- 155/1997 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plana aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu155/1997 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plana aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3714
- Xedapen-zk.: 155
- Xedapen-data: 1997/06/24
- Argitaratze-data: 1997/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena
Testu legala
Lan alorreko arauhauste eta zehapenei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legeko azken xedapenetatik bigarrenean jasotakoa betez Erregelamendua eman da, Lan alorrean araua haustearen ondoriozko zehapenak ezartzeko prozedurari eta Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko aktak egiteari buruzkoa hain zuzen. Erregelamendu hori martxoaren 1eko 396/1996 Errege Dekretuz onartu zen (apirilaren 2ko EBO), eta 1996ko maiatzaren 1etik gehiago dago indarrean.
Hori baino lehen, maiatzaren 8ko 1260/1981 Errege Dekretuz, lan alorrean zehapenak ezartzeko Administrazioak duen ahalmena eskualdatu zitzaion Euskal Autonomi Elkarteari. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan, bestalde, sail horiei dagozkien egitekoak eta jardute-eremuak finkatu ziren. Horren ildotik, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagokio zehapen-ahalmen horretaz baliatzea. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitekoak eta egitura organikoa otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuaren bidez ezarri ziren; geroakarrenean aldatu egin zen maiatzaren 14ko 107/1996 Dekretuaren bidez. Azken dekretu horretan, laneko arriskuei aurre hartzeko alorrean zehapen-ahalmena eta lan alorreko lege hauspenak eta zipozte ekintzak berrantolatu egin ziren; eta hori, beroien erabilpena laneko arriskuei aurre hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 49. atalari egokitzeko, hain zuzen ere otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 18. eta 23. atalei erredakzio berri bat emanez.
Lan alorrean araua haustearen ondoriozko zehapenak ezartzeko prozedurari eta Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko aktak egiteari buruzko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 1eko 396/1996 Errege Dekretuz ezarritako zehapen prozedura berrian ezartzen denez, horri legokiokeen espedientea instruitu behar da. Espediente horren izapideak egiterakoan bete egin behar dira prozedurako bermeak. Horietariko bat da, hain zuzen ere, organo bakar bati ezin zaizkiola egotzi espedientea instruitu eta ebazteko jarduerak. Berme hori, izan ere, jasota zegoen azaroaren 26ko 30/1992 Legez araututako zehapen prozeduran; eta garatu egin zen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuz onartutako zehapen ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamenduaren bidez.
Zehapen prozedura instruitzeko eskumena duen organoa zein den ezartzen da martxoaren 1eko 396/1996 Errege Dekretuaren 28. atalean, autonomi elkarteek dituzten arauekin bat etorriz izan beharko duen arren.
Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.¿ Helburua.
Lan alorreko arauak haustearren zehapen prozedurak instruitzeko Euskal Autonomi Elkarteko eskumendun organoak zeintzuk diren finkatzea da dekretu honen helburua, martxoaren 1eko 396/1996 Errege Dekretuko 28. atalean ezarritakoaren arabera.
atala.¿ Eskumena duten organoak.
¿ Lan alorreko arauak haustearen ondorioz zehapen prozedurak instruitzeko eskumena duten organoak, honako hauek izango dira:
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ordezkaritzetako legelaria, lekuan lekuko lurralde ordezkariak izendatu dezana, baldin eta ebazpena hartzeko eskumena lurralde historiko bakoitzeko lurralde ordezkariari badagokio.
Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak izendatu dezan Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako legelaria, baldin eta zehapenak hartzeko eskumena Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari edo Jaurlaritzaren Kontseiluari badagokio.
¿ Aipatu diren zehapen espedienteak instruitzeko egitekoa zehapenen alorreko arduradunari dagokio lehentasunez.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Bakarra.¿ Aldibaterako erregimena.
Dekretu honek indarra hartu aurretik hasitako espedienteak martxoaren 1eko 396/1996 Errege Dekretuko 28. atalean aipatzen den organoak instruituko ditu. Akta egiteko edo hasierako idazkia emateko eguna joko da hasierako eguntzat.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta burutzeko beharrezkoak diren xedapenak hartzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 24an.
Lehendakariordea,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte
Segurantza sailburua,
RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.
Parke natural baten erabilera publikoaren helburua bisitariekin zerikusia duen guztiaren kudeaketa arautzea da: bisitarien kopurua eta profila ezagutzea, espazioan eta denboran nola banatzen diren, zertan jarduten diren eta horrek zein inpaktu dakartzan. Hori guztia kontutan hartuta egokiago kontrolatu eta antolatu ahal dira bisitariak.
Azterketa eta analisi baten ondoren, alegia, bisitarien kopurua, tipologia, Parkean egiten dituzten jarduerak, inpaktu naturalak, sozialak, eta azpiegituretan eta zerbitzuetan sortzen dituztenak, aztertu ondoren, ondorio hauek lortu ditugu:
¿ Bisitarien kopurua handituz joan da Parkea sortu zenetik; 1995ean ia 75.000 bisitari izan zirela jotzen da.
¿ Bisitari gehien izaten diren garaietan ¿eguraldi oneko udaberri eta udazkeneko igandeetan, Aste Santuan, jaiegunetan eta jaizubietan¿ azpiegiturak ez dira aski izaten eta gainezka egoten dira.
¿ Jendetza horrek sorturiko kalteak, ordea, konpondu egin litezke kudeaketa-neurri egokiak hartzez gerotan.
¿ Azpiegitura erabilienak aisialekua eta bideak (batez ere Puron bidea Lalastratik Riberaraino eta San Lorenzo bidea) dira.
¿ Inpaktuak, oro har, zapalketaren ondorioz sortutakoak dira, batik bat aisialekuan eta «aldaketa-muga onargarria» gainditzen den zenbait bide-zatitan. Ez da antzeman, ostera, faunari edo ur-kalitateari eragin diezaiokeen inpakturik.
Otsailaren 28ko 174/1995 Dekretuaren bidez, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plana onartu zen. Bere azken xedapenetarik lehenengoan ezartzen denez, Valderejoko Parke Naturalaren Kudeaketarako Organo Arduradunak natur inguruaren beharrak aztertu eta Erabilera Publikorako Plana aurkeztuko du, urtebeteko epearen barruan; eta 16/1990 Legearen 29. atalean ezarritako izapideak bete ondoren, plan hori Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Planari erantsiko zaio.
Ondorioz, behar diren izapideak bete ondoren, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
Atal bakarra.¿ Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Planaren 15. atalaren aldaketa onartzea. Atalaren berridazketa berria dekretu honen eranskin moduan argitaratzen da.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 24an.
Lehedakariordea,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
«15. atala.¿ Erabilera publikoa.
¿ Helburuak.
Erabilera publikoak ez dezala inolako kalterik sortu natur eta kultur baliabideen kalitatean; ez dezala, azken batean, Parkearen kontserbazioa eragotzi.
Urteko bisitarien kopurua egonkortzea eta jende gehien egoten den puntako egun horiek gutxitzea.
Orain arteko bisitarien tipologiari eustea.
Lehentasuna ematea Parkeko Lalastrako sarrerari, horrela hobeto kontrolatzeko bisitarien banaketa espaziala eta euren jarduerak.
Bisiten errejimena Parkeko azpiegitura eta zerbitzuetara egokitzea, eta publiko zabalagoaregana iritsi interpretazio¿jardueren bitartez.
Inpaktuak aldaketa-muga onargarriaren azpitik mantentzea.
Araudia betearaztea.
Parkearen Eraginpeko Aldea kudeaketarako tresnatzat hartzea eta bertako biztanleak estuago txertatzea Parkean.
Parkeko egonaldian bisitariaren segurtasuna eta beren gozamena zaintzea.
¿ Arauak.
¿ Abeltzaintza, basogintza, ehiza edo nekazaritza aprobetxamenduaren barruan sartzen ez diren belarki, fruitu edo marraskiloen aprobetxamenduan, organismo biziduna osorik edo zati batez erauzi edo hartu behar denean, honako arau hauetara makurtuko da:
¿ Merkataritza aprobetxamendurako, beharrezkoa da kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimena.
¿ Oro har, saltzeko barik, autokontsumorako den aprobetxamenduan, ezin izango da ondokoetatik gorako kopururik bildu:
¿ Kilogramo bat onddo edo perretxiko, pertsona eta egun bakoitzeko.
¿ Bostehun gramo belarki, fruitu edo marraskilo.
¿ Produktu horiek ingurua errespetatuaz bilduko dira, aprobetxatzen diren organismoen zati garrantzitsuak ez kaltetzeko ahaleginak eginaz.
¿ Kudeaketarako Organo Arduradunak, populazioen egoeraren arabera eta unean uneko eskariaren arabera, beste neurri murriztaileago batzuk ezarri ahal izango ditu.
¿ Kudeaketarako Organo Arduradunak baimena eman ahal izango du Lalastrako errepidetik errepikagailurako tartean bizikletak ibil daitezen. Hala ere, debekaturik dago erabilera horren edonolako publizitatea egitea.
¿ Ibilgailu motoredunen zirkulazioa Lalastrako aparkalekuan etengo da. Handik aurrera, ibilgailuek behar bezala kreditatutako baimena beharko dute.
¿ Organo Arduradunak kuota bat ezarri ahalko du ibilgailua Lalastrako aparkalekuan aparkatzeagatik, Patronatuan gai hori aztertu ondoren.
¿ Jarduketak.
¿ Presazko neurriak.
¿ Aparkalekua:
1.¿ Lalastrako aparkalekua berriz diseinatzea, 100 turismorentzako tokia izan dezan; zuhaitz-landaketak hobetzea eta argiztapena jartzea.
2.¿ Aparkaleku nagusiaz gainera, 75 turismorentzako aparkaleku berri bat jartzea, nagusia betetzen den egunetan erabiltzeko.
¿ Parketxea:
1.¿ Erakusketaren gehienezko bisitari¿kopurua (30-40 lagun) harrera-lekutik kontrolatzea, gainezka egon ez dadin.
¿ Aisialekua:
1.¿ Picnic-lekuan beste 14 mahai jartzea, aparkalekua handitzearekin bat etortzeko.
2.¿ Picnic-lekuan hondatuta dauden tokiak lehengoratzea, zuloak bete eta hartxintxarrez, harlauzaz edo antzekoez estaliz.
3.¿ Jolastokian hondatuta dauden tokiak lehengoratzea, lurzoru guztia material indargetzaileaz estaliz, haurren babes¿neurriei eta jolastokiei buruzko uztailaren 11ko 175/1983 Dekretuan (1983-08-23ko EHAA) ezarritakoaren arabera.
¿ Bideak:
1.¿ Riberatik Lalastrara, Portilla bidean zehar, doan bide zaharra, sail bat zeharkatzen duen tokian, errekuperatzea eta seinaleztapen ugariagoz hornitzea.
¿ Bisitariaren segurtasuna:
1.¿ Bisitarien segurtasuna begiratzea eta jarduera edo egoera arriskutsuen berri ematea; lehenengo laguntzak emateko oinarrizko materiala edukitzea; pertsonala prestatzea larrialdietarako; zonaldeko zerbitzu sanitarioak mobilizatzea.
¿ Beharrezko neurriak.
¿ Bisita-errejimena:
1.¿ Zaindariek egin beharreko segimendua:
Bisitari-kopuruaren gainean:
Ibilgailuak zenbatzea Parkearek hiru sarreretan: egunero Lalastrako aparkalekuan, goi-denboraldian Ampoko Hesian, eta hilean bi asteburutan Herranen.
Azpiegituren erabileraren gainean:
Ibilgailu-kopurua aparkalekuan, 15:00etan.
Bisitari-kopurua aisialekuan, 15:00etan.
Bisitari-kopurua, eguneko, Parketxean, eta egonaldiaren iraupena.
2.¿ Antolatutako taldeentzat telefono-erreserbaren sistema mantentzea.
¿ Bideak:
1.¿ Puron bideko bisitarien kopurua, Lalastratik Riberainoko tartean, gutxitzea; Riberara joateko, horren ordez, Portilla bidea bultzatu.
2.¿ Inpaktu gutxiago eduki dezaketen bideak bultzatu; errazago hondatzen direnak, esaterako, La Sierra bidea, Vallegrull bidea, Leron bidea eta Puron bidea (iparraldetik) zaintzeko.
3.¿ Aldaketa-muga onargarria gainditzen duten inpaktuak zuzentzea, honako 10 puntuetan alegia:
3.1.¿ Puron bidean isurketa dela-eta egiten diren ur¿boltsak, 100 bat metroko putzu igaroezina sortzen dutenak; hori saihesteko, bidezidor paraleloak egiten dira eta, ondorioz, inguruko landaredia hondatu egiten da.
3.2.¿ Puron bideak pinudia zeharkatzen duen tokian bidezidor berriak egiten dira, eta horrek lurzoruaren landare¿estalkia galtzea eta higadura ekartzen ditu.
3.3.¿ Ribera sarrerako bidea urez gainezka egoten da, bertako ur-sorburuek eraginda.
3.4.¿ Riberako makaldian putzuak egoten dira eta zuhaitzen sustraiak airean gelditzen dira. Hori saihesteko, hainbat bidezidor sortu dira alboetan.
3.5.¿ Atakan inpaktu hauek gertatzen dira:
Atakaren hasieran, bisitariek, sarri, ez dute erabiltzen bertako langa ¿ireki eta itxi beharko litzatekeena¿, eta ibaiertzetik igarotzen dira, landaredia hondatuz.
Osinera jaisteko bidean, aurreneko zatia erabat higatuta dago.
Ibaiak meandro bat alboratzera jotzen duen tokian, ilargierdi antzeko higadura dago.
Oro har, lurzoruaren han hemenkako higadura dago (tobak eta trabertinoak); bertatik isurketa-urak pasatzean, bidean zehar kurritu eta higadura areagotu egiten da.
3.6.¿ Atakaren bukaera aldean eta Parkearen mugaraino bidezidor berriak egin dituzte bisitariek, ibairaino hurbildu eta paisajea ikusteko. Zati batean, isurketa-urak goitik behera abiatu eta bidearen erdialdea V eran higatu du.
3.7.¿ Lalastrako errotaren inguruan bidezidor berriak sortu dira ondoko zelaietara joan ahal izateko.
3.8.¿ Villamardoneseko irteeran, San Lorenzo bidean, bidezidor berri bat sortu da.
3.9.¿ Abereek, zoru buztintsua duen bazter batean, zapalketaren eraginez 500 bat metroko inguru istiltsua sortu dute. Hori saihesteko, bisitariek bidezidor berriak egin dituzte bidetik kanpo.
3.10.¿ Santa Ana bidean, atakara jaisteko azken zatian, bidezidor berriak egin dira, lasterbide moduan erabiltzeko.
¿ Inpaktuak:
1.¿ Lehentasuna ematea haraneko gizakien eta abereen kontsumorako ur-hornidurari.
2.¿ Zuhaitzak eta zuhaiskak egurretarako moztu ez daitezela kontrolatzea. Egurra edo egur-ikatza saltzeko zerbitzua sortzea, barbakoetan erabil dadin.
3.¿ Azterketa bat egitea, bisitariek fauna-populazioengan sortarazten duten eraginari buruz.
¿ Dibulgazioa:
1.¿ Informazioa emango da, bai harrera-lekuan bai Parke Naturalari buruzko foiletoetan, Parkea babesteko arauen beharraz eta zergatiaz.
¿ Proposamen komenigarriak.
¿ Bisita-errejimena.
1.¿ Valderejo Euskal Autonomi Elkartetik kanpo sustatzea, Euskal Herriari buruzko turismo-kanpainetan edo bertako naturgune babestuei buruzkoetan.
