Euskadi.eus
  • 438/2005 DEKRETUA, abenduaren 27koa, 2005., 2006. eta 2007. urteei dagokienez Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

438/2005 DEKRETUA, abenduaren 27koa, 2005., 2006. eta 2007. urteei dagokienez Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 449
  • Xedapen-zk.: 438
  • Xedapen-data: 2005/12/27
  • Argitaratze-data: 2006/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeren bitartez, beren lan-baldintzak zehazterakoan Ertzaintzako funtzionarioek parte hartzea arautzen da; eta esandako hori, lege horren 103. artikuluan zehazten denez, Ertzaintzan ordezkaritza daukaten sindikatuen bitartez egingo da.

Aipatu aurreikuspena betetzearren, Ertzaintzako Mahai Negoziatzailea eratu zen, eta arlo horretan hasi zen sindikatuekin egin beharreko negoziazio prozesua, 103. artikuluan aipatzen dena. Prozesu hori amaitu da, 2005., 2006. eta 2007. urteetarako lan-baldintzak zehazten dituen Akordioaren bitartez. 2005eko abenduaren 12an Mahai Negoziatzaileak egindako bilkuran, Ertzaintzako ErNE eta LK sindikatuek eta Herrizaingo Sailak sinatu zuten aipatu akordioa.

Aipatu legearen 104.2 artikuluan jasotako zehaztapenen arabera, Akordioak balioa eta eragina izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar du, eta horixe egiten da dekretu honen bitartez.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

Vitoria-Gasteizen, 2005eko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Lan-baldintzei buruzko akordio hau Ertzaintzako karrerako funtzionarioei aplikatuko zaie, jarduneko zerbitzuan eta bigarren jardueran daudenei, baita praktiketan dauden funtzionarioei ere, salbu eta beren beregi baztertuta badaude.

Euskal Herriko Poliziaren Legearen bigarren ataleko hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritako aukera erabili ez duten Minoien Ataleko pertsonalari ez zaizkio aplikatuko lehen tituluko eta hirugarren tituluko lehen kapituluan ezarritako aurreikuspenak, ezta oro har akordio honetan ezarritako ordainsarien gaineko neurri guztiak ere.

Akordio hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta 2005eko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra arte izango du indarra, bestelako eperik ezarrita egon ezean. Ordezkoa indarrean jarri arte berariaz eta aldi baterako luzatuko da.

Akordioa 2007ko urriaren 1ean joko da isilean salatutzat. Data horretatik aurreko hilabete natural bat igaro baino lehen hasiko dira akordio berri bat lortzeko negoziazioak.

Akordioaren xedea Euskal Herriko Ertzaintzako langileen lan-harremanak normaltasunez moldatzea da.

Alde sinatzaileek akordioa zuzenean aplikatzeko konpromisoa harturik dute. Xedapen hauek beste batzuekiko lehentasunez aplikatuko dira eta ezarrita ez dagoen guztiari indarrean dagoen beharrezkoa arautegi osagarria aplikatuko zaio.

  1. tituluko (Lizentziak eta Baimenak) II. kapitulua eta I. titulua (Gizarte Arretak) akordio hau sinatzen den egunetik aurrea aplikatu beharko dira, baita indarrean berariaz jarriko diren aurreikuspenak ere.

    Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2001eko maiatzaren 2an emandako ebazpenean ezarritako ekoizkortasun-osagarria banatzeko irizpideek indarrean jarraituko dute 2005eko abenduaren 31ra arte.

    Orain artean indarrean izan diren lan-egutegiak aldaraztea dakarten lan-egutegiak indarrean sartu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira, salbu eta horiei buruzko testuan bestelakorik beren beregi ezartzen bada.

    Deuseztatu eta egingabetzat hartuko da akordio honetan ezarritako onurei funtzionarioek uko egitea.

  1. – Akordioaren indarralditik eta hura jagotetik eta aplikatzetik datozen arazoak, oro har, aztertzeko eta interpretatzeko xedearekin eratu da Batzorde Misto Parekidea, zeinaren akordioak lotesleak izango baitira alde sinatzailearentzat.

  2. – Batzorde Parekideak gutxienez 4 pertsona eta gehienez 8 kide titular izango ditu, akordioa sinatzen duten eskuordeak direnak:

    Herrizaingo Sailaren aldetik, Batzordearen kideen % 50.

    Sindikatu sinatzaileen aldetik, Batzordearen kideen % 50.

    Sindikatu sinatzaile bakoitzak hauteskunde sindikaletan lortutako emaitzak oinarri hartuta dagokion eskuorde izango du.

    Akordioak aldeetariko bakoitzaren batzordekideetarik gutxienez % 50eko adostasunaz hartuko dira.

    Batzorde Parekidearen idazkariak haren bileretan jorratutakoa jasoko du, akta egingo du eta fedemaile gisa jardungo du, hizpidez baina hautespiderik gabe, hartutako akordioen gainean. Halaber, idazkariak honako funtziook izango ditu:

    Aldeei behar besteko aurrerapenaz eta behar den moduan deialdia egitea, Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudian ezarritako irizpideen arabera.

    Jasotako eskabideak eta kontsultak jaso, erregistratu eta banatzea Batzordearen kideen artean.

    Polizia zentroei Batzordearen kideen berri ematea.

    Onetsitako aktak erregistratu eta hartutako akordioen ziurtagiriak ematea.

    Batzorde Parekideak hobetu funtziona dezan agindutako egintzak, hala nola akordioen ziurtagiriak lan-zentroetako iragarki-oholetan argitaratzea, baldin eta akordioak zentroei orokorrean eragiten badie.

    Batzorde Parekidea osatzen duten aldeek, Administrazioarekiko Auzibideetara jo baino lehen, elkarrizketa-bidea agortzeko konpromisoa harturik dute.

    Alde sinatzaileek batzorde horren funtzionamenduari buruzko araudia adostuko dute, onetsi ostean polizia zentro guztietan argitaratuko den araudi hori.

    Akordio honen testuan jasotako artikuluei dagokienez, aipatu batzordeak egin dezan interpretazioa eta ager ditzan irizpideak onartzeko konpromisoa hartzen dute akordio hau sinatzen dutenek.

Aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, akordioa indarrean dagoen artean, sor daitezen ezadostasunak, aldez aurretik, Batzorde Parekideari aurkeztuko dizkiote honako akordio hau sinatzen dutenek, hala batzorde horrek aztertu eta ebazpena eman dezan.

Batzorde Parekidearen baitan akordiorik iritsi ezean, batzorde horrek honako hau erabakiko du: gatazkak ebazteko borondatezko prozedurei buruzko konfederazioarteko akordioetan ezarritako bitartekotza prozedura erabiltzea, (PRECO II) Prozedura Lan Harremanetarako Kontseiluak kudeatzen baitu.

Horrela, Ertzaintzako langileen baldintzak araupetzen dituen akordio honen interpretaziotik datozen talde-gatazkei buruz Batzorde Parekidearen baitan akordiorik iritsi ezean, hura osatzen duen aldeetako edozeinek Lan Harremanetarako Kontseiluari eskatu ahalko dio 5 eguneko epean bitartekotza hasteko. Bitartekotza horretan gainerako aldeek parte hartu beharko dute, konfederazioarteko akordio horien 11. artikuluan aipatuta dagoen eran.

Jardun behar duen bitartekoa akordioz, eta, hala ez bada, zozketaz izendatuko da. Izendapen hau indarrean mantenduko da harik eta Batzorde Parekidearen zatietako edozeinek hari beste izendapen bat burutzeko eskabidea aurkeztu arte. Hala ere, kasu bakoitzean elkarrekin bat etorririk izendatu ahalko dira PRECO II delakoaren bitarteko-zerrendan dauden beste profesional batzuk.

Bi aldeen adostasunez, adiskidetze, bitartekotza edo tartekaritza-prozedurak eskatu ahalko dira bestelako gaien gainean.

Herrizaingo Sailak diru-laguntza emango du kirol instalazioak erabiltzeagatiko gastuaren urteko zenbatekoa ordaintzeko, gehienez 75 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa inola ere ez da izango benetako gastua baino handiagoa, betiere onuradunak izan ditzakeen bestelako diru-laguntzak deskontatuta. Horretarako, ertzainari proportzioan dagokion kuotaren zatia baizik ez da hartuko kontuan.

  1. – Akordio honen aplikazio-eremuan sartuta dauden langileak istripu-polizak estalita egongo dira. Poliza hori, sinatzen den egunetik aurrera, kapital batzuen araberakoa izango da. Kapital horiek honakook izango dira:

    Heriotza 61.808 euro

    Ezintasun iraunkor handia 78.817 euro

    Erabateko ezintasun iraunkorra 100.255 euro

    Ezintasun iraunkor partziala, 100.255 euro

    baremoaren arabera

    Poliza horretan aurreikusitako arriskuak estalita daude, zerbitzuak ematean edo zerbitzutik kanpoan gertatzen direla kontuan izan gabe.

    Poliza honen estalduraren barruan, ezintasun iraunkor partzialaren kontingentzian, estalita daude istripuaren ondoriozko lesioen, mutilazioen eta behin betikoak eta baliaezintasunekoak ez diren deformazioen baremoko kalte-ordainak.

  2. – Halaber, pertsonal horrek bizitza-aseguruaren poliziaren estaldura izango du, eta honako zenbateko hauek izango ditu akordioa sinatzen den egunetik aurrera:

    Heriotza 25.000 euro

    Erabateko ezintasun iraunkorra 25.000 euro

    Ezintasun iraunkor osoa 64.194 euro

  3. – Baldin eta istripuaren ondoriozko kontingentziaren bat gertatzen bada, bizitza-polizako kontingentzia berarekin aseguraturiko kapitala jasotzeko eskubidea izango dute gainera onuradunek, ezintasun iraunkor partzialari dagokionez izan ezik.

    Ertzaintzako langileak erantzukizun zibileko polizak estalita daude. Poliza hori Autonomia Erkidegoko Administrazioak harpidetu du Euskadiko Erkidegoko Administrazioaren, beraren Erakunde Autonomiadunen, beraien eskuordeen, enplegatuen eta menpekoen alde, beren funtzioak edo lanbide jarduera burutzen dituztenerako. Poliza horren estaldura 6.010.124 eurokoa da gehienez, gainontzekoei egindako kalteengatik. 600.000 euroko azpimuga egongo da, egindako kalteak Administrazioko enplegatuen lanbide erantzukizunaren ondoriozkoak direnean.

    Estaldura horien gehikuntza, Akordio honen indarraldiko urteetan, ordainsarietarako ezarritako gehikuntza orokor behar da izan, akordio honen 54. artikuluan ezarritako ordainsari-igoera orokorrerako ezarritakoaren berdina izango dena.

  4. Administrazioak informazioa emango die ertzainei sinaturiko polizen baldintzen inguruan, eta horretarako publizitatea egingo da lantokietan eta Giza Baliabideetako Interneteko atarian.

Ertzaintzako kideek, jardunean daudenek, dauden aurrekontu-zainpeketen barruan, korriturik gabeko aurrerakin arruntak jasotzeko eskubidea izango dute. Aurrerakin horiek, gehienez, haien hileko alokairu likidoaren % 100ekoak izango dira. Haiek eskubide hori izango dute, baldin eta hila bukatu baino lehen, Administrazioarekin lotzen dituen zerbitzu-lotura bukatuko dela aurreikusten ez bada. Aurrerakin horiek eskatutako hilari dagokion nominan konpentsatu beharko dira.

Halaber, hileko edozein atxikipen egiten zaien pertsonentzat, hileko aurrerakinaren gehieneko zenbatekoa honelakoa izango da: hileko alokairu likidoaren % 100 ken atxikipen hori.

Aurrerakina lehenbailehen ordainduko da, EAEko Administrazio Orokorrak ezarritako ordainketa-egunen arabera.

Egin gabeko lanari dagozkion ordainsarien pentzutako kopuruak ordaintzea nominen aurrerakin kontsideratuko da.

Jarduneko zerbitzuko edo bigarren jarduerako pertsonalak eta trebakuntzako fasea gainditu duten praktiketako funtzionarioek (Akordio honen eremuaren barruan) nominaren aurrerakina jasotzeko eskubidea izango dute akordioa ofizialki argitaratzen denetik aurrera, jarraian azaltzen den arautegiarekin bat etorrita:

  1. – Karrerako funtzionario ertzainei eman beharreko nomina aurrerakinen gehieneko zenbatekoa 6.900 eurokoa izango da, artikulu honetako laugarren atalean ezarritako a), b), c), d), e), i), j), k) kausetako baten ondoriozko eskaera tarteko dela; aurrerakina 24 hileko gehieneko epean itzuli behar da.

    Karrerako funtzionario ertzainei eman beharreko nomina aurrerakinen gehieneko zenbatekoa 9.700 eurokoa izango da, artikulu honetako laugarren atalean ezarritako f), g), h), l), m) kausetako baten ondoriozko eskaera tarteko dela; aurrerakina 48 hileko gehieneko epean itzuli behar da.

    Praktiketan diren funtzionario ertzainei eman beharreko nomina aurrerakinen gehieneko zenbatekoa 4.210 eurokoa izango da; praktiken aldia amaitzeko aurreikusitako eguna baino lehen itzuli beharko da aurrerakina.

    Gastua egiteagatik definituriko kontzeptuetan, gastuen frogagirietan agertzen den zenbatekoak ezarritako gehieneko mugaren barruko zenbatekoa eman beharko da; izan ere, frogagiri horiek, premiazko beharrizana egiaztatzeko agiriak diren aldetik, eskatzailearen eskaerari erantsi behar zaizkio.

  2. – Aurrerakin horiek ez dute interesik sortuko, eta gehieneko epea baino epe laburragoan itzul daitezke.

  3. – Baldin eta aurretik hartutako izaera bereko konpromisoak likidatuta ez badaude, ez da beste mailegurik emango. Halaber, gutxienez, sei hilabeteko epealdiak pasatu behar du mailegu baten kitapenetik beste bat emateko eskabidera. Hala eta guztiz ere, f) eta g) idatz-zatietan aipatuta dauden kariak ezin dira elkarrekin bateratu, eta hamar urteko epealdian mailegu bakarra jasotzeko eskubidea emango dute. Ez zaie borondatezko eszedentziarik emango maileguen onuradunei, harik eta maileguak osotasunean itzuli ez arte.

  1. artikuluan ezarritako bizitza eta istripuen aseguru-polizen lehen onuradun izendatuko du eskatzaileak Herrizaingo Saila, hain zuzen ere gertaera eragilea izatean amortizatzeko dagoen aurrerakinaren kopuruari dagokiona. Laguntza eskatzean egingo da izendapena, eta errebokaezina izango da.

  1. – Premiazko beharrizanak. Ondoko jazoerak hartuko dira hartakotzat:

    1. Eskatzailea ezkontzea edo Izatezko Bikoteen Erregistroa izena eman duena, seme-alabaren bataio edo jaunartzea.

    2. Eskatzailearen dibortzioa, banantzea edo ezkontza-deuseztasuna.

    3. Ezkontidea edo seme-alabak edo Izatezko Bikoteen Erregistroan izana emanda dauden seme-alabak hiltzea.

    4. Seme-alabak jaiotzea, adoptatzea eta harrerakoak jasotzea.

    5. Eskatzailearen gaixotasun edo kirurgi ebakuntza larria.

    6. Ohiko etxebizitza erostea.

    7. Banku-kredituak amortizatzea, ohiko etxebizitzaren erosketaren kariaz.

    8. Etxebizitza artatzeko beharrezko eta ezinbesteko lanak egitea.

    9. Lan-zentroa kokatuta dagoen herrian hartzea bizilekua.

    10. Altzariak erostea.

    11. Zentro ofizialetako ikasketetatik datozen matrikula-gastuak, eskatzaileari dagozkionak.

    12. Zerbitzuaren beharrizanengatik ibilgailua erostea.

    1. Garajea eskuratzea.

      Kalifikazio hori merezi duten beste antzeko inguruabar batzuk.

      Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloak ezetza eman dien eskabideak Batzorde Parekideari aldizka jakinaraziko zaizkio.

  2. – Tramitazioa.

    Mailegu-eskabideak aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, egitate kausatzaileari dagokion egunetik harakoa. Hala ere, salbuespenezko balizkoetan, egitate kausatzaileari dagokion eguna baino lehenagoko data duten eskabideak onartu ahalko dira, mailegua ematen denean hasiko den bi hilabeteko epean beharrezko egiaztagiriak aurkezteko konpromisoarekin batera badoaz. Konpromiso hori ez betetzeak aurrerakina berehala ezereztatzea ekarriko du.

  3. – Amortizatzeke dauden kredituon kopuruen guztirako zenbatekoa ez da izango: ukitutako taldearen alokairu-masaren % 4koa baino handiagoa. Masa horretan ez da Gizarte Segurantzako kostua sartuko, Gobernuaren pentzutakoa dena. Aurretiko kitapena gertatuz gero, sei hilabetek pasatu beharko dute beste kreditu bat eskatzeko, Batzorde Parekideak aztertuko dituen salbuespenezko kasuetan izan ezik.

Funtzionarioek borondatezko erretiroarengatiko sarirako eskubidea izango dute erretiroa hartu baino hamar urte lehenago baldin eta jarduneko zerbitzuan edo bigarren jardueran izan badira. Zenbatekoak jarraian adieraziko dira:

  1. borondatezko erretirorako ezarritako adina bete baino gutxienez hiru hilabete lehenago egiten bada eskaera eta

  2. hala denean, eskatu ahal den aurretiko tramitearen erantzuna ezagutzen denean hasiko den hilabeteko epean baliatzen bada eskubide hori.

    Edonola ere, ondore ekonomikoak borondatezko adina betetzen den egunean sortuko dira.

    Hilekoen kopurua zehazteko, kontuan hartuko da ezen goian aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten funtzionarioei beren derrigorrezko erretirorako urtebete gutxiago falta zaiela, hala denean eskatu ahal den aurretiko tramitea gorabehera, adina betetzen den datan erretiroa har badezakete.

    Interesa duenak Gizarte Segurantzaren ebazpena aurkeztu ondoren, borondatezko erretiroa adierazteko ebazpenean ezarritako kalte-ordaina ordainduko da; ebazpen horretan erretiroari buruzko adierazpena eta ondorioak izango dituen eguna agertuko dira. Halaber, Gizarte Segurantzaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, interesa duenak baliaezintasun-espedienterik ez duela egiztatzen duena.

    Sariaren zenbatekoa eskala baten arabera kalkulatuko da, urteko ordainsari gordin osoei begira betiere. Eskala hori honelakoa da:

    ADINA HILEKOEN KOPURUA

    60 urte 24 hileko

    61 urte 18 hileko

    62 urte 9 hileko

    63 urte 6 hileko

    64 urte 3 hileko

    Baldin eta lan baldintzei buruzko akordio honen indarraldian erretiroa hartzeko adina aldatzen bada eta azaldutakoa baino adin txikiagoarekin har badaiteke erretiroa, 60 urterekin erretiratzeari buruz xedatu dena aplikatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ezarritako Itzarri izeneko gizarte aurreikuspen sistemaren barruan daude Ertzaintzako karrerako funtzionarioak. Hala nahi duen funtzionarioak borondatezko banakako ekarpen osagarriak egin ditzake fondo horretan bere pentzura.

000 euroko fondo ekonomikoa eratuko da 2006. urterako. Kopuru hori igo egingo da akordio honen indarraldiko urteetako ordainsari osoetarako ezarriko den igoeraren neurri berean, akordioaren 54. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz.

Gizarte Fondoaren Batzorde bat eratuko da eskaerak aztertzeko eta ebazpena emateko proposamena egiteko, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 103. artikuluko negoziazio mahaitik sortuko dena. Batzorde horri dagokio fondoaren funtzionamenduari buruzko arautegia onestea, baita dirulaguntzen kopuruak eta horien zenbatekoak ere ezarritako irizpideen eta fondo-baliakizunen arabera.

Hurrengo urteko hilaren barruan egingo da banaketa, aribidean dauden urteko abenduaren 31ko eskabide guztiak jaso ostean. Alde batera lagako dira bere premiatasun bereziarengatik aurretik aztertzea beharrezko duten balizkoak, betiere Batzordearen ustetan hala bada.

Gizarte Fondoaren pentzura finantzatzekoak diren arretetatik baztertu egingo dira osasun sistema publikoak edo aurreikuspenen beste sistema publikoak emandako laguntza mediko-farmazeutikoa osatzen duten tratamenduak eta ebakuntzak, premia eta larritasun bereziko kasuetan izan ezik. Halakoetan Gizarte Fondoaren Batzordearen irizpenaren eskumenaren pean jarri beharko dira.

