- 236/1996 DEKRETUA, urriaren 22koa, Eusko Jaurlaritzaren goraipamenak eta ohoreak ematea arautzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu236/1996 DEKRETUA, urriaren 22koa, Eusko Jaurlaritzaren goraipamenak eta ohoreak ematea arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 5313
- Xedapen-zk.: 236
- Xedapen-data: 1996/10/22
- Argitaratze-data: 1996/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Maiatzaren 2ko 86/1983 Dekretuaz, «Gernikako Arbolaren Gurutzea - Cruz del Árbol de Gernika» goraipamena sortu zen Euskadiren alde egindako lan bikainagatik eta gizarte, ekonomia eta kulturaren alorrean lortutako aparteko ospeagatik nabarmendu diren pertsonei saria emateko. Ordutik hona, goraipamen hori da Eusko Jaurlaritzak eman dituenen artean garrantzi eta ospe gorena duena.
Urteak joan ahala komenigarria ikusi da goraipamen hori beste maila bateko beste batzuekin osatzea, Eusko Jaurlaritzak bere aitorpena eman diezaien gure elkartean beren lanbidean nabarmendu izanagatik Euskadiri aurrera egiten lagundu dioten herritarrei. Goraipamen horrekin «behar den moduan egindako lana»ri eman nahi zaio aitormena, saridunen lan-eremua edozein izanik ere.
Bestalde, Euskadik kanpoan duen irudia hobetzeko asmoz, argi eta garbi ikusten da komenigarria dela goraipamen berezi bat ezartzea, Euskal Herrikoak izan ez arren, Euskadiren ekonomia, historia eta kultura kanpoan sustatzen berebiziko lana egin duten pertsona edo entitateei eskerrona adierazteko. Euskal Herriarentzat erreferentzia izan diren ezaugarriak eta baloreak agerian jarri izan dituzten entzute handiko kanpotarrei euskal herritarrek aitormena, errespetua eta adiskidetasuna adierazteko modua ere izango litzateke goraipamen hori.
Hori guztia kontutan hartuta, dekretu hau onartzea egokia da, batetik, orain arteko goraipamenak eta ohoreak sendetsi eta agintzeko; eta bestetik, goraipamen berriak sortzeko, «Lan Onari» eta «Lagun Onari» izenekoak, hain zuzen, aurrez aipatutako helburuei erantzuteko. Horiek emateko inguruabarrak, prozedura eta baldintzak ere zehazten dira dekretu honen bidez.
Ondorioz, Lehendakaritzak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urriaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.– Dekretu honen bidez «LAN ONARI» eta «LAGUN ONARI» goraipamenak eratzen dira eta «GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA - CRUZ DEL ÁRBOL DE GERNIKA» izenekoa sendesten da, horiek emateko bete behar diren gora-beherak eta baldintzak arautzen direlarik.
atala.– Maiatzaren 2ko 86/1983 Dekretuaz sortu zen «GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA - CRUZ DEL ÁRBOL DE GERNIKA» goraipamenaren helburua hau da: Euskal Herrikoak edo euskal jatorria izanik -orain politikoki egoera hori izan edo ez-, Euskadiren nortasuna defendatzen eta berreskuratzen nabarmendu direnei eta, orokorrean, gizarte, ekonomia eta kulturaren alorrean egindako lan bikainagatik eta lortu duten ospeagatik nabarmendu direnei saria ematea.
atala.– 1.– Gurutzea, I. eraskinean agertzen denaren modukoa, esmalte gorrikoa izango da, ertzetan urrezkoa izango dela. Erdian, zirkulu batean, «Gernikako Arbola» izango du, Bizkaiko Jaurerriko Armarrian agertzen den moduan, berdez esmaltaturik, urrez «BETI ZUTIK» inskripizoa izango duela. Atzealdean inskripzio bera izango du baina «Gernikako Arbola» beharrean, Eusko Jaurlaritzaren armarri heraldikoa, «Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» inskripzioaz. Halaber, atzealdean goraipatu den pertsonaren izen-abizenak eta goraipamena jaso duen eguna adieraziko dira.
– Goraipamena euskal herritarrei ematen zaienean hiru kolorekoa izango da, ikurriñaren koloreekin; beste kasu batzuetan aldiz, berdea.
atala.– «GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA - CRUZ DEL ÁRBOL DE GERNIKA» tituluak ohorezko izaera du eta hori jasotzen dutenek txit gorenaren tratamendua edukiko dute, goraipamen horri berez dagozkion ohoreez gain. Horiek bizitza osorako izango dira, dekretu honetako 20. atalean aurrikusitako baliogabetzearen kaltetan gabe.
atala.– «GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA - CRUZ DEL ÁRBOL DE GERNIKA» titulua mugatua da, ezingo baita bat baino gehiago eman urtean.
atala.– Hil ondoren ere eman daiteke titulua eta emateko unean izendatuari dagozkion ohoreak eskaini beharko zaizkio alargunari edo kausadunei.
atala.– «LAN ONARI» tituluak eguneroko lanean izandako dedikazioagatik, jarraikortasunagatik eta ekimena edukitzeagatik nabarmendu diren euskal herritarrei ematen die aitormena, beti ere, bere merezimenduak ageri-agerikoak badira.
Goraipamen hau jasotzen dutenek txit argiaren tratamendua izango dute.
atala.– Goraipamen honen tituluagatik domina bat -II. eraskinean agertzen dena- jasoko da. Honelakoa izango da:
Aurrealdea: domina doratu bat, erdizirkularra, goi aldean, ikoroskien bidez ikurriña irudikatzen duena. Erdian, haritz baten ostoa eta engranaje bat, euskal gizarteari aurrera egiten lagundu izana sinbolizatuz. «LAN ONARI» inskripzioa, engranajearen gainean
Atzealdea: dominaren atzeko aldean, erliebe baxuan, Eusko Jaurlaritzaren armarri heraldikoa dago, «Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» inskripzioaz eta domina eman deneko egunaz. Goialdean leku bat utziko da goraipamena jaso duen pertsonaren izen-abizenak jartzeko.
Belarria: doratua izango da.
Zinta: hiru kolorekoa izango da, ikurriñak dituen koloreekin.
atala.– 1.– «LAGUN ONARI» tituluak aitormena ematen die Euskal Herrikoak izan ez arren, beren ekintzekin Euskadiren alde egin duten pertsonei eta entitateei, euskal ekonomia sustatzen eta euskal historia eta kultura kanpoan ezagutarazten egindako lanagatik.
– Goraipemen honek modalitate hauek ditu:
Pertsona fisikoentzat: domina.
Entitateentzat: ohorezko plaka.
Domina -eredua III.1 eraskinean dago- honelakoa da:
Aurrealdea: domina doratua, zirkularra, kanpoko koroa erliebezkoa dela. Erdian agurra egiten ari den dantzari baten irudia dago eta inguruan, goialdean, «Euskal Herriak» jarriko du, eta behealdean, «Lagun Onari». Inskripzio biek zirkulu bat deskribatzen dute dantzariaren inguruan eta bi lauburuz banaturik daude.
Atzealdea: dominaren atzeko aldean Eusko Jaurlaritzaren armarri heraldikoa dago, «Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» inskripzioaz eta domina eman deneko egunaz. Goiko aldean leku bat utziko da groraipamena jaso duen pertsonaren izen-abizenak jartzeko.
Belarria: doratua izango da.
Zinta: hiru kolorekoa izango da, ikurriñak dituen koloreekin.
Ohorezko plaka -eredua III.1 eraskinean dago- honelakoa da:
Doratua, zirkularra, kanpoko koroa erliebezkoa dela. Goialdean, «Euskal Herriak» jarriko du, eta behealdean, «Lagun Onari», agurra egiten ari den dantzari baten irudia inguratuz. Inskripzio biek zirkulu bat deskribatzen dute dantzariaren inguruan eta bi lauburuz banaturik daude.
