- 423/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu423/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 4631
- Xedapen-zk.: 423
- Xedapen-data: 1994/11/02
- Argitaratze-data: 1994/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena
Testu legala
Hiri Soberakin eta Hondakin Solidoei buruzko azaroaren 19ko 42/1975 Legeko bigarren atalean, ondoren aipatzen diren ihardun eta egoerek sortutako hondakin solidoak bere aplikazio eremuaren barruan sartzen ziren. Hona hemen ihardunak: a) Etxekoak b) Merkataritza eta zerbitzuetakoak c) Osasun ihardunak, ospitaletan, kliniketan eta anbulategietan d) Bide, berdegune eta atsedenlekuak garbitzea e) Hildako abereak, altzariak, tresnak eta ibilgailuak abandonatzea f) Industriako ihardunak, nekazaritzakoak, eraikuntzakoak eta etxea konpontzeko obra txikikietakoak, 3. atalean finkatzen diren mugapenekin. g) Toki Erregimen Legean eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan espreski agintzen denaren arabera, udalei dagozkien hondakin batuketa, garraiaketa, biltegiraketa edo deuseztaketalanak burutzea. Hala ere, lege honek hartzen duen aplikazioeremuaren barruan sartzen diren hondakinen kategoria ezberdinak eta horietako batzuen ezaugarri zehatzek, indarrean dauden arauen garapena egiteko eskatzen dute, hondakin horien kudeaketa egiteko alde teknikoak erabat arautu ahal izateko batik bat. Industriako eta eraikuntzako ihardunetan bereziki jatorria duten hondakin inerteek osatzen duten hondakin berezien kategoria egoteak eta kudeaketarako azpiegituren instalazioak egiteko diren proiektuak definitu eta mugatu beharrak ematen diote oinarria araugarapen honi. Honako hauek dira dekretu honen funtsezko helburuak: kokapenaren egokitasunari buruzko aurrekontsultak egiteko tramitea eratzea; deuseztapenihardunak jartzeko, handiagotzeko eta aldatzeko haizugoen erregimena finkatzea; plan ezberdinak aurkeztea, horien artean, isurlekuen kudeaketa zaintze, artatze eta mantentzelanak direla nagusienak; isurlekuak egiteak hartzen dituen eremuak zigilatzeko eta isteko planak lantzea; eta hondakin inerteen eta inertizazioaren gai izan diren hondakinen produktoreek eta kudeatzaileek betebeharrekoak finkatzea. Hondakin toxiko eta arriskutsuak inertizaziometodoenbidez tratatzeko sistema ezberdinak eta, ondorioz, inertizazioaren gai izan diren hondakinak sortzea ere, arautu egin behar dira dekretu honen bidez. Hondakin inerteen eta inertizazioaren gai izan direnen ezaugarrietako batzuk berdinak dira kudeaketari dagokionetan. Bestalde, beteketa eta lurrak egokitze definiziopean sartzen diren ekintzak, ingurugiroaren gain duten eraginari dagokionetan isurtegiak instalatzearekin bateragarriak direnak, Euskal Autonomi Elkartean sarritan emateak, horiei aplika dakizkiekeen teknika eta administrazio mailako baldintzak finkatu beharra dakar. Hiri Soberakin eta Hondakin Solidoei buruzko azaroaren 19ko 42/1975 Legeak hartzen duen eremua garatzen da dekretu honen bidez. Ihardun gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko arautegia onartzen deneko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan arautzen den izapideketa osatzen da baita ere dekretu honen bidez. Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzarebn Kontseiluak 1994ko azaroaren 2an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Helburua. Hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak, kontrolpeko biltegi batetan batuz desagertaraztean datzan kudeaketalanari aplika dakiokeen erregimen juridikoa finkatzea da dekretu honen xedea. 2. atala.- Definizioak. Hona hemen definizioak dekretu honen ondorioetarako: Hondakin inerteak: Zaborleku batetan bilduta egon arren, fisiko-kimiko edo biologiko mailako aldaketa nabarmenik jasan ez eta, hondakin toxiko eta arriskutsuen oinarrizko xedapenei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legean eta honekin bat datozen arauetan xedatzen denaren arabera, hondakin toxiko eta arriskutsutzat jotzen ez diren hondakin solido edo pastosoak jotzen dira hondakin inertetzat. Hondakin inerteek, hondakin inerte industrialen eta eraikuntzako hondakin inerteen sailkapena hartuko dute. Hondakin inerte industrialak: fabrika eta industrietako ihardun edo prozesuen ondorio diren hondakin inerteak dira hondakin inerte industrialak. I. eraskinean zehazten dira. Eraikuntzako hondakin inerteak: eraikuntza, lurreraketa, indusketa edo lurren mugimendu ihardunen ondorio diren hondakin inerteak dira eraikuntzako hondakin inerteak. II. eraskinean zehazten dira. Inertizazioaren gai izan diren hondakinak: hondakin toxiko eta arriskutsuak inertizazioprozesupean jarri eta arriskutsutasuna galdu duten hondakin solidoak eta pastosoak dira inertizazioaren gai izan diren hondakinak. Inertizazio prozesua: hondakin toxikoak eta arriskutsuakharen pean jartzen direneko prozesu fisikokimikoa eta ez berobidezkoa da inertizazio prozesua. Era honetan, nolakotasun hori izatea galdu egingo dute. Hondakin inerteen isurlekua: hondakin inerteak kontrolpeko depositoan sartuz desagertarazteko instalazioa. Depositoa, nahiz lurgainean, nahiz lurrazpian egin daiteke. Inertizazioaren gai izan diren hondakinen isurlekua: inertizazioaren gai izan diren hondakinak kontrolpeko depositoan sartuz desagertarazteko instalazioa. Depositoa, nahiz lurgainean, nahiz lurrazpian egin daiteke. Beteketa: eraikuntzako hondakin inerte jakin batzuk jaurtikiz eta leku hori lautuz, alde baten azalaren itxura aldatzea da beteketa. III. eraskinean zehazten dira hondakin horiek eta higitu den lurrak 5.000 m. 3 baino gehiagoko bolumena izan behar du. Lurra egokitzea: eraikuntzako hondakin inerte jakin batzuk jaurtikiz eta leku hori lautuz, alde baten azalaren itxura aldatzea da lurzati bat egokitzea. III. eraskinean zehazten dira hondakin horiek eta higitu den lurrak 5.000 m. 3 baino gutxiagoko bolumena izan behar du. Hondakin inerteen sortzailea: hondakin inerteak sorrarazten dituen ihardunaren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa da sortzailea. Hondakin industrial inerteen sortzailea: hondakin industrial inerteak sorrarazten dituen ihardunaren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa da sortzailea. Inertizazioaren gai izan diren hondakinen sortzailea: inertizazioaren gai izan diren hondakinak sorrarazten dituen ihardunaren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa da sortzailea. Hondakin inerteen kudeaketa: hondakin inerteei, dituzten ezaugarrien arabera, azken destinorik egokiena emateko burutzen diren ihardunak osatzen dute kudeaketa. Honako ekintza hauek hartzen ditu: batu, biltegiratu, garraiatu, erabilgarritu eta desagertaraztea. Hondakin inerteen kudeatzailea: aurreko lerroaldian aipatu diren ekintzen titularra den pertsona fisiko edo juridikoa da hondakin inerteen kudeatzailea. Zehazki, dekretu honen aplikaziorako, hondakin inerteen isurleku baten titularra da hondakin inerteen kudeatzailea. Inertizazioaren gai izan diren hondakinen kudeaketa: inertizazioaren gai izan diren hondakinei, dituzten ezaugarrien arabera, azken destinorik egokiena emateko burutzen diren ihardunak osatzen dute kudeaketa. Honako ekintza hauek hartzen ditu: batu, biltegiratu, garraiatu, erabilgarritu eta desagertaraztea. Inertizazioaren gai izan diren hondakinen kudeatzailea: aurreko lerroaldian aipatu diren ekintzen titularra den pertsona fisiko edo juridikoa da inertizaketaren gai izan diren hondakinen kudeatzailea. Zehazki, dekretu honen aplikaziorako, inertizaketaren gai izan diren hondakinen isurleku baten titularra da inertizaketaren gai izan diren hondakinen kudeatzailea. Inertizazioaren gai izan diren hondakinak desagertaraztea: inertizaketaren gai izan diren hondakinak kontrolpeanisurtzea da hondakin inertizatuak desagertaraztea. Hondakin inerteak desagertaraztea: hondakinak kontrolpean isurtzea da hondakin inerteak desagertaraztea. Honek ez dakar emergiaren berreskuraketarik. Garraioa: produkzio edo kudeaketa lekutik isurlekuko azken destinora arte hondakinak garraiatze ekintza da garraioa. 