Administrazioak gehienez 72.120 euroko diru-laguntza emango die jarduneko zerbitzuan edo bigarren jardueran diren karrerako funtzionarioei, intereseko % 30 izanik. Finantza erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko etxebizitza erosteko emandako kredituaren printzipalari dagokio kopuru hori, baina kreditu horren bizitzako lehen 10 urteetara mugatuta, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

  1. Ohiko etxebizitza behin erostea akordio honen indarraldiak iraun bitartean.

  2. Bizitokiz aldatzea, bai eskatzailearen lantokian dagoen lurralde-mugaketaren barruan dagoen herri batera, bai lantokiko 20 km-ko gehieneko distantziara dagoen herri batera.

    Baldin eta lanpostuaren destinoa lurralde historiko baten edo autonomia erkidego osoaren barrukoa bada, basea duten lantokia hartu beharko da erreferentziatzat 20 km-ko distantzia zenbatzeko.

  3. Leku-aldaketak 50 km-koa baino luzeagoa izan behar du.

    Horretarako eskubidea galduko da administrazio-egoeraz aldatzen denean (2. jardueraren kasuan izan ezik) edo destinoaz aldatzen denean, balizko batzuetan izan ezik. Balizko horiek honakook dira:

    1. – Derrigorrezko zerbitzu-eginkizunaren bitartez gertatzea.

    2. – Lanpostuaren amortizaziotiko behin-behineko atxikipena.

    3. – Izendapen askearen bitartezko beste jomuga batekiko atxikipena.

    4. – Behin-betiko atxikipena, destino-aldaketak 30 km-tik beherako lekualdaketa dakarrenean.

    5. – Ohiko etxebizitza aldatzea beste herri batera.

      Ohiko etxebizitza erosteko diru-laguntza hori emateak ezin du Ertzaintzaren alokairu-masa gordinaren % 1 gaindituko du.

  1. – Herrizaingo Sailak lege-aholkularitza emango die ertzainei, baldin eta berauek ertzain bezala badihardute eta beren funtzioak betetzen badabiltza. Lege-aholkularitza emango die, arreta juridikoa eskatzen den jarduketa markaturiko lanalditik kanpo burutzen dela ere.

  2. – Xede hori eraginkor egiteko xedez, Herrizaingo Sailak dagoeneko emandako barneko arauak eta haren garapenean zehar ematen direnak aplikatuko dira.

  3. – Ertzain bat Ertzaintzako beste funtzionario batek ustezko urratze penalarengatik bere funtzioak betetzearen kariaz salatzen badu eta salatuak bere defentsa Herrizaingo Sailaren mendean ez dauden zerbitzu juridikoei agintzea aukeratzen badu, Herrizaingo Sailak 600 eurorainoko diru-laguntza emango du zerbitzu juridiko horiek ordaintzeko, baina aurretik minuta egiaztatu behar da. Izan ere, pertsona horiek funtzionarioak dira.

  1. – Ertzainen ibilgailu partikularrek egintza terroristaren ondorioz jasaten dituzten kalteetarako, akordio hau sinatzen den egunetik aurrera, diru-laguntzak emango ditu Herrizaingo Sailak. Haien zenbatekoa: ibilgailua saltzeko daukan balioaren eta haren erabilera-balioaren arteko diferentzia. Gutxienez, 1.500 euroko diru-laguntza bermatuko da ezbeharra jasaten duen ibilgailuko. Diru-laguntza Aseguruen Konpentsazioko Partzuergoak eta Herrizaingo Saileko Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoak izapidetu eta ordaindu ostean sortuko da. Peritu Tasatzaileen Elkargo Profesionalaren bitartez egingo da peritutza. Diru-laguntza horiei buruzko informazioa emango zaio Batzorde Parekideari. Diru-laguntza hori ordaintzeko, ezinbestekoa da Terrorismoaren Biktimen Aldeko Bulegoak aldeko txostena ematea.

  2. – Herrizaingo Sailak matrikularen aldaketa tramitatutako du segurtasuna dela-eta, interesatuak hala eskatzen badu, baina ertzainak ez du ezer ordaindu beharko.

  3. – Herrizaingo Sailak BTP eta C-1 txartelen edo baliokideen berriztapena osorik ordainduko du, gehienez 10 euro emango dira argazkien gastuagatik.

  1. – Polizi lanak izaera espezifikoa duela eta zerbitzu publikoa dela eta, akordio honek ukituta dauden langileak zerbitzu iraunkorreko egoeran daude. Haien lan-baldintzak aldatu ahal dira, bai ordutegiak bai lanaldia eta egutegia, garatu beharreko funtzioaren beharrizanengatik.

  2. – Urtean 1.592 orduko lanaldia izango da akordio honen aplikazio-eremuaren barruko pertsonalarentzat.

  3. – Lan-egun baten hasieraren eta hurrengoaren artean gutxienez 12 orduko atsedena izango da oro har, Ertzaintzaren lana antolatzeko araubidea edozein delarik ere. Halaber, laneko aste bakoitzaren artean gutxienez 48 orduko atsedena izango da. Baldintza horiek egokitu egingo dira ordutegi-araubide mota bakoitzerako, eta ez dira aplikatuko ezartzen diren ordutegi-araubideetan.

  4. – Gaueko txanda abenduaren 24an, goizeko eta arratsaldeko txanda abenduaren 25ean, gaueko txanda abenduaren 31n eta goizeko eta arratsaldeko txanda urtarrilaren 1ean zerbitzua ematen duen pertsonalak eskubidea izango du mantenu-sari erdiari dagokion zenbatekoa jasotzeko eskubidea, salbu eta jantokiko zerbitzua dagoen poliziako instalazioetan badago. Egun horiek larunbatarekin edo igandearekin badira, goizeko txanda eguneko txandari dagokiola ulertuko da, gaueko txanda arratsalde-gaueko txandari.

  5. – Ohiko lan-egunaren gehieneko iraunaldiaren ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko istripuak edo aparteko besteko kalte-ordainak prebenitzeko edo konpontzeko edo aparteko gertaerei edo gertaera larriei aurre egiteko lan egindako gehiegizko orduak.

  6. – Hurrengo artikuluetan arautzen diren ordutegiak eta ordutegi-araubideak egokitu ahal izango dira, aurreikusten diren beharrizan berrien arabera, baina aurretik negoziatu beharra dago Euskal Herriko Poliziaren Legearen 103. artikuluan ezarritako mahaian negoziatu beharko litzatekeena. Ordutegi-araubide berriak sortzeko, mahai horretan negoziatu beharra dago urte bakoitzeko azken hiruhilekoan, edo aldaketak sartu beharraren ondorioz hala egin behar denean.

  1. – Benetako sarrera-orduaren eta benetako irteera-orduaren artean iragan den denbora izango da benetako lana, salbu eta atseden denboren kasuan hala ezarrita dagoen egutegietan.

    Horri kalterik egin gabe, beren beregi ezarrita dagoen inguruabarretan, bidezkoa izango da lan-denbora gisa zenbatzea kasu bakoitzean ezarritako orduak.

  2. – Konpentsazioaren ondorioetarako, oro har, gaueko lanaldia 22:00etatik edo 23:00etatik 6:00etara edo 7:00etara egindako lana izango da, zerbitzu hasteko eta amaitzeko orduaren arabera, hurrenez hurren. "Erreten" gisa izendaturiko lanaldi-motetan 00:00 eta 08:00ak bitarteko denbora izango da.

  3. – Konpentsazioa egitearen ondorioetarako (hala ezarrita dagoenean), oro har, larunbateko eguneko txanda hasteko orduaren eta hurrengo asteleheneko goizeko txanda hasteko orduaren artean egindako lanari deritzo asteburuko lana. Halaber, ordu libretzat joko dira jaieguneko goizeko txanda hasten denetik hurrengo eguneko goizeko txanda hasi arte lan egindako orduak.

  4. – Herrizaingo Sailak urte bakoitzerako jaien egutegi ofizialean ezarritakoak izango dira jaiegun ofizialak eta tokiko jaiegunak. Ordutegi-araubidean hala ezarrita dutenek izango dituzte jaiegun horiek, betiere bertan ezarritako baldintzen arabera.

  5. – Honelaxe zenbatuko dira Unitatearen Kontseiluetara joaten direnen orduak:

    1. Goizeko txandan joatea. Ez dago aldaketarik programaturiko txandaren zenbaketan, salbu eta txandaren amaierako ordua gainditzen bada. Hala denean, gehiegizko orduak lanaldiaren luzapen gisa zenbatuko lirateke.

    2. Txanda librean joatea, arratsaldeko txanda programatuta. Unitatearen Kontseiluaren iraunaldiko orduak lanaldiaren luzapentzat hartuko lirateke.

    3. Txanda librean joatea, bezperan gaueko txanda programatuta. Ez da zerbitzurik eman behar izango aurreko gauean, eta bertan emandako orduak zenbatuko lirateke. Unitatearen Kontseilura joateagatik ez da zenbatuko ordurik. Unitatearen Kontseilura joan den egunaren kasuan, gaueko txandan eman beharko da zerbitzua.

    4. Txanda librean joatea, egun berean gaueko txanda programatuta eta bezpera egun librea izanik. Unitatearen Kontseiluan emandako orduak lanaldiaren luzapentzat hartuko dira.

    5. Egun librean joatea, bezperan gaueko txanda programatuta. Ez da zerbitzurik eman behar izango hurrengo gaueko txandan, eta kontseiluan emandako orduak zenbatuko dira. Unitatearen Kontseilura joateagatik ez da ordurik zenbatuko.

    6. Egun librean joatea. Hiru ordu zenbatuko dira, baina benetan iraun duen denbora zenbatuko da indize zuzentzailerekin indize hori handiagoa denean.

Hauexek dira lan-ordutegien araubide-motak:

  1. Txanden ordutegi-araubidea.

  2. Lanaldi normalizatu zatituaren ordutegi-araubidea eta lanaldi normalizatu jarraituaren ordutegi-araubidea.

  3. Ordutegi malguko araubidea.

  4. Ordutegi espezifikoko araubideak.

  1. – Urte guztiko eguneko 24 orduetan funtzionario kopuru jakin bat behar duten unitateetan egingo da txanden ordutegi-araubidea, eta bereziki Herritarren Segurtasuneko unitateetan.

  2. – Txanden ordutegi-araubideko urteko lanaldia bost edo hiru asteko lan-zikloetan banatzen da bakoitza; ziklo horiek elkarren atzetik daude etenik izan gabe.

    1. eranskinean zehazten diren lan-egunen eta txanden eta atseden egunen segidek osatzen dituzte bost eta hiru asteko lan-zikloak. Horretarako, honelaxe identifikatuko dira txandak: goizekoa (GO), arratsaldekoa (A), gauekoa (G), asteburukoa (I) eta asteko arratsalde-gaua (AG) edo lanaldi zatitua (Z). Libre gisa (L) identifikatzen da atsedeneko txanda.

      Kadentzia deritzo aurreko atalean aipatzen diren lan egunetan eta txanden segida bakoitzari.

      Urteko lanaldian II. eranskin horretan agertzen diren kadentziak konbina daitezke.

      Txanden ordutegi-araubidean urteko lanaldia betetzeko kadentzia-multzo horrek ematen du funtzionario bakoitzaren urteko egutegia.

      Unitatean urtean zehar erabiliko diren kadentziak finkatuko dira poliziako zentroetan, eta nahikoa publizitate emango zaie.

      Txanden ordutegi-araubidean esleitutako pertsonala halako moldez banatuko da non zikloko asteen kopurua lan-taldeen kopuru bera izango baita.

  3. – Aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen finkatuko da txanden ordutegi-araubideari esleitutako funtzionario bakoitzaren urteko egutegia, eta nahikoa publizitate emango zaio. II. eranskinak dakartzan kadentziak aplikatu eta konbina daitezke.

    Lehenengo eta behin, pertsonal boluntarioari aplikatuko zaio, eta unitatean denbora gehiago daramatenek izango dute, eta horien artean, kategoria bakoitzean ordena-zenbakirik hoberena duenak. Pertsonal boluntariorik egon ezik, txandaka eta berdintasunez egingo da esleipena aplikatu beharreko atal edota talde bakoitzeko pertsonal guztiaren artean. Esleipena lehenago azaldutakoaren kontrako ordenan hasiko da, eta urte naturala erabiliko da denbora erreferentziatzat azaldutako ondorioetarako.

    58 urte beteta dituen eta era horretako ordutegi-araubidean gutxienez 10 urte daramatzan pertsonala goizeko txandan hasiko da zerbitzua ematen, halaxe eskatzen badu eta gaueko txandako lana badu planifikatuta. Lan-taldea aldatu egin daiteke hori dela-eta.

  4. – Lan-taldeetako kideen artean aldaketak egin behar direnean, oro har, ahal dela pertsonal boluntarioarekin egingo da, eta lehentasuna izango dute taldeari eusteko unitatean denbora gehiago daramatenek, eta horien artean kategoria bakoitzean ordena-zenbakirik hoberena duenak.

  5. – 8 orduko lanaldia izango da lan-egun planifikaturiko ordutegi-araubidean, astelehenetik ostiralera hain zuzen. Larunbatetako eta igandeetako lanaldi planifikatuetan, 12 orduko tartea egongo da sartzeko eta irteteko orduen artean. Salbuespenez, hiru asteko zikloan, goizeko eta arratsaldeko lanaldiak ematea erabaki daiteke lanaldi zatituan.

  6. – Zerbitzuaren beharren arabera, aldatu egin daitezke kadentzia jakin batean esleitutako laneko txandak, eta aldaketa horren berri emango dio unitateko buruak hurreko nagusiari eta halaxe jakinaraziko dio interesa duenari ahal dela 48 ordu lehenago, eta horretarako arrazoiak emango dira. Zerbitzuaren beharrak direla-eta egindako aldaketa, pertsonal boluntarioak egin ezik, gaueko txanda planifikatua duen pertsonalak baizik ezin egin dezake, taldeko kideen arteko txandak egingo dira, bai boluntarioen artean horrelakorik badago, bai nahitaezko pertsonalaren artean.

    Baldin eta txanda-aldaketaren ondorioz hurrengo lan-eguna hasi arteko hamabi orduko atsedenaldia ezin errespeta badaiteke, baimena izan dezake ertzainak laneko txanda planifikatu osoagatik, betiere zerbitzuaren beharrizanek horretako modua ematen badute; lanaldi hori lan egindako ordutzat zenbatuko da.

    Baldin eta zerbitzuaren beharrizanak direla-eta planifikaturiko txanda osoan egon beharra badago, 27. artikuluko bigarren idatz-zatian ezarritako indize zuzentzaile egokia aplikatuko zaie aldatutako laneko txandan benetan lan egindako orduei, baldin eta ordu horiek lan egindako eta planifikatutako txanda amaitu baino lehen edo amaitu ondorengo hamabi orduen barruan badaude. Halaber, ziklo bakoitza hasi baino lehen, aldatu egin daiteke aplikatu beharreko kadentzia, baina aurretik hurreko agintariaren ikus-onetsia behar da. Aldaketaren berri astebete lehenago emango zaio interesa duenari, eta horretarako zioak emango dira.

  7. – II. eranskinean zehazturikoak izango dira txanda bakoitzeko irteerako eta sarrerako orduak.

    Akordio honen 17.1. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz, salbuespenezkoak izango dira zerbitzuaren beharrak betetzeko sarrerako eta irteerako orduetan egiten diren aldaketa guztiak, eta aldaketa egiteko zioak eman beharko dira. Zio horiek ohiko bideetatik jakinaraziko zaizkio Giza Baliabideetako Zuzendaritzari.

    D txandan sartzeko ordutegia nahitaez finkatzen bada unitate batean eta egun jakin batzuetarako 8:01 eta 11:00ak bitartean, 14 ordu izango balira moduan zenbatuko dira lan egindako orduak.

  8. – Artikulu honetan arautu den ordutegi-araubidean ezarritako kasuetan, gauean planifikaturiko eta benetan egindako egun oso bakoitzean (8 ordu egunean) gaueko eta arratsalde-gaueko txandetan, sei minutu osagarri sortuko dira lan egindako ordu bakoitzeko, aurreko lerroaldean ezarritako aukera baliatzen denean izan ezik. Oro har gauean lupertuko dira hala zenbaturiko orduak, 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Pertsonalak, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, 15 euro jasotzeko aukera izan dezake gaueko txandan planifikaturiko eta benetan lan egindako txandako egun oso bakoitzeko, eta horretarako idatziz egin beharko dio eskaera bere zentroari. Urtean behin izango da aukera hori; urte naturalaren barruan ezeztaezina izango da eta aurreko lerroaldean ezarritako orduen indizea ez zenbatzea ekarriko du. Baldin eta pertsonalak ez badu benetan lan egiten txanda osoa edo lanaldi murriztua ezarrita badu, proportzio berean murriztuko da zenbatekoa.

    Sei minutuko denbora osagarria edo, hala denean, 15 euro jasotzeko eskubideari eutsiko zaio baldin eta, gaueko txanda planifikatuta izanik, laneko beste txanda batean ematen bada zerbitzua zerbitzuaren beharrak direla-eta.

    Bi hilabeteko gehieneko epea dago artikulu honetan ezarritako kasuetako diru-kopurua ordaintzeko, diru-kopuruak sortzen diren egunetik kontatzen hasita.

  9. – Baldin eta, arratsaldeko txandan (X-L) planifikaturiko astean zerbitzua eman ondoren, pertsonala egun librean lanera larunbatean deitu izana dela bide lan egiteak bi lan-asteren arteko 48 orduko atsedenaldiko bermea ez betetzea badakar –17.3. artikuluan xedatua-, ertzainak eskubidea izango du hurrengo asteko egun batean zerbitzurik ez emateko, ahal dela astelehenean edo asteartean, eta egun horretarako planifikaturiko txandaren zenbaketari eutsiko zaio. Neurri hori ez da aplikatuko hauteskundeetan zerbitzua emateko deia egiten denean, ezta 17.5. artikuluan ezarritako kasuetan ere.

  1. – Lanaldi normalizatuko ordu-araubidean, hura astelehenetik ostiralera arteko aste-lanalditan antolatuko da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan atseden hartuko delarik.

  2. – Lanaldi normalizatuaren araubideko sarrera-ordutegia 7:00 eta 9:00 bitartekoa izango da goizez; eta 14:30 eta 15:30 bitartekoa arratsaldeko lanaldirako, unitatearen arabera. Irteera egunean gutxienez 7 orduko eta gehienez 8 orduko lanaldia egin ostean burutuko da. Unitate bakoitzean aplikatu beharreko ordutegi zehatza finkatuko da urteko 1.592 orduko lanaldian, eta hogeita hamar minutuko malgutasuna aurreikusiko da sartzeko orduetan. Ezarritako ordu kopurua bete ondoren emango da amaitutzat lanaldia.

  3. – Ordutegia lanaldi zatituaren araubidean garatzen denean, eguneko lanaldiak oro har gutxienez ordubeteko eta gehienez ordu biko etenaldia izango du. Gutxieneko iraupen luzeagoa adierazi ahalko da zerbitzua egitea bermatzeari begira.

  4. – Zerbitzuak lanaldi normalizatu etengabean egiten diren unitateak goizeko lanaldiko prestazioaren eta arratsaldeko lanaldikoaren arteko txandakakotasuna antolatu ahalko du lanaldi-araubide horri atxikitako funtzionarioen artean. Halaber, lanaldi normalizatu etengabeen prestazioaren eta lanaldi normalizatu zatituenaren arteko txandakakotasuna aurreikusi ahalko da baina araubide horrek amore emango du pertsona bat lanaldi zatituko ordutegia duela lanean beti egotea bermatzeko, ukitutako langileen opor-luperketan eta aldi baterako ezintasunarengatiko lizentzia-kasuetan ere. Era berean, lanaldi etengabea lanaldi zatitu bihurtu ahalko da 24 ordu lehenago, zertarako-eta dena delako unitatean zerbitzua behar bezala egitea bermatzeko.

  5. – Goizeko eta arratsaldeko lanaldi etengabeen arteko txandaketako araubideko edo lanaldi normalizatu etengabeen eta zatituen arteko txandaketako araubideko funtzionario talde biren edo gehiagoren existentzia finkatu behar den Unitateek taldeen kopurua zehaztuko dute eta langileak haiei esleituko dizkiete urteroko abenduaren 31 baino lehen, esleipen horri publizitatea emanez. Esleipen hori ukitutako funtzionarioaren urteko egutegiaren finkapentzat hartuko da.