2.¿ Ampoko Hesian informazioa ematea Lalastrako sarbideari buruz.
¿ Parkeko sarrera:
1.¿ Parkeari buruzko seinale bi jartzea errepideetan: bata Madril-Irun autobian, Langraitz parean; bestea Bilbao-Zaragoza A-68 autobidean, Komunioiko irteeran.
¿ Bideak:
1.¿ Villamardones eta Ribera herrietako sarrerak seinaleztatzea, eraikinak erortzeko dagoen arriskuaz ohartuz.
¿ Parketxea:
1.¿ Informazio-foileto bat egitea.
2.¿ Ordutegia bisitari-kopuruaren arabera egokitzea.
¿ Zerbitzu berriak.
1.¿ Jarduerak eskaintzea haranaren behealdean, Lalastra inguruan, bisitariak bertan atxikitzeko eta nonahi sakabana ez daitezen.
2.¿ Landa-ibilbidea estazio etnografikoetan zehar, herri batetik bestera joanez; horren gaineko interpretazio-foileto bat diseinatzea.
3.¿ Gidatutako bisitak antolatzea, hilean behin egiteko.
4.¿ Haraneko kultur eta etnografi ondareari buruzko interpretazio-erakusketa bat sortzea.
5.¿ Elbarrientzako ibilbide bat diseinatzea eta egitea.
¿ Dibulgazioa:
1.¿ Gehien saltzen diren dibulgazio-materialak berriro argitaratzea eta eguneratzea.
2.¿ Parkearen mapa topografikoa edukiko duen foiletoa diseinatzea eta egitea.
3.¿ Foiletoan salmenta automatikoa eskainiko duen sistema jartzea Riberan.
¿ Beste zerbitzu batzuk:
1.¿ Parkearen Eraginpeko Aldean kanpin, aterpetxe eta/edo nekazalturismoko etxeen modukoak bultzatzea.
¿ Baldintzapeko proposamenak.
¿ Parkeko sarrerak:
1.¿ Ampoko Hesian sarreraren berri ez ematea.
¿ Aparkalekua:
1.¿ Erreserbako aparkalekua egokitzea, nagusia gainezka egoten den puntako egun-kopurua nabarmen gehitzen bada.
¿ Azpiegiturak:
1.¿ Riberako egitura arkitektoniko tradizionala mantentzea, kanpokoa baztertuz.
¿ Eraginpeko Aldea:
1.¿ Eraginpeko Aldeko biztanleak Parkearen kudeaketan txertatzea, bertako jardueren destinatzaile lehentasunezkoak izango direlarik.
¿ Beste proposamen batzuk.
Behin-behineko proposamen esperimentalak sartzen dira hemen, proposamen murriztaileagoak eman baino lehenago.
¿ Bisita-errejimena:
¿ Disuasio-neurriak jartzea, badaezpada, bisitarien emana kontrolatzeko. Parkearen Eraginpeko Aldeko hedabideak eta baliabide turistikoak erabil daitezke bisitari-sektore potentzial bat, nolabait, bertaratu ez dadin, batez ere jendetza handia espero diren puntako egunetan.
¿ Hedabideak erabiltzea, Valderejok neguan eta udan ¿bisitari gutxiko sasoiak¿ dituen natur eta kultur baloreak ezagutarazteko.
¿ Behin-behineko neurri hauek huts egiten badute, neurri murriztaileak ezarriko dira bisitarien kopurua kontrolatzeko; horrekin batera, beti ere, herritarrei neurri horien beharra eta zergatia ongi azalduko zaie.
¿ Luze gabe parke natural berriak deklaratuko dira eta beroietan zerbitzu eta azpiegiturak sortuko dira. Hori, berez, kontutan hartu behar den beste disuasio-neurri bat da.»
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: 146/2002 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa arautzeko II. Plan Zuzentzailearen zati arautzailea onartzen duena.
- Aldatzen du: 174/1995 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plana onartzeko dena.