetxamenduaren emakidarako prozesuan, fidantza bat ezarriko du aipatutako ongitze horren bermagarri izan dadin, beste erakunde eskudunen batek fidantza hori aldez aurretik eta kontzeptu beragatik ezarri ezik. 13. atala.- Ehiza eta arrantza iharduerak. A. HELBURUAK. 1.- Gorbeiako Parke Naturalean burutzen den ehizak ondoko helburu hauek bete beharko ditu: a) Bertoko fauna babestea, espezieen sanitateegoera eta egoera genetikoa zainduz. b) Biztanleriak kontrolatzea, biztanleria horien eta bizi direneko natur eta giza ingurunearen arteko oreka lortzeko. c) Babestutako naturgunea ekonomi eta jolas baliabideez hornitzea. 2.- Gorbeiako Parke Naturaleko kirol arrantzaren araupeketa jarraian adieraziko diren helburuek zuzenduko dute: a) Ibaietako ubideen eta urbazterren egitura artatzea. b) Uretako fauna, bere aniztasuna eta edukin genetikoa babestea. c) Uretako fauna kudeatzea, faunaren eta natur ingurunearen arteko oreka lortzeko. d) Babestutako naturgunea balibide ekonomikoez eta didaktika eta jolas aukerez hornitzea. B. GIDALERROAK. 1.- Parkearen lurralde osoa ehizaren kudeaketarako unitate bat da. Kudeaketaz arduratuko den organoak ehizaespezieen aprobetxamendu eta artapen egokia burutu dadin jagongo du, lurraren titularrekin eta ehizarako eskubideen adjudikatariekin ados jarrita. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak iharduera hau antolatzeko plan teknikoak gertatuko ditu, eta ehizak parkean burutzen diren gainerako ihardueretan, jolas ihardueretan batipat, eragin ditzakeen elkarnahasteak ahal den gehienean gutxitzeko neurriak proposatuko ditu. 3.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ehiza-espezie bakoitzarentzako erabilera plan bat proposatuko du, zeinek, gutxienez, ondoko puntu hauek bilduko baititu: a) Epealdiak, lekuak, datak eta harrapatzeko erak. b) Biztanleria osatu ahal izango duten animalien kopurua, ingurugiroari eta bertan garatuko diren giza iharduerei dagokienez. c) Bizilagunen ezaugarri fisiko eta genetikoen hobekuntza lortzeko mekanismoak, ehizaren kalitatea hobetzeko xedeaz. d) Biztanleria kontrolatzeko mekanismoak. e) Kalte ekonomikoak gutxitzeko mekanismoak. Kalte horien balorazioa eta konpentsazio mekanismoak. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, ehiza nagusiko biztaleriei behar duten lasaitasuna emateko behar diren neurriak jarriko ditu, batez ere animaliak arreske daudenean eta umea egiteko sasoian. Ehiza nagusia aprobetxamendu garrantzitsuena izango da; ehiza xehea, beraz, haren menpean egongo da. Horretarako, ehiza nagusiko biztanleriei lasaitasun hori emateko xedeaz, ehiza bereziki arautzen deneko aldeak zehaztu ahal izango dira Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean. 5.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ezkutukako ehizaren aurka eraginkortasunez burrukatzeko eta indarrean dauden arauak betearazteko beharrezkoak diren neurriak ezarriko ditu. C. ARAUAK. 1.- Zenbait espezie, beti ere ehizak parkeko biztanlerien biziraupenerako arriskurik ekartzen ez duenean, ehizatu ahal izango dira indarreko legeriaren arabera eta, kupo, data eta tokiei dagokienez, antolamendurako plan honen eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzilearen helburuekin bat datozen mugekin. Lehentasunezkotzat jotzen da orein, basurde eta azeriaren biztanleriak kirolehizaren bitartez kontrolatzea. 2.- Gorbeiako Parke Naturalaren barruan sartutako lurrek ehizaerregimen bereziaren menpeko lurren kalifikazioa izango dute. Hagatu gabeko lurretan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak izango du ehizarako aukerak eskaintzeko ardura; ahal den neurrian, udalen interesei emango zaie lehentasuna. 3.- Ehizaaprobetxamenduaren araubidea ezertan aldatu edo berriztatzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunak aldaketa horren aldeko txostena egin dezan. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak harrapaketen urteko plana gertatuko du; ehizaren adjudikazioa dagoen kasuetan, plan hori Gorbeiako Parke Naturalaren barruan hagatutako ehizalurren adjudikatariei informazioa jaso ondoren gertatuko da. 5.- Oreinaren kasuan, adin eta motaren arabera hil behar den ale kopurua zehaztuko duen kualitatezko plana izango da. 6.- Zenbait espezie harrapatzea edo beren bizilagun kopuruak gutxitzea aholkatzen duen biologi, zientzi edo teknika arloko arrazoirik dagoenean, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimen egokiak emango ditu, eta kasu bakoitzean aplika daitezkeen baldintzak ezarriko. Ezin izango da inola ere baimendu aukerabiderik gabeko harrapaketarik, espezieei kalterik egiten ez dieten harrapaketa zientifikoak salbuetsita. 7.- «Erreserba integraltzat» jotako aldeetan ezin izango da inolako harrapaketarik egin. «Erreserba aldeetan» ez da kirolehizarik baimenduko, baina 6. idazatian adierazitako baldintzen araberako harrapaketak baimendu ahal izango dira. 8.- Gaur egun natur parkean dauden ehiza- eta arrainespezie egonkorren ale berriak sartzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko onespena, zeinek kontutan hartu beharko baitu espezie horiek sartzeak izan dezakeen eragina. a) Horri dagokionez, ondoko hauek hartuko dira Gorbeiako Parke Naturalean egun dauden ehizaespezietzat: orein arrunta (Cervus elaphus), basurdea (Sus scrofa), orkatza (Capreolus capreolus), eper gorria (Alectoris rufa), eper grisa (Perdix perdix) eta erbi iberiarra (Lepus capensis). Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zerrenda hori aldatu ahal izango du: 9.- Gaur egun parke naturalean ez dagoen ehizaespezierik sartu edo birsartzeko, beharrezkoa izango da plan tekniko egokia, zeinek, gutxienez, helburuen azalpena, sartze horrek ingurugiroan izango duen eraginaren ebaluazioa eta espeziearen jarraipen eta kontrolerako plana bilduko baititu; parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi ala gaitzetsiko du plan teknikoa. 10.- Kirolarrantza, oro har, gebendurik geratuko da Gorbeiako Parke Naturaleko ibai eta erreketan. Beraz, arrantza askeko tarteak ezabaturik geratuko dira parke osoan. 11.- Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak urtegiak eta ibaien tarte batzuk kirolarrantzarako erabiltzeko aukera bildu ahal izango du, bizi diren arrainen egoeraren ondoriozko mugekin eta parkearen didaktika eta jolas egitaraua laguntzeko xedeaz. D. ALDIBATERAKO ARAUAK. 1.- Harrapaketen planak onetsi arte, ehiza eta arrantza Lurralde Historiko bakoitzeko gebenei buruzko urteko aginduen bidez arautuko dira, eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak ehiza eta arrantza baliabideak antolatzeko neurri bereziak hartu ahal izango ditu. 2.- Gorbeian finkaturiko oreinen biztanleriaren eta natur ingurune eta parke naturalean garatzen diren ekonomi ihardueren arteko oreka lortu arte, oreinaren egungo biztanleria Gorbeiak espezie honetarako dituen lurralde eta ekonomi ahalbideen mugaren arabera arautuko da; muga hori Gorbeian bizi daitezkeen animalien kopurua izango da, giza ihardueren errentagarritasuna (abeltzantza, basogintza eta abar) kontutan hartuta. 14. atala.- Jolas iharduerak. A. HELBURUAK. 1.- Jolas erabilera estentsiboa bultzatzea, jendea Gorbeiako natur ingurunera hurbil dadin ahalbidetzen duen eran. 2.- Naturaren gozamena natur ingurunearen artapenaren eta inguruko garapenaren ondoriozko beharrizanekin bateragarria egitea. B. GIDALERROAK. 1.- Ibilbideen sare orokorra eratuko da jolas lineala bultzatzeko xedeaz. Zeregin horretarako inguruko mendizale elkarteei eta Euskal Mendizale Federakundeari kontsultatuko zaie. 2.- Parkearen alde periferikoko udalekiko koordinazioa lortzeko ahaleginak egingo dira, jolas erabilera intentsiboak alde horietara bideratzeko xedeaz; horretarako, inguruko aldeak gehienbat jolas zerbitzuez hornitzen dituzten esparru disuasorioen sare bat antolatu beharko da. Parkeak ukituriko udalek jolas eta abeltzantza ihardueren arteko nahasteak gutxitzeko behar diren azpiegiturak egin ditzaten bultzatuko da. 3.- Ibilgailuak baimendutako lekuetan utz daitezen bultzatuko da eta horretarako mugak jarriko dira. 4.- Kanpaketa aske kontrolaturako baimenak ondoko hauetara mugatuko dira: Igas eta Pagomakurre inguruetan kontserbaziobalio ertaina duten aldeak eta aterpeen inguruko aldeak. 5.- Egungo bisitari kopuruak kontserbazioa arriskutan jartzen duen ibilbideetan bisitari kopurua gutxituko da, honako hauetan alegia: Zarate - Gorbeia Tocornal de Murua - Gorbeia Igas - Gorbeia Ezkarai - Larreakortako sakana - Gorbeia Estrupiza - Burbona Aldarro - Burbona Ziorraga - Nafarkorta Urigoiti - Atxular - Itxina - Arraba Pagomakurre - Arraba - Egiriñao - Gorbeia Barazar - Atxuri - Arimekorta 6.- Bisitari gehiago etortzeak kontserbaziorako arriskurik ez dakarkien ibilbideen erabilera bultzatuko da, ondoko hauena alegia: Zubiaur - Kolometa Maltzarraga - Kolometa Sarria - Markina - Murua 7.- Gainerako ibilbideetako erabilera mailak mantendukodira. 8.- Ibilbideetan jendearen pilaketa saihestuko da, beste alternatiba batzuk bultzatuz: hegal erditiko bideak, haranekoak, ferraitxurakoak, eta abar. 9.- Balio ekologiko urria izateaz gain, erabakitzen den pertsona kopurua hartzeko behar adinako tamainu eta edukiera duten aldeetan ezarri beharko dira antolaturiko kanpalekuak; edonola ere, ez da gomendatzen taldeak 40 pertsonatik gorakoak izan daitezen. 10.- Laguntza emango da gidalanak eta istripuetako erreskatelanak burutzeko talde bat osa dadin inguruko jendeaz; erreskatelanei dagokienez, antzeko beste talde batzuekin elkarlanean arituko da. 11.- Ingurunean eraginik ez duten kirol iharduerak suspertuko dira. 12.- Egoki den federakundearekin koordinaturik, eskalada arautuko da fauna eta florarako arriskurik ez dagoen aldeetan, eta arreta berezia jarriko da Atxetako eskaladabideetan. C. ARAUAK. 1.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak, beste iharduera batzuen burutzapen zuzena edota ekosistemen funtzionamendu zuzena funtsean aldarazten duten jolas iharduerak arautuko ditu. Zehatzago esateko, ondoko alderdi hauek arautuko ditu: - Ondoko iharduera hauetarako aldeak: - kanpaketa kontrolatua; - picnic; - antolaturiko kanpaketak. - Sua jolas helburuekin erabiltzea baimentzen den tokiak. - Ingurugiroari dagokionez, eragin handiak eta larriak jasaten dituzten aldeen atondura. - Aldibaterako eraginen ondorioak ezabatzea. - Aterpeei buruzko arauteria. 2.- Gau batean kanpatzea baimentzen da ilundu baino bi ordu lehenagotik argitu eta bi ordu igaro bitartean, lurralde osoan ondoko hauetan ezik: erreserba integraleko aldea, erreserba aldea, babespeko aldea eta artapen eraginkorreko I. aldea. Alde horietatik kanpoko lur pribatuetan, beharrezkoa izango da jabearen baimena. 3.- Aterpeak zabaltzeko, berregituratu edo berritzeko, eta eraikitzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena. 4.- Debekaturik egongo da lurralde osoan egurra jolas helburuetarako ebakitzea (eraikuntza, suteak, eta abar), aldez aurretik baimena izan ezik. D. ALDIBATERAKO ARAUAK. Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi arte, ondoko arau hauek aplikatuko dira: 1.- Baimendurik egongo da errepide guztietatik, biztanleguneetara heltzeko auzobideetatik, A68 autobidetik, azken horren zerbitzubideetatik, landaherriguneetako kaleetatik eta jarraian adieraziko diren tokietara heltzeko tarteetatik motoredun ibilgailuak ibiltzea: - Igas izeneko aurkientza, Sarria - Arlobi pistan. - Muruako lehengo harrobiak, Muruatik abiatzen den pistan. - Pagomakurreko aurkientza, Areatzatik abiatzen den pistan. - Upomakatzako aurkientza, Galbosinetik pasatzen den LauretaUpomakatza pistan. - Saldropoko jolas aldeak, Barazarretik abiatzen den pistan. - ManzarragaLobantzuBeraza lotzen dituen pista. 2.- Picnic intentsiboaren iharduera baimendu eta kontrolatuko da egun azpiegitura duten jolas alde guztietan, baita San Pedron (Etxaguen), zentral elektrikoan, Lekandan, Igas eta Lagurrugein (Sarria) eta Bikotxegane aldean ere. 3.- Kanpatzea, arauen 1. idazatian adierazitakoa salbuetsita, ez da baimenduko parkearen kudeaketarako organo arduradunari eskabidea egin ostean baizik. Erakunde horrek lekua, egoteko denbora eta baimentzen diren kopuruak xedatuko ditu. 4.- Antolaturiko kanpamenduak erreserba integraleko alde, erreserba alde, babespeko alde eta artapen eraginkorrekoI. aldetik kanpo eta parkearen kudeaketarako organo arduradunari eskabidea egin ondoren bakarrik baimenduko dira. Erakunde horrek kanpamenduaren tokia, iraupena eta datak xedatuko ditu, baita kanpamenduetara doazenen kopurua eta kanpamenduen arteko gutxienezko distantzia ere. 5.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak picnica baimentzen deneko guneen ondoko aldeetan adieraziko dituen kokaleku zehatzetan eta, abeltzantza babesteko, Muruako lehengo harrobietan ezarriko den aldean ibilgailu kopuru jakin bat aparka dadin baimenduko da, eta horrela izan dadin kontrolatuko da. 6.- Egun jolas erabilerarako dagoen ekipamendua kontrolatu eta mantenduko da (iturriak, seinaleak, picnic aldeak, eta abar). 7.- Aldibaterako arauteria honen 2. idazatian adierazitako lekuetan dauden egituretan (barbakoa finkoak, eramankorrak eta gas aparatuak) bakarrik baimenduko da sua egitea, Igas aurkientza salbuetsita. Gazteen kanpamenduetarako aldeetan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak arautuko du suaren erabilera. 15. atala.- Zientzi eta ikerkuntza iharduerak. A. HELBURUAK. 1.- Babestutako naturguneko prozesu naturalen dinamika edo eboluzioa ezagutzea. 2.- Euskal Herriko historiaurre eta historia hobeto ezagut daitezen laguntzea. B. GIDALERROAK. 1.- Ingurugiroaren jarraipenerako plan bat ezarriko da, parkearen natur eta kultur ingurunearen egoera une oro ezagutzeko eta, beharrezkoa izanez gero, parkeko ekosistemen kalitatea zaintzeko behar diren iharduketa neurriak proposatzeko. 2.- Gorbeiako natur inguruneari eta bere berezitasunei buruzko ikerketa lanak egiteko laguntza emango da. 3.- Parkean burutzen diren zientzi edo ikerketa lan guztietan, natur ingurunean ahalik eta eraginik txikiena duten teknika eta metodoak erabiliko dira. 4.- Zientzi Aholkamendurako Batzordea eratuko da, zeinek natur parkean burutzen diren zientzi iharduerak gainikusi eta iharduera horiei buruz informatuko baitu. Batzorde horrek ikerketaren salbuespenezkotasun eta interesari buruzko erabakiak hartuko ditu. 5.- Euskal Autonomi Elkarteko mendialdeei buruzko meteorologi datuen eskasia dela eta, meteorologi estazio iraunkor bat jartzea aztertuko da. 6.- Egindako azterlan guztien kopiak bilduko dituen gordailu bibliografikoa osatuko da, azterlan horiek artxiba eta kontsulta daitezen. C. ARAUAK. 1.- Natur parkean burutzen diren zientzi edo ikerkuntza iharduera guztietarako, beharrezkoa izango da iharduera burutzen deneko udalak haren berri izan dezan eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimena eman dezan. 2.- Zientzia edo ikerketa helburu izanik, parketik edozein gai hartu edo biltzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena; horrez gain ukituriko udalerriari ihardueraren berri eman beharko zaio. Bilduko den kopurua txikia izango da eta gordailutzat hartuko da. 3.- Zientzi edo ikerkuntza iharduerak burutzeko denean, erabilera murriztuko bideetatik gaiak eta pertsonak garraiatzeko iragaitehaizugo bereziak eman ahal izango dira. Era berean, kanpalekuak edo beste azpiegitura beharrezko batzuk horretarako gaitu ez diren aldeetan jartzeko baimena eman ahal izango da, beti ere aldi baterako eta, ikuspegi zein ekologiari dagokionez, ahalik eta eraginik txikienarekin. 4.- Parkean burututako ikerketen arduradunak, lehenagoko natur baldintzak berreskuratzeko behar diren lanak egin beharko ditu. 16. atala.