- 215/2002 DEKRETUA, irailaren 24koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu215/2002 DEKRETUA, irailaren 24koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 5654
- Xedapen-zk.: 215
- Xedapen-data: 2002/09/24
- Argitaratze-data: 2002/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Gaur egungo gizartean, zenbait osagaik, esate baterako globalizazioak eta komunikazioaren gorakadak, puntako erreferentzia bihurtu dute irudia, eta erakundeek euren lehentasunen artean dute: nortasuna sendotzeko eta herritarrek erraz identifikatzeko baliabideez hornitzea.
Ikusizko leiho bakarraren barruan, sailen eta eurei atxikitako erakundeen jarduerak agerrarazteko irudi bateratua kaleratzearren, Eusko Jaurlaritza bere erakunde-nortasuna garatzen ari da. Bilakaera horren ondorioa da abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretua —indarrean dagoena—, eta Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua arautzen duena.
Bestalde, Administrazio-jardueraren irudi bateratu hori bateragarria da beste korporazio-irudi batzuekin, hain justu ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren aniztasun organikoa agerrarazten dutenekin. Ildo horretan, aipatu dekretuaren laugarren artikuluan berariaz aurreikusten denez, erakunde autonomoek nortasun-ikurrak izan ditzakete.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoa da, eta Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legean ezartzen denez, Euskal Polizia taxutzeko prozesuan eginkizun garrantzitsua dagokio. Jarduten hasi zenez geroztik nortasun propioa sendotuz joan da, formakuntza polizialaren arloan bere eskumenez baliatuaz, eta dekretu hau onartuaz agertzen da esandako hori, izan ere, dekretu honen bitartez ikusizko nortasun-elementu propioak hartzen baititu erakunde autonomoak, zeintzuekin bere ekintza publiko berariazkoaren irudia zabaltzen baitu.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2002ko irailaren 24an egindako bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren ikusizko nortasun-elementu grafikoei dagozkien espezifikazio teknikoak eta erabilera arautzea da dekretu honen helburua, betiere ikastegiaren eta bere jardunaren irudi bateratua lortzearren.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Ezaugarri Korporatiboa osatzen duten nortasun-elementu oinarrizkoak: "Euskal Herriko Polizia Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco" logotipoa eta ikurra dira, bietan ere Erakunde-Nortasunaren Eskuliburuan jasotako espezifikazioekin bat etorriaz (eskuliburu hori dekretu honetan onartzen da, eta eranskinean zehazten da).
Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Ezaugarri Korporatiboak, hots, ikurrak eta logotipoak bat egitea denak Erakunde-Nortasunaren Eskuliburuan zehazten diren erabilera eta taxuak izango ditu.
Edozelan ere, oro har ondoko hauetan agertu beharko du:
Erabilera ofizialeko menbreteak, dokumentuak, inprimakiak eta zigiluak.
Argitalpen eta iragarki ofizialak.
Ordezkatzaileak diren eta erabilera ofizialeko diren objektuak.
Hala ezartzen diren gainontzeko kasuetan.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Ezaugarri Korporatiboa modu egokian erabili beharko da ikusizko beste nortasun-elementu batzuekin batera, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua "beste marka batzuekin batera" idatz-zatian ezartzen den legez.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren ikusizko nortasun-elementu grafikoei dagozkien zehaztasun teknikoak eta elementu horien erabilera arautzen duen 280/1997 Dekretua, abenduaren 2koa, indargabeturik geratzen da
Vitoria-Gasteizen, 2002ko irailaren 24an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA
Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua onartzen duen irailaren 24ko 215/2002 Dekretuaren ERANSKINA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 4/2008 LEGEA, ekainaren 19koa, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa.
- Ikus: 318/1999 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duena.
- Ikus: 364/2005 Dekretua, azaroaren 8koa, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
- Indargabetzen du: 280/1997 DEKRETUA, abenduaren 2koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren ikus-nortasunaren elementu grafikoei dagozkien zehaztasun teknikoak eta elementu horien erabilkera arautzen dituena.
- Ikus: 4/1992 LEGEA, uztailaren l7koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa.