Euskadi.eus
  • 146/2004 DEKRETUA, uztailaren 13koa, Aralarko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

146/2004 DEKRETUA, uztailaren 13koa, Aralarko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 4106
  • Xedapen-zk.: 146
  • Xedapen-data: 2004/07/13
  • Argitaratze-data: 2004/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legeak natur baliabideak antolatzeko planak taxutzen ditu, inguru bat parke natural deklaratu aurreko plangintzarako tresna gisa.

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eskatuta, Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartu zen apirilaren 26ko 168/1994 Dekretu bidez, eta ondoren, apirilaren 26ko 169/1994 Dekretu bidez Parke Natural deklaratu zen inguru hori.

Ataungo Udalak hainbat ekimen turistiko sustatu nahi ditu Aralarko Parke Naturalaren eremuan Ataun aldea biziberritzeko asmoarekin eta betiere bere inguru naturalarekiko errespetu eta integrazio osoz.

Begietsitako ekimena bat dator Euskal Herriko Natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen bidez parke naturalentzako aldarrikatu diren helburu eta printzipioekin. Ataungo Udalaren proposamena zaintza aldetik orekatua eta iraunkorra da, eta era berean, hedatzeko aukera mugatuak dituen eskualde baten garapen ekonomikoa sustatzen du.

Horretarako ordea, Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, apirilaren 26ko 168/1994 Dekretu bidez behin betiko onartu zena, aldatu beharra dago.

16/1994 Legearen 2. artikuluko 5. idatz-zatian jasota dago natur baliabideak antolatzeko planak aldatzeko jarraitu beharreko prozedura, eta aldaketa onartzeko 7. artikuluan ezarritako prozedurara zuzentzen gaitu.

Prozedura horri jarraituz, hasiera batean aldaketa 2000ko irailaren 8ko Agindu bidez onartu zen eta aldi baterako, 2001eko maiatzaren 29ko Agindu bidez, biak Nekazaritza eta Arrantza sailburuak emanak. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldaketari buruzko aurretiazko txostena egin eta interesatuei entzunaldi tramitea ere eskaini zitzaien; aldaketa jendaurrean jarri zen eta kontsulta egin zitzaien eragina jasan zezaketen gizarteko talde eta erakundeei. Era berean, Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Batzordea-Naturzaintzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak eta Landaberrik ere egin dituzte aginduzko txostenak.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila da eskuduna gai honetan, irailaren 17ko 19/2001 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen dekretua aldatzekoa onartu ondoren, dekretu horretako 14. artikuluko e) idatz-zatian zehaztu egiten baita sail horri dagozkiola, beste jardute-eremu batzuen artean, "baliabide naturalak antolatzea, baso eta natura zaintzeko zerbitzua".

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko uztailaren 13an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

  1. – Planaren ondorengo artikuluak aldatu dira:

  1. – 13. artikulua. Jolas-jarduerak. C.– Arauak.

  1. idatz-zatia gaineratu da:

  1. – Turismo eta jolaserako ostalaritza- eta kirol-instalazioak onartzen dira. Instalazio horiek, ordea, "ekipamendu eta zerbitzu", "landazabal" eta "hirilur eta azpiegitura"ko barrutietan soilik kokatuko dira eta eraikuntza- eta azpiegitura-jarduerei buruz 16. artikuluan ezartzen dena errespetatuko dute.

  1. – 16. artikulua. Eraikuntza- eta azpiegitura-jarduerak. B.–Arauak.

    10. idatz-zatia ondoko idatz-zatiarekin ordezkatu da:

  1. – Debekatuta daude lehen sektoreari lotzen ez zaizkion egoitza-erabilerako eraikin berriak "hirilur eta azpiegitura" gisa definitutako barrutietatik kanpo. Debeku horretan ez dira barne hartzen baimendutako beste erabilera batzuetarako lagungarriak diren egoitza-erabilerara zuzendutako eraikinak.

    "Ekipamendu eta zerbitzuen" barrutian ezartzen diren turismo eta jolaserako ostalaritza- eta kirol-instalazioek ondoko arauak beteko dituzte:

    • Naturgunean integratuko dira eta horretarako material, kolore eta egitura egokiak erabiliko dira.

    • Borda edo etxola moduko egituretan oinarritzen diren ostalaritza-instalazioak soilik baimenduko dira, betiere sakabanaturik ezarrita. Debekatuta daude atxikitako eraikinak.

    • Eraikinen gehieneko profila solairu batekoa eta estalkipe batekoa da (BS+EP) eta gailurraren gehieneko altuera 6,00 metrokoa izango da.

    • Gaur egun dagoen zuhaiztia errespetatu egingo da. Baso-garbitzeak instalazioen segurtasunerako ezinbestekoak direnean soilik baimenduko dira eta, hala gertatuz gero, balio gutxien duten aleak moztuko dira.

    • Ez da igerileku edo kirol-egiturak eraikitzea baimenduko, baldin eta beren ezaugarri, bolumen edo formagatik kokatu behar diren naturgunearekin nabarmenki bateragarriak ez baldin badira.

    • Parkeko organo kudeatzaileak onartu beharko ditu proiektuak.

      "Landazabal" eta "hirilur eta azpiegitura" barrutietan ostalaritza- eta kirol-instalazioak dagokion udalerriko arau subsidiarioetan ezarritakoari egokituko zaizkio.

      1. Artikulu honi beste bi idatz-zati erantsi zaizkio:

        1. – "Landazabal" eta "hirilur eta azpiegitura" barrutietan soilik baimentzen da kutsatzaileak ez diren industriak ezartzea, betiere dagozkien arau subsidiarioetan ezartzen denaren arabera. Proiektuek Parkearen Organo Kudeatzailearen baimena izan beharko dute, ondorio horretarako plan berezi bat tramitatu eta onartuta dutenean salbu. Plan bereziak, hala badagokio, Aralarko Parke Naturalaren Patronatuaren aldeko iritzia jaso beharko du hasierako onespenaren aurretik.

        2. – Ez da eraikuntza-erabilerari lotzen zaion inolako isurketa kutsatzailerik baimenduko. Bere erabilera dela-eta saneamendu-sistema behar duten eraikin guztiek izango dute sistema egokia (hobi septikoa edo antzekoa), sare hidrologikora edo lurzorura isurketa kutsatzailerik gerta ez dadin.

        1. – 18. artikulua:- Lurzoruaren zainketa. B.–Arauak.

        1. idatz-zatia ondoko idatz-zatiarekin ordezkatu da:

        1. – Debekaturik egongo da lurzoruaren oraingo egoera ezertan aldatzea, baimendutako jardueretarako —abeltzaintza, nekazaritza, basogintza, eraikuntza, azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak— beharrezkoak diren aldaketak salbuetsita. Parkearen organo kudeatzaileak beste eginera batzuk baimendu ahal izango ditu, interes orokorrak horrela eskatzen duenean: zundaketak, zientzi ikerketak, eta abar.

        2. – Gaur egun dauden barrutiei beste barruti bat gaineratu zaie:

          30 bis artikulua: Ekipamendu eta zerbitzuen barrutia.

          1. Definizioa.

            Naturgunean integraturik eta gaur egun dauden natur baliabide eta balioen kontserbazioarekin bateragarriak diren ostalaritza- eta jolas-azpiegiturak kokatzera bereziki zuzentzen den barrutia.

          2. Jarraibideak.

            1. – Parke naturalaren balioak ezagutu daitezen eta balio horietaz goza dadin bultzatzea, ingurunean integraturik dagoen turismo- eta jolas-eskaintzaren bitartez.

            2. – Parke naturalaren eragin sozio-ekonomikoaren barruan dauden eskualde eta herriguneen garapen ekonomikoa sustatzea.

            3. – Eremuko turismo- eta jolas-jarduera barrutiko natur baliabide eta balioen kontserbazioa kaltetu gabe garatuko da.

          3. Araudia.

            1. – Barruti horietan ondoko erabilerak baimendu dira:

    • Bizitegi-erabilera, baimendutako beste erabilera batzuen erabilera osagarri gisa.

    • Naturgunean integratzen den ostalaritza-erabilera.

    • Kirol-jarduera, baimendutako beste erabilera batzuen erabilera osagarri gisa eta lurraren natur baldintzen aldaketa handia eskatzen ez duten modalitateetako erabilera nagusi gisa, betiere bertan ezartzea bidezkotzat hartzen denean.

    • Jolas- eta gizarte-erabilera, kirol-erabilerarako ezarritako baldintza beretan.

    • Zerbitzu-azpiegiturak: ur-hornidura, hondakin-uren arazketa, telefonia eta erregaien andelak, baimendutako beste erabilera batzuen erabilera osagarri gisa.

    • Merkataritza-erabilera, baimendutako beste erabilera batzuen erabilera osagarri gisa.

    • Bulego-erabilera, erabilera osagarri gisa.

    • Lur gaineko aparkalekua, baimendutako beste erabilera batzuen erabilera osagarri gisa, betiere aparkalekua ezartzeak lur naturalaren aldaketa handia eskatzen ez badu.

      1. – Erabilera horiek definitzeko, barruti honetarako plan berezia idatziko da. Plan berezi hori Lurzoruaren Legearen arabera tramitatuko da eta hasierako onespenaren aurretik Aralarko Parke Naturalaren Patronatuak txostena egin beharko du.

Apirilaren 26ko 168/1994 Dekretuan antolamendu mapari dagokion II. eranskinaren ordez ondorengo mapa erantsi da; bertan, Erremedio eta Imatzenea eremuak landazabal barruti gisa kalifikatu dira eta Marumendiko eremua ekipamendu eta azpiegitura barruti berrian sartu da.

(Ikus .PDF)