Dantzariaren gainean Eusko Jaurlaritzaren armarri heraldikoa dago bere izen ofizialarekin. Beheko aldean leku bat utziko da goraipamena jaso duen entitatearen izena eta plaka eman deneko eguna jartzeko.
atala.– 1.– Historian zehar Euskal Herriak oso estimatuak izan dituen birtuteak eta baloreak agertzeagatik euskal herritarren lagunak direla aitortu nahi zaien pertsona fisiko nahiz juridikoei ere -euren eremua gizartea, kultura, ekonomia edo politika dela- eman ahal izango zaie «LAGUN ONARI» goraipamena.
– Goraipamen honek bi modalitate izango ditu:
Pertsona fisikoentzat: domina.
Entitateentzat: ohorezko plaka.
Domina -eredua III.2 eraskinean dago- oktogonala da eta 9.2. puntuan zehaztutako ezaugarri berberak ditu.
Ohorezko plaka -eredua III.2 eraskinean dago- obalatua da eta 9.2. puntuan zehaztutako plakaren ezaugarri berak ditu.
atala.– «LAGUN ONARI» goraipamena, 15. atalean eta hurrengoetan zehaztutako prozeduraz gain, lehendakariaren dekretuz ere eman daiteke adeitasun eta elkarrekikotasunezko arrazioak direla-eta.
atala.– Dekretu honen bidez araututako goraipamenak eta ohoreak dekretu-bidez emango dira, lehendakariari dagokiolarik sarituak jendaurrean eta dotoretasunez omentzea.
atala.– Goraipamen horiek ezingo zaizkie eman Euskal Administrazio Publikoetan kargurik dutenei, lotura horrek irauten duen artean.
atala.– Goraipamen honen izaera ohorezoa baino ez da; beraz, ez du ekonomia-eskubiderik sortuko.
Goraipemana pertsona jakin bati ematen zaio eta ezin da eskualdatu. Goraipamena emateak eskubide hauek dakartza:
Tituluaren ziurtagiria jasotzea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren sinaduraz baimendua.
Saria erakustea.
Interesatuak egiten dituen argitalpen, agiri eta aurrekarietan goraipamena jaso izana jartzea.
atala.– Dekretu honen bidez araututako goraipamenak eman baino lehen -adeitasun eta elkarrekikotasunezko arrazioak direla-eta Lehendakariak emandakoetan salbu-, espedientea izapidetu beharko da goraipamena emateko kontutan hartu diren inguruabarrak zehazteko.
atala.– Goraipamenak emateko espedienteei hasiera ematea, honela egin daiteke:
Ofizioz, lehendakariak edo Eusko Jaurlaritzako Kontseiluko edozein kidek proposatuta.
Beste instituzio publiko edo pribatu batzuk eskatuta.
Espedientea ezingo da izapidetu interesatuak berak eskatuta.
Ekimenak arrazoitua egon beharko du, eta sei hilabeteko epean lehendakariak ez badio ebazpenik ematen, ukatutzat jo beharko da eskabidea.
atala.– Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Idazkaritzak izapidetuko ditu espedienteak, honako alderdi hauek hartu beharko direlarik kontutan:
hautagaiaren merezimenduak eta inguruabarrak.
Merezimendu horiek ziurtatzen dituzten agiriak.
Kasuan kasu, egokitzat jotzen diren txostenak.
atala.– Espedientean dauden xehetasunak eta txostenak kontutan hartuta, lehendakariak nola horiek artxibatzea hala Jaurlaritzaren Kontseiluari proposamena egitea erabaki dezake, aurretik interesatuak, eta, hilda egonez gero, kausadunek adostasuna eman ondoren.
atala.– Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Idazkaritzan, dekretu honen bidez araututako Goraipamenak eta Ohoreak Erregistratzeko Liburu bat prestatuko da, hau jaso beharko delarik bertan:
Espedinteari hasiera eman zaion eguna.
Proposatutako pertsonaren xehetasunak, interesatuak berak jakinaraziko dituelarik galde-sorta baten bitartez -urtero berrituko da-.
Goraipamena eman duen xedapena eta data.
Kondekorazioa zein egunetan ezarri den.
Beharrezkotzat jotzen diren gainerako datu guztiak.
Erregistroen Liburua sekziotan banatuko da, goraipamen bakoitzeko sekzio bat egongo dela.
atala.– Goraipamen hauek baliogabetu egin daitezke Justizi epaitegien bidez -zigor-epaitzarekin nahiz gabe-, goraipamena jaso duenaren jokabide publikoa zein pribatua ez dela ohoragarria probatzen bada inongo zalantzarik gabe.
Baliogabetzea goraipamena emateko aurrikusitako prozedura beraz burutuko da.
GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, gizarte, kultura, ekonomia eta merkataritzako topaguneetan, aitormenezko eta adiskidetasunezko diplomak eman ahalko dizkie beren eguneroko lanean eta beren ekimenetan lortutako merezimeduaz nabarmentzen diren pertsonei.
Jaurlaritzaren Kontseiluari diploma horiek ematearen berri emango zaio eta Erregistroen Liburuan jasoko da sekzio berezi batean.
GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK BIGARRENA
Eusko Jaurlaritzak, EAEko Administrazio Orokorrak kudeatutako zerbitzu eta establezimenduei ohoretutakoen izena emanez ere eman ahal izango die goraipamena pertsonei eta instituzioei.
GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Poliziaren alorrean eman beharreko goraipamenak Polizi Lanari Aitormena Emateko Domina sortzeari, baldintzei eta eskubideei buruzko otsailaren 25eko 44/1986 Dekretuaz eta indarrean dauden gainerako xedapenez arautuko dira.
INDARGABETZE XEDAPENA
«GERNIKAKO ARBOLAREN GURUTZEA» goraipamena sortzeko den maiatzaren 2ko 86/1983 Dekretua indargabeturik geratzen da, bai eta dekretu honetan araututakoaren aurkakoak diren xedapen guztiak ere.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko urriaren 22an.
Lehendakaria,
Materialak: zilarrezko oinarria, 925 milarenekoa, eta 24 k.ko lege-urrez xeflatua.
Lodiera: 5 mm., kanpo neurrikoa.
Koloreak
Barreneko gurutzea: gorriz esmaltatua. Pantonea: 1.807 C.
Erdialdeko zirkuluak, aurrealdea eta atzealdea: urrezko zirkuluaren gain armarria, arbola eta gurutzea, koloretan esmaltaturik.
Letrak: erliebean.
Persona izena: erliebe baxuan.
Marrazkien profila: urrea.
Euskarria eta oinarria
Belarria, heldulekua eta birreldulekua, zilarrezkoa, urrez xaflatua.
Bi modelutako zinta, bata hiru kolorekoa, ikurriñak dituen koloreekin eta bestea, berdea.
Neurria
Gurutzearen neurria: 45 x 45 mm.
Materiales: Base en plata de 925 milésimas y chapado en oro de ley de 24 k..
Grosor: 5 mm. de medida exterior.
Coloreado
Fondo de cruz: Esmaltado en rojo. Pantone: 1.807 C.
Círculos centrales, anverso y reverso: Cruz, árbol y escudo esmaltados en sus colores sobre círculo en oro.
Letras: En relieve.
Personalización: En bajo relieve.
Perfil de los dibujos: Oro.
Sujeción y soporte
Hebilla, asa y reasa en plata y chapado en oro.
Cinta en dos modelos, uno tricolor con los colores de la Ikurrina, y otro de color verde.
Tamaño
Tamaño de la cruz: 45 x 45 mm.
Materialak: zilarrezko oinarria, 925 milarenekoa, eta 24 k.ko lege-urrez xaflatua.
Lodiera: 3 mm.