  1. – Ordutegi malguaren araubidea astelehenetik ostiralera burutuko da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan atseden hartuko delarik, oro har. Hala ere, atseden-egunotan lan egitea gerta daiteke, zerbitzuaren beharrizanengatik. Artikulu honen 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritako bermeak errespetatuko dira.

  2. – Ordutegi malgua gutxienez zazpi orduko eguneko lanalditan garatuko da. Aipatutako gutxieneko lanaldia beteta lanean emandako orduak, zerbitzuaren beharrizanengatik eginez, lanaldi-luzapentzat hartuko dira.

  3. – Ordutegi malgua Saileko edo Unitateko buruak planifikatuko du, lanaldia bukatu baino lehen, sarrera-ordutegia ikerketa bakoitzera egokituz.

  4. – Ordutegi malguan gutxienez, urtean zerbitzutik libratuko den 114 egun bermatuko dira gutxienez. 26 asteburutan libratuko da. Alde batera utziko dira oporraldiko asteburuak.

    Baldin eta aurreko lerroaldean ezarritako egunetan baino egun gehiagotan lan egiteko deia egiten bazaio pertsonalari, une horretatik aurrera benetan egindako lan orduak konpentsatu egingo dira, bigarren idatz-zatiko 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  5. – Zerbitzuaren beharrizanengatik egindako lan-orduak, lanaldien arteko gutxieneko atsedenak (12 ordukoak) edo asteburukoak (48 ordukoak) errespetatu ezin badira, bigarren idatz-zatiko 27. artikuluan ezarritako beharrezko indize zuzentzailearekin konputatuko dira.

    Zerbitzuaren beharrizanengatik segidako zazpi egunetan baino gehiagotan zerbitzua eman behar denean, operatiboa amaitu ondoren berrogeita zortzi ordu libre izango ditu pertsonalak.

  6. – Ordutegi malguaren araubidea Ikerketako Unitateetan behar diren zuzkidura-kopuruarekin garatuko da. Herritarren Segurtasuneko Dibisioko unitateetan hurrengo artikuluan ezarritakoari lotuko zaio.

  7. – Baldin eta ordutegi malguan den pertsonalak Herritarren Segurtasuneko operatiboaren barruan eginkizunak betetzen baditu eta atseden egunean suertatzen bada, 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz konpentsatuko dira benetan egindako lan-orduak.

  1. – Langileak hasieran eratxikiko zaizkio, lan-zikloen urteko plangintza egiteko unean, bi egutegitako bati. Egutegi horiek honakook dira:

    1. Txanden ordu-araubidea.

    2. Ordutegi malguaren araubidea.

  2. – Txanden ordu-araubidea eta ordutegi malguaren araubidea 20. eta 22. artikuluetan ezarritako arauetara egokituko dira.

  3. – Baldin inoiz ordutegi malguaren araubideko pertsonalak zaintzako zerbitzua ematen badu lanerako ezarritako egunean, haren eguneko lanaldia 5. idatz-zatiko 20. artikuluan ezarritakoaren iraunaldi berekoa izango da. Ordutegi malguko pertsonala lan egitera deitzen denean zaintzako lana egiteko, atsedenerako egunean gertatzen bada, egun librean lanera deitutako eguneko ordu gisa zenbatuko da.

  4. – Ikerketa Arloko langileek ekitaldiaren hasieran eskatu ahalko dute borondatezko eran hasieran ordutegi-araubide bati edo besteari atxikitzea. Baldin eta poliziako zerbitzuen jarduera funtzionarioen borondatezko esleipenaren bitartez bermatzea ezinezkoa bada, Unitateko buruak derrigorrez eratxikiko dizkio funtzionarioak ordu-araubide bati edo besteari, eta ateratzen diren bost ikertaldeetariko bakoitzarentzat beraren osaera eta bertako langileen ordu-araubidea finkatuko ditu.

  5. – Zerbitzuaren arrazoiengatik, eta ordu-araubideari dagokion bosteko zikloaren azken asteko lehenengo hiru egunetan, Unitateko buruak hurrengo zikloari begira aldatu ahalko du, zioak azalduta, burutu beharreko ordu-araubidea. Halaber, aldarazpen hori funtzionarioak eskatuta egin daiteke, baldin eta zerbitzuaren beharrizanak errespetatzen badira.

  1. – Ordutegi espezifikotzat hartuko da unitate batzuen ordutegia. Unitate horiek betetzen dituzten funtzio bereziengatik, aurretik, artikulu honetan eta Giza Baliabideen zuzendariaren lanaldiari buruzko ebazpenean eta egutegietan ezarritako unitateenaren ezberdina den ordu-araubidea beharrezko dute.

  2. – Brigada Mugikorraren ordutegi-araubidea:

  1. – Zikloak hamaseina astekoak izango dira, III. eranskinean landuko den kadentziaren arabera:

  1. astea: ER-LI 9. astea: LE-ER

  2. astea: LI-LI 10. astea: LI-LI

  3. astea: LE-ER 11. astea: LE-ER

  4. astea: LI-LI 12. astea: LI-LI

  5. astea: ER-LE 13. astea: ER-LE

  6. astea: LI-LI 14. astea: LI-LI

  7. astea: LI-LE-E 15. astea: LI-LE-ER

  8. astea: LI-LI 16. astea: LI-LI

  1. – Lanaldi-motak:

    (ER) Erretena:

    Astelehen, astearte, asteazken, ostiral eta igandean 08:00etatik 24:00etara izango da ordutegia, eta lantokian eman beharko da gaua; lantokian bertan mantenu osoa izateko eskubidea izango da.

    ER-L asteko osteguneko lanaldietan 08:00etatik 18:00etarako ordutegia izango da; ER-LE asteko ostegunetakoetan, berriz, 08:00etatik 22:00etara izango da. Kasu bietan ez da emango gaua lantokian.

    Atsedenerako ezarritako denboran (00:00tik 08:00etara) zerbitzuak eman behar badira, lanaldiaren luzapen gisa zenbatuko da benetako lana noiz-eta posiblea denean atsedenean jarraitzea harik eta 8 ordu bete arte gaueko zerbitzua amaitutakoan. Hala egiterik ez badago, 8 ordu bete arte kenduko diren eta lan egin diren orduak egun librean lanera deitutako eguneko ordu gisa zenbatuko dira.

    (L-E) Lana-entrenamendua:

    Hauexek izango dira ordutegiak, oro har:

    • Astelehen, astearte, asteazken, ostiral eta igandean 08:00etatik 24:00etara eta 16:00etatik 22:00etara izango da ordutegia.

    • Ostegunetan, 18:00etatik 24:00etara, eta lantokian eman beharko dute gaua. Atsedenerako ezarritako denboran (00:00tik 08:00etara) zerbitzuak eman behar badira, erreteneko lanaldirako kasuaren moduko tratamendua izango da.

      (LI): Librea:

      Zerbitzurik gabeko eguna.

  2. – ITBko ordutegi-araubidea.

    Erreteneko lanaldiak izango dira, eta 16 ordu zenbatuko dira.

  3. – Operazioetako taldeak:

  1. – Lan-zikloa

    Lanaldia urtean zehar elkarren atzetik etorriko diren eta udaldian eten ahalko diren hainbat lan-ziklotan banatuko da.

    Baliabide Operatiboetako Dibisioko zikloen egitura. Egitura unitate horietan gaur egun aplikatzen diren aste motak uztartuz zehaztuko da. Aste mota horiek honakook dira:

    • "T" astea: lan-astea,

    • "E" astea: entrenamendu-astea,

    • "S" astea: standby astea. Horrelako asteetan, bai behar besteko aurrerapenaz aurreikusi edo ezarritako zerbitzuak egiteko moduan bai zerbitzura sartzeko moduan egongo da:

    • "L" astea: libre-astea,

    • "V" astea: opor-astea,

    • "R" astea: erreten-astea. Horrelako asteetan presentziako 24 orduak lanean benetan emandako 16 orduren baliokideak dira eta horrelaxe konputatuko dira. Lan-araubide horretan mantentze osorako eskubidea izango da. Zerbitzua eskatzen zaienean egin beharko dute lan langileek. Kasu honetan, lanean benetan emandako orduak konputatuko dira.

      Ohitura.

      Lan-ziklo bakoitzean, aste moten segidan datzan ohitura bat aplikatuko da.

      Egutegia ohituren bitartez garatzeak banatu gabeko orduen poltsa bat sortzea ekar dezake.

      1. – Baliabide Operatiboen Segurtasun Unitateko egunak Standbyko lan-egunak une oro esleituko zaizkio talde bakoitzaren % 50i.

Aplikatu ahal diren ordu-araubideekin bat etorririk eguneko eta asteko lanaldiak eta funtzionario bakoitzari dagozkion egutegiak betetzetik ateratzen den urteko lanaldia zerbitzua luzatzearen, gaueko txandan lanaldia egitearen, zerbitzurik egin beharrik ez dagoen eguneko lanaren edo 42. artikulua aplikatzeko kontzeptuengatik sortutako orduen konputuak osatuko du. Horrela konputatutako orduak ordu-poltsa batean pilatuko dira.

Herrizaingo Sailak ordutegi-kontrola emango dio ertzainari lan-ziklo bakoitza bukatutakoan.

  1. – Zerbitzuari datxezkion edo zerbitzutik datozen kariengatik, planifikatutako eguneko lanaldiaren luzapenak gerta daitezke.

  2. – Zerbitzua luzatzeko balizkoetan, orduak ordu erdiko zatikien arabera konputatuko dira. Lehenengo ordu erdia luzapeneko hamaseigarren minututik aurrera bakarrik aplikatuko da.

  1. – Zerbitzuari datxezkion edo zerbitzuaren ondoriozkoak diren beharrak direla-eta funtzionarioak zerbitzurik gabeko egunean lanera deitzen direnean, funtzionario bakoitzak beharra gertatu deneko astearen hasieran (astelehena) duen orduen urteko aurreikuspenarekin bat etorriz egin beharko da deialdia. Gainera, kontuan hartu beharko da astean egin beharreko deialdien aurreikuspenen iraunaldia, deialdi bat baino gehiago eginez gero.

    Trebakuntzako jardueretan eta bileretan parte hartzeak (beste jarduera batzuen artean) kasuan kasuko ordu-kopurua izateko eskubidea baino ez du eragingo, eta ez da joko egun librean eginiko lanerako deialditzat.

  2. – Zerbitzuko egunean edo atseden egunean planifikaturiko egunean lanera deitu izanaren ondorioz eginiko lan-orduak ondoren azalduko diren indize zuzentzaileak aplikatuz konpentsatuko dira:

    1. Egun librean (larunbatak eta igandeak alde batera lagata) lanean emandako orduak lanean emandako ordu bakoitzeko ordu bat eta hamabost minutu jarriz konpentsatuko dira.

    2. Aurreko idatz-zatiko balizkoetan gauean lanean emandako orduak lanean emandako ordu bakoitzeko ordu bat eta hogeita hamar minutu jarriz konpentsatuko dira.

    3. Larunbatetan eta igandeetan edo jaiegunetan lanean emandako orduak lanean emandako ordu bakoitzeko ordu bat eta berrogeita bost minutu jarriz konpentsatuko dira.

      Horretarako, inola ere ez da hartuko ohiko lanalditik kanpo emandako zerbitzutzat lanik gabeko egunerako egindako deia, betiere zerbitzuaren beharren edo standby egoeraren arabera, zertarako-eta pertsonalaren beharrak direla-eta izandako egun libreak errekuperatzeko, Akordio honen 50. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Hala denean, lan egindako orduak, benetako zenbaketan, halakotzat hartutako egun libreen berreskuratzeari egotziko zaizkio zuzenean.

  3. – Zerbitzuaren beharrizantzat hartuko dira behar besteko aurrerapenaz planifikatu ahal diren baina salbuespenezko izaera duten egoerak (esate baterako, hauteskundeak, ekitaldiak, bisitaldi ofizialak, tokiko jaiak, manifestazioak) eta 3 egunetik beherako aurrerapenaz ezagututako bat-bateko edo ustekabeko gertaerak (plangintzatik kanpokoak eta poliziako zerbitzu publikoaren ibilera onerako lanaldiaren banaketaren aldarazpena eskatzen dutenak), adibidez: presentzia-tarteak murriztea eta azaldutako aurretiazko denboran ezagutzen diren aparteko bestelako egoerak. Halakoetan, ahal dela, 24 ordu lehenago ezagutu behar dira. Ildo horretatik, planifikatutako benetako presentzia unitate batean lantalde bakoitzeko (txanda) presentzia teorikoaren gainean etortzen denean, funtzionarioak zerbitzurik egin beharrik ez dagoen egunetan lanera joatea xedatu ahalko da. Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko, unitateko presentzia txikiago gisa, arauz emandako ordu-pilaketarengatiko konpentsazioak eta oporrak.

  4. – Zerbitzurik gabeko egunetako deia arau hauen arabera egingo dira:

    • Deiak ez du inoiz ekarriko zerbitzura elkarren segidako zortzi egunetan edo gehiagotan joatea.

    • Deiak eguneko ordutegian lanean emandako orduei begira zerbitzua elkarren segidako zazpi egunetan egin ostean 48 orduko gutxieneko atsedena errespetatzea eragozten duenean ere indize zuzentzaile bezala aplikatuko zaie lanean emandako ordu bakoitzeko ordu bat eta hogeita hamar minutukoa.

    • Lan egindako denbora zenbatzearen ondorioetarako, lanerako deia egun librean edo standby egunean egiten bada, gutxienez zortzi ordukoa izango da, indize zuzentzailearen aplikazioa barne.

Eskuragarritasun-egoeran (standby delakoa) egon behar duten Ertzaintzako kideek, zerbitzuari datxezkion edo zerbitzutik datozen kariengatik aurkitzeko sistemen bitartez, une oro zerbitzurako deia jaso ahalko dute. Egiten diren deiek urteko ordu-aurreikuspenaren eta txandaketaren irizpideak kontuan hartuko dituzte. Deiak aplikatu ahal zaizkien langile guztiei egingo zaizkie.

Honela lanean benetan emandako orduak akordio honen 28. artikuluan xedatutakoarekin bat etorririk konpentsatuko dira.

Aurreko paragrafokoa ez zaie aplikatuko Lanpostuen Balorazioan III. irizpidean (Gehieneko mailako dedikazioa) baloratu diren Ertzaintzako kideei.

  1. – Urtearen amaierara arte planifikaturiko orduak laneko orduei gehitzean gehiegizko ordu-kopurua gertatzen bada ezarritako 1.592 orduko urteko lanaldiarekiko, ordu horiek lupertu beharko dira ordu-kopuruak hala egiteko modua ematen badu gutxienez lan egun osoa hartzeko. Orduz ordu lupertuko da ordu-kopurua.

  2. – Gehiegizko orduak bi zikloen gehieneko epearen barruan lupertu beharko dira, eskabidea egin eta ondorengo zikloetan hain zuzen. Kasu batean baizik ez da ziklo berria irekiko: zerbitzuaren beharrak direla-eta eskatutako egunetan orduak hartzerik ez dagoenean. Ziklo horretan hartu beharko dira orduak baina luzatzeko aukerarik izan gabe. 20. artikuluan araututako txanden ordutegi-araubidea arratsaldeko txandako astearekin hasiko da (X-L).

  3. – Ertzainari dagokio gehiegizko orduak lupertzeko egunak aukeratzea, aurreko idatz-zatian xedatu denaren arabera, eta gehiegizko orduak gertatzen diren zikloa amaitu baino lehen egin behar da eskabidea.

  4. – Eskatutako egunetan ezin bada egunik lupertu, interesa duenak beste egun batzuk eska ditzake epealdi berean, eta horretarako, eskaera atzera bota izana jakinarazteko unean egun baliodunen berri emango zaio.

  5. – Baldin eta eskabidea egiteko epea amaitu ondoren ez bada eskabiderik egiten, unitateko burutzak ebazpen-epea amaitutakoan emango du esleipena, baina interesa duenari jakinaraziko zaio egun horietan lupertzeko, betiere luzapenik izan gabe.

  6. – Baldin eta egun batzuk lupertzeko baimena eman ondoren interesa duenak gehiegizko ordu gehiago baditu, aurretiazko egunetan edo jarraiko egunetan hartu ahal izango dira egun horiek eskabidea egiteko epea amaitu baino lehen, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako modua ematen badute.

  7. – Ordua amaituta benetan egindako lanorduen kopurua urterako ezarritako ordu-kopurua baino handiagoa bada, ordu hori hurrengo urteko ordutzat har daitezke. Baldin eta ordu hori urte horretako plangintzari gehitzen bazaio gehiegizko ordu moduan, ordu horiek lupertu egin beharko dira, artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako irizpideen arabera.

  8. – Orduak lupertzeko lehentasun-ordena:

    Baldin eta eskatutako egunekin batera gertatzen bada osorik edo zatiz batez eta egunak eskatzaile guztiei ematerik ez badago gehiegizko portzentajea dela-eta, honelakoa izango da lehentasun-ordena:

  1. Lehentasuna izango dute gehiegizko orduak sortu diren egunean bertan egiten dutenak eskaera (lan-eguna, asteburua edo jaieguna).

  2. Lehentasuna izango dute egun horiek baino iraunaldi handiagoko epealdi jarraituan egin dutenak eskaera.

  3. Zozketaz.

  1. – Ertzaintzako kideek jarduneko zerbitzuko urte oso bakoitzeko gutxienez ordaindutako oporren hilabetearen luperketarako eskubidea dute, edo proportzioz dagozkien egunen luperketarakoa, lanean emandako denbora txikiagoa bada. Lan-zikloak egutegiko hilabetearekin bat ez datozenean, oporraldia lanean benetan emandako 172 ordukoa izango da. Edozelan ere, ordu kopuru hori egun osoen arabera lupertuko beharko da.

  1. artikuluan ezarritako txanden ordutegi-araubidean lan egiten duen pertsonalaren oporrak 176 ordukoak izango dira.

  2. artikuluan ezarritako lanaldi normalizatuaren araubidean lan egiten duen pertsonalaren oporrak 23 lan-egunekoak izango dira.

  3. artikuluan ezarritako ordutegi malguaren araubidean lan egiten duen pertsonalaren oporrak 31 egunekoak izango dira, larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduta.

  1. artikuluan ezarritako Brigada Mugikorreko ordutegiaren araubidean lan egiten duen pertsonalaren oporrak 218 ordukoak izango dira.

  1. artikuluan ezarritako ITBko ordutegi-araubidean lan egiten duen pertsonalaren oporrak hamaika egunekoak izango dira.

  1. – Oro har, irizpide hauen arabera hartuko dira oporrak:

  1. – Oporren luperketa onetsi, eman edo baimentzea mugatu ahalko da, zertarako-eta Ertzaintzako unitateetako atal edo/eta talde bakoitzean oporrak aldi berean lupertzen ari direnen kopurua udalditik kanpo eremu funtzional bakoitzari atxikitako langileen % 15ekoa baino handiagoa ez izateko; eta udaldian, % 20koa baino handiagoa ez izateko. Hala ere, atal edo/eta talde bakoitzaren beharrizanen arabera, unitateko buruak ezarritako portzentajeak gehitu ahalko ditu.

  2. – Opor guztiak apirilaren 16a baino lehen eskatu beharko dira. Alabaina, oporrak lupertzeko data aldatzeko aukera zabalik dago. Horrelakoetan, oporrak hilabete lehenago eskatu behar dira.

    Justifikaturiko zioa dela-eta oporren eskaera aipatutako epean egiteko modurik izan ez duen pertsonalak hamabost eguneko gehieneko epean egin beharko du eskaera, hura baliorik gabe uzten denetik. Hartzeko moduan dauden datak baizik ezin izango dira hartu, betiere unitateak emandako informazioarekin bat etorriz.

  3. – Oporrak idatziz eskatu, eman edo ukatuko dira. Maiatzaren 15a baino lehen erantzunik jaso ezean, haiek eskatutako datarako emantzat hartuko dira. Haiek ukatuz gero, zioak adieraziko dira, baita ertzainak haiek eskatzeko dituen beste datak ere.

  4. – Lan-toki bakoitzean, ertzain bakoitzak lupertutako datak kontrolatuko dira. Nolanahi ere, zentro edo unitate bakoitzeko plantila osoari udako oporrak lupertzeko aukera bermatuko zaio.

  5. – Apirilaren 15a baino lehen lupertu gura diren oporrak gutxienez hamabost egun lehenago eskatu beharko dira. Haiek emateko edo ukatzeko erantzuneko epea astebetekoa izango da.

  6. – Oporrak, oro har, astebeteko gutxieneko konputuko aldietan lupertu beharko dira. Hala ere, oporraldi laburragoak baimendu ahalko dira, betiere lanaldi osoan.

    Halaber, lehentasuna emango zaie elkarren jarraiko lan-aste biren eskaerei, egutegiaren arabera gainerakoei baino lehentasun handiagoa, eta aste osoen eskaerei, oporraldi txikiagoen eskaerei baino lehentasun handiagoa.

  7. – Oporrak lupertzeko eskaerek, haiek baimentzeko, lehentasuna izango dute ordu-gaindikinarengatik egun libreak emateko egindako eskabideei begira.

  8. – Atal edo/eta talde bereko langileen baitan oporrak lupertzeko aldiari begira interes berdinik badago, lehentasunak honela argituko dira:

    1. Lehenik, aurreko urte bietan data batzuk eskatu dituzten eta haiek lupertu ezin izan dituztenek izango dute lehentasuna.

    2. Bigarrenik, aurreko urtean oporrak urte horretan eskatutako datetan lupertu ez dituztenek izango dute lehentasuna.

    3. Aurreko urtean eskatutako oporrak argi geratzen ez badira, aurreko urtean lupertutakoekin bat ez datozen datak eskatzen dituztenek izango dute lehentasuna.

    4. Bat datozen interesen eta lehentasunen balizkoan, lehentasunak zozketaz argituko dira.

      Ondorio horietarako, datak bat datozela ulertuko da datak bost egun hartzen baditu gutxienez. Aste Santuaren kasuan, berdin dio datak zein egunetan ezarrita dauden.

  9. – Udako oporrak eta neguko oporrak batuta oporretarako ezarritako orduei begira gaindikin-ordurik egonez gero, horrelakoak berreskuratu beharko dira. Unitateko buruak finkatuko beharko ditu haiek oporren eskabideari erantzuteko unean. Ordu horiek ez zaizkie aplikatuko 27. artikuluan ezarritako konpentsazioak.

    Aitzitik, behar baino luperketa-ordu gutxiago ateraz gero, ertzainak eskatu beharko du gainerako oporrekin batera horrelako orduak lupertzeko data.

  10. – Udaldia ekaineko lehen astelehenean hasi eta irailaren 30ean bukatuko da.

  11. – Oporrak lupertzeko aldia etengo da gaixotasuna edo istripua bezalako inguruabarrik egonez gero. Horrelakoetan, interesatuak horrelako inguruabarrak pasatutakoan haien luperketa osatzeko eskubidea izango du, eta dagokion lan-zentroan medikuaren alta aurkeztu beharko du.

  12. – Ertzain bati, zerbitzuaren beharrizanengatik, gutxienez hamabost egun lehenago oporren luperketarako data aldarazten bazaio, eskubidea izango du zio horrengatik eragindako gastuak ordain dakizkion, haien frogagiriak aurkeztu ostean, eta Bidai Agentzien Araudia araupetzen duen arautegiarekin bat etorririk.

    Era berean, Herrizaingo Sailak edo destinoko arduradunek oporraldia berau lupertzeko aldian eteten badute, etete horren ondorioz sortzen diren gastu guztiak Herrizaingo Sailak ordaindu beharko ditu.

  13. – Oporrak lupertzeko denboran ertzain bat 42.3. artikuluan araututako zitazio judizialera badoa, bost ordu-lan gisa konputatuko dira, kopuru handiagoa izateko aukerari kalterik egin gabe tramite horren iraupenari buruzko frogagiria aurkeztuta.

  1. – Txanden ordu-araubidean, udaldian, XL-X edo X-X motako oporretako bi aste lupertu ahalko dira. Udakoa ez den aldian, udaldian lupertzen ez den aste mota lupertuko da.

    Oporraldi bezala aipatutakoen aurreko, tarteko eta osteko aste libreetan, ertzainei ezin izango zaie zerbitzurako deirik egin, oso kasu berezietan izan ezik. Jarraiko asteak XL-X motakoak badira, berme hori lehen asteko asteburura heda daiteke. Udaldian elkarren jarraikoak ez diren bi lan-aste (2) eskatuz gero, haietako baten aurreko eta ondorengo astea bakarrik bermatuko da libre.

  2. – Lanaldi normalizatuaren araubidean oporrak bi alditan lupertu ahalko dira gehienez. Gutxienez astebetekoa izango da haietako bakoitza.

  3. – Brigada Mugikorreko Unitateko pertsonalak 218 opor-ordu lupertzeko eskubidea izango du zerbitzuko urte bakoitzeko, eta honako irizpide hauek kontuan hartuta lupertuko dira:

  1. – Bi opor-aste ER-TE edo TE-ER aste-motan hartu beharko dira, eta hirugarren opor-astea ER-L edo L-TE-ER aste-motan, eta gainera, urtean bi TE lan-egun hartu ahal izango dira gehienez ezarritako ordu-kopuruaren barruan.

  2. – Baldin eta laneko bi opor-aste planifikatuetan lupertzen badira jarraian, zerbitzurik ez dagoen asteetan, oporraldi gisa ezarritako asteen aurrekoetan, erdikoetan edo ondorengoetan, unitateko kideak lanera ez direla deituko bermatuko da, oso salbuespenezko kausetan izan ezik. Lehentasuna izango dute oporraldi horiek lupertzeko eskaerek iraunaldi laburragoko epealdien aurretik.

  3. – Baldin eta oporrak halako moldez hartzen badira non epealdi batean ere ez baitaude laneko bi aste planifikatu jarraian, aurreko idatz-zatian ezarritako bermea zerbitzurik gabeko hiru aste planifikatutan aplikatuko dira, baina nahitaez opor batzuen aurretikoak edo ondorengoak izan behar dute. Oporren eskabidean bermeko asteak adierazi beharko dira.

  4. – Halaber, hala eskatzen duen pertsonalak, udan laneko aste planifikatu jarraitu gisa hartzeko aukera izatea bermatuko da.

  5. – Lehentasuna izango dute oporren aste osorako eskabideek egun solteetakoen aurretik.

  6. – Udan oporrak hartzeko eskabideak apirilaren 1a baino lehen egin behar dira, eta apirila bukatu baino lehen ebatzi beharko dira.

  7. – Udakoak ez diren oporrak hartzeko eskabideen epea aurreko urteko abenduaren 15etik hurrengo urteko urtarrilaren 15era artekoa izango da, eta urtarrila amaitu baino lehen ebatzi beharko dira, salbu eta urteko azken hiruhilekoan TE egunen gaineko eskabideen kasuan. Hala denean, aurreko idatz-zatian ezarritako epe orokorrean egin beharko da.

  8. – Baldin eta udan eskatzen badira hiru opor-aste eta horietako bat ematerik ez badago, beste eskabide bat egingo beharko da hurrengo lan-astean aipaturiko epealdi horretatik kanpora hartzeko oporrak, hain zuzen ere hartzeko moduan dauden egunetatik, unitateak emandako informazioaren arabera. Ebazpena epe berean eman beharko da.

  9. – Oporren luperketa onetsi, eman edo baimentzea mugatu ahalko da, zertarako-eta oporrak aldi berean lupertzen ari direnen kopurua Unitateko langileen % 15ekoa baino handiagoa ez izateko; eta udaldian, % 25ekoa baino handiagoa ez izateko. Hala ere, atal edo/eta talde bakoitzaren beharrizanen arabera, unitateko buruak ezarritako ehunekoak gehitu ahalko dira.

  1. – Herritarren Segurtasuneko Sailaren eremuan, atal edo talde-aipuak egutegietan egiten diren talde-zatiketei dagozkie. Eremu funtzionalaren kontzeptua taldeko kideek egiten dituzten funtzioetako homogeneotasunaren eta haiek zerbitzuaren beharrizanak estaltzeko ordeztu beharraren zentzuan ulertu behar da.

    Eremu funtzionalak honakook dira:

    1. Herritarren Segurtasuna:

      1. Agintariak.

        • Bost agintari edo gehiagoko taldeetan, eskala bakoitzeko egingo da banaketa, jardunean badira ere: ofizialak eta ofizialordeak alde batetik, eta 1. agenteak bestetik.

        • Gehienez lau agintariko taldeetan, eremu funtzional berekotzat joko dira guztiak.

      2. AKZ aldea.

      3. Agenteak. Aldi bakoitzean oporrak eman dakizkiekeen agenteen kopurua finkatzeko, artikulu honetako 2.1. idatz-zatian ezarritako ehunekoaz gain, 1. eta 2. eremuko pertsonalari oporrak eman ez zaizkien aldiak ere hartuko dira kontuan. Halaber, aurreikusten diren zerbitzuko beharrizanak eta taldean benetan egotea baloratuko dira ehunekoa handitzeko.

    2. Ikerketa.

      1. Agintariak.

      2. Agenteak. Aldi bakoitzean oporrak eman dakizkiekeen agenteen kopurua finkatzeko, artikulu honetako 2.1. idatz-zatian ezarritako ehunekoaz gain, 1. eta 2. eremuko pertsonalari oporrak eman ez zaizkien aldiak ere hartuko dira kontuan. Halaber, aurreikusten diren zerbitzuko beharrizanak eta taldean benetan egotea baloratuko dira ehunekoa handitzeko.

  1. – Akordio honen eremuan sartutako langileek jarraian zehazten diren zioen eta denborarengatik ordaindutako lizentziarako eskubidea izango dute:

    1. Gaixotasunarengatiko edo istripuarengatiko lizentzia.

    2. Haurdunaldiarengatiko eta erditzeagatiko lizentzia.

    3. Haurdunaldian arriskua egoteagatiko lizentzia.

    4. 10 hilabete baino gutxiagoko haurra zaintzeagatiko lizentzia.

    5. Aitatasunarengatiko lizentzia.

    6. Adopzioarengatiko lizentzia.

    7. Norbera edo ahaideak ezkontzeagatiko lizentzia.

    8. Ahaideen heriotzarengatiko edo gaixotasun larriarengatiko lizentzia.

    9. Ezinbesteko eginbehar publikoak edo norberarenak betetzeagatiko lizentzia.

    10. Ohiko egoitza beste leku batera eraman edo aldatzeagatiko lizentzia.

    11. Bataioengatiko eta Jaunartzeengatiko lizentzia.

    12. Eskuordetza sindikalaren funtzioak edo langileei begirakoarenak betetzeagatiko lizentzia, akordio honen bigarren tituluan ezarritakoaren arabera.

  2. – Halaber, ondoren azaltzen diren baimenak eman ahal izango dira, betiere bertan ezarritako arauekin bat etorriz. Hona hemen baimenok:

    1. Adingabeak edo ezindu fisikoak, psikikoak edo zentzumenekoak zaintzea.

    2. Betetzen den eginkizunarekin edo lanpostuarekin lotura zuzena duten trebakuntzako ikasketak egitea.

    3. Betetzen den eginkizun publikoarekin edo plazarekin lotura zuzena ez duten ikasketak egitea.

    4. Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joatea.

    5. Norberaren kontuetarako baimena.

    6. Gizarte zerbitzu ofizialei laguntzeagatiko baimena.

    7. Gobernuz kanpoko erakundeei laguntzeagatiko baimena.

  3. – Bigarren idatz-zatian ezarritako baimenen luperketa eman ahal izango da zerbitzuaren beharrek hala egiteko modua ematen dutenean. Luperketaren ondorioz funtzionario gutxiago badaude, ez da zerbitzuaren behartzat hartuko eta, beraz, ezin izango da egun librea duen pertsonala lanera deitzeko kausatzat.

  4. – Ezarritako lizentzien luperketa ezin izango da atzeratu eta ezeztatu, baina horren berri eman beharko zaio Unitateko buruari, betiere ondoren justifikatzen bada.

  5. – Ordaindutako lizentzien luperketaren ondorioz, lizentziaren denbora eta laneko denbora planifikatuarekin batera gertatzen bada, ez da errekuperatu beharrik izango. Lizentzien eta baimenen luperketarako ondorioetarako soilik, urteko lan guztiak lan-eguntzat hartuko dira, oporretakoak izan ezik.

  6. – Izatezko bikoteek ezkondutako bikoteei buruz ezarritako eskubide berak izango dituzte. Akordio honek dakartzan aurreikuspenak aplikatzearen ondorioetarako, hauxe izango da izatezko bikotea: bi pertsonen harremanak, adinez nagusikoak edo bere kasa bizi diren adingabeak, odolkidetasunik ez dutenak edo adopzio zuzenekoak edo alboko bigarren mailako odolkidetasuna dutenak eta sentimendu eta sexu harremanak dituztenak, sexu ezberdinekoak zein sexu berekoak izan. Halaber, bikotekide biek eskakizun bera beteko dute: ez dira beste pertsona batekin ezkontzaz edo izatezko bikotekidearekin lotuta izango.

    Bikotekide batek administrazio-bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean badu, izatezko bikotea izatea egiaztatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman beharra dago. Gainerakoetan, idatz-zati honetako lehen lerroaldean adierazitako kontzeptuak dakartzan baldintzak egiaztatu beharko dira.

  7. – Lizentziak eta baimenak lupertzeko aukera emango zaio praktiketan den pertsonalari, betiere lizentzien eta baimenen iraunaldia praktika aldiaren ebaluazioa egitearekin bateragarria bada.

10 hilabete baino gutxiagoko haurra zaintzeko etenaldiaren eta adinez txikiak edo minusbaliatu fisikoak edo psikikoak zaintzeko lanaldia txikitzearen arteko bateragarritasunaren balizkoan bakarrik lupertu ahalko dira aldi berean aurreko artikuluan ezarritako lizentzien eta baimenen modalitate bat baino gehiago. Arauzko oporren luperketako aldian ezin izango dira ordaindutako baimenak eta lizentziak erabili, 31.2.b artikuluan ezarritako ikasketak egiteko izan ezik.

Baimenak eta lizentziak lupertzeko aldia pasatuta, funtzionarioek berehala itzuli beharko dute beren lanpostuetara, eta ez egotea justifikatu beharko dute, diziplina- erantzukizunean erortzen diren aitzakia erabiliz.

  1. – Ertzaintzako kideek, beren funtzioak normaltasunez garatzea eragozten dien gaixotasun edo istripuaren balizkoetan, baldin eta alderdi hori osasun-laguntzaren zerbitzuetako bajak bermatuta badago, lizentziarako eskubidea izango dute medikuak beharrezko alta eman arte. Hori gertatuko da, baldin eta haiek Administrazioarekin lotzen dituen zerbitzu-zerrendak indarrean badirau.

  2. – Horrelako lizentziak administrazioak egokiesten duen eran kontrolatu ahalko ditu. Ondoreotarako: Administrazioak, Enpresaren Zerbitzu Medikoaren ikuskapenaren bitartez, enplegatuaren gaixotasun- edo istripu-egoerari jarraituko dio eta berau egiaztatuko du, zertarako-eta berau ezagutzeko, hari beharrezko laguntza emateko eta hura erabat eta laster suspertzea lortzeko. Ertzainek Enpresaren Zerbitzu Medikoak egindako hitzorduetara joan behar beharko dute aldi baterako ezintasuna duten lehenengo egunetik, lekualdaketa horrek eragindako gastuen konpentsaziorako eskubidearen kaltetan joan barik. Kontsulta horietara ez joan eta horretarako justifikaziorik ez aurkezteak diruzko laguntza osagarriak galtzea ekarri ahalko du, interesatuari idatzizko entzute-tramitea egin ostean.

  3. – Gaixotasunetik edo istriputik datorren aldi baterako ezintasunaren kasuan, funtzionarioek, zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo bigarren jardueran dauden bitartean, ordainsariaren % 100erainoko osagarria jasoko dute, ezarritako epeetan, orain artean jasotako diru-prestazioen gainean, 18 hilabetetan gehienez ere.

    Salbuespenez jaso ahal dute osakin hori 18 hilabeteak pasata, baldin eta ezintasun iraunkorraren adierazpena aurretik eskatuta badute. Eskubide hori GSNE delakoaren ebazpenean adierazitako ezintasun iraunkorraren ondore ekonomikoen dataren aurre-aurreko egunera arte zabalduta dago. Baldin eta adierazpen horrek atzeraeragineko ondorioak baditu, epealdi horretan ordaindutako zenbatekoak nominaren aurrerakintzat hartuko dira. Hortaz, Herrizaingo Saila izango da 8. artikuluan ezarritako polizaren lehen onuraduna, kopuru berean. Horretarako, Herrizaingo Sailak ezarritako eskabide-eredua bete beharko du interesa duenak. Ebazpenean ez bada nahitaezko erretiroa emateko ezintasunik, ebazpena eman arteko egunera arteko eutsiko zaio osagarriari.

    Osagarria jasotzeko eskubidearen jabe izateko, frogagiria aurkeztu beharra dago aipatutako eskabidearekin batera, eta 18 hilabete baino lehen ezintasun iraunkorrari buruzko adierazpena eskatu behar da edo helburu berarekin espedientea ireki izanari buruzkoa.

  4. – Gaixotasunarengatiko edo istripuarengatiko lizentziaren luperketako aldian beren eta besteren kontura lanak egiten badituzte, langileek aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa jasotzeko eskubidea galduko dute. Administrazioari hilabeteko epean itzuli behar dizkiote zio horrengatik txarto jasotako kopuruak. Gainera, dagokien diziplina-espedientea hastea gerta daiteke.

  5. – Gaixotasun edo istripu-egoera borondatez eta justifikaziorik gabe luzatzen duten funtzionarioa diziplina-erantzunean eroriko da, beste erantzukizunak kontuan hartu gabe, eta hirugarren atalean ezarritako zenbatekoa jasotzeko eskubidea galduko du eta aribideko prozesuan ordura arte jasotakoa itzuli beharko du.

  1. – Erditzearen kasuan, hamazazpi aste jarraituko lizentzia emango da, baina bi astez luzatu egin daiteke epealdi hori erditze aniztunaren kasuan seme-alaba bakoitzeko, bigarren seme-alabarengandik hasita. Funtzionarioak nahi duen moduan hartuko du lizentzia, baina erditzea izan eta hurrengo sei astearen barruan izan behar da. Ama hiltzen bada, baimen osoa edo baimenetik gelditzen den zatia har dezake aitak. Lizentzia hau lupertu bitartean, osagarri bat jasotzeko eskubidea izango da jaso izaten den prestazio ekonomikoaren gainean, ordainsarien % 100eraino.

    Aurrekoa gorabehera, eta ama erditu ondorengo nahitaezko sei asteko atsedenaldiari kalterik egin gabe, aitak eta amak lan egiten badute, erditzearen ondorengo atsedenaldiko zati bat eta jarraitua aitak hartzea aukeratu dezake amak, bai amarekin batera edo amaren atsedenaldiaren ondoren, salbu eta ama lanera itzultzea arriskutsua gerta badaiteke. Aitari hamazazpigarren astea emango zaio amak aste hori izateko eskubidea egiaztatzen denean eta amak hura hartzeari uko egiten dionean.

  2. – Erditze goiztiarren kasuetan eta, beste edozein arrazoi tarteko dela, jaioberriak ospitalean egon behar badu erditzearen ondoren, eten egin daiteke amatasunagatiko lizentzia aitak edo amak eskatuta, onuraduna zein den kontuan hartuta, erditzearen ondorengo sei astean nahitaez amak hartu beharreko atsedenaldia bete ondoren; lizentzia hori berriz hasiko da haurrak ospitalearen alta hartzen duen egunetik aurrera hartzeke gelditzen den denborarako. Epealdi horretan lanera ordubetez ez agertzeko eskubidea izango du funtzionarioak. Halaber, gehienez bi ordura murriztu dezake lanaldia, eta ordainsarien zati proportzionala txikituko da.

    Lizentzia hau denbora partzialean hartu ahal izateko, aldez aurretik funtzionarioaren eta Herrizaingo Sailaren arteko akordioa behar da.

  3. – Haurdun dauden Ertzaintzako funtzionarioak salbuetsita daude arauzko armak eramatetik, eta administrazioan egiten den bestelako edozein administrazio-lana burutuko dute lantokiaren barruan; burutza egokiak esleituko ditu lan horiek. Honako hauek dira haurdun dauden funtzionarioek betetzeko moduko eginkizun egokiak, biderapen gisa: administraziokoak direla-eta ahalegin fisikorik ez dakarten edo osotasun fisikorako arriskutsuak ez diren eginkizunak, adibidez: salaketak jasotze polizia-etxean, bulego teknikoetako lanak, sarreren kontrola, irratia, etab.

    Halaber, haurdun dagoen funtzionarioak ez du gaueko txandarik egingo hala nahi badu, eta kasu horietan goizeko txandara pasako da.