- Hezkuntza iharduerak. A. HELBURUAK. Jendea natur ingurura hurbiltzea, ingurune horri buruzko ezagutza zabaltzeko eta, batez ere hiriko biztanleen kasuan, natura artatu beharrarekiko jarrera adikorragoa lortzeko. B. GIDALERROAK. Gorbeiako natur eta kultur ondarearen balioak jendartera hedatzeko, horrela egitea premiazkoa baita, behar diren iharduera eta azpiegiturak antolatuko ditu Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak. 17. atala.- Eraikuntza eta azpiegituretako iharduerak. A. GIDALERROAK. 1.- Parke Naturaleko natur eta kultur ingurunea babestuko da, egun dauden azpiegiturek paisaian duten eragina gutxitzeko behar diren konponketa lanak burutuz, lan horiek beharrezkoak direnean. 2.- Egun dauden azpiegiturak, beharrezkoa denean, faunarentzat egokituko dira: A-68 autobidea, Iondegortako urtegia, eta abar. 3.- Eraikuntza eta azpiegitura berriak parkearen ingurunean integratu beharko dira, ekar litzaketen eraginak gutxituz. 4.- Gorbeiako Natur Parkearentzako bideazpiegituretarako plana gertatuko da, eta menditaldeko bide sarerako plangintza osotasunean burutuko da, gutxienez, ondoko puntu hauek kontutan hartuta: a) Dagoen bide sarea antolamendurako planean definitu eta kokaturiko erabileren beharrizanei egokitzea. b) Bideetan sumatutako akatsen konponketa. c) Arabar eta bizkaitar mendialdeak lotzen dituzten pistak egin edo egokitzeko posibilitatea, babesturiko natur ingurunearen kudeaketa errazteko xedeaz. d) Baimenik gabeko ibilgailuek pistak nahi erara erabil ez dezaten kontrolatzeko mekanismoak. Helburu hori lortu arte, ez dira gauzatuko b) atalean aurrikusitako iharduketak. B. ARAUAK. 1.- Gorbeiako bide, errepide eta pistak honako honetara sailkatuko dira: a) Iragaite askea: errepideak, A-68 autobidea, azken horren zerbitzubideak, parkearen barruko biztanleguneetako kaleak eta auzo eta bakarturiko baserrietara heltzeko bideak. Bide horietan, aplikatzekoak diren arauek bakarrik mugatuko dute iragaite eta estazionamendua. b) Iragaite baimendua: Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean zehazturiko jolas aldeetara doazen natur parkeko pistak eta bideak. Bide horiei dagokienez, parkearen kudeaketarako organo arduradunak bidezkotzat jotzen dituen mugak jarri ahal izango ditu. c) Iragaite murriztua: gainerako pista eta bideak. 2.- Debekatu egiten zaie bisitariei parke naturalaren barruan aparkatzea, iragaite askeko bideetan horretarako gaituko diren aldeetan eta Erabilera eta Kudeaketarako Planean zehaztu eta baimenduko diren lekuetan izan ezik. Aparkalekuen diseinua jolas aldearen edukieraren arabera egingo da, eta paisaian izan lezaketen eragina ekiditeko ahaleginak egingo dira. 3.- Debekatuta egongo da parke naturaleko iragaite murriztuko bide eta pistetatik motoredun ibilgailuak erabiltzea. Bide hauek parkeko zerbitzuetarako (jagotza, sorospena, salbamendua...), abeltzantzarako, basoerabileretarako eta mendiko aterpeentzako zerbitzuetarako bakarrik erabili ahal izango dira. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste erabilera batzuk baimendu ahal izango ditu. Horretarako: a) Baso edo abereen jabeak eta aterpeen arduradunak horretarako sortuko den erregistro batean inskribatu beharko dira. b) Aurreko puntuan sartuta ez dauden gainerako erabiltzaileek iragaiteko baimena eskatu beharko dute parkeko bulegoetan edo dagokien udalean. Baimen hori egun kopuru mugatu baterako emango da, gidari eta ibilgailu zehatz batentzat, eta helmuga adierazita. c) Iragaite baimenduko pistetan ezin izango da ertzetan aparkatu, ezta adierazitako bideok utzi ere. d) Oinezkoek parke naturaleko pista, bide eta bidezidorrak erabili ahal izango dituzte, eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak bidezkotzat jotzen dituen neurriak ezarri ahal izango ditu. 4.- Pista berri bat zabaltzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimen eta onespena, sustatzaileak txosten bat aurkeztu ondoren; txosten horrek bide berri baten beharra bidezkotuko du, daudenek lortu nahi diren helburuak betetzen ez dituztelako, diseinu aukera batzuk aurkeztuko ditu, obraren eragina ebaluatuko du eta obrak ekar lezakeen ingurugiroko eragina gutxitzeko behar diren neurriak proposatuko ditu. Pistaren trazaketan, %10etik gorako maldak saihestuko dira; muga hori salbuespenez eta paisaiarentzako eragin kaltegarriak ekiditeko gainditu ahal izango da. Uraren pasabideak gainditzeko, hala iraunkorrak nola sasoikoak, fabrika obra egokiak egingo dira. Pistak eraiki eta konpontzean enparatzen diren gaien biltegiratzea zorroztasunez kontrolatuko da. 5.- Edozein erakunde publikoren menpeko errotuluak bateratu egin beharko dira eta pribatuak direnak Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arautu beharko ditu. 6.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehazten duenearekin bat etorriz, baimendu ala gaitzetsiko du «Hirilur eta azpiegituretako aldean» kokaturik ez dagoen edozein seinale, bidemarka, errotulu, oraitgarrizko plaka edo monumentu, edota mendiko buzoi. 7.- «Hirilur eta azpiegituretako aldetik» kanpo ez da onartuko parkearena ez den inolako publizitaterik, ez euskarri artifizialarekin ez euskarri naturalarekin. 8.- «Hirilur eta azpiegituretako aldearen» barruan, kanpo publizitatea kasuan kasuko ordezko arauetan xedaturikoari loturik egongo da. 9.- Merkataritzaestablezimendu edo jatetxeen izena adierazten duten iragarkiak ez dira kanpo publizitatetzat hartuko. Iragarki hauek, dena dela, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehaztuko dituen eta parkearen estetika orokorrarekin bat etorriko diren tamainu, mota eta abarrei buruzko irizpideetara makurtu beharko dira. 10.- Erreserba eta artapen eraginkorreko I. gisa definituriko aldeetan, edozein itxitura berriren eraikuntza, luzera edozein delarik ere, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren aldez aurretiko baimenaren menpean egongo da. 11.- Autobide, autobia, errepide, trenbide, hariteria elektriko eta gainerako azpiegitura linealen zortasunei loturiko lurretan egiten diren instalazioak, aplikatzekoak diren arauetan ezarritakoari lotuko zaizkio. 12.- Energia edo jariogaien garraiorako, telekomunikazioko seinale edo antzekoetarako, ez da baimenduko airetiko azpiegitura berrien eraikuntza; azpiegiturok, ordea, lurpean jarri beharko dira. Salbuespen gisa, egun dauden azpiegitura eta eraikuntzei edo parkeari berari zerbitzua egiteko eta behar bezala bidezkoturik, parkearen kudeaketarako organo arduradunak aipaturiko azpiegituretarako baimena eman ahal izango du. Eusko Jaurlaritzak eta Estatuak Euskal Autonomi Elkartearen interes orokorrekotzat jotzen dituzten azpiegiturak salbuetsi ahal izango dira adierazi arauak bete beharretik. 13.- «Hirilur eta azpiegituretako aldetik» kanpo, debekaturik egongo da eraikinak egitea Bayas ibaiaren ubidearen alde bietako 50 m-ko lurrerrenka banatan, Zubialde, Ugalde, Oiardo eta Altube ibaien ubideen alde bietako 25 m-ko lurrerrenka banatan eta Zubialde ibaiaren urtegietako 200 m-ko koroa banatan. Uren defentsa eta aprobetxamendurako eraikin edo instalazioen eraikuntza eta egun dauden eraikinen berrikuntza salbuesten dira. 14.1.- «Hirilur eta azpiegituretako aldetik» kanpo, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arautuko du eraikuntza berrien instalazioa, edo, horren ezean, ukituriko udalerriko ordezko arauek; eraikuntza horiek, halaber, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespenpean jarri beharko dira. «Hirilur eta azpiegituretako aldetik» kanpo eta ordezko arauek zehazturiko landaguneetatik kanpo, ez da inola ere baimenduko lehenengo sektoreari loturik ez dagoen egoitzazko eraikuntzarik. 2.