Euskadi.eus
  • 501/1995 DEKRETUA, azaroaren 28koa, erabilitako olioa Euskal Autonomi Elkartean kudeatzea arautzen duen dekretua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

501/1995 DEKRETUA, azaroaren 28koa, erabilitako olioa Euskal Autonomi Elkartean kudeatzea arautzen duen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5321
  • Xedapen-zk.: 501
  • Xedapen-data: 1995/11/28
  • Argitaratze-data: 1995/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailea sortzea; Osakidetzako Osasun Laguntzarako Zuzendaritzari atxikiko zaio eta bere helburua hau da: organoen eta ehunen erauzketetan eta trasplanteetan aholkularitza ematea. 2. atala.- Honako hauek dira Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailearen egitekoak: a).- Parte hartzen duten unitateen beharrizanak aztertzea. b).- Burututako osasun zerbitzuak ebaluatzea (kalitatea eta eraginkortasuna). c).- Baliabideak hobeto erabiltzeko unitateen arteko antolamenduari eta prozedurari buruzko jarduerak proposatzea. d).- Organo-ehunen erauzketak eta trasplanteak egiteko azterpide koordinatuak proposatzea. e).- Erakundeen arteko hitzarmenak, jarduerak eta agiriak sustatzea, ahalik eta etekin onena lortzeko. f).- Jarduera operatiboak, ikerketa klinikoa eta profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzeko lehentasunak eta plangintzak aztertzea. g).- Organo-ehunen erauzketak eta trasplanteak egiteko osasun zentroek bete beharreko oinarrizko baldintzak eta horien kreditazioa arautzen dituen Osasun eta Kontsumo sailburuaren 1990eko urriaren 16ko Aginduan jasotako edozein jarduera dela-eta, kreditazio horren inguruko gorabeheren berri ematea Osasun Sailari. h).- Organoak beste autonomi, eskualde edo nazio mailako elkarteekin, edo nazioartekoekin elkarraldatzeko zereginetan aholkularitza lana ematea, eta kanpoko antzeko batzorde edo erakundeekin harremanak estutzea. i).- Itxarote-zerrendak ikuskatzea eta horiei buruzko txosten teknikoak egitea. j).- Organo-emaileen kopurua handitzeko bultza daitezkeen ekimenetan aholku ematea. k).- Euskal Autonomi Elkartearen esparruan organoak emateaz, erauzteaz eta trasplantzeaz egiten diren jarduerei buruz eta horiek ebaluatzeari buruz txostenak idaztea. l).- Trasplante mota bakoitza aztertzeko berariazko azpibatzordeak sortzea. m).- Oro har, osasun mailako agintaritzak organoak emateaz, erauzteaz, garraiatzeaz eta trasplantzeaz eska diezaiokeen aholkularitza lana ematea. 3. atala.- Batzorde Aholkuemaileak berezko arautegia izango du; arautegiak jasotzen ez duenetan, Herri-Administrazioen Lege-Jaurpideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. 4. atala.- Batzorde Aholkuemaileak honako kideak, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuta, izango ditu: lehendakari bat, idazkari bat eta, gutxienez, bederatzi kide. Izendapena Osasun sailburuak egingo du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren proposamenez. Beti ere banaketa hau hartuko da kontuan: - Lehendakaria, Osakidetzako Osasun Laguntzarako zuzendaria edo hau eskuordetzen duena. - Idazkaria, Euskal Autonomi Elkarteko trasplanteetarako koordinatzaile nagusia. - Kideak, gutxienez bederatzi, trasplanteekin zerikusia duten espezialitateetako profesionalak. 5. atala.- Batzordekideak lau urtetarako izendatuko dira; bi urtez behin kideen erdiak berritu behar dira, lehendakaria salbu; pertsona bera hautatu daiteke karguak berritzen direnean. Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da. 6. atala.- Batzorde Aholkuemaileak proposatuta eta egokia ikusten denean, bileretan aztertu beharreko gaietan adituak diren profesionalak gonbidatuko dira parte hartzera, bai bileretan, bai Batzordearen jardueretan ere. 7. atala.- 1.- Lehendakariak, Batzordearen ordezkotza egiteaz gainera, honako funtzioak izango ditu: a) bilkurak deitzea eta bertako gai-zerrenda taxutzea. b) bilkuretako burua izatea eta eztabaidak bideratzea. c) bozketetan berdinketa gertatzen denean, erabakia hartzea bere botoaren bitartez. d) bere karguari dagozkion gainerako zereginak. 2.- Idazkariak, berez dagozkion funtzioak betetzeaz gainera, honako zereginak izango ditu: a) Batzorde Aholkuemailearen helburuak lortzeko jarduerak bultzatzea. b) Batzorde Aholkuemaileak hartutako erabakiak burutzea. 8. atala.- Giltzurrun Transplanteen Azpibatzordea sortzen da; Euskadiko Trasplanteen Batzorde Aholkuemailearen funtzio berberak izango ditu, baina bereziki bere esparruko jardueretara mugatuak. Batzordeko kideak Osasun sailburuak izendatuko ditu Osakidetzako zuzendari nagusiak proposatuta, eta honakoak izango dira: lehendakari, Osakidetzako Osasun Laguntzarako zuzendaria edo hau eskuordetzen duena; idazkari, Euskal Autonomi Elkarteko trasplanteetarakokoordinatzaileetako bat; eta kideak, gutxienez hamabi, giltzurrin trasplanteekin zerikusia duten espezialitateetako profesionalak. Batzordekideak lau urtetarako izendatuko dira; bi urtez behin kideen erdiak berritu behar dira, lehendakaria salbu; pertsona bera hautatu daiteke karguak berritzen direnean. Azpibatzorde hau gutxienez urtean bitan bilduko da. 9. atala.- Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritako ordainsariak kenduta, Batzorde Aholkuemaileko kideek eta kolaboratzaileek ez dute bertan egindako lanagatik ordainketarik jasoko. 10.- Batzorde Aholkuemaile hau jardunean ipintzeko behar den administrazio aldeko euskarria Osakidetzak emango du. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 21. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.Ekainaren 21eko 216/1994 Dekretuaz, erabilitako olioa Euskal Autonomi Elkartean kudeatzea arautu zen. Dekretu horren lehenengo atalaren arabera, xedea hau da: erabilitako olioak dituen ezaugarri berezien arabera, olio horri azken xede aproposena emateko iharduketen multzoa arautzeko erregimen juridiko bat ezartzea. Erabilitako olioa daukaten edo horren titularitatea daukaten pertsona fisiko edo juridikoak behartuta daude olio hori zuzen kudeatzera, eta kutsadura olioaren gainerako hartzaileetara pasatzea eragotzi egin beharko dute. Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurugiroorganoari ematen dio Euskal Autonomi Elkartean sortzen edo gelditzen diren erabilitako olioen ezaugarri fisiko-kimikoak egiaztatzeko ardura. Ondorioz, eta aipatutako dekretuaren 19. atalarekin bat etorriz, ingurugiroorganoarenardura da, besteak beste, erabilitako olioari laginak hartu eta ematen zaion azken kudeaketaren arabera analisiak egitea; eta olioaren ezaugarriak eta olioari ematen zaion azken tratamendua bateragarriak diren egiaztatzea. Batetik, atal horretan jasotako egitekoak behar den moduan betetzeko, eta bestetik, arauaren hartzaileei, ezarritako betebeharrak gauzatzea errazteko; eta administrazioaren iharduera guztietan azkartasunak eta eraginkortasunak agindu behar dutela kontutan hartuta, beharrezkoa da aipatutako egitekoen gauzatzea I.H.O.B.E. S.A. sozietate publikoari ematea. Gauzatze hori horri emateak badu bere funtsa, izan ere, I.H.O.B.E. S.A.k ere xede horixe dauka eta erabilitako olioak analizatu eta kudeatzeko azpiegitura bikainak ditu. Sozietate horrek tarifa bat kobratuko du, tarifa horren zenbatekoa Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak onartuko duela. Bestalde, ekainaren 21eko 216/1994 Dekretuaren eraskinean, erabilitako oliotik laginak hartzeko eta analisiak egiteko arau teknikoak aipatzen dira. Arau tekniko horiek zientzia eta teknologiaren aldetik garrantzi handia dutela ikusi denez, beharrezkoa da, dekretu honen arabera, eraskin hori aldatzea eta eguneratuagoak dauden arauak sartzea. Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Lehenengo atala.- Ekainaren 21eko 216/1994 Dekretuaren 19. atala aldatzea. Honela geldituko da: 1.- Aurreko atalean agindutakoa betetzekoa, ingurugiro organoakegiteko hauek edukiko ditu: a) laginak hartu eta analisiak egitea, erabilitako olioari emango zaien azken kudeaketaren arabera; b) olioaren ezaugarriak eta olioari eman zaion azken tratamendua bateragarriak direnetz egiaztatzea; c) aurreko idazatian adierazitakoa egiaztatzen duen agiri bat ematea; d) erabilitako olioaren ezaugarriekin ondoen egokitzen den tratamendua aholkatzea, behar izanez gero; e) olioaren ezaugarriak proposatutako azken tratamenduarekin bat ez badatoz, olio hori inmobilizatzea; 2.- Aurreko idazatiko a), b), c) eta d) epigrafeetan jasotako egitekoak IHOBE, S.A. sozietate publikoak gauzatuko ditu. Sozietate hori Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikirik dago. 3.- Erabilitako olioari emango zaion azken kudeaketaren arabera egingo diren lagin hartzeak eta analisiak ekainaren 21eko 216/1994 Dekretuaren eraskinaren edukin teknikora egokitu beharko dira. 4.- Atal honetako lehenengo idazatiko b) eta c) epigrafeetan jasotako egitekoak gauzatzeko, lehenik eta behin indarrean dagoen araudian aipatzen den kontrol eta segimendurako agiria analizatu beharko da eta erabilitako olioaren azken kudeatzailearen instalazioek dituzten ezaugarri espezifikoak aztertu beharko dira.Bigarren atala.- Ekainaren 21eko 216/1994 Dekretuaren eraskineko II. epigrafearen C) eta D) idazatiak aldatzea. Honela geldituko dira:II. Erabilitako olioaren analisiak egiteko arau teknikoak. C) duen ur edukina zehaztu. ASTM D95 Arauean ezarritako metodoaren arabera egin beharko da, Karl Fischer kolumetria/bolumetriaren bitartez sendetsiz. D) guztira duen kloro edukina zehaztu. EPA 9076 Arauean ezarritako metodoaren arabera egin beharko da.GEHIGARRIZKO XEDAPENA Erabilitako olioari emango zaion azken kudeaketaren arabera egingo diren lagin-hartze eta analisien inguruko egitekoak Zamudioko (Bizkaia) Torrelarragoiti poligonoan (z/g) dauden instalazioetan gauzatuko dira. Lan horregatik, tarifa bat jasoko da, zenbatekoa Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak zehaztu eta gaurkotuko duela.AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari ahalmena ematen zaio erabilitako olioaren laginak hartzeko eta analisiak egiteko arau teknikoak aldatzeko, zientzia eta teknologiaren alorreko aurrerapenekin bat etortzeko beharrezkoa gertatzen bada. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunetan sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.