    Haurdunaldiko hirugarren hiletik aurrera, borondatezko zerbitzu-eginkizuna eska dezakete, etxetik hurbilen dagoen lantokian lan egiteko, joan-etorri laburragoak izateko aldi horretan, ahal den neurrian.

Baldin eta lehenago azaldutako neurriak aplikatu arren bete beharreko eginkizunak ez badira bateragarriak funtzionarioaren egoerarekin, haurdunaldian arriskua egoteagatiko lizentzia eman daiteke, horretarako eskubidea dakarten legezko eskakizunekin bat etorriz. Arriskua egoteagatiko lizentziak iraun bitartean, osagarri bat jasotzeko eskubidea izango da ordainsarien % 100eraino.

Hamar hilabete baino gutxiagoko seme-alaba duen funtzionarioa ordubetez izan daiteke lanetik kanpo seme-alaba zaintzeko. Bi zatitan bana daiteke epealdi hori, edo bestela lanaldia ordu erdiz murriztu daiteke. Aitak eta amak lan egiten dutenean batek bakarrik erabil dezake eskubide hori.

Aurreko lerroaldean aipatzen den lizentzia-mota aukeratu dezake funtzionarioak, edo bestela lizentziaren guztizko denbora haurdunaldi eta erditzeagatiko lizentziako denboran metatu, egun osoetan, betiere haurdunaldi eta erditzeagatiko lizentziaren denboran eskatzen bada. Horretarako, konputagarriak izango dira seme-alabak hamar hilabete bete arte planifikaturiko lan-egunak; 116 ordu zenbatuko dira, edo horren zati proportzionala, amatasunagatiko lizentzia eteten denean edo lizentzia horren ondoren aldi bateratasun ezintasunagatiko baja gertatzen bada jarraitzeko aukerarik izan gabe.

Artikulu honetan araututako lizentzien iraunaldian ezarritako oporrak lupertu ahal izango dira lizentziak amaitutakoan, lizentziei dagokien urte naturala bukatu bada ere.

  1. – Erditzearen kasuan, aitak elkarren segidako edo bestelako 5 lan-egunetako lizentziarako eskubidea izango du, egitate kausatzailearen oste-osteko egutegiko 15 egunetan. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak ondore horietarako kontuan hartuko dira, baldin eta ertzainari egun horietan lan egitea badagokio eta haiek lupertzea aukeratzen badu soilik.

  2. – Erditzeak amaren edo semearen koadro klinikora zailtasunik badakar, edo aitaren ohiko egoitzaren tokitik 150etik gora kilometrora gertatzen bada, aitak eskubidea izango du, kasu biotan, lan-egun biren zabalpenerako. Ondore horietarako amaren koadro klinikoko zailtasuntzat hartuko da zesarea.

Hamazortzi urteko edo hortik beherako adinez txikien adopzioaren edo hartzearen balizkoetan, bai aurreadopzioan bai iraunkorrean, etenaldiaren iraupena etengabeko hamasei astekoa izango da. Hura bigarren seme edo alabarengandik aurrerako seme edo alaba bakoitzeko bi aste gehiagotan zabaldu ahal da adopzio edo hartze anizkunaren balizkoan. Horiek funtzionarioaren aukeraketan zenbatuko dira. Halaber, abiapuntua hartzeko administrazio edo epaile-akordioa izan daiteke, edo adopzioa eratzeko balio duen epailearen ebazpena. Era berean, etenaldiaren iraupena hamasei astekoa izango da hamazortzi urtetik beherakoen adopzioaren edo hartzearen kasuetan, baldin eta adinez txikiok minusbaliatuak badira edo, norberaren esperientziengatik eta inguruabarrengatik edo atzerritik etortzeagatik, gizarteratzekoa eta familiaren baitaratzekoa den eta gizarte zerbitzu eskudunek behar bezala kreditatuta dagoen zailtasun berezirik badute. Gurasoek lan egiten badute, etetearen aldia interesatuek aukeratu bezala banatuko da. Haiek hura aldi berean edo elkarren ostean lupertu ahalko dute. Aldiak etengabeak izango dira eta aipatutako mugak izango dituzte beti.

Atsedenerako aldiak aldi berean lupertuz gero, haien batuketatik ateratzen dena ezin izango da aurreko ahapaldietan ezarritako hamasei astekoa edo erditze anizkunaren kasuan beharrezkoa dena baino handiagoa izan.

Artikulu honetan aipatuta dauden aldiak lanaldi osoaren araubidean edo denbora partzialean lupertu ahalko dira, Administrazioaren eta ukitutako langileen arteko akordioaren ostean, arauz zehaztutako moduan.

Nazioarteko adopzioaren balizkoetan, gurasoak seme edo alabatzat hartutakoaren sorterrira aurretik joatea beharrezkoa denean, etetearen aldia, artikulu honetan kasu bakoitzerako ezarria, adopzioa eratzeko ebazpena eman baino lau aste lehenago hasi ahalko da gehienez.

Lizentzia hau lupertu bitartean, osagarri bat jasotzeko eskubidea izango da jaso den prestazioaren gainean, ordainsarien % 100eraino.

  1. – Norberaren edo ezkontza dela-eta, funtzionarioak egutegiko 20 eguneko lizentziarako eskubidea izango du. Lizentzia hori bera ezkondu baino lehen edo ezkondu ondoren lupertu ahalko du. Ezkontza-eguna epealdi horretan sartuko da.

    Lizentzia hau oporraldiari pilatu ahalko zaio beraren luperketaren aurretik edo ostean. Funtzionarioak hori gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi beharko dio bere unitateko buruari. Beronek pilaketa hori ontzat emango du, baldin eta horrek zerbitzuari kalterik egiten ez diola uste badu eta oporrei buruzko arautegia betetzen bada.

  2. – Lizentzia hau lupertzeko eskubidea izango du ere izatezko bikoteko kideak, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera, betiere EAEko izatezko bikoteen erregistroak emandako egiaztagirian bikotea dela egiaztatzen bada.

    Izatezko bikotea edo ezkontza eratuz gero, egiaztagirian agerrarazitako data lizentzia lupertzeko epealdian sartu beharko da nahitaez.

  3. – Ertzainaren gurasoak, amaginarreba edo aitaginarreba, neba-arrebak, ezkontza neba-arrebak, seme-alabak, ilobak edo aitona-amonak ezkontzen badira, hark egutegiko egun bateko lizentziarako eskubidea izango du, ezkontza-datan. Lizentzia hori egutegiko 3 egunetara zabalduko da ezkontza ertzainaren egoitza-lekutik 150etik gora kilometrora gertatuz gero.

Ertzaintzako funtzionarioek, inguruabarroi jaramon egiteko, honako eskubidea izango dute:

  1. – Ezkontza-ahaidetasunaren edo odolkidetasunaren bigarren mailarainoko ahaiderik hilez gero, 3 eguneko lizentziarako eskubidea izango dute, eta 5 egunekoa ezkontidea edo seme-alaba hiltzen denean. Hileta elizkizunetako eguna lizentziaren epealdiaren barruan egon daiteke.

  2. – Ezkontza-ahaidetasunaren edo odol-ahaidetasunaren bigarren mailarainoko ahaideen gaixotasun larri eta justifikatuaren kasuan, 2 eguneko lizentziarako eskubidea izango dute, eta 5ekoa ezkontidea edo seme-alaba denean.

    Aurreko puntura bildutako ahaideen gaixotasun larri eta justifikatuaren kasuetan, ertzainak bigarren lizentziarako eskubidea izango du, lehenengo lizentzia bukatzen denetik elkarren jarraiko egutegiko 30 egun pasatuta, aurrekoaren luperketa ekarri zuten zioak mantentzen badira. Haren iraunaldia berdina izango da.

    Heriotzaurreko gaixotasunaren kasuetan, ez da beharrezkoa izango aurreko lerroaldean aipatutako denbora pasatzea.

    Aurreko ondorioetarako, 2 gauetik gorako ospitalizazioak bakarrik hartuko dira gaixotasun larritzat.

    Lizentzia hori eman ahal izango da ere baldin eta, ebakuntza edo proba medikoa egin ondoren, pazientea ez badago ospitalean gaixotasun larritzat hartzeko behar den denboran. Atsedena hartzen etxean egon behar du eta hirugarren baten zaintza behar du bi egunez gutxienez (etxeko ospitalizazioa). Inguruabar hori justifikatu beharra dago medikuaren txostenaren bidez. Amiozentesiak egitea kontzeptu horren barruan sartzen dira.

  3. – Artikulu honetako 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako kasuetan, lizentziako bi lan-egun gehiago izateko eskubidea izango dute heriotza edo gaixotasun larria ertzaintzaren ohiko bizitokiko 150 km-tik gorako distantziara gertatzen bada.

  4. – Egun bateko lizentzia ezarri da seme-alaba, ezkontidea edo bikotekidea ospitalizaziorik behar ez duten eta azkeneko 2. lerroaldean ezarritako atseden-aldirik behar ez duten ebakuntzak egiten laguntzen joateagatik.

  5. – Artikulu honetan araututako lizentziarako lan-egunak, nahitaez, lizentzia eragin duten kasuak gertatzen diren egunetan hartu beharko dira.

  1. – Ezinbesteko eginbehar publikoak edo norberarenak betetzeko, funtzionarioek haiek betetzeko beharrezkoa denborarako lizentziarako eskubidea izango dute, baldin eta hura lan-ordutegitik kanpo egin ezin bada.

  2. – Edozelan ere, Akordioaren ondoreetarako, ezinbesteko eginbehar publikoak edo norberarenak honakook izango dira:

  1. – Epaitegietako, Polizia-etxeetako, Gobernu Zibiletako edo Militarretako hitzorduak, Ikuskatzekoak, Armak ikuskatzekoak, NAN delakoarenak, pasaporterakoak, zentro ofizialetako erregistroetarakoak eta ziurtagirietarakoak. Notarioaren tramiteak eta eginbideak ezinbesteko eginbehar publikoak edo norberarenak izango dira artikulu honetan ezarrita dagoenaren ondoreetarako, ukitutakoaren agerpeneko eguna eta data notarioak zalantza barik adieraziz gero.

  2. – Ezkontza-ahaidetasunaren edo odolkidetasunaren bigarren mailarainoko ahaide minusbaliatu psikikoei edo fisikoei laguntzea, zertan-eta haien egoerarengatiko tramite puntualak egiten.

  3. – Gidabaimena berritzea.

  1. – Ertzainari datxezkion eginkizunen ondoriozko zitazioetara eta tramite judizialetara joan behar denean, honako irizpide hauek jarraituko dira:

  1. – Epaiketara joateko:

    1. Zerbitzuko egun libre planifikatuan, bost lan-ordu moduan zenbatuko da, behar bezala justifikatu behar izateari kalterik egin gabe.

    2. Laneko txanda planifikatuan, ordaindutako lizentzia bat izateko eskubidea izango du pertsonalak bertara joateko behar den beste denboran.

    3. Txanda librean, goizeko edo arratsaldeko laneko txanda planifikatuta badago: laneko denboratzat hartuko da txanda hori betetzeko behar den denbora, baina gehienez bost ordukoa izango da. Epaiketara joatearen ondorioz txanda hasteko ordua pasata sartu behar denean lanean eta txanda amaitu baino lehen txandatik irten beharra dagoenean, denbora horiek aipatutako lizentziaren zenbaketaren barrukotzat sartuko dira.

    4. Bezperan gaueko txandako lana badago programatuta eta epaiketa hurrengo egunerako bada, pertsonalak ez du lanik egingo bezperan, eta zortzi ordu zenbatuko dira txandan, epaitegira joateagatiko konpentsazio moduan.

  2. – Epaiketa joateko 300 kilometro baino gehiago egin behar direnean:

    1. Egun berean joatea eta etortzea.

      • Programaturiko lan-eguna: lizentzia (12 ordu).

      • Egun librea: 12 ordu zenbatuko dira.

      • Gaueko txandan programaturiko aurreko lan-eguna: lizentzia (8 ordu), eta epaiketaren eguna lehenago adierazitakoarekin bat etorriz zenbatuko da.

    2. Joan-etorria egun ezberdinetan.

      • Joan-etorria egin den eguna:

      • Joan-etorriarekin bateragarria den lan programatua: programaturiko lana egin beharra gehi 4 ordu gehiago.

      • Joan-etorriarekin bateragarria ez den lan programatua: lizentzia (8 ordu).

      • Programaturiko egun librea: 4 ordu zenbatuko dira.

      • Epaiketako eguna:

      • Lan programatua: lizentzia (8 ordu).

      • Programaturiko egun librea: 8 ordu zenbatuko dira.

    3. Epailearen zitazioaren tokian bi egun oso edo gehiago egon behar bada:

      • Honelaxe zenbatuko da epaitegia dagoen tokian emandako egun oso bakoitza:

      • Programaturiko lana: lizentzia (8 ordu).

      • Egun libre programatua: 8 ordu zenbatuko dira.

      • Bidaiako egunean b) puntuan ezarritakoa aplikatu beharko da.

  3. – Epaitegian izapideak betetzeko diren zitazioen kasuan, beharrezkoa den denborarako lizentzia ordaindua izango da baldin eta zitazio horiek laneko txanda planifikatuarekin batera gertatzen badira. Izapideok betetzeko egunak laneko txandarekin batera ez badira gertatzen, lehen idatz-zatian ezarritakoaren arabera jardungo da, d) idatz-zatian ezarritakoa izan ezik; kasu horretan bost ordu zenbatuko dira.

  4. – Inputatu gisa zigor prozeduretako defentsa prestatu behar dela-eta Herrizaingo Sailaren abokatuaren kontsultaren kasuan, aurreko idatz-zatiko lehen puntuan ezarritakoaren arabera jardungo da, hain zuzen ere poliziarako eginkizunaren ondorioz ustezko gertaerak direnean.

  5. – Baldin eta aurreko idatz-zatian ezarritako kasuan abokatuarengana joaten bada eta abokatua askatasunez aukeraturiko administrazioko zerbitzu juridikoetakoa ez bada, gehienez bost orduko lizentzia ordaindua izango da, edo bestela ordu horiei dagokien diru-kopurua jasoko du abokatu horrekin planifikaturiko laneko denboratik kanpo behin bakarrik auzi bakoitzeko. Nolanahi ere, abokatuarengana joan izana egiaztatu beharko da abokatuak sinaturiko idatziaren bidez.

  6. – Diziplina-espedientea duela-eta Ikuskaritza Orokorraren zitaziora joan behar denean, beharrezko denborako lizentzia emango zaio ertzainari laneko txanda planifikatuarekin batera gertatzen bada. Lekuko gisa agertu behar duenean, artikulu honetako hirugarren idatz-zatian ezarritako konpentsazio-araubidea aplikatu behar da.

  7. – Baldin eta 3, 4 eta 6. idatz-zatietan ezarritako betebeharrak bete behar izateak lanera joateko baino distantzia handiagoak egitea badakar, egun horren plangintzaren arabera, eta ertzaintzak bere baliabideekin egin behar baditu, gastuaren diferentzia jasotzeko eskubidea izango du. Planifikaturiko egun librean joateak joan-etorriagatiko gastuaren kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dakar, etxetik epaitegiraino, salbu eta Herrizaingo Sailak bidaiak antolatu baditu.

Funtzionarioak bizitokiz aldatu beharra duela-eta, bi lan-eguneko lizentziarako eskubidea izango du, eta halaxe egiaztatuko du errolda-agiriaren bidez. Lizentzia 15 eguneko epean hartuko da errolda-agiria egiten den egunetik hasita. Ezingo da lizentziarik hartu hauteskunde egunetan, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Seme-alaben eta iloben bataioaren edo Jaunartzearen kasuan, gurasoek eta aiton-amonek gertakizun hori izaten den egunean lizentziarako eskubidea izango dute, baldin eta lanaldi-eguna bada, edo bezpera gaueko txanda planifikatuan bada.

  1. – Adinez txikiak edo minusbaliatu fisikoak, psikikoak edo sentimen-minusbaliatuak zaintzeagatiko baimena. Funtzionarioak, baldin eta legezko zaintzailearen arrazoiengatik sei urtetik beherako adinez txikirik edo ordaindutako jarduerarik burutzen ez duen minusbaliatu fisikorik, psikikorik edo sentimen-minusbaliaturik edo etengabeko gaixotasun larria duen eta berarekin bizi den 2. mailarainoko odolkidetasunarengatiko ahaiderik zuzenean zaintzen badu, baimen bat eskatu ahalko du.

    Baimen hori ohiko lanaldiaren hereneko edo erdiko txikipenean datza, eta, hortaz, kontzeptu guztietako haren ordainsarien proportziozko txikipenean. Baimena eskatzen duen funtzionarioak txikipena aplikatuko zaien orduak adieraziko ditu, aplikazio hori ukatu ezin izango delarik. Hala ere, zerbitzuaren beharrizanengatik ukatu ahalko da aplikazioa.

    Funtzionarioak, txanda-ordutegian lan bat egin eta baimen hau eskatzen duenean, bere lana goizeko eta arratsaldeko txandetan egingo du, dagokion txanda egutegiaren zikloaren egituran mantenduz baina.

    Lan-orduak finkatzeari dagokionez, Unitateko buruaren eta eskatzailearen arteko akordioa bilatuko da ahal dela. Akordiorik ez badago, Unitateko buruak finkatuko ditu lan-orduak, betiere, hala denean, baimena lupertzen ari den gainerako pertsonalak egindako ordutegiak kontuan izanik, lana antolatzeari begira. Baimena laneko txanda berean lupertzeko eskabide asko egin direla-eta unitate batean ematen den zerbitzua kaltetu badaiteke, eskatutakoan ez beste laneko txandan esleitzeko aukera aztertuko da Batzorde Parekidean.

    Arratsaldeko txandan lan egiten duten ertzainek asteburuetan egingo dute lan 18:00-19:00etatik aurrera.

    Ordutegi malguko lana duen pertsonalen kasuan lanaldi-murrizketaren kalkulua egiteko, zazpi orduko lanaldia hartuko da erreferentziatzat.

  2. – Legezko zaintza dela-eta hamabi urtetik beherako zaintza zuzena badu ertzainak eta txanden araubidean egiten badu lan, baimena emateko aukera izango du lan egin beharreko egun-kopurua murriztuta, ezarritako plangintzaren arabera, baina lanaldi osoan egin beharko du lan egokitzen den proportzioan. Horretarako, beren beregi agerraraziko dira Unitateko Burutzak ezarritako benetako lan-orduak baimena emateko ebazpenean. Baimen honek indarrean iraun bitartean, Unitateko Burutzak bere taldearen plangintzaren barruan eman beharreko lan-egunak jakinaraziko ditu. Baldin eta baimen hori hartzen den denboran lantokia edo eginkizuna aldatzen bada, beste eskaera bat egin beharko da, eta aipatutako aldaketa gertatzen den unean amaituko da aurrekoaren aplikazioa.

    Baimen-mota hau lupertu ahal izateko, nolanahi ere, Unitatearen Burutzaren erabakia behar da.

  3. – Baimen-mota hau lupertzeak ez dakarkio kalterik oporrak emateko lehentasunen gaineko irizpideen aplikazioari.

  1. – Betetzen den funtzioarekin edo postuarekin zuzenean lotuta dauden gaiei buruzko lanbide hobekuntzako ikasketak egiteko, baimena eskatu ahalko zaie haiek egiteko bai Euskal Autonomia Erkidegoko bai Estatuko gainerako erkidegoetako heziketa-zentro ofizialetan onartuak diren ertzainei.

    Kurtsoetara joateko, beharrezkoa izango da haiek onartzea eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren manuzko baimena lortzea.

    Baimen honen iraunaldia ezin izango da ikasturte baten baliokidea baino luzeagoa izan.

  2. – Poliziako Ikastegiak programaturiko edo harekin hitzartutako jardueren barruan egiten badira ikasketak, orduen eta kalte-ordainen zenbaketaren gaineko araubide hau aplikatu beharko da.

    Arau hauek ez dira aplikatuko etengabeko trebakuntzako jardueretan baldin eta lan-egutegiaren barruan egitekoak badira, eta laneko baldintzak jardueretara joaten direnei aplikatuko zaizkie.

  1. – Kurtso guztiei aplikatu beharreko arauak:

    • Kurtsoa hasteko egunaren bezperan, gaueko laneko txanda planifikatuta badago, ez da benetako zerbitzurik emango; 2. kurtso-motan, ordea, txanda libretzat hartuko da.

    • Kurtsoa astelehenean hasten bada eta aurreko asteburuan lana badago planifikatuta, txanda librera alda daiteke txanda interesa duenak hala eskatuta, zerbitzuaren beharren arabera ematen bada, betiere aurreko idatz-zatian xedatu denari kalterik egin gabe.

    • Astebete jarraitua baino denbora luzeagoko kurtsoetan, kurtsoko bi asteen arteko asteburuak kurtsoaren barrukotzat joko dira, eta ez da zerbitzurik eman beharrik izango hala planifikatuta badago ere, salbu eta hauteskundeetan edo kontsultetan gertatzen bada.

    • Kurtsoa amaitu ondoren aste naturala bukatzeko gelditzen diren egunetan, pertsonala lan egiteko moduan izango da bere unitatean, eta zerbitzuak ematen hasiko dira hala planifikatuta dutenak, salbu eta lizentziaren edo baimenen bat ematen bada, edo kurtsoa ostiralean amaitzen bada, interesa duenak hala denean zerbitzuak asteburuan ez emateko egin lezakeen eskaera onartzen badu. Hala denean, txanda libretzat hartuko da.

  2. – 1. Kurtso-Mota:

    Derrigortasun-data duten eta hizkuntza-eskakizuna esleituta duten behin betiko funtzionarioentzako hizkuntza-gaitasuneko kurtsoak, lan-ordutegian eginikoak, lan-baldintzak arautzen dituen Akordioan ezarritakoak.

    • Orduen zenbaketa:

      Zazpi ordu zenbatuko dira eskola-egunetan eginiko kurtsoko egunak. Kurtsoaren amaieran kopuru horrek ez badu gainditzen funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegia, oinarrizko egutegiaren arabera jardungo da.

    • Kalte-ordainak:

      Kurtsora joaten diren egunak direla-eta diru konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du funtzionarioak kilometroen diferentziagatik, baldin eta etxetik eta kurtsoa ematen den zentrorainoko distantzia etxetik lantokirainoko distantzia baino handiagoa bada.

    • Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko frogak egitera joatea:

      Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko frogen egunean eta Atariko Froga egiteko egunean:

    • pertsonalak laneko txanda badu programatuta, zazpi ordu zenbatuko dira, salbu eta planifikaturiko lan egunaren iraunaldia luzeagoa bada.

    • pertsonalak egun librea badu programatuta, zazpi ordu zenbatuko dira.

      Kasu bietan, konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du funtzionarioak kilometroen diferentziagatik, baldin eta etxetik eta kurtsoa ematen den zentrorainoko distantzia etxetik lantokirainoko distantzia baino handiagoa bada.

  3. – 2. Kurtso-Mota:

    Pertsonalarentzat oro har diren kurtsoak, edo kategoria edo eskala batekoak direla-eta nahitaez joan beharrekoak, zeinen deialdian pertsonala sartzea aurreikusten baita eskaera aurretik egin bada, betiere 2.4. puntuan agertzen direnetakoak ez badira:

    • Igoera-kurtsoak.

    • Trebakuntza-kurtsoak.

    • Espezializazio-kurtsoak.

    • Orduen zenbaketa:

      Gehienezko astebeteko kurtsoak.– Interesa duenak baimena izango du era horretako kurtsoetara joateko, kurtso horiek eta programaturiko laneko txanda aldi berean gertatzen badira.

      Astebetekoak baino kurtso luzeagoak.– Kurtsoko egunetan zazpi ordu moduan zenbatuko dira eskola-egunak. Kopuru hori funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegi baino ordu gutxiagokoa bada, azken horren arabera jardungo da.

    • Kalte-ordainak:

      Ez dira konpentsatuko era horretako kurtsoetara joateagatiko gastuak.

      2. kurtso-motetarako frogetara eta azterketetara joatea Arkauteko Polizia Ikastegian:

      Ez dira konpentsatuko era horretako kurtsoetara joateagatiko gastuak.

    • Programaturiko laneko txandan joatea:

      Beharrezko denborarako baimena beharko da. Programaturiko txanda zenbatuko da, salbu eta frogaren edo azterketaren iraupena aurreikusitako lanaldiaren erdia baino laburragoa bada. Hala bada, gainerakoa ez da zenbatuko lanik egin ez bada.

    • Egun librean eta lanik gabeko txandan:

      Ez da beharrezkoa izango baimena emateko. Froga goizean egiten bada eta bezperan gaueko txanda programatuta badago, txanda librea har daiteke interesa duenak hala eskatzen badu.

  4. – 3. Kurtso-Mota:

    Lanpostuan jarraitzeko nahitaez gainditu beharreko kurtsoak.

    Eguneratze, birziklatze eta trebatze kurtsoak, eta bertara joan behar du lanpostu jakin batzuk betetzen dituen edo eginkizun zehatzak betetzen dituen pertsonalak. Zerbitzuaren beharrek hala egiteko modua ematen duten neurrian, laguntzako eta laneko planifikaturiko astea batera izango dira; hala, laguntza emateko planifikaturiko egutegia erreferentziatzat hartuta emango da.

    • Orduen zenbaketa:

      Aste naturalekoa baino denbora laburragoko kurtsoak:

    • Laneko txandako egunekin batera gertatuz gero, kurtsora joateko egunak kurtsoko ordutzat hartuko dira, eta ordu-kopuru egokia gehituko zaie planifikaturiko lanaldiak kurtsoarena baino iraunaldi luzeagoak badira.

    • Asistentzia laneko egun libreetan gertatzen bada, asistentziako egunak kurtsoko eskola-ordu gisa zenbatuko dira, zazpi ordu.

      Aste naturalekoa baino denbora luzeagoko kurtsoak:

    • Kurtsoko egunetako orduen kopurua, gutxienez, zazpi eskola-egun izango dira. Baldin eta kopuru horrek kurtsoaren amaieran ez badu gainditzen funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegia, azken horren arabera jardungo da.

    • Kalte-ordainak:

      1. Joan-etorriak:

        1. – Planifikaturiko lan-egunetan ertzainak dituen eskola-egunengatiko konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izango du kilometroen diferentzia dela-eta, baldin eta etxetik kurtsoa ematen den zentrorainoko distantzia etxetik eta lantokira dagoena baino handiagoa bada.

          Planifikaturiko egun libreetan ertzainak dituen eskola-egunengatik konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izango du, etxetik eta kurtsoa ematen den zentroaren arteko joan-etorriak direla-eta.

        2. – Barnetegiko araubidea ezartzen denean, asteko joan-etorriko bidaiaren ordainketa aukeratu daiteke, hain zuzen ere etxetik eta kurtsoa ematen den zentroraino.

          A idatz-zatian ezarritako joan-etorriengatiko kalte-ordainen arauetan beharrezko egokitzapenak izan beharko dira baldin eta Herrizaingo Sailak neurri espezifikoak ezartzen baditu kurtsoak direla-eta egin behar diren joan-etorrietarako.

      2. Bazkariko gastuen konpentsazioa.

        Kurtsoetan bazkaltzeko etenaldia egitea programaturiko egunetan gastua konpentsatuko zaie kurtsora doazenei, baldin eta Herrizaingo Sailak bazkaria bere pentzura ez dela erabakitzen badu; kalte-ordainen gaineko araudian ezarritako gehieneko diru-kopurua emango da.

  5. – Lanpostuak hornitzeko deialdiko azterketak.

    Herritarren segurtasuneko txandan ordutegi-araubidea.– Azterketaren ordua planifikaturiko laneko txandako orduarekin batera suertatzen bada, azterketara joateko beharrezko denborarako lizentziarako eskubidea izango du pertsonalak.

    Lan-egun normalizatuko ordutegi-araubidea.– Lizentzia ordaindua izango da azterketara joateko beharrezko denborarako.

    Ordutegi-araubide espezifikoa.– Laneko txandako ordutegia azterketa egiteko egunarekin suertatzen bada, azterketara joateko beharrezko denborarako lizentzia ordaindua izango da.

    Era horretako azterketetara joateko gastuak ez dira konpentsatuko.

Betetzen den funtzioarekin edo plazarekin zuzenean lotuta ez dauden ikasketak egiteko, funtzionarioek zentro ofizialetako eta homologatuetako ikas-azterketetara joateko baimenerako eskubidea izango dute, deialdi arruntetan eta apartekoetan egin beharreko azterketa proba bakoitzeko egutegiko egun bateko baimenerakoa, beharrezko frogagiria aurkeztuta. Azterketaren egunaren aurreko eguna interesatuaren gaueko txandako lanarekin bat badator, baimena txanda horretan lan-zentrora joan gabe lupertuko da. Baimen hau egutegiko egun bitara zabalduko da, azterketa berau egiten zaionaren egoitza-lekutik 150etik gora kilometrora egiten bada. Baimen hau ordainduko da.

  1. – Funtzionarioek beren beharrizanengatik lanaldian medikuaren kontsultetara, sendabideetara eta miaketetara joateko baimenerako eskubidea dute, joate hori behar bezala justifikatuta badago eta kontsultak, sendabideak eta miaketak egiten diren zentroek lekuotara lan-orduetatik kanpo joatea ahalbidetzen duen kontsulta-ordurik ezarririk ez badute.

    Baimenaren iraupena, oro har, 4 ordukoa izango da gehienez, behar bezala kreditatuta dauden salbuespenezko kasuetan izan ezik. Baimena aurretik eskatzen bada, funtzionarioari lanaldi osoan lanera ez joatea onartuko zaio. Horrelakoetan, 4 ordu konputatuko zaizkio hari.

    Baimen hau ordainduko da.

    Haurdun dagoen funtzionarioak jaio aurreko probak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketarako ezinbesteko denborarako baimen ordaindurako eskubidea izango du. Horretarako, haiek lanaldiaren barruan egin beharra justifikatu beharko du eta haietarapena behar bezala kreditatu behar du.

    Kontsulta, sendabidea edo miaketa goizeko 12:00ak baino lehen finkatuta badago eta funtzionarioa aste horretan gaueko txandan badabil, hari aurreko gauean lanera ez joatea onartuko zaio eta, kasu horretan, 4 ordu konputatuko zaizkio, baina berreskuratu beharreko baimentzat joko da lanaldiko gainerako ordu-kopurua.

  2. – Funtzionarioak, baldin eta legezko zaintzailearen arrazoiengatik hamabi urtetik beherako adinez txikirik edo ordaindutako jarduerarik burutzen ez duen minusbaliatu fisikorik, psikikorik edo sentimen-minusbaliaturik edo etengabeko gaixotasun larria duen eta berarekin bizi den 2. mailarainoko odolkidetasunarengatiko ahaiderik zuzenean zaintzen badu, baimen bat eskatu ahalko du hari laguntzeko kontsultara, tratamendu eta azterketa medikoetara, lagundutako pertsonen kasuan hala egitea beharrezkoa denean.

    Baimena emateko aldez aurretiko egiaztagiria behar da, kontsultak edo azterketak egiten diren zentroan kontsultako ordurik eta egunik ezarrita ez daudela egiaztatzen duena zentrora lan-ordutegitik kanpora joateko modua izateko. Eskaera gutxienez lau egun aurretik egin behar da, salbu eta berandutzeak lagundutakoaren osasunaren kalterako izan daitekeela justifikatzen bada, ondoren laguntzari buruzko frogagiria aurkezteari kalterik egin gabe.

    Baimen hau lupertzen bada, errekuperatu beharra izango da, 50. artikuluaren bigarren idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz.

Poliziako pertsonalak norberaren kontuetarako baimena eskatu eta lor dezake. Baimena emateak ez du ordainsaririk sortuko, eta horren iraunaldi metatua gehienez hiru hilabetekoa izango da bi urterik behin.

Baldin eta ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada baimena, urtean gehienez hiru hilabeteko baimen jarraitua emango ahal izango da behin.

Zerbitzuaren beharren menpe egongo da baimena hau ematea.

Baimen hau ez zaie emango praktiketan diren ertzainei.

Baimen honen iraunaldiak oporren denbora gutxituko du egokia den proportzioan.

Funtzionarioak baimen hau duen denboran, altan izango da Gizarte Segurantzan eta kontingentzia komunen ondoriozko kuota patronalari dagokion zatien kotizazioa ordainduko du Herrizaingo Sailak; lanean jarraitu izan balu moduko kotizazio-oinarria izango da.

  1. – Baldin eta lizentzien eta baimenen atalean ezarri ez diren behar pertsonalak direla-eta ertzain batek egun librea hartu behar badu urteko lanaldian gehiegizko nahiko ordu kopurua metatu gabe, unitateko buruak aintzat hartuko du eskaera zerbitzuaren beharrak beteta badaude. Baimena ematean, errekuperaketa zein egunetan izango den erabaki beharko da; nolanahi ere, lanaldi-mota berean benetako zerbitzua emanda errekuperatu beharko da hartutako eguna. Lan egin behar zen eguna eta errekuperatu beharrekoa modalitate berekoak izango dira. Hortaz, ez du konpentsazio izateko modurik emango orduen edo diruaren aldetik, ezta joan-etorrietako gastuen konpentsaziorako ere.

    Gertaera eragilearen ondoko 60 eguneko epearen barruan egiten den eskaera oro ezin ezezta daiteke, zerbitzuaren oso salbuespenezko beharrak direnean izan ezik. Baimen-mota hori emateak lehentasuna izango du gehiegizko orduak hartzeko eskaeren eta ondoko idatz-zatian aurreikusitako modalitatearen aurretik.

  2. – Aurreko idatz-zatian ezarritako kausak ez badira gertatzen eta interesa duenak gehiegizko nahikoa ordu ez badu, egun librean lupertzeko baimena eman daiteke, betiere zerbitzuaren beharrak beteta badaude. Errekuperatu beharreko eguntzat hartuko da, eta ondorio horietarako, kontuan hartuko dira 42.3. artikuluan ezarritako ezinbesteko betebehar publikoak eta pertsonalak betetzearen ondorioz zenbatutako orduak, lanik gabeko egunetan lanerako deiaren ondorioz zenbatu direnak edo gaueko laneko txanda planifikatuan lan egiteagatik metaturiko orduak. Baldin eta azaroaren 1ean ezin izan bada orduak errekuperatu, Burutzak ezarri beharreko egunean errekuperatu beharko da, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

    Baldin eta azaroan eta abenduan lupertzeko eskatzen bada, errekuperatu beharreko egunak finkatu behar dira nahitaez baimena ematean. Errekuperatzeko lan egindako eguna ez da egun librean lanerako deitzat hartzen, era horretako zerbitzu-prestazioei datxezkien konpentsazioak aplikatzearen ondorioetarako.

  3. – Gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dira artikulu honetan araututako baimenak, eta gehienez hamar eguneko epearen barruan ebatzi beharko dira eskaera aurkezten den unetik kontatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik ematen ez bada, emandakotzat hartuko da.

    Baimen horiek ezin izango dira eman urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n, ezta hauteskunde egunetan eta opor egunak hartzen diren asteak osatzeko ere.

    Urtean 48 ordu baino gehiago ezin izango dira hartu artikulu honetan araututako baimenengatik.

Ordaindu gabeko baimena izan ahalko dute ertzainek, baldin eta gizarte zerbitzu ofizialekin lankidetzan arituz, zerbitzu horren hartzaileei lagundu behar badiete eta akordio honek lizentziarako edo baimenerako eskubidea aintzatesten duen kasuetan, baina aurretik ezarritako eskakizunak betetzearen gaineko egiaztagiria aurkeztu behar da.

Ordaindu gabeko baimena izan ahalko dute ertzainek baldin eta Gobernuz Kanpoko Laguntza Erakunderen batekin lankidetzan arituz, lankidetzan diharduten gizaldeko xederako hilabetetik hiru hilabetera bitarteko denbora izan gura badute, GEKen frogagiria eta ziurtagiria aurkeztu ostean.

Baimen hori izango duen denboran, Gizarte Segurantzan jarraituko du altan funtzionarioak, eta Herrizaingo Sailak ohiko kontingentzien ondoriozko kuota patronalari dagokion zatian ordainduko ditu kotizazioak. Zerbitzuak ematen jarraitu izan balu moduko kotizazio-oinarria izango da.

Sindikatuaren jarduera Euskal Herriko Poliziaren Legearen hirugarren tituluko zortzigarren kapituluan eta ondoren azalduko diren baldintzetan ezarritakoarekin bat etorriz egingo da.

  1. – Sindikatuetako ordutegi-kreditua.

    Sindikatuek haiei dagozkien eta EHPLn ezarri den ordutegi-kreditua metatu ahal izango dute, sindikatuen eskuorde hautatuei eta afiliazio bidezko delegatuei dagozkienak, baldin eta lanaldi osoan sindikatuko jardueran aritu behar badu eskuorde horietako batek gutxienez urtebeteko epealdian, baina hilabete lehenago jakinarazi beharko da lanaldi hori. Horretarako, urtean 1.260 ordu metatu beharra dago (105 ordu hilean).

    Liberazio osoa ez duten sindikatuen eskuorde hautatuek eta afiliazio bidezko delegatuek sindikatuetako ordutegi-kreditua erabiltzeko, horren berri eman beharko dio sindikatuak Giza Baliabideetako Zuzendaritzari, oro har, hiru egun lehenago gutxienez (epe hori betetzeko ez dira konputagarriak izango larunbatak, igandeak eta jaiegunak), interesa duenak bere unitateari nahikoa denbora lehenago jakinarazteari kalterik egin gabe, hain zuzen zerbitzua antolatzeko nahikoa denbora lehenago.

    Negoziazio mahaiko kideek eta bertatik edo lan-baldintzen akordio honetatik sortutako batzordeetako kideek bileretara joateko beharrezko orduak izango dituzte, baina ez dira konputagarriak izango sindikatuaren ordutegi-kredituen ondorioetarako.

  2. – Trebakuntza sindikala.

    Sindikatuek guztira bi ordu izango dituzte hilean aukeraturiko hautagai bakoitzeko eta afiliazioko eskuorde bakoitzeko trebakuntza sindikaleko kurtsoetara joateko, eta gehienez bost lan-egun metatu ahal izango dira pertsonako eta urteko. Kurtso horietara joateko jakinarazpena aurreko ataleko bigarren lerroaldean ezarritako epe berean egin beharko da.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko negoziazio mahai orokorrak ezarriko duena izango da lan baldintzak arautzen dituen Akordio honen eremuaren barruko pertsonalari aplikatu beharreko ordainsarien gehikuntza orokorra.

    Gehikuntza hori 2006rako Akordio honetan ezarritako ekoizkortasun-osagarrien zenbatekoei ere aplikatuko zaie 2007tik aurrera.

  2. – Goragoko eskalako maila batez jabetu izanaren ondorioz barne-igoerako prozedura gainditu ondoren, orain artean aintzatetsitako hirurteko guztiak eskala berriari dagozkion zenbatekoen arabera jasoko dira hemendik aurrera.

Akordio hau sinatzen duten aldeek honako hau hitzartu dute: Ertzaintzako oinarrizko eskala Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioen sailkapeneko C taldean sailkatzeko araudietan behar diren aldaketak onesteko jarduketak burutzea, bai ordainsarien ondorioetarako, bai administrazio ondorioetarako. Horretarako, Euskal Herriko Poliziaren Legearen 40. artikuluak dakarrena benetan aplikatzea bultzatuko du. Horren ondorioz, ahaleginak egingo dira Ertzaintzaren oinarrizko eskalako karrerako funtzionario izaeraz jabetzeko trebakuntzako oinarrizko kurtsoan emandako trebakuntza eta sailkapeneko C taldean sartzeko titulazioa homologatzeko.

Kasu bakoitzean harturiko neurriek ez dute gastu publikoa igoaraziko eta ez dute aldaraziko eskala horretako kideen guztizko ordainsarien urteko zenbaketa. Hori dela-eta, D taldetik C talderako aldaketa egin ondoren, aldaketa horrek oinarrizko ordainsarietan dakarren gehikuntza osagarri espezifikoan bilduko da.

Aurreko artikuluko bigarren idatz-zatian ezarritakoari kalterik egin gabe, artikulu honetan aipatzen den sailkapena aldatu baino lehen oinarrizko eskalan hobetutako hirurtekoak ez dira aldatuko artikulu horretan ezarritako sailkapen-taldearen aldaketaren ondorioz, eta hirurtekoak hobetu diren unean ertzainek duten sailkapen-taldearen arabera baloratuko dira.

Nolanahi ere, artikulu honetako lehen lerroaldean aipatzen diren aldaketak onesten diren ala ez kontuan izan gabe, honelaxe hobetuko dira oinarrizko eskalako pertsonalaren hirurtekoak 2005eko urtarrilaren 1az gero: ordainsari-osagarri bat esleituko da ekoizkortasun gisa, C taldearen eta D taldearen arteko antzinatasunen arteko diferentzia hain zuzen.

Ondoren aipatzen diren ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1az gero ondorioak izanik, urteko ondorengo gehikuntzak izango dira Ertzaintzako kideek jasotzen izan dituzten zenbatekoetan, goitik behera eta ertzainen kategoria edozein delarik ere.

2005. urtea: 420,70 euro.

2006. urtea: 779,30 euro (metatua: 1.200 euro).

2007. urtea: 525,00 euro (metatua: 1.725 euro).

Gehikuntza horiek EAEko Administrazioko langile publiko guztientzat erabakitako ordainsari-igoerak kontuan hartu gabe aplikatuko dira, eta ekoizkortasun-osagarri gisa ordainduko dira harik eta beste ordainsari-kontzeptuetan antolatu arte. Horretarako, aldaketak egingo dira araudian, ahal dela destinoko osagarrian edo, hala denean, osagarri espezifiko orokorrean.

  1. – 2006ko urtarrilaren 1az gero, Ertzaintzako kide guztiei oro har aplikatu beharreko ekoizkortasun-osagarria ezarri da, ertzainen eskala edo kategoria edozein delarik ere, baina osagarria jasotzeko zerbitzua benetan eman behar da. Ondoren zehazten denaren arabera sortuko da:

    1. Akordio honen 20. artikuluan ezarritako txanden ordutegi-araubidean (Laguntzako Zerbitzuko kideak izan ezik) eta Brigada Mugikorrean, ITBn eta Baliabide Operatiboetako Dibisioko Segurtasunean, larunbatean, igandean edo ez larunbat ez igande ez den jaiegunean planifikaturiko laneko txanda osoan zerbitzua emateko lanera joateagatik honako zenbateko hauek jasotzeko eskubidea sortuko da:

      Igandea eta jaieguna:

      16 ordu: 30 euro/eguna.

      12 ordu: 25 euro/eguna.

      8 ordu: 20 euro/eguna.

      6 ordu: 12,5 euro/eguna.

      Larunbata:

      16 ordu: 25 euro/eguna.

      12 ordu: 20 euro/eguna.

      8 ordu: 15 euro/eguna.

      6 ordu: 10 euro/eguna.

      Ondorio horietarako, abenduaren 24 eta 31ko gauetan planifikaturiko txandak jaieguntzat hartuko dira.

      Horretarako, laneko txanda planifikatuaren iraupena baizik ez da kontuan hartuko, eta zerbitzuko luzapenek ez dute eraginik izango.

    2. 2006tik aurrera, benetan egindako erreteneko lan-eguneko 3 euro ordainduko zaizkie planifikaturiko lan-egutegiaren ondorioz gaua lantokian igaro behar duten ertzainei.

    3. 2006tik aurrera, Akordio honen 22. artikuluan ezarritako ordutegi malguaren araubidean lan egiten duten Ertzaintzako funtzionarioek zenbateko egokia jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta zerbitzuaren berezko beharrak bete behar direla-eta jaiegunean, larunbatean edo igandean lan egin behar badute, betiere artikulu horren laugarren artikuluan ezarritako bermeen barruan:

      Igandea eta jaieguna:

      16 ordu edo gehiago: 30 euro

      12 ordu edo gehiago eta 16 baino gutxiago: 25 euro

      8 ordu edo gehiago eta 12 baino gutxiago: 20 euro

      6 ordu edo gehiago eta 8 baino gutxiago: 12,5 euro

      Larunbata:

      16 ordu edo gehiago: 25 euro

      12 ordu edo gehiago eta 16 baino gutxiago: 20 euro

      8 ordu edo gehiago eta 12 baino gutxiago: 15 euro

      6 ordu edo gehiago eta 8 baino gutxiago: 10 euro

  2. – Ezarrita dituen eginkizunen izaera dela-eta ordutegi-araubide zehatzik ez duen pertsonalak baliagarritasun osoan dagoelako izango du eskubidea banaka eta lau hilean aplikatu beharreko ekoizkortasun-osagarria jasotzeko, baita Akordio honen 22. artikuluan ezarritako ordutegi malguaren araubidea esleituta duen eta ikerketa lanak egiten dituen pertsonalak ere. Ekoizkortasun-osagarri hori ekainean, urrian eta otsailean ordainduko da, eta horren zenbatekoa honako absentismo-tasa hauei lotuta dago:

    • Absentismo-tartea, % 0 eta % 2,5 bitartekoa – 200 euro lau hile bakoitzeko.

    • Absentismo-tartea, % 2,5etik gora eta % 5etik beherakoa – 100 euro lauhileko bakoitzeko.

      Atal honen ondorioetarako, honen emaitza izango da absentismo-tasa: absentismotzat hartzen den absentzia-kopuruaren (zenbakitzailea) zatidura bider ehun eta gero zenbakitzailean agertzen den ordu-kopuruarekin zatitu, gehi absentismotzat hartzen ez diren absentzien orduak gehi benetan egindako lan-orduak.

      Osagarria jasotzeko eskubidea sortzeko, azaldutako baldintzak betetzeaz gain, pertsonalak aipatutako ordutegi-araubideari lotuta egon behar du erreferentziatzat hartzen den lau hileko epealdi osoan.

      Absentismoa finkatzeko absentziak zenbatzearen ondorioetarako, laneko absentzia oro hartuko da kontuan, absentzia eragin duen zioa edozein dela ere, hurrengo atalean xedatu dena izan ezik.

  3. – Pertsonalak ez du galduko lehen atalean ezarritako zenbatekoak jasotzeko eskubidea eta, aurreko 2. idatz-zatiaren ondorioetarako, ez dira absentismotzat hartuko laneko absentziak honako kasuetan gertatzen direnean:

    1. Ertzainek amatasun lizentziako nahitaezko sei asteko baimena izan den denbora.

    2. Zerbitzu-egintzatzat hartutako poliziako jardueraren ondorioz aldi baterako ezintasun egoeran emandako denbora.

    3. Laneko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunean emandako denbora, istripua honelakoetan gertatu bada:

      • leku-aldaketa egitea larrialdiko zerbitzuan programatu gabeko jardueretan.

      • atxiloketa egiten denean zerbitzuak iraun bitartean.

      • zerbitzuan erasoa jasatea.

      • Ertzaintzakoak ez diren hirugarrenek zerbitzuan eragindako zirkulazio-istripuak.

      • gorabehera berehala eta zuzenean deuseztatzean.

        Ez dira jaso kasu horietan aldi baterako ezintasuneko baxa psikologikoak edo psikikoak eragiten dituzten lan istripuak.

  4. – Bi hilabeteko epea dago artikulu honetan ezarritako zenbatekoak ordaintzeko, zenbatekoen sortzapen egunetik kontatzen hasita. Pertsonalak lanaldi murriztua duen kasuan, zenbateko horiek proportzio berean murriztuko dira.

Ekoizkortasun-osagarri bat esleitzeko salbuespenezko araubide bat eratu da, norberarena baino maila edo eskala handiagoko lanpostuetako zerbitzu-eginkizunak betetzeak dakarren aparteko jarduera ordaintzeko, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretuaren 5. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz.

Norberarena baino maila handiagoko lanpostuko zerbitzu-eginkizunak betetzeagatiko ekoizkortasun-osagarriaren zenbatekoa hauxe izango da: bete den postu horri dagokion kategoriako destinoagatiko osagarriaren, eta funtzionarioaren berezko kategoriaren destinoagatiko osagarriaren arteko aldea (edo kontzeptu horrengatik jaso izan duen zenbatekoaren artekoa, azken hau handiagoa denean).

Zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostua eskalarako gordeta dagoenean, eskala hori funtzionarioaren berezko kategoriaren goragoko eskala denean soilik jasoko da osagarria. Kasu horretan, eskala horretako beheragoko kategoriaren destinoagatiko osagarriaren eta funtzionarioaren kategoriari dagokion destinoagatiko osagarriaren arteko aldea izango da diru-zenbatekoa. Funtzionarioak daukan kategoria barnean hartzen duen eskala bada, ez da osagarria jasotzeko eskubiderik sortuko kontzeptu honengatik.

  1. – Akordio hau sinatzen duten aldeek honako hau hitzartzen dute: ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren aldaketari lehenbailehen ekiteko eskatzea administrazio eskudunari, Ertzaintzako funtzionarioek aurre erretiroa har dezaten, pertsonak eta ondasuna babesteko eta ordena publikoa mantentzeko estatutuko eskumen osoa duten autonomia erkidegoko baten menpeko Polizia Erkidegoko kideak diren aldetik, betiere Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari lotuta eta horren babesa izanik. Horretarako, gizarte babesaren araubideak Estatuko Segurtasun Indarreko eta Kidegoetako kideentzat aurreikusitako adinaren eta kotizazioaren gaineko eskakizun berak beteko dira; izan ere, gizarte babes horren araubideak babesten baititu ertzainak, baina pentsioaren zenbatekoa finkatzean ez da aplikatuko koefiziente murriztailerik erretiroko adina aurreratzeagatik.

  2. – Aurreko atalean aipatzen den araudiaren aldaketa onetsi ondoren, indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epearen barruan, Herrizaingo Sailak, aurretik Euskal Herriko Poliziaren Legearen 103. artikuluan ezarritako mahaian negoziatu ondoren, lege baten aurre-proiektua egin eta Gobernu Kontseiluari igorriko dio. Lege horretan, 105 eta 118. artikuluetan ezarritako kategorietarako, adinak finkatuko dira, hain zuzen ere bigarren jarduerako administrazio egoerara igarotzea eragingo duten adinak. Bestalde, egoera horri dagozkion ordainsariak ere ezarriko dira legean.

  3. – Aurreko atalean aipatzen den legea aldarrikatu ondoren, bigarren jarduerako administrazio egoeraz jabetzen den pertsonalak, lanpostua hartzen ez badu, legean ezarritako ordainsariak jasoko ditu, lan baldintzei buruzko aurreko dekretuetan ezarritako konpromiso ekonomikoen eta aurrekontuko zainpeketen pentzura.

  1. – Herrizaingo Sailak dagokion prebentzio-behar orokorra aintzatetsiz ertzainen lan-baldintzak hobetzea lortzeko jarduketa-multzo bezala definitzen den politikari eutsiko dio, lan-arriskuen prebentzioari begirakoari. Politika hori (lan-arriskuen prebentzioa integralki kudeatzeko sistema bat ezarriz garatuko baita) eraginkortasun, koordinazio eta partaidetza abiaburuen gainean egituratuta dago.

    Eraginkortasun abiaburua.

    Berak ertzainen osasun-egoera aurretik zaintzeko eta jagoteko arloko prestakuntzarako, informaziorako, kontsultarako eta partaidetzarako beharrezko tresnak ezarririk ditu eta Sailak ekintza iraunkor eta inguruabar batzuek izan ditzaketen aldarazpenetara egokitu ahal dena garatzeko duen konpromisoa dakar berekin. Inguruabar horiek enplegatu publikoek beren lanpostuetan duten Segurtasunean eta Osasunean eragina dutenak dira.

    Koordinazio abiaburua.

    Ertzainek eta Saileko hierarkia-maila guztiek egiten dituzten jardueretan eta hartzen dituzten akordioetan orotan Segurtasunaren eta Osasunaren babesa sartu beharra aintzatestea dakar berekin.

    Partaidetza abiaburua.

    Zuzenean edo Prebentziorako eskuordeen bitartez prebentziozko jarduera diseinatzeko eta planifikatzeko lankidetza bermatzeko beharrezko bideak sortu behar dira.

    Horrela, Herrizaingo Sailaren prebentzioari begirako politika enplegatu publikoen ongizatea bermatzeko diseinatutako baliabideen beste politika batzuekin bat dator eta lanean segurtasun eta osasun maila jasoa lortzea du helburu. Horretarako, indarrean dagoen legeria beteko da eta politika horrek prebentziozko ekintza etengabe hobetzeko abiaburua izan behar du oinarri. Politika horrek honako xedeok ditu: ertzainen lan-jarduerari datxezkion arriskuen kontra borrokatzea edota berauek txikitzea, Administrazioan segurtasuna integratzea, ertzain guztiei parte harraraztea, lan-arriskuak kudeatzeko erantzukizuna administrazio osoak izan behar duela ezartzea, benetako prebentzio-kultura sustatzea eta ertzainek beren autobabesaren beharra benetan bete beharra berenganatzea bultzatzea.

  2. – Prebentzioko jardueraren abiaburu edo printzipio horiek kasu zehatzetan islatzeko, Herrizaingo Sailak hitzartu du ezen 60 urte beteta dituzten ertzainek, hala eskatu badute, ez dutela herritarren segurtasuneko patruilarik egingo uniformearekin, harik eta bigarren jarduerako egoerara igarotzeko adina ezartzeko legea eman arte.

Herrizaingo Sailak prebentzioko berezko zerbitzu baten prebentzioaren arloko antolaketa-eredua hartu du, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onetsi duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatuaren bidez eraentzen dena, eta halaxe onartu du Osalanek.

Prebentzio Zerbitzuak jarduteko honako arlo hauek ditu: medikoa, teknikoa eta juridiko-administratiboa, eta hauexek dira haren eginkizunak:

  • Prebentziorako planak diseinatu, aplikatu eta koordinatzeko lankidetzan jardun eta horretarako laguntza ematea, baita prebentziozko neurrien eraginkortasuna jagotea ere.

  • Ertzainak uki ditzaketen arrisku-faktoreak ebaluatzea.

  • Egindako arrisku-ebaluazioekin bat etorririk egokiak diren prebentziozko neurriak hartzeko lehentasunak zehaztea, eta haien eraginkortasunaren zainketa.

  • Ertzainei laneko segurtasunaren eta osasunaren arlokoak jakinarazi eta haiek arlo horretan trebatzea.

  • Sistemaren aurreikuspenek antolakuntzaren edo erakundearen eskaerei begira duten egokitasuna erakusteko prozedurak ezartzea eta eguneratuta edukitzea.

  • Prebentziozko helburuak betetzeko maila egiaztatu eta arriskuen prebentzioko erregistroak, auditoretzen eta ikuskapenen emaitzak eta prestakuntza-erregistroak kodifikatu eta artxibatzeaz arduratzea.

  • Larrialdirako eta lehenengo sorospenetarako planak egitea, zeinen ezarpena lan-zentroka burutuko baita.

  • Ertzainen osasuna zaintzea, beraien lanetik datozen arriskuei begira.

  • Osasuna zaintzeko neurriak ertzainaren intimitaterako eta duintasunerako eskubidea errespetatuz burutuko dira. Informazio medikoa banaka atzitzeko aukera medikuek eta osasun-agintariek bakarrik izango dute.

  • Istripuak ikertzea, kexak eta iradokizunak tramitatzea eta prebentzio-arloko arazo zehatzak zehaztea eta berauei konponbidea ematea.

  • Segurtasun eta Osasun Batzordeari laguntza, aholku eta informazioa ematea, Prebentzio zerbitzuak segurtasun- eta osasun-arloan egiten duen eta ezagutu behar dituen jarduketen gainean.

  • Azterketa egitea, ertzainak nahitaez egin beharrekoa, jokabidean gorabeherak ikusten direnean; azterketa egin ondoren irizpen loteslea emango da.

  1. – Ertzainei beren lan-baldintzen hobekuntzan parte harrarazteko eta LPAL delakoak zehaztutako informaziorako, kontsultarako eta partaidetzarako eskubideak betetzeko helburuz, Ertzaintzaren Segurtasun eta Osasun Batzordea izango da lan-arriskuen prebentzioaren arloan arriskuen prebentzioa ebaluatzeko eta planak eta programak erregulartasunez eta aldizka kontsultatzeko elkargoaren organo parekidea, Herrizaingo Sailarena. Era berean, berak du segurtasunari eta osasunari buruzko politika egokia hartzeko, beroni eusteko eta berau hobetzeko ardura. Bertan ertzainak ordezkatuta daude, Prebentziorako eskuordeen eta bitartez; eta Saila, bere eskuordeen bitartez.

  2. – Ertzaintzaren Segurtasun eta Osasun Batzordeak hamasei kide izango ditu. Horietarik 8 Administrazioak izendatuko ditu (haietako bakoitzak buru bezala jardungo du; eta beste batek, idazkari bezala). Beste 8ak Prebentziorako eskuordeak dira.

  3. – Ertzaintzaren Segurtasun eta Osasun Batzordea hiru hilean behin bilduko da, eta bertako eskuordetzetako batek hori eskatzen duenetan. Batzorde honek bere ibilera-arauak hartuko ditu.

    Halaber, Ertzaintzaren Segurtasun eta Osasun Batzordea Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileetako langileen Segurtasun eta Osasun Batzordearekin batera bildu ahalko da, eztabaidatu beharreko aferek hori eskatzen badute.

  4. – Ertzaintzaren Segurtasun eta Osasun Batzordeak LPAL Legearen 39. artikuluak emandako eskumenak izango ditu.

  5. – Edozein kasutan, Ertzaintzaren Segurtasun eta Osasun Batzordeari jakinaraziko zaizkio 2. jardueraren Auzitegi Medikoaren jarduketak.

  6. – Batzordeko kideek beren egitekoa burutzeko erabilitako denbora, ondore guztietarako, lanaldi arruntaren barrukotzat hartuko da, jarduera hori garatzeko itundutako sistemarekin bat etorririk. Haiek horretarako denbora izan behar dute eta, edozein kasutan, Unitateko buruari jakinaraztekoa jakinarazi behar diote aurrez.

Prebentzioko eskuordeak edo delegatuak laneko prebentzioaren arloko eginkizun espezifikoak dituzten ertzainen eskuordeak dira. Pertsonaleko eskuordeak edo sindikatuetako eskuordeak ez izan arren sindikatuek izendaturikoak izan daitezke prebentzioko eskuordeak. Prebentzioko zortzi eskuorde izango dira Ertzaintzan, eta Ertzaintzako ordezkaritzako sindikatuek izendatuko dituzte eskuordeok sindikatuen hauteskundeetan lorturiko ordezkaritzaren proportzioan, betiere Poliziaren Legearen 103.2. artikuluan araututakoarekin bat etorriz.

  1. – Honako hauek dira prebentzioko eskuordeen eskumenak:

    1. Prebentzio lana hobetzeko laguntza ematea.

    2. Ertzainen lankidetza bultzatzea eta sustatzea lan arriskuen prebentzioaren arloko araudia betearazteko.

    3. Lan arriskuen prebentzioaren arloko araudia betetzen dela zaintzea eta kontrolatzea.

  2. – Prebentzioko eskuordeei eratxikitako eskumenak erabiltzeko, honako ahalmen hauek dituzte eskuordeok:

  1. – Laneko ingurumenaren prebentzioari buruzko ebaluazioetako teknikariei laguntzea, baita Laneko eta Gizarte Segurantzako teknikariei ere LAPLko 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, hain zuzen ere laneko arriskuei buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko lan-tokietara egiten dituzten bisitaldietan eta egiaztapen-lanetan. Hartara, egokitzat jotzen dituzten oharrak egingo dituzte haien aurrean.

  2. – Beren eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren eta lan baldintzei buruzkoak diren argibideez eta dokumentazioaz jabetzea, LAPLren 22. artikuluko 4. atalean ezarritako mugekin, eta bereziki, Lege horren 18. eta 23. artikuluan xedatu denaz. Informazioak aipaturiko mugak dituenean, isilekotasunaren errespetua bermatzeko moduan emango da.

  3. – Ertzainen osasunean izandako kalteei buruzko informazioa jasotzea kalteon berri izan eta berehala, eta, lanalditik kanpora bada ere, gertaeren lekuan agertzea kalteon nondik-norakoak ezagutzeko.

  4. – Herrizaingo Sailak enpresako babes eta prebentzioko jarduerez arduratzen diren pertsonen eta organoen aldetik jasotako informazioa jasotzea Herrizaingo Sailetik, baita ertzainen segurtasunerako eta osasunerako organo eskudunetatik ere, betiere LAPLren 40. artikuluan Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzarekiko lankidetzaren arloan xedatu denari kalterik egin gabe.

  5. – Bisitaldiak egitea lantokietan laneko baldintzen egoerara zaintzeko eta kontrolatzeko. Hartara, lan-tokietako edozein tokitara joan ahal izango dira eta lanaldi osoan ertzainekin harremanetan izateko modua edukiko dute, zerbitzuaren garapen normalari ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

  6. – Ertzainen segurtasunaren eta osasunaren babes-maila hobetzeko eta arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea, eta horretarako, proposamenak egin dakizkieke Herrizaingo Sailari eta Segurtasun eta Osasun Batzordeari, batzorde horretan eztabaidatuak izateko.