- «Hirilur eta azpiegituretako aldetik» kanpo eta ordezko arauek zehazturiko landaguneetatik kanpo, herri-administrazioek sutatutako eta hezkuntza eta/edo jolas erabilerari bakarrik lotutako eraikuntza berrien instalazioa baimenduko da, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimena eman eta gero. Eraikuntza horiek aldeko eraikuntzen ezaugarriak izango dituzte, plan honen babes eta artapen helburuekin bat etorri beharko dute eta Erabilera etea Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezarriko dituen baldintza eta beharkizunak bete beharko dituzte. Instalazioak Administrazio sustatzailearen titulartasuneko zerbitzu publiko batean integratuko dira, eta instalazioen kudeaketa indarrean dagoen arauterian aurrikusitako moduetarik edozeinen arabera gauzatuko da. 15.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak edo, horren ezean, ukituriko udalerriko ordezko arauek arautuko dituzte egun dauden eraikuntzetan burutu behar diren iharduketa guztiak; iharduketa horiek, gainera, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena jaso behar dute. C. ALDIBATERAKO ARAUAK. Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi arte, ondoko arau hauek aplikatuko dira: 1.- Udalerri bakoitzeko ordezko arauek arautuko dute azpiegitura berrien eraikuntza. 2.- Iragaite baimenduko bidetzat ondoko leku hauetara heltzen diren tarteak hartuko dira: - Igas izeneko aurkientza, Sarria - Arlobi pistan. - Muruako lehengo harrobiak, Muruatik abiatzen den pistan. - Pagomakurreko aurkientza, Areatzatik abiatzen den pistan. - Upomakatzako aurkientza, Lauretatik abiatu eta Galbosinetik pasatzen den pistan. - Saldropoko jolas aldeak, Barazarretik abiatzen den pistan. - ManzarragaLobantzuBeraza lotzen dituen pista. 3.- Atal honen 2. idazatian aipaturiko aparkalekuei, jolas iharduerei buruzko aldibaterako arauetako 5. idazatian adierazitakoak gehituko zaizkie. 4.- Pista eta bideetan bizikletak erabili ahal izango dira, baina ez horietatik kanpo. 5.- Parke naturalaren kudeaketaz arduratuko den organoak zehaztuko ditu honako atal honen 14.2. arauak aipatzen dituen eraikuntzek bete beharko dituzten baldintza eta beharkizunak, eraikuntza horiek plan honen babes helburu orokorrei eta instalatu nahi direneko aldearen helburu zehatzei egokitzen zaizkiela bermatzeko xedeaz. 18. atala.- Beste erabilera eta ekintza batzuk. A. GIDALERROAK. 1.- Ezegokitzat jotzen da, parkearen helburuekiko, iharduera militarren burutzapena. Lehergailu eta jaurtigaiak aurkitu eta desaktibatu beharko dira; horretarako, parkearen kudeaketarako organo arduradunak agintaritza militarrekiko akordio egokiak sustatuko ditu. 2.- Izurriteen aurrearreta eta kontrolerako teknika bilologokoak suspertu eta subentzionatuko dira. B. ARAUAK. 1.- Debekaturik dago ibaien ubideetatik legarrak eta hareak ateratzea, ubidea behar bezala mantentzeko beharrezkoa izan ezik; azken kasu horretan beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimena. 2.- Debekaturik egongo da toki irekietan sua piztea, jolas-, abeltzantza- eta basoihardueretan jasotako salbuespenetan ezik. 3.- Debekaturik egongo dira erabileraaldaketa batera zuzendutako iharduera guztiak, baldin eta %30etik gorako maldetan kokaturik dauden lurren basogabeketa badakarte. 4.- Debekaturik egongo da parkeko baretasun eta lasaitasuna urratzea, ihes libreko ibilgailu, megafono, turuta, musika tresna, irrati edo antzekoak gogaikarria den bolumenean erabiliz. 5.- Sute baten ostean debekaturik egongo dira erabileraaldaketaguztiak, sutea baino lehen zuhaitzik ez zuten lurren basoketa ezik. 6.- Debekaturik egongo da motoredun eskuarteak erabiltzen dituen edozein kirol iharduera edo saio egitea, baimendu ez diren lekuetatik lur guztietarako ibiigailuekin ibiltzea barne. 7.- Debekaturik egongo da zarramarra, eskonbro, zabor edo edozein motatako isurgairik botatzea horretarako propio prestatu diren lekuetatik kanpo. 8.- Debekaturik egongo da lur eta landaretzaren egungo egoeraren aldaketa dakarren edozein obra mota burutzea parkearen kudeaketarako organo arduradunaren gainikusketarik gabe. 9.- Debekaturik egongo da biziraupen ariketak egitea. 10.- Edozein gai kimikoren erabilera -bere dosia eta aplikatzeko modua, landare zein abere sanitatezko helburuekin, zomorrohilkari, belarrilkari edo emangarri gisa-, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako gidalerroekin bat etorriz gauzatuko da, erabilera horri aplikatu behar zaizkion arauetan xedaturikoari lotuta, edonola ere. 11.- Debekaturik egongo da lurzorua birkalifikatu eta hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri bilakatzea, landazabal aldeetan ezik. Birkalifikazio horrek, inoiz gauzatzekotan, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena izango du beharrezko. B SEKZIOA. BALIABIDEAK BABESTEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAU OROKORRAK. 19. atala.- Lurzoruaren babesa. A. HELBURUAK. 1.- Lurzoruaren baliabideak artatzea. 2.- Aurrearretazko neurriak hartzea, lurzoruaren galera gero eta handiagoa izan ez dadin. B. GIDALERROAK. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak lurzoruaren baliabideak arta daitezen jagongo du, galerak gutxitzeko behar diren ekintzak burutuz. 2.- %50etik gorako malda duten azalerak zuhaitzez estaltzera joko da. C. ARAUAK. 1.- Debekaturik egongo da lurzoruaren oraingo egoera ezertan aldatzea, baimendutako ihardueretarako abeltzantza, nekazaritza, basogintza, eraikuntza edo azpiegiturak- beharrezkoak diren aldaketak salbuetsita. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste eginera batzuk baimendu ahal izango ditu, interes orokorrak horrela eskatzen duenean: zundaketak, zientzi ikerketak, eta abar. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ihardueren burutzapena arautu edota debekatu ere egin ahal izango du, ezin onar daitezkeen lurzorugalerak edo lerradurak gertatzen diren lekuetan. 20. atala.- Baliabide hidrologikoen babesa. A. GIDALERROAK. 1.- Uraren kalitatea zainduko da, bai lurgainean bai lurrazpian, eta gutxienezko ur-etorri ekologikoak bermatuko dira. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, Urei buruzko Legeak definitutako ibaibideen hegi, ubide eta urbazterrak arta daitezen jagongo du. Alde horien egitura edo landaretza aldatzen duten obren burutzapenak ekar litzakeen eraginak ahal den gehien gutxituko dira. Iturburuak arreta bereziaz babestuko dira. 3.- Mendimultzo honetarako plangintza hidrologikoa egingo da, ubide edo urbazterretan egindako urekarketa eta urbideak, unean-uneko isurketak eta aldarazpenak inbentariatuz. B. ARAUAK. 1.- Debekaturik egongo da edozein isurketa egitea edota ziklo hidrologikan edo parkeko uren kalitatean eragin txarra izan dezakeen edozein gai kimiko erabiltzea, indarrean dagoen legerian eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako leku, balizko eta baldintzetan izan ezik. 2.- Urak kutsa litzakeen edozein iharduketa berri burutzeko, beharrezkoa izango da isur litezkeen gaiak arazteko sistema erabiltzea; sistema hori, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimendu beharko du. 3.- Uren kalitaterako arriskugarri izan daitezkeen hondakin urak isurtzen dituzten eta parkearen barruan dauden eraikuntzetan, arazteko sistemak jarri beharko dira, baita, kasuan kasu, uretorria erregulatzeko behar diren sistemak ere, ezartzen zaien epean eta indarreko legeriaren arabera. 4.- Abereei parasitoak kentzeko bainerek, sortzen diren hondakinak bildu eta geroago ebakuatzeko ontziak eduki beharko dituzte. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, abeltzainekin ados, hondakinak ebakuatzeko behar diren neurriak sustatuko ditu. 4.1.- Debekaturik dago Arrabako landako bainera erabiltzea; bainera hori kendu eta lurrazpiko urak kutsatzeko arrisku larririk ez dagoen beste leku batera aldatu beharko da. 5.- Edozein obra hidrauliko egiteko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena, indarrean dagoen legerian xedaturikoaren kaltetan jo gabe. 21. atala.