- 94/1997 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen toki-mailako koordinaketa batzordeak arautzen dituen dekretua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu94/1997 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen toki-mailako koordinaketa batzordeak arautzen dituen dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2371
- Xedapen-zk.: 94
- Xedapen-data: 1997/04/29
- Argitaratze-data: 1997/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional
Testu legala
Toki-mailako lehen koordinaketa batzordeak abian direnetik jada bi urte baino gehiago igaro dira. Epe horretan, administrazioen arteko organo kolegiatuetan ohiko diren zenbait arazo atzeman dira, batzordeotan eurotan neurriko erantzuna izan dutenak. Beste batzuentzako, ostera, funtzionamendu normalerako oztopo zaizkien arauak (hako dekretukoak) aldatzearren, beharrezko da barne hartzen dituen administrazioak eskuhartzea.
Ildo honetan, gogoratu beharrekoa da: udal mailako koordinaketa batzordeetako lehendakaria ordezkatzeko errejimena aldatzea beharrezkoa dela, hain zuzen, beren funtzionamendua ahalbidetu eta azkartzearren. Ordezkapenerako errejimen hau urriaren 4ko 382/1994 Dekretuak arautzen du.
Guzti hori kontutan izanik, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Euskal Autonomi Elkarteko udaltzaingoen koordinaketa batzordeak txosten bat egin duelarik, eta 1997ko apirilaren 29an Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ostean,
Lehengo atala.¿ Ertzaintzaren eta udaltzaingoen toki mailako koordinaketa batzordeak arautzen dituen urriaren 4ko 382/1994 Dekretuaren 6. atala aldatu egiten da, eta beronek ondoko idazketa berri hau hartzen du.
«6. atala»
¿ Toki mailako koordinaketa batzordeko partaideak ondoren zehazten direnak izango dira:
2. atalaren 1. idazatian aurreikusitako kasuetarako:
Alkatea, berau lehendakari dela.
Herritarren Segurtasunerako zuzendaria.
Udalerriko herritarren babes eta segurtasunaren arduraduna den zinegotzia.
Ertzaintzaren Lurralde burua.
Udalerriko Udaltzaingoaren arduraduna.
Ertzainetxeko burua.
Lehendakaria gaixorik edo kanpotik bada, bere lanpostua hutsik badago edo justifikaturiko beste edozein kausarengatik, honako hauek ordezkatuko dute lehendakaria: Herritarren Segurtasunerako zuzendariak eta udalerrian herritarren babes eta segurtasunaren arduradun den zinegotzia; eta hauek biek batean beteko dituzte hari dagozkion funtzioak.
Orobat, lehendakariak euren esku utzi ditzan funtzioak ere bete ahal izango dituzte.
2. atalean aurreikusten diren gainontzeko kasuetan.
Batzordeotan parte hartzen duten udalerrietako alkateek eurek aukeratuko dute batzordeko lehendakaria euretarikoren baten artean; eta aukeratu, beti ere antolamendu eta funtzionamendu arauetan ezarritako moduan.
Ertzaintzaren Lurralde burua, zein izanen baita lehendakariordea.
Udaltzaingoen buruak.
Entzainetxeko burua.
Etzainetxeko buruordea.
Lehendakaria gaixorik edo kanpotik bada, bere lanpostua hutsik badago edo justifikaturiko beste edozein kausarengatik, lehendakariordeak hartuko du lehendakariaren lekua, honen funtzio berberak beteaz.
Halaber, lehendakariak bere esku utzi ditzan funtzio guztiak beteko ditu.
¿ Toki mailako koordinaketa batzordeetako idazkaritzako zereginak Ertzaintzako funtzionario batek beteko ditu, eta berau Herritarren segurtasunerako zuzendariak izendatuko du. Delako funtzionario horrek ez du izango botatzeko eskubiderik, baina bai hitz egitekoa.
¿ Lehendakariordeei entzundakoan, lehendakariak dei ditzan espezialista eta aholkulariak izan daitezke batzarretan; botatzeko eskubide barik, baina bai hitz egitekoarekin.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean izanen du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko apirilaren 29an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.