  7. – Oro har, 3/1995 Legearen 36. artikuluan prebentzioko eskuordeei aitortzen zaizkien gainerako eskumenen garapena. Hartara, kontuan izango dira, hala denean, lege horren 3.2. artikuluan ezarritakoaren arabera baztertu beharreko jardueren inguruko mugak.

  1. – Beren eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren prebentzioaren arloko baliabideak eta trebakuntza emango dizkie Herrizaingo Sailak prebentzioko eskuordeei.

    Trebakuntzan emandako denbora laneko denboratzat hartuko da ondorio guztietarako.

  1. – Herrizaingo Sailak osasun azterketak egingo ditu, Lan Arriskuen Prebentzioaren Legean eta Prebentzio Zerbitzuen Araudian araututakoarekin bat etorriz, eta honako azterketa mediko hauek egingo dira:

    1. Aldizkako osasun azterketak: Herrizaingo Sailak osasuna zainduko dela bermatuko die Ertzaintzako funtzionarioei lanari datxezkion arriskuen arabera; azterketa hori borondatezkoa izango da.

      Hori guztia funtzionarioei egin beharreko bestelako osasun azterketei kalterik egin gabe, hain zuzen ere prebentzioko eskuordeen aurretiazko txostena izanda, Prebentzio Zerbitzuaren ustez azterketa egitea ezinbestekoa zaien funtzionarioei, zertarako-eta laneko baldintzek funtzionarioen osasunean dituzten ondorioak ebaluatzeko edo funtzionarioen osasun egoera lanerako, gainerako funtzionarioentzat edo zerbitzuarekin lotuta dauden pertsonentzat arriskutsua izan daitekeen ala ez egiaztatzeko. Edo legezko xedapenetan hala xedatzen denean, arrisku berezia duten jardueren eta arrisku espezifikoen babesari dagokionez.

    2. Lanera itzultzeko osasun azterketak: Nahitaez egin beharko da osasun azterketa jarduneko zerbitzuan ez beste administrazio egoera batean egon denean 6 hilabete baino denbora luzeagoan eta egoera horretara itzultzea eskatzen denean.

    3. Lanpostuetako espezializazio eta hornidurako kurtsoetan sartzeko deialdietarako osasun azterketak, hala ezarrita dagoenean.

      Salbuespen mediko espezifikoetako tauletako edukiekin bat etorriz egingo dira osasun azterketa horiek.

      Halaber, nahitaezko osasun azterketak egingo zaizkio toki estalietako lanpostuak betetzen dituen pertsonalari, Prebentzio Zerbitzuak erabakiko duen aldizkakotasunarekin. Horretarako, aurreko lerroaldean aipatzen diren deialdietan hartuko da parte.

  2. – Herrizaingo Sailak konpentsatuko ditu funtzionarioen joan-etorriek eragindako gastuak nahitaezko osasun azterketara doazenean eta halaxe egiaztatzen badu Prebentzio Zerbitzuak.

  3. – Nolanahi ere, pertsonak intimitaterako eta duintasunerako duen eskubidea errespetatuko du beti osasun jarduera horren ondorioz bildutako informazioak, baita osasun egoeraren inguruko informazio guztiaren isilekotasuna bermatzeko ere.

  4. – Funtzionario guztiek izango dute osasun azterketen emaitzen berri, eta, oro har, azterketa egin baino lehen, haien edukien jakitunean izango dira, bai analitikari dagokionez, bai bestelako probei dagokienez.

  5. – Herrizaingo Sailaren Prebentzio Zerbitzuak osasun azterketen edukien berri emango dio Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari azterketak egin baino lehen. Halaber, azterketa horien gaineko datu orokorrak emango dira, estatistikako azterlan egokiak egitearen ondorioetarako.

  6. – Osasun azterketak, ahal dela, laneko ordutegian eta txandan egingo dira.

  7. – Herrizaingo Sailaren Prebentzio Zerbitzuak ertzain guztien osasun egoera hobetzeko beharrezkoak diren neurriak bideratuko ditu osasun erakunde publikoak betetzen ez dituen beharrizanei dagokienez edo, beharrizan horiek bete arren, zerbitzu publikokoa baino hobeagoa eskaintzeari dagokionez, diagnosi zerbitzuetan zein kirurgiako, laguntzako, errehabilitazioko zerbitzuetan edo zerbitzu terapeutikoetan edota adituen zerbitzuetan.

Ertzaintzako euskararen normalizazio prozesuari dagokionez, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan ezarritakoa aplikatu behar da (EHAA, 1998-03-06koa), jarduteko plana arautzeko xedea duena: ertzain guztiak euskarazko hizkuntza-gaitasunaren jabe egitea, betiere beren eginkizunen araberako mailaren arabera eta EAEko herritar guztiek dituzten hizkuntza eskubide guztiak normaltasunez errespetatzeko.

Herrizaingo Sailak aldian-aldian emango du euskalduntze prozesuen eta planen bilakaerari buruzko informazioa Euskara Batzordean, baita aipaturiko dekretuan ezarritako gainerako kontu guztien gaineko informazioa ere; Euskara Batzordea EHPLren 103. artikuluan ezarritako negoziazio mahaiaren ondorioz sortu zen.

Aipaturiko dekretu horren seigarren kapituluan ezarritako hizkuntza-gaitasuneko kurtsoetan parte hartzeko baldintzak 1999ko martxoaren 9ko Akordioan xedaturikoak izango dira; Akordio hori ERNE eta ELA sindikatuek eta Herrizaingo Sailak sinatu zuten.

Herrizaingo Sailak hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko bi deialdi egingo ditu Akordio honek indarrean jarraitzen duen urte bakoitzean.

  1. – HABEk homologaturiko euskaltegira joateko matrikularen zenbatekoa ordainduko die Herrizaingo Sailak urtero hala egiteko eskatzen duten ertzainei, betiere lan-ordutegitik kanpoko eskolak emateko eta aurretik matrikularen gordekina Giza Baliabideetako Zuzendaritzari ematen bazaio.

  2. – Herrizaingo Sailak EGAren, Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Labayru Institutuaren azterketetako matrikulak ordaintzeak dakartzan gastuak konpentsatuko ditu..

  3. – Halaber, teleikaskuntzako sistemen bidez euskarazko kurtsoak gainditu izana egiaztatzen duten ertzainek diru-laguntza jaso dezakete Euskara Batzordeak ezarritako eskakizunak betetzen dituzten unean. Gehienez 450 euroko diru-laguntza emango da urtean.

  4. – Aurreko ataletan aipatzen diren gastuak behin konpentsatuko dira euskalduntze kurtsoko eta mailako.

Euskarazko kurtsoetara joatea, lan-ordutegiaren barruan, euskarazko eskoletan lan-ordutegitik kanpo parte hartu duen ikaslearen motibazioaren eta ahaleginen errekonozimendutzat hartu behar da, eta lanpostuak esleituta duen hizkuntza-eskakizuna gainditzeko xedea ere izan dezake. Nolanahi ere, honelaxe arautukoda:

  1. Liberazioen egitarauan parte hartu ahal izateko, gutxienez HABEko 6. maila egiaztatu eta HABEko hiru maila gainditu behar dira aurretik azken bi urtean lan-ordutegik kanpo. Halakoetan, liberazioak gehienez hiru hilekoak izango dira.

  2. Alfabetatze-mailako eta HABEko 8. Mailatik gorako mailako ikasleek azken urtean euskarazko maila bat egin behar dute gutxienez lan-ordutegitik kanpo, liberatuak izateko; liberazioak ez dira hilabetekoak baino luzeagoak izango.

  3. Liberazioek goi-agintari egokiaren ikus-onetsia beharko dute; goi-agintariak gehienez hiru hilabetez atzeratu dezake kurtsoan sartzea zerbitzuko beharrizanak direla-eta, baina betiere atzerapena izateko zioak emango dira. Liberazioa zein egunetatik aurrera izango den beren beregi adierazi beharko da, betiere ezarritako epearen barruan.

  4. Era horretako liberazioez jabetzeko prozedura Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ezarritakoa izango da.

  5. Maila-eskakizuna betetzearen ondorioetarako, Arkauteko Polizia Ikastegiak egindako sarrera-frogetan egiaztatuko da maila.

  1. Uniforme Jantzia.

    1. – Nahikoak direla uste da honekin batera doan eranskineko jantziak eta kopuruak, poliziako jardueraren garapen normalerako zuzkidura osatzen dutenak ertzainari ezarritako destinoaren arabera. Jantziak aldatu egingo dira honako kasu hauetan, inolako mugarik gabe jantzi kopuruari dagokionez:

    1. Polizia zerbitzuaren jardueren ondorioz jantzia ustekabean hautsiz gero, askatu ezean.

    2. Agente batzuen eragina jantziak zikinduz gero, baldin eta haien orbanak etxeko tretxuaren ikuzketarako ohiko bideen bitartez ikuzi ezin badira. Agente horiek honakook dira: koipea, odola, azidoak eta beste batzuk.

    3. Ertzaintzaren egungo garaierako edo neurriekiko janzkiaren doikuntzarik ezin gertatzen bada.

    4. Jantzia ohiko erabileraren ondorioz agerian gastatuz gero.

    5. Janzki-eredua aldatu edo banakako zuzkidurara beste janzki bat sartuz gero.

    6. Janzkiak fabrikazioko akatsik edo ajerik badu.

    7. Banakako zuzkidura osatzen duen gaietakoren bat galduz gero, polizia agintariaren txostenaren ostean edo hark ontzat eman ostean.

    8. Ertzain eskatzailea haurdun badago.

    9. Galoien eta sorbaldakoen kasuan, graduazio-aldaketarik edo gaituen, funtzioetako edo praktikatako izendapenik gertatuz gero.

    10. Zerbitzura berriro sartuz gero.

    11. Batzorde Parekideak baloratu eta zehaztu beharreko beste zergati batzuengatik.

    1. etik 6.erainoko puntuetan (biak barne) aipatutako balizkoetan, janzkia eman beharko da ordeztu baino lehen.

    2. – Prozedura.

      Herrizaingo Sailak, ofizioz, banako zuzkidura osatzen duten jantziak emango dizkio Ertzaintzako kide berri bakoitzari haren destinoaren arabera.

      Era berean, zuzkidurara janzki berririk sartu eta egungo ezaugarrietakoren bat aldaraziz gero, ematea ofiziozkoa izango da.

      Gainerako balizkoetan, ertzain eskaeragileak eskabide bat beteko du eta ELAT Zentroko buruari emango dio. Beronek, hura baloratu eta haren garaiera eta neurriak egiaztatu ostean, Biltegi Nagusiari eskaera bat egingo dio, zertarako-eta hark, barneko postaren bitartez, eskatutako gaia eskaera egina duen Zentroari aldatzeko.

      ELAT Zentroko buruak interesatuari janzkia emango dio, eskatzaileak bera egiaztatu eta hura hartzeko akta sinatu ostean, eta itzulitako Janzkiak eman ostean, horrela ezarritako balizkoetan.

      Ertzainen eskuetan erabiliak ez diren eta zahartasunarengatik, neurrien doikuntzarik ezarengatik edo biltzeko arazoengatik eman gura dituzten janzki posibleei irtenbidea emateko helburuz, haiek biltzeko eta birziklatzeko prozedura bat gaituko da.

  2. Uniformea ez den jantziengatiko kalte-ordaina.

    1. – 2006az gero, Unitateko Burutzak ezarrita, bere lana uniformea ez den jantziarekin betetzeko agindua ematen zaion ertzainak, baldin eta urte natural bereko berrogeita bost eta laurogeita hamar eguneko epearen bitartean egin bada lana, 120 euroko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du urte bakoitzaren amaieran. Baldin eta egoera hori urte bereko laurogeita hamar egunekoa baino aldi luzeagoan gertatzen bada, 360 euroko konpentsazioa izango da. Kalte-ordain hori ez zaio aplikatuko Babesteko eta Eskuartzeko Unitateko pertsonalari.

      Zenbateko egokia hurrengo urteko lehen bi hileetan ordainduko da, eta horretarako, idatzia egin beharko du Unitateko Burutzak. Bertan zehaztuko dira zerbitzua emateko aginduaren zioak eta horren indarraldia urte natural bakoitzean.

    2. – Babesteko eta Eskuartzeko Unitatean lan egiten duen Ertzaintzako pertsonalak gehienez 860 euro jaso ahal izango ditu 2006az geroko urte bakoitzeko, uniformea ez den jantzia erosteko gastuengatik, baina aurretik justifikazioko fakturak aurkeztu behar dira nahitaez.

      Konpentsazioaren zenbatekoa ez da, inola ere, aurkezturiko fakturen bidez egiaztaturiko gastua baino altuagoa.

      Konpentsazioaren zenbatekoa unitatean benetan eman den denboraren proportzionala izango da.

      Konpentsazioa ordaintzeko, Unitateko Burutzaren aldeko txostena eskatuko da, hartutako jantzi-motak lana egiteko moduari egokitzeari buruzkoa; izan ere, horixe da konpentsazio honen xedea.

    3. – Akordio honen 54. artikuluan aurreikusten den igoera orokorrerako ezarritakoaren berdina izango da artikulu honetan azaldutako zenbatekoen igoera.

KONTZEPTUA KOPURUA

Anorak Gorria, Goretex, G. eta E. Unt. 1

Pistola eramatekoa, G. eta. E. ” 1

Txapel Gorria /Ezkutua, Gizona ” 2

Txapel Gorria /Ezkutua, Emakumea ” 2

Bota-erdia, Herrit. Seg. Pare 1

Katiuskak Pare 1

Su-Kontrako buzoa 2 Unt.

Galtzerdi beltza 3 Pare

Su-Kontrako Kaltzontziloa, G. eta E. Unt. 1

Alkandora urdina M/C, G. eta E. 3 Unt.

Alkandora urdina, M/L, G. eta E. 3 Unt.

Su-Kontrako kamiseta, G. eta E. H.S. Unt. 1

Istilu-kontrako kaskoa ”

Lonazko poltsa/kaskoa ”

Uretako jaka gorria, G. eta E. ”

Galako jaka gorria, G. eta E. ”

Larru zuriko gerrikoa ”

Gerriko beltza ”

Sukontrako gerriko beltza ”

Ikusg. handiko jantzi-multzoa ”

Ikusg. handiko poltsa/ekipoa ”

Defentsako larruzko uhala, G. eta E. 2 Unt.

Defentsa zuria Unt. 1

Defentsa beltza ”

Ehunezko ezkutua, G. eta E. 2 Unt.

Ehunezko ezkutu normala, G. eta E. 3 Unt.

Praka-gona, emakumea (Negukoa) Unt. 1

Praka-gona, emakumea (Udakoa) ”

Aerosol-zorro zuria, G. eta E. ”

Aerosol-estalki beltza, G. eta E. ”

Kargadore-zorro zuria, G. eta E. ”

Kargadore-zorro beltza, G. eta E.. ”

Girgilu-zorro zuria, G. eta E. ”

Girgilu-zorro beltza, G. eta E. ”

Pistola-zorro zuria, G. eta E. ”

Pistola-zorro beltza, G. eta E. ”

Pistola atxikitzeko goma ”

Girgiluak ”

Girgiluetako giltzak 2 Unt.

Istilu-kontrako eskularruak Pare 1

Eskularru beltzak, G. eta E. ”

Gerriko belarria/larakoa. Unt. 1

Plastikozko arima-sorbaldakoa, G./ E. 2 Sorta

Plastikozko sorbaldakoa, G. eta E. ” 1

Jertse gorria, G. eta E. (Negukoa) Unt. 1

Jertse gorria, G. eta E. (Udakoa) ”

Uretako praka urdinak, G./E. (Negukoa) ”

Uretako praka urdinak, G./E. (Udakoa) ”

Praka urdinak, G. eta E. (Negukoa) ”

Praka urdinak, G. eta E. (Udakoa) ”

Pantiak 3 Pare

KONTZEPTUA KOPURUA

Bularreko plaka Unt. 1

Txilibituak ”

Defentsako tahali zuria ”

Defentsako tahali beltza ”

Torlojuak/gerrikoa, G. eta E. 6 Unt.

Sukontrako aurpegiko estalki beltza ”

Larruzko zoladun zapata Pare 1

Gomazko zoladun zapata Pare 1

KONTZEPTUA KOPURUA

Gordailu-poltsa Unt. 1

Errepideko bota altuak Pare 1

Buzo Iragazgaitza Unt. 1

Barruko kamiseta termoisol. ”

Kaskoa ”

Larruzko jaka ”

Ikusg. Handiko jantzi-multzoa ”

Ikusg. Handiko poltsa/ekipoa ”

Bota-estaltzekoa Pare 1

Motoristaren faja Unt. 1

Neguko eskularruak Pare 1

Udako eskularruak ”

Perkins lepoko jertse gorria Unt. 1

Larruzko prakak ”

Barruko jantzi termoisolatzailea Sorta 1

Aurpegiko estalki beltza Unt. 1

KONTZEPTUA KOPURUA

Haurdunaldiko soinekoa Unt. 1

Haurdunaldiko alkandora 2 Unt.

Puntuko jertsea/jaka Unt. 1

KONTZEPTUA KOPURUA

Motokroseko botak Pare 1

Kaskoa Unt. 1

Jaka gorria ”

Praka urdinak ”

Motokroseko faja ”

Betaurrekoak ”

Esku-larruak Pare 1

Lanerako prakak Unt. 1

Motxila ”

Depositua estaltzeko poltsa ”

TXANDEN ORDUTEGI-ARAUBIDEA (20. ARTIKULUA)

ZIKLOAREN EGITURAREN TAULA

L: Atseden-eguna

X: Lan egiteko eguna

I.– BOST ASTEKO ZIKLOAK

EGITURA OHIKOA BEREZIA

ZIKLOAREN A A a O O L I A A a O O L I

HASIERA

  1. ASTEA A A a O O (5) L I (2) x X x x x L L X x x x x x X

  2. ASTEA A A a O O (5) L I (2) x X x x x X x L L L L L x X

  3. ASTEA A A a O O (5) L I (2) L L L L L L L L L L L L L L

  4. ASTEA A A a O O (5) L I (2) x X x x x X x X x x x x x X

  5. ASTEA A A a O O (5) L I (2) L L L L L L L L L L L L L L

    ZIKLOAREN AMAIERA

    I.– HIRU ASTEKO ZIKLOAK

    ZIKLOAREN A A a O O L I

    HASIERA

  1. ASTEA A A a O O (5) L I (2) x X x x x L L

  2. ASTEA A A a O O (5) L I (2) x X x x x x X

  3. ASTEA A A a O O (5) L I (2) L L L L L L L

    ZIKLOAREN AMAIERA

KADENTZIA-TAULA

ZIKLOAREN B1 B2 B3 B4 B5 B6 B7 BM1 BM2 BM3

HASIERA

  1. ASTEA A A a O O (5) L I (2) G L’ GO L’ A L’ GO L’ A L’ GO L’ A L’ GO* I* A* G’ A* I*

  2. ASTEA A A a O O (5) L I (2) A G’ A G’ A G’ A I* A I* GO I G G’ L I* L I* L I*

  3. ASTEA A A a O O (5) L I (2) L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L L L’ L L

  4. ASTEA A A a O O (5) L I (2) GO I GO I GO I GO I GO I GO I IO I I* I* GO* I* GO* I*

  5. ASTEA A A a O O (5) L I (2) L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’ L L’

    ZIKLOAREN AMAIERA

    ZIKLOAREN D1 D2 D3

    HASIERA

  1. ASTEA A A a O O (5) L I (2) A L’ P L’ P L’

  2. ASTEA A A a O O (5) L I (2) GO I GO I P I

  3. ASTEA A A a O O (5) L I (2) L L’ L L’ L L’

    ZIKLOAREN AMAIERA

    TXANDEN ORDUTEGI-ARAUBIDEA

GO 06:00 edo 07:00

AR 14:00 edo 15:00

G 22:00 edo 23:00

I 06:00 edo 07:00

G 18.00etatik 19:00etara

  1. Astea ER ER ER ER LI LI LI

  2. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  3. Astea LE LE LE LE LE ER ER

  4. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  5. Astea ER ER ER ER LE LE LE

  6. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  7. Astea LI LI LI LE ER ER ER

  8. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  9. Astea ER ER ER ER LE LE LE

  10. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  11. Astea LE LE LE LE ER ER ER

  12. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  13. Astea ER ER ER ER LE LE LE

  14. Astea LI LI LI LI LI LI LI

  15. Astea LI LI LI TE ER ER ER

  16. Astea LI LI LI LI LI LI LI