- Flora eta faunaren babesa. A. GIDALERROAK. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak parke naturalean egoera basatian bizi diren abere eta landareen espezieak artatuko ditu, baita beren aniztasuna eta edukin genetikoa ere. 2.- Habitat urri edota hauskorrak gordeko dira, hala behar duten espezie, biztanleria eta komunitateentzako babes-neurri zehatzak ezarriz. Horrelakotzat ondoko hauek hartuko dira gutxienez: bertoko hostozabalen unadak, haltzadiak, hezeguneak, haitzuloak, ibaien ubideak eta harkaiztegiak. 3.- Gorbeiako Parke Naturalean arriskuan dauden eta babes neurri zehatzak eskatzen dituzten animalia eta landareen espezieen katalogoa egingo da. Espezie horientzat kudeaketa plan egokiak gertatuko dira. 4.- Biztanlerien purutasuna jagongo da, Gorbeiako mendimultzokoa ez den geografi azpiespezie edo arrazarik sar dadin ekidinez. 5.- Mendimultzoan dauden espezie babestuen hazkuntza sustatzera jotzen duten ekimenak sustatu eta subentzionatuko dira, baita txori espezie intsektujaleentzako habien instalazioa ere, batez ere zuhaiztietan. 6.- Zuhaitz zahar eta urtetsuei dagokienez, zuhaitz horiek erabiltzen dituzten espezieen garapen egokirako behar den besteko kopurua gorde eta artatuko da. 7.- Bertoko karramarroa (A. pallipes) berreskuratzeko behar diren neurriak hartuko dira. B. ARAUAK. 1.- Debekaturik egongo da abereak hil, kaltetu, zirikatu edo artegatzea, baita kume, arraultze edo habiak biltzea ere, plan honetan jasotako balizkoetan edo parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimenaz izan ezik. 2.- Debekaturik egongo da landareak erauzi, suntsitu edo kaltetzea, plan honetan onartutako ihardueretan edo parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimenaz izan ezik. 3.- Landare edo onddoen bilketa, merkataritzahelburuekin burutzen bada, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimendu beharko du. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak arautu ahal izango du landare edo onddoen bilketa, norberak kontsumitzeko denean. 5.- Babesturiko naturgunean egun dauden basaanimalien espezieetako ale berriak sartzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena, zeinek kontutan hartu beharko baitu ale horiek sartzeak izan dezakeen eragina. 6.- Parke naturalean egun ez dauden espezieak, sartu edo birsartzeko, beharrezkoa izango da plan tekniko egokia, zeinek bilduko baititu, gutxienez, zioen azalpena, horrelako espezierik sartzeak ingurugiroan duen eraginaren ebaluazioa, eta espezie horren jarraipen eta kontrolerako plana; plan teknikoa parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi beharko du. Ez da inolako sartzerik onetsiko, parkean dauden espezieengan eragin txarra izan dezakeelako usterik badago, batez ere «arriskuan dagoen espezietzat» hartzen direnengan. 7.- Espezie baten ugalketa edo sartzea ekosistemen egonkortasunerako, pertsonen osasun edo segurtasunerakokaltegarria denean, edota «arriskuan dauden espezieetarako» edo parkean burutzen diren ekonomi ihardueretarako kalteak aldez aurretik ekiditeko ere, parkearen kudeaketarako organo arduradunak ale batzuk harrapatu edo hiltzeko baimena eman ahal izango du. Baimenak ondoko hauek zehaztu beharko ditu: a) Ukituko dituen espezieak. b) Erabiliko diren eskuarte, sistema edo metodoak. c) Arriskubaldintzak eta denbora eta lekuari buruzko inguruabarrrak. 8.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beren beregi baimendu ezean, debekaturik egongo dira iharduketa guztiak urbazter edo hezeguneetako basoetan. 9.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arau zehatzak ezarriko ditu, biohilkari edo beste edozein gai kimikoren erabilerak parkeko fauna edo florarentzako arriskurik ekar ez dezan; plan horrek, bestetik, debekatu ere debekatu ahal izango ditu biztanleria horientzat oso kaltegarritzat hartzen direnak. 22. atala.- Paisaiaren babesa. A. GIDALERROAK. 1.- Hiri lurzorutik kanpo egin nahi den edozein eraikuntza berri diseinatzerakoan, eraikuntza kokatuko den inguruko paisaiarekin bat datozen gai, kolore eta eiteak erabili beharko dira. 2.- Paisaiaren aldetik degradaturik dauden aldeak atontzeko lehentasunegitaraua ezarriko da, alde agerikoenei lehentasuna emanez. Ildo horretatik, Zubialde ibaiko aparteko ur-hartuneen hodieriaren, trenbidearen eta A-68 autobidearen inguruko paisaia atontzeko neurriek lehentasuna dutela ulertuko da. 3.- Paisaiako eraginari arreta berezia emango zaio oso agerikoak diren aldeetan burutzen diren iharduketetaneta azpiegitura linealetan. 4.- Parkeko kartelen diseinuak, ahalik eta neurririk handienean, inguruarekin bat etorri beharko du. 5.- Ebaki, birbasotu edo larreak jarriko diren aldeetan, eite geometrikoegiak ekiditeko ahaleginak egingo dira. Lerro zuzenak baztertzea gomendatzen da orokorrean, eta batez ere mailakurben paraleloak edo perpendikularrak badira. Birbasoketa berrietan, hostozabalak landatzeko finkatu diren portzentaiak erabiltzea aholkatzen da lerro zuzen horiek apurtzeko. 6.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak gorde behar diren paisaiaren berezitasunak, hala natur nola kultur elementuak, zehaztuko ditu, eta babesingurua mugatuko, erakusten duen ikuspegia kontutan hartuz. B. ARAUAK. 1.- Landa lurzoruaren gaineko edozein eraikuntzaren diseinuak parkearen kudeaketaz arduratuko den organoaren onespena jaso beharko du. 2.- Edozein erabilera aldaketaren diseinuak parkearen kudeaketaz arduratuko den organoaren onespena jaso beharko du, aldaketa horrek 10 ha edo gehiagoren eraldaketa badakar. 23. atala.- Baliabide arkeologiko eta paleontologikoen babesa. A. HELBURUAK. 1.- Parke naturalaren eremuan dagoen ondare arkeologiko eta paleontologikoa zaintzea, ikerketa lagunduz. 2.- Beharrezko diren zaharberrikuntza neurriak bultzatu edo/eta burutzea. 3.- Gorbeiako Parke Naturaleko arkeologi eta paleontologi ondarearen hezkuntzabalioak hedatu eta zabaltzea, gizarte osoaren kultur aberasgarri izan daitezen. B. GIDALERROAK. 1.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa osatzen duten ondasunak behar bezala arta daitezen jagongo da, mantenimendu eta garbiketarako behar diren iharduera eta lanak burutu edo gainikusiz. 2.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa osatzen dituzten elementuak aztertu asmoz, ikertzaileek elementu horietara heltzeko dituzten aukerak arautu eta kontrolatuko dira. 3.- Jendea ondare arkeologiko eta paleontologikoaren elementuetara hel dadin ahalbidetuko da, elementu horien artapena kaltetzen ez den neurrian; horretarako, ahal delarik, jolasguneen sarean integratuko dira. 4.- Gorbeiako ondare arkeologiko eta paleontologikoaren balioak jendartean zabaltzeko, horrela egitea premiazkoa baita, behar den informazio eta hezkuntza azpiegitura antolatuko da (seinaleak, argibideetarako panelak, liburuskak eta abar). C. ARAUAK. 1.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa osatzen duten elementu guztiek, beste babes maila bat ezartzen zaien, biztanleguneetan ez dauden eta kalifikatu eta inbentarioan sar daitezkeen ondasunak salbuetsita, 50 m-ko erradioko babesaldea izango dute. Horrela eratutako guneei «Ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldea» izena emango zaie. Horretarako, parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak ondare arkeologiko eta paleontologikoa osatzen duten elementuen inbentario eta katalogazioa egingo ditu, gaiaren arabera eskuduna den Administrazioak inbentario eta katalogazio horien alde manuzko txostena egin ondoren. Adierazitako inbentario eta katalogazioa aldianaldian berrikusi ahal izango dira. 2.