Euskadi.eus
  • 67/2006 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, 'Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.' Sozietate Publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko Dekretua hirugarrenez aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

67/2006 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko Dekretua hirugarrenez aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1750
  • Xedapen-zk.: 67
  • Xedapen-data: 2006/03/21
  • Argitaratze-data: 2006/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuaren bitartez, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoa sortzea eta haren estatutuak onartzera erabaki zen. Eta sozietate horren helburua honako hau da: abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz eta abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretuaz Euskal Autonomia erkidegoari eskualdatutako lineetan zein gerora esleitzen zaizkionetan, errepidez eta trenbidez pertsonak eta salgaiak garraiatzeko zerbitzu publikoa ustiatzea.

Urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretuaren bitartez, aldatu egin ziren: "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoa sortzeko eta haren estatutuak aldatzeko dekretuak, eta bai Euskal Burdinbidearen Museoa sortzeko eta haren araubide onartzekoak ere. Bada, urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretu horren bitartez, batetik, aipatu sozietateari esleitu zitzaion Euskal Burdinbidearen Museoaren kudeaketa, izan ere, museo horren eginkizunak loturik baitaude trenbideetako jarduerei, eta, bestetik, museo horren helburu soziala aldatzea erabaki zen.

Maiatzaren 28ko 121/2002 Dekretuaz, batetik, Euskal Burdinbidearen Museoaren eraketa eta araubide onartzeko dekretua aldatu zen, eta, bestetik, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko Dekretua bigarrenez aldatu zen. Bada, maiatzaren 28ko 121/2002 Dekretu horrekin aipatu museoaren helburu soziala aldatu egiten da, burdinbidearen euskal museoen gaur egungo egoerari egokitzeko.

Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legeren bitartez, batetik, Estatutuaren eremuan, trenbidez salgaiak garraiatzeko zerbitzuak ematearena lehiaren barruan kokatu da, eta, bestetik, nazioarteko garraioak egiten dituzten trenbide-enpresei sarbidea ematen zaie Interes Orokorreko Trenbide Sareko lineetara, betiere Salgaiak Trenbidez Garraiatzeko Europa Barneko Sarearen barrukoak badira lineok. Eta aipatu legea indarrean sartu zenez gero, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoak bere ohiko sareaz aparte, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan izanik zabaltasun metrikoko dute lineetaz gain, "zabaltasun iberiko"ko lineetan ere jardun dezake, nahiz eta horien ibilbideak Euskal Autonomia Erkidegoaren mugetatik atera. Sektorea liberalizatzeak aukera eta erronka berriak dakarzkio "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietateari, eta horiei aurre egiteko prest da. Baina, hartarako, ezinbestekoa da Sozietatearen estatutuak aldatzea, eta, batez ere, Sozietatearen helburuak.

Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez, zuzenbide pribatuko "Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea" ente publikoa sortu zen, eta helburutzat honako hau zuen: gaur egungo trenbide-azpiegiturak kontserbatu eta administratzea, eta, halaber, gerora Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenpekoak izanik esleitzen zaizkionak. 6/2004 Legeak zenbait aldaketa eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearen eraketan, eta hori dela-eta, beharrezko da, arlo horri dagokionez ere, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos S.A." Sozietatearen helburuak trenbideen sektorearen antolaketa berriari egokitzea.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko martxoaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"3. artikulua.– Helburua.

  1. – "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietatearen helburu nagusia trenbidez garraioak egiteko zerbitzuak ematea da, bidaiariei zein salgaiei dagokienez; eta horren barruan izango dira: gurpildun materiala mantentzea, eta trenbideko garraioari lorturik diren edo haren osagarriak diren jarduerak eta zerbitzuak.

    Araudiren batek edo xedapen juridikoren batek hala esleitzen badio, sozietateak bere gain hartuko du ondoko trenbide-lineen ustiapena: abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretuaz eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz Euskal Autonomia Erkidegoari esleitutakoak.

    Halaber, Interes Orokorreko Trenbide Sarearen barruko lineetan, trenbidez egindako garraio-zerbitzu guztiak eman ahal izango ditu.

  2. – Halaber, jarduera nagusiaren osagarri gisa honako hau ere bada "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietatearen helburua:

    1. Bidaiariei zein salgaiei dagokienez, errepide, funikular, tranbia edo kablez garraio-zerbitzuak ematea, eta horren barruan izango dira: gurpildun materiala mantentzea, eta aipatu garraioari lorturik diren edo haren osagarriak diren jarduerak eta zerbitzuak

    2. Aurreko idatz-zatietan aipatutakoez besteko baliabideen bitartez, bidaiariei zein salgaiei dagokienez, garraio-zerbitzuak ematea, barne direla aipatu zerbitzuak emateari loturik diren edo haien osagarriak diren zerbitzuak eta jarduerak.

    3. Eraikuntzari, kontserbazioari eta ekipamenduari eta teknologia eta bere baliabideei dagokienez aholkuak ematea eta azterlanak egitea, trenbide-azpiegituren ordenazioa eta ustiapena, eta bai, bidaiariei zein salgaiei dagokienez, garraio-zerbitzua ematearen gaineko zuzendaritza, ikuskapena eta kontrol teknikoa burutzea ere.

    4. Beste pertsona juridiko batzuk eratuaz edo horietan parte hartuaz nahiz dekretuz esleitzen zaion garraioarekin erlazionaturiko titularitate publikoko museoak kudeatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, beste administrazio batzuk edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk (bakoitza bere ahalmenez baliatuaz) esleitutako ataza hauek egitea: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barrukoak izanik goragoko idatz-zatietako helburuari lotuak direnak.

  3. – Osagarri gisa goragoko 2. paragrafoan jasotako jarduerak eta 1. paragrafoan aurreikusitako jarduera printzipala burutu ditzake Sozietateak, zuzenean, edo zuzenbidez onartutako beste edozein eratan, hala nola helburu berdina edo antzekoa duten entitateetan bazkide gisa parte hartuaz.

  4. – Sozietatearen helburuaren barruko jardueretariko bat burutzeko, legezko xedapenek honakoren bat eskatuko balute: titulu profesional bat, administrazio-baimen bat edo erregistro publikoetan inskribatzea, delako titularitate profesionala duen pertsonaren bidez egin beharko dira aipatu