3. atala.- Hondakin interteak eta/edo inertizaketaren gai izan direnak desagertarazteko baimena. Hondakin interteak eta/edo inertizaketaren gai izan direnak desagertarazteko ekintzak jartzeko, areagotzeko edo eraldatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganuarenadministraziobaimena beharko da, ihardun gogakarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruz indarrean dauden legeen kaltetan gabe. 4. atala.- Aurrekontsulta. 1.- Hondakin inerteak eta/edo inertizazioaren gai izan direnak ezabatzeko diren ekintzen sustatzaileek, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganuari aurrekontsulta egin ahal izango diote baimena eskatu baino lehen, alferrikako gastuak egin ez ditzaten. Proposamenaren gai izan den kokapenaren egokitasuna jakin ahal izateko egingo da hori eta bai ingurugiroarekiko eragina ezagutzeko ere. 2.- Aurrekontsulta hori egin ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: a) Egoera geografikoaren planoa. Eskala: 1:25.000 b) 1:1.000 eskalaren araberako kokapenplanoa edo, hori ezean, 1:5.000 eskalakoa. c) Isurlekuan onartuko diren hondakinen zerrenda, horiek sortzen dituzten ihardunen arabera definituz. 3.- Aurrekontsulta egin ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganuak, proposamenaren gai izan den kokapenaren egokiketari edo egokiketarik ezari buruzko iritzia eman beharko du 15 eguneko gehienezko epearen barruan. Ingurugiro mailako ondorioetarako bakarrik izango da aitorpen hori. 4.- Ingurugiro organuak kokapenaren egokitasunari buruzko iritzia eman ondoren, 3. atalean aipatzen den baimen-eskea egingo du sustatzaileak. Horrekin batera, hurrengo atalean aipatzen diren aldeak gutxienez jasoko dituen proiektu teknikoa ere aurkeztu beharko du. 5. atala.- Proiektu teknikoen edukina. Aurreko atalean aipatzen den hondakin inerteen eta/edo inertizazioaren gai izan direnen kontrolpeko isurtegia instalatzeko proiektu teknikoak, gutxienez honako agiri hauek izan beharko ditu: a) Memoria: kokapenaren egokitasuna, azpiegiturak, ustiaketa eta ingurugiro mailako aldeak deskribatuko dituen ikerketa jasoko da memorian; ezinbestekoa izango da, ustiaketa plana, arta eramateko eta mantenimendu plana eta isurlekua zigilatzeko eta isteko plana berorretan jasotzea. b) Azpiegiturak justifikatuko dituzten kalkuluak. c) Baldintza plegua. d) Aurrekontua. e) Planoak. 6. atala.- Baimenak ukatzea. 1.- Baimena eskatu eta aurreko atalean aipatu den proiektu teknikoa aurkeztutako egunetik hasi eta hiru hilabeteko gehienezko epearen barruan, eskatutako baimena eman edo ukatu egingo du ingurugiroorganuak. 2.- Hondakin inerteen eta/edo inertizazioaren gai izan direnen instalazioa jartzeko baimenik ezin eman ahal izango da, instalazioa jartzea nahi deneko lurren permeabilitatekoefizientea (k) 10 5 m./seg.-tik gorakoa izan dadinean. 3.- Hondakin inerte eta/edo inertizazioaren gai izan direnenentzako isurtegia kokatzeko den lurraren permeabilitatekoefizientea(K) 10 5 m/s baino txikiagoa izan dadinean, honako zehaztasun hauek bete beharko dira:
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 34/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena.
- Indargabetutakoa: 49/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.