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldeak hiru azpialde izan ditzake: a) Erreserbakoa. Hemen iharduera guztiak baztertuko dira, zientzi eta kultur izaerakoak eta ondasunen artapenerako lagungarriak direnak ezik. b) Artapenekoa. Aztarnategia ukitzen duten iharduerak baztertuko dira hemen, batez ere lurraren mugimenduak eta ageriko eraginak. c) Alertakoa. Lurren mugimendua eragiten duten iharduerak kontrolatuko dira alde honetan. 3.- Eraikuntza iharduerak eta azpiegituren burutzapena, ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldean egitekotan, guztiz bazterturik egongo dira «erreserba» eta «artapeneko» aldeetan; «alertako» aldean, ordea, baimendu ahal izango dira, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimena eman ondoren, organo horri bidezkotu beharko baitzaio eraikuntza iharduera edo azpiegituraren kokapena, beste leku egokirik ez dagoela frogatuz. Aparteko kasuetan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak ikerketa kanpainekin lotuta dauden Behin-behineko eta aldibaterako eraikuntzak baimendu ahal izango ditu, ikerketa lanak burutzeko beharrezkoa den denborarako eta bakar-bakarrik denbora horretarako. 4.- Arkeologi aurkikuntzen berri emateko eskakizunari dagokionez, indarreko legerian xedatutakoa izango da aginduzko; horrez gain, nahitaezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunari aurkikuntzaren berri ematea. 5.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plan honi dagokionez, eta parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak arkeologi eta paleontologi ondasunen behin betiko inbentarioa osatu arte, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egindako «Euskal Herriko Historia eta Arkitektura Ondarearen Behin-behineko Inbentarioa» eta «Arkeologi Ondarearen Behin-behineko Inbentarioa» hartuko dira baliogarritzat. 24. atala.- Baliabide espeleologikoen babesa. A. HELBURUAK. 1.- Mendimultzo honen aberastasun espeleologikoa zaintzea, bai azaleran burutzen diren erabilera eta iharduketek bai barrunbeetan egiten direnek eragin dezaketen degradazioa ekidinez. 2.- Barrunbeetako espeleologi ikerketei laguntzea. 3.- Haitzuloak jolas helburuekin eta kontrolik gabe erabiltzeak lurpeko ekosistemetan eta bisitarien segurtasunean izan ditzakeen ondorioak aurrikustea. B. GIDALERROAK 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak espeleologi ondarearen elementuak artapen egoera egokian mantendu beharko ditu, behar diren garbiketa iharduerak eta lanak burutu edo gainikusiz eta ondare horren integritaterako kaltegarriak diren erabilera eta iharduerak ekidinez. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, bisita gehien jasotzen dituzten haitzuloetan, jolas erabilera arineko bideak sustatuko ditu, azpiegiturarik egitea behar ez dutenak alegia. a) Haitzuloak bisitatzeko gida espezializatuak hezteko egitarauak bultzatuko dira, eta inguruko biztanleek izango dute lehentasuna. Barrunberen baterako sarbideamugatua izanez gero, mugapen horren kontrola ere aipatu giden zeregina izango da. b) Arlo honetan entzute handia duten erakundeen lankidetza bilatuko da. 3.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak espeleologi baliabideen erabilera arautuko du, baita jolas edo ikerketa helburuekin barrunbeetara sartzeko egongo den aukera ere. Era berean, interes espeleologikoa duten seinaleak arautuko ditu. 4.- Lurpeko ekosistemen eta prozesu hidrogeologikoen babes beharrak hobeto ezagutzeko azterlan zehatzak egin daitezen proposatzen da. 5.- Biztanlerien urritasuna dela eta, saguzarren koloniek behar dituzten artak eta kolonia horien egoera nolakoak diren ezagutzeko azterlanak ahalik eta lasterren egin daitezen proposatzen da. Azterlanak espezie horientzako kudeaketa plan batean gauzatu beharko dira. C. ARAUAK. 1.- Guztiz debekaturik egongo da haitzulo, leizezulo edo beste edozein motatako natur barrunbeetan zaborrak, animalien gorpuak, gai kimikoak edo beste edozein hondakin utzi eta botatzea. 2.- Hezi gabeko publikoak barrunbe bat errazago bisita dezan jartzen den eta haitzuloaren barruan geratu behar den edozein euskarri (larakoak, sokak eta abar) ipintzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena. 3.- Erabat debekaturik egongo da barrunbe bateko fauna osatzen dutenetako edozein espezie harrapatu edo hiltzea. 4.- Erabat debekaturik egongo da lurrazpiko eraketa geomorfologikoen edozein elemetu kaltetu, hartu edo erauztea: estalaktitak, estalagmitak, kristalak edo beste edozein eraketa mota. 5.- Guztiz debekaturik egongo da barrunbeetan sua egitea. 6.- Guztiz debekaturik egongo da barrunbeetan pintaketak egitea edo seinaleak jartzea.II. ATALBURUA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ALDEKA ANTOLATZEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK. 25. atala.- Erreserba integraleko aldea. A. DEFINIZIOA. Baso aniztasunagatik edo purutasunagatik kalifikazio hori merezi duten aldeak, gizakiaren eskuhartzerik gabe zer nolako bilakaera edo dinamika duten ezagutzeko xedeaz. Haietariko bat Altubeko basoaren muinean dago (Iñurbe haitza) eta pagadi eta hariztiaren nahasketa da. Jarraian emango diren puntu edo UTM koordenatuek (metrotan) definitzen duten poligonoa da alde horren muga. Bestea Bortalgo sakanaren hegoaldeko hegalean kokatzen da eta gurbitz, ametz eta haritz kandugabe eta kandudunaren basoek osatzen dute. Bortalgo errekastoaren, Arabako OPko 59. mendiaren hegoaldeko mugaren eta hasierako koordenatuak X = 508724 / Y = 4763695 eta amaierakoak X = 508699 / Y = 4764324 dituen ibarraren arteko lurrerrenkak definitzen ditu alde honen mugak. B. HELBURUA. Alde honek gizakiaren eskuhartzerik gabe zer nolako bilakaera duen ezagutzea. C. GIDALERROAK. Alde hauek mugarritu edo markatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hesiak ere jartzea. D. ARAUAK. 1.- Debekaturik dago edozein iharduera burutzea, eraikuntza lanak edo azpiegitura eta eraikinak mantentzeko lanak egitea, edo beste edozein giza iharduera gauzatzea. 2.- Honako hauek salbuetsiko dira: - Jagoleen iragaitza. - Suteak itzaltzeko lanak. - Pistak mantentzeko eskulanak. - Ibilgailuen zirkulazioa, dela segurtasunagatik dela suteengatik. - Parkearen kudeaketarako organo arduradunak apartekotasunez eta berariaz baimentzen dituen iharduera guztiak, alde hauen helburuen aurkakoak ez badira. 26. atala.- Erreserba aldeak. A. DEFINIZIOA. Balio ekologiko handia duten edo bakanak diren aldeak, non naturaren hobekuntza eta artapenerako iharduerak bakarrik baimenduko baitira. Alde hauek honako hauek dira: - Altubeko artadi kantauriarrak, antzinako aztarna baitira. - Aldamineko haitzak, landaretza eta faunaren dituen berezitasunengatik. - Aizgorriganeko aldea, faunaren berezitasunengatik. - Indusiko pinudia, landaretzaren berezitasunengatik. - Bojadi, bitxia baita Gorbeian honelako ezpeldia egotea. - Altubeko hezeguneak, faunaren interesagatik. - Oiardoko errekastoko zumedia, mediterraniar izaeragatik. B. HELBURUA. Ingurune naturalen artapen eta hobekuntza. C. GIDALERROAK. 1.- Gune hauen berezitasunen artapena. 2.- Saldropoko zoikaztegiaren hondarrak zorroztasunez artatzea eta ustiatu baino lehen betetzen zuen aldea berreskuratu eta atontzea. 3.- Urbazterretako basoak lehengora daitezen sustatzea. 4.- Alde hauen posibilitate didaktikoez baliatzea, hezkuntza helburuekin eta jendeari ingurugiroaren arazoez jabetu eragiteko. D. ARAUAK. 1.- Debekaturik dago edozein iharduera burutzea, eraikuntza lanak edo azpiegitura eta eraikinak mantentzeko lanak egitea, edo beste edozein giza iharduera gauzatzea. Honako iharduera hauek salbuetsiko dira: a) Jagoleen iragaitza. b) Paseoa, motoredun ibilgailurik erabiltzen ez bada. c) Pisten mantenimendua. d) Egungo urhartuneak mantentzeko lanak. e) Ibilgailuen zirkulazioa, segurtasunagatik edo suteengatik bakarrik. f) Landareosasunerako tratamenduak. g) Osasun helburuekin edo basoak birsortzeko egiten diren ebaketa kontrolatuak, berezko birsorketarik gabeko unaden kasuan. Alde hauetan hesiak jar daitezke baita lurrean eraginik ez duten metodoen bidez lortutako egurra atera ere; halaber, iharduera horiek burutzeko ibilgailuak igaro daitezke, bakarbakarrik baimendutako ibilbideetatik. h) Animalien biztanleriak kontrolatzeko ehizatzea. i) Arrantza, parkearen arauteria orokorrak ezarritako mugak errespetatuz. j) Hezkuntza iharduerak eta ingurugiroari buruzko informazioaren zabalkundea; Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arautuko ditu iharduera horiek. k) Aziendaren egonaldiak, baldin eta proposaturiko helburuak lortzeko kaltegarriak ez badira. l) Interesgarritzat jota, parkearen kudeaketarako organo arduradunak beren beregi baimentzen dituen iharduera guztiak. 2.- Ezin izango da alde hauetan egun ez dagoen espezierik sartu. 27. atala.- Basbespeko aldeak A. DEFINIZIOA. Ingurunea artatzea eta arrisku naturalak ahal den gehien gutxitzea helburu duten aldeak dira. Alde hauen bereizgarria ondoko ezaugarri hauetarikoren bat izan daiteke: 1.- Arrisku natural handiak. 2.- Higagarritasun handiko aldeak. 3.- %50etik gorako malda duten azalera zabalak. B. HELBURUA. Natur ingurunea artatzea eta zenbait motatako arriskuak ahal den gehien gutxitzea. C. GIDALERROAK. 1.- Erakunde publikoek alde hauetan kokaturiko lur partikularrak eskura ditzaten sustatuko da, lur horiek babes handiagoaren ikuspegitik kudeatu ahal izateko. 2.- Alde hauetan kokaturiko larreetan zuhaitz ale batzuk sakabanaturik landatzea, horretarako hostozabalen zuhaitzlandareak erabiliz. 3.- Neurriz gaineko artzantza eragoztea. 4.- Edozein motatako baimenak emateko, alde hauek izan dezaketen arriskua kontutan hartzea. 5.- Espezie babesle gisa urkia erabil dadin sustatzea, bere ezaugarri bereziak direla eta. D. ARAUAK. 1.- Debekaturik dago alde hauetan pistetatik kanpo autopropultsaturiko makinekin lan egitea. Alde hauek zeharkatzen dituzten sarbideak eraiki edo iraunarazteko lanak burutzeko erabili ahal izango dira horrelako makinak. 2.- Debekaturik daude lurzorua eragitea dakarten lan guztiak, landaketa zuloak eta sarbideak eraiki eta iraunarazteko lanak salbu. 3.- Landaketa berrietan, 60 urtetik gorako txandak dituzten zuhaitz espezieak erabili beharko dira. 4.- Egun koniferoen landaketek betetzen dituzten lursailak birbasotzean, bertoko hostozabalen portzentaia ez da %25etik beherakoa izango. 5.- Egun zuhaitzik gabe dauden lursailak birbasotzean, bertoko hostozabalen portzentaia ez da % 50etik beherakoa izango. 6.- Alde hauen barrutik zur bilaka daitekeen edozein produktu ateratzeko, kablea edo lurzoruarentzat eraginik ez duten beste teknika batzuk erabili beharko dira. 7.- Debekaturik dago pistetatik kanpo bizikletaz edo zaldiz ibiltzea. 8.- Alde hauek zeharkatzen dituzten pistak eraiki edo zabaltzean, higadura arriskuak gutxitzeko lan zehatzak egin beharko dira. 9.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak debekatu ahal izango ditu hemen jasotzen ez diren eta higadura arrisku handia ekar dezaketen iharduera guztiak. 28. atala.- Artapen eraginkorreko I. aldeak. A. DEFINIZIOA. Natur eta kultur kalitate eta interes handiko aldeak, berezitasun botaniko eta geomorfologikoak dituzten elkartzeek osatutakoak, edota ekologiaren ikuspegitik oso hauskorrak diren aldeak izanik, babes maila altuak behar dituzten aldeak. B. HELBURUAK. 1.- Ingurunearen kalitatea artatzea. 2.- Egungo erabilerei eustea. C. GIDALERROAK. 1.- Alde hauetako basoen ezaugarriak direla eta, baso horiek mendi garai irregular gisa gordetzera zuzendutako neurriak suspertuko dira. 2.- Alde hauetan burutu beharreko lan guztietan, ingurugiroarentzat ahalik eta eraginik txikiena duten metodoak erabiliko dira. 3.- Alde hauen barruan dauden artegi tradizionalak zaintzeko behar diren neurriak hartuko dira, artegi horiek duten etnografi eta kultur interesa dela eta. D. ARAUAK. 1.- Erabilera aldaketa dakarten edo horretara zuzentzen diren iharduera guztiak debekatuko dira, egungo erabilerak honako hauek direla kontutan harturik: Abeltzantza: - Artzantza, abereak ukuiluhazkuntza erdiraunkorrean izanik. - Larreen hobekuntza. - Erlezaintza. Basogintza: - Baso naturalen aprobetxamendua, erabateko ebaketak salbu. Jolas erabilera: - Jolas estentsiboa. - Jolas lineala. - Aterpeak Ehiza eta arrantza. Zientzi, hezkuntza eta ikerketa iharduerak. Auzoerabilerak eta auzoiharduerak (egur erloak eta abar). Ur eta energiaren aprobetxamendua: - Urhartuneak eta ur erakarketak. - Uraprobetxamenduen emakidak. Eraikuntza eta azpiegiturak. - Aurreko erabilera eta iharduerak behar bezala garatzeko behar-beharrezkoak direnen eraikuntza. 2.- Landaretza mota aldatzen duten transformazio guztiak debekatzen dira, beharrezkoak diren azpiegituren eraikuntza salbu, eta hori ere parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimenarekin. 3.- Basoen aprobetxamenduak zuhaitzmurrizketa erregularizatuen bidez edo hobekuntzarako eta zuhaiztiak birsortzeko ebaketen bidez. 4.- Zuhaitzez estalitako lurretan bakarrik baimenduko da birbasoketa, tokian tokiko espezie berberak erabiliz. Aparteko arrazoiengatik, zuhaitz estaldura hori desagertzen bada, birbasoketarako beste metodo motaren bat baimenduko da, beti ere ingurunea lehengo egoerara ekartzera zuzenduta eta desagerturiko zuhaitz estalduraren landaresail bereko espezieekin. 5.- Debekaturik dago, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren gainikusketarik gabe, lurzorua eragitea dakarren edozein lan egitea, landaketa zuloak salbu. 6.- Debekaturik dago alde honetan espezie berririk sartzea. 7.- Debekaturik dago pistetatik kanpo bizikletaz edo zaldiz ibiltzea. 29. atala.- Artapen eraginkorreko II. aldeak. A. DEFINIZIOA. Natur eta kultur interesa duten aldeak, ingurunea babes dadin eta egungo erabilerak manten edo hobe daitezen behar dutenak. B. HELBURUAK. 1.- Ingurunearen kalitatea artatzea. 2.- Egungo erabilerei eutsi edota erabilera horiek hobetzea. C. GIDALERROAK. Alde hauetan nagusi diren basoen ezaugarriak direla eta, baso horiek mendi garai irregular gisa gordetzera zuzendutako neurriak suspertuko dira. D. ARAUAK. 1.- Debekaturik daude alde honetan egun ez dauden erabilera mota guztiak. Horri dagokionez, egun dagoen erabileratzat honako hauek hartuko dira: Abeltzantza: - Artzantza, abereak ukuiluhazkuntza erdiraunkorrean izanik. - Larreak sortu eta hobetzeko iharduerak. - Erlezaintza. Basogintza: - Baso naturalen aprobetxamendua, erabateko ebaketak salbu. - Birbasoketaren ondoriozko basoen aprobetxamendua. - Birbasoketak. Jolas erabilera: - Jolas intentsiboa azpiegituraz hornituriko aldeeetan. - Jolas estentsiboa. - Jolas lineala. - Aterpeak Ehiza eta arrantza. Zientzi, hezkuntza eta ikerketa iharduerak. Auzoerabilerak eta auzoiharduerak (egur erloak eta abar). Ur eta energiaren aprobetxamendua: - Urhartuneak eta ur erakarketak. - Uraprobetxamenduen emakidak. Eraikuntza eta azpiegiturak. - Aurreko erabilera eta iharduerak behar bezala garatzeko behar-beharrezkoak direnen eraikuntza. 2.- Posible izango da erabilera aldaketarik gauzatzea, baldin eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak aldaketa hori onesten badu. 3.- Baimentzen diren erabilera aldaketa guztiak ekologiaren hobekuntzara zuzendu beharko dira. Salbuespen gisa eta behar bezala bidezkoturiko arrazoi sozioekonomikoengatik, bestelako erabilera aldaketaren bat baimendu ahal izango da gaur egun aldean daudenen barruan. 4.- Ez da inola ere baimenduko bertoko espezieekin basoturiko ezein alderen basogabeketa dakarren erabilera aldaketarik. 5.- Egun koniferoen landaketek betetzen dituzten lursailak birbasotzean, bertoko hostozabalen portzentaia ez da %15etik beherakoa izango. 6.- Egun zuhaitzik gabe dauden lursailen hurrengo birbasoketetan, bertoko hostozabalen portzentaia ez da % 30etik beherakoa izango. 7.