Koloreak
Esmaltatutako haritzaren ostoa. Pantonea: 355 U.
Esmaltatutako engranajea. Pantonea: 877 U
Letrak: erliebean.
Pertsonaren izena: erliebe baxuan.
Euskarria eta oinarriak
Belarria, heldulekua eta birreldulekua zilarrezkoak, urrez xaflaturik.
Hiru koloreko zinta, ikurriñak dituen koloreekin.
Neurria:
Kanpoko neurria: 45 x 45 mm.
Materiales: Base en plata de 925 milésimas y chapado en oro de ley de 24 k. .
Grosor: 3 mm.
Coloreado
Hoja de roble esmaltada. Pantone 355 U.
Engranaje esmaltado. Pantone 877 U
Letras: En relieve.
Personalización: En bajo relieve.
Sujeción y soporte
Hebilla, asa y reasa en plata y chapado en oro.
Cinta tricolor con los colores de la Ikurrina.
Tamaño
Tamaño exterior: 45 x 45 mm.
Domina/Medalla
Materialak: zilarrezko oinarria, 925 milarenekoa, eta 24 k.ko lege-urrez xaflatua.
Lodiera: 3 mm.
Koloreak
Esmaltatutako irudia. Pantonak: WARM RED U - 355 U - COOL GRAY 9U - 877 U - 142 U - 471 U - BELTZA - ZURIA.
Letrak: erliebean.
Pertsonaren izena: erliebe baxuan.
Euskarriak eta oinarriak
Belarria, heldulekua eta birreldulekua zilarrezkoak, urrez xaflaturik.
Hiru koloreko zinta, ikurriñak dituen koloreekin.
Neurria:
Kanpoko neurria: 45 x 45 mm.
Materiales: Base en plata de 925 milésimas y chapado en oro de ley de 24 k..
Grosor: 3 mm.
Coloreado
Figura esmaltada. Pantones WARM RED U - 355 U - COOL GRAY 9U - 877 U - 142 U - 471 U - NEGRO - BLANCO.
Letras: En relieve.
Personalización: En bajo relieve.
Sujeción y soporte
Hebilla, asa y reasa en plata y chapado en oro.
Cinta tricolor con los colores de la Ikurrina.
Tamaño
Tamaño exterior: 45 x 45 mm.
Ohorezko plaka/Placa de Honor
Materialak: zilarrezko oinarria, 925 milarenekoa, eta 24 k.ko lege-urrez xaflatua.
Lodiera: 1 mm.
Beheko ezpaina erliebean.
Estanpazioko manipulatua
Koloreak
Esmaltatutako irudia. Pantonak: WARM RED U - 355 U - COOL GRAY 9U - 877 U - 142 U - 471 U - BELTZA - ZURIA
Letrak: erliean.
Pertsonaren izena: erliebe baxuan.
Neurria
Neurria: 160 mm.ko diametroa.
Materiales: Base en plata de 925 milésimas y chapado en oro de ley de 24 k..
Grosor: 1 mm.
Labio exterior en relieve.
Manipulado de estampación.
Coloreado
Figura esmaltada. Pantones WARM RED U - 355 U - COOL GRAY 9U - 877 U - 142 U - 471 U - NEGRO - BLANCO.
Letras: En relieve.
Personalización: En bajo relieve.
Tamaño
Tamaño: 160 mm. de diámetro.
Domina/ Medalla
Dominarentzat III.1 eraskinean jasotako ezaugarri tekniko berberak ditu; oktogonala izango da.
Con especificaciones técnicas idénticas que las recogidas en el anexo III.1 para la Medalla, sobre un fondo octogonal.
Ohorezko plaka/ Placa de Honor
Ohorezko plakarentzat III.1 eraskinean jasotako ezaugarri tekniko berberak ditu; obalatua izango da, 165 x 135 mm.koa izango dela.
Con especificaciones técnicas idénticas que las recogidas en el anexo III.1 para la Placa de Honor, sobre un fondo oval, con medidas de 165 x 135 mm.