- Debekaturik dago, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren gainikusketarik gabe, lurzorua eragitea dakarren edozein lan egitea, landaketa zuloak salbu. 30. atala.- Aurrerapen ekologikorako aldea. A. DEFINIZIOA. Mendi publikoek osaturiko aldeak, txanda ertain edo luzea duten koniferoez basoturik egon ohi direnak eta, tratamendu egokiak erabiliz, kalitate handiko alde bilakatzeko aukerak dituztenak. B. HELBURUA. Artapeneko aldeen ezaugarriak alde hauetan ere lortzea. C. GIDALERROAK. 1.- Zuhaitzik ez dagoen aldeetan zuhaitzen presentzia suspertzea. 2.- 60 urtetik gorako txandak dituzten eta berez edo zuhaitz estaldurapean artifizialki birsor daitezkeen espezieen erabilera suspertzea. 3.- Bazkainguruetan kimuen aprobetxamendurako egokiak diren hostozabalen zuhaitzlandareak ezar daitezen bultzatzea, marko zabal edo irregularretan. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, alde hauetarako proposatu den helburua betetzeko neurri ekonomiko bereziak aztertuko ditu. D. ARAUAK. 1.- Debekaturik daude erabateko ebaketak, alertze eta intsinis pinuaren basoenak ezik. Gainerako espezieetan, aprobetxamenduaren menpeko basoetan sortutako zuhaitzak errespetatzen dituzten hautapenezko ebaketak egingo dira. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, salbuespen gisa eta behar bezala bidezkoturik, gainerako espezieen erabateko ebaketak onetsi ahal izango ditu. 2.- Egun alertzeak eta intsinis pinuak betetzen dituzten eta erabateko ebaketa jasaten duten lursailen hurrengo birbasoketetan, bertoko hostozabalen portzentaia ez da %15etik beherakoa izango. 3.- Gaur egun gainerako koniferoen landaketek betetzen dituzten lursailetan, hala estaldurapeko birbasoketetan, nola ezohizko arrazoiengatik zuhaitz estaldura desagertu eta bestelako birbasoketarik baimentzen denetan, bertoko hostozabalen portzentaia gutxienez %30ekoa izango da. 4.- Egun zuhaitzik gabe dauden lursailen hurrengo birbasoketetan, bertoko hostozabalen portzentaia ez da % 30etik beherakoa izango. 5.- Debekaturik dago lurgaineko zein lurrazpiko urak kutsatzeko arriskua ekar dezakeen edozein iharduera edo eraikuntza mota burutzea. 31. atala.- Abeltzantza eta basogintza bultzatzeko aldea. A. DEFINIZIOA. Gaur egun abeltzantza estentsiboa eta basogintza erabilera nagusiak direneko aldeen multzoa. Alde hauetako ekoizpenbaldintzek eta baldintza sozioekonomikoek bidezkotzen dute erabilera horiek lehentasuna izatea; guzti horrek aipatu diren erabilerak suspertu eta antolatzera zuzendutako neurriak hartzera bultzatzen du, bai ekonomiari bai azpiegiturei dagokienez. B. HELBURUA. Abeltzantza estentsiboa eta basogintza suspertu eta antolatzea. C. GIDALERROAK. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak alde honetan erabilera horiek lehentasunez gara daitezen behar diren neurriak hartuko ditu, nekazaritza eta abeltzantza eta basogintzarako ezarri diren gidalerroak oinarritzat hartuta. 2.- Alde honetarako neurri ekonomiko bereziak hartuko dira, dirulaguntza edo onura fiskalen bitartez, sektore biak gara daitezen. 3.- %30etik beherako maldetan kokaturiko larreen sorkuntza eta hobekuntza alde honetarantz bideratzea, adierazitako mailatik gorako maldetan eta higadura arazoak dituzten aldeetan basogintza bultzatuz. D. ARAUA. Erabilera eta Iharduerei buruzko Arauteria Orokorrari jarraituko zaio. 32. atala.- Landazabal aldea. A. DEFINIZIOA. Biztanleguneen ingurua, belardiek, soroek eta aldameneko basoeraketa txikiek osatutakoa. Alde hau horrela defintzeak ez du esan nahi bertan garatzen diren erabilerak ezabatu edo gutxitu behar direnik; ordea, definizio horrek dakarrena erabileren aniztasunaren eta aldeari loturiko bizimoduaren indartzea besterik ez da. Indartze horrek, ekoizkortasuna eta landainguruko biztanlearen bizitza kalitatea hobetzera zuzendutako neurriak hartzea dakar, bai sozioekonomiari bai azpiegiturei dagokienez. B. HELBURUAK. 1.- Erabileren aniztasunari eustea, horrek dakarren ikuspegi eta faunaren aberastasunarekin. 2.- Bizitza kalitatea eta erabilera ezberdinen ekoizkortasuna hobetzea. C. GIDALERROAK. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak alde honetako ekoizkortasuna eta bizi baldintzak mantendu eta hobetzeko behar diren neurriak hartuko ditu. 2.- Baserrietako bizi baldintzen hobekuntza. 3.- Alde honetako azpiegituren hobekuntza. 4.- Alde honetarako neurri ekonomiko bereziak hartuko dira, dirulaguntza edo onura fiskalen bitartez, deskribaturiko helburuak lor daitezen. 5.- Ikuspegia, fauna eta ondarea lehengoratu eta zaharberritzeko planak egitea. 6.- Azalera zabal jarraiak landaretza mota beraz estalirik egon daitezen eragotziko da. D. ARAUAK. 1.- Debekaturik dago zapaldetako landareak eta gaur egun dauden palaxuak kentzea, behar bezala bidezkoturiko eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak beren beregi baimendutako kasuetan ezik. 2.- Debekaturik dago alde honetako hostozabalen zuhaiztiak kentzea. 3.- Zuhaitzik gabeko lursailen birbasoketetan, bertoko hostozabalen portzentaia ez da % 30etik beherakoa izango. 4.- Gainerako erabilera edo ihardueretarako, Erabilera eta Iharduerei buruzko Arauteria Orokorrari jarraituko zaio. 33. atala.- Hirilur eta azpiegituretako aldea. A. DEFINIZIOA. a) Udalerri bakoitzeko ordezko arauetan hiri lurzoru, lurzoru urbanizagarri, erkidegoaren ekipamendurako alde edo hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria babesteko alde izendatzen diren aldeak. b) Jarraian adieraziko diren azpiegiturak, beren zortasunak barne: - Trenbideak eta geralekuak - Autobideak eta beren zerbitzuguneak. - Iragaitza libreko errepide eta pistak. - Urtegiak, ubideak eta uharkak. - Zubiak. - Urhodiak eta urandelak. - Urhartuneak. - Tentsio altuko lineak - Zuntz optikozko lineak edo telefono lineak. - Telekomunikabideetako errepikagailuak. B. ARAUA. Alde hauetan aplikatu behar den arauteria, ukituriko udalerri bakoitzeko ordezko arauetan jasotzen dena izango da, baita lehen aipaturiko azpiegituretarako aplikatzekoak diren legeak ere.III. ATALBURUA. INGURUGIROKO ERAGINAREN EBALUAZIOAREN MENPEKO IHARDUERAK. 34. atala.- Ingurugiroko eraginaren ebaluazioaren menpeko iharduerak. Ingurugiroko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/86 Erregeren Dekretuan eta bera garatzen duten arauetan aurrikusitakoez gain, jarraian adieraziko diren iharduera, obra edo instalazio publiko zein pribatuak: Azpiegitura linealen instalazioa (hariteria elektrikoak, telefonikoak, oliobideak, gasbideak, basopistak, bideak, suebakiak eta abar) eta azpiegitura horien zabalkuntza. Jolaserako instalazioak. Ibai eta erreketako ubide, hegi edo urbazterren aldaketa dakarren edozein obra edo instalazio mota. Ibai edo erreketako uremarien erregimenaren aldaketa dakarten arauketa hidrologikoak, minizentralak eta urhartuneak barne. Parke naturalean egun ez dauden basabereen edozein espezie sartzea. Abereen hazkuntza intentsiborako diren eta 1.000 m. 2 -tik gorako azalera ukitzen duten abeltegien instalazioa. Arrain hazlekuen eta abere haragijaleak hazteko abeltegien instalazioa. Telekomunikabideetako errepikagailuak. Industri instalazioak eta industri biltegiak. Hirilur eta azpiegituretako aldearen zabalkuntza. Hondakindegi eta eskonbrotegien instalazioa eta txatarren biltegiratzea. Kultur interesa duten ondasun higiezinak babesteko aldeetan edozein azpiegitura, luriraulketa edo eraikuntza egitea.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 228/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia aldea parke naturaltzat jotzen duena.
- Zuzendutakoa: 227/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: AGINDUA, 2016ko ekainaren 30ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Gorbeia parke naturaleko Natura-baliabideak Antolatzeko Plana landu eta prestatzeko prozedurari eta parke naturalaren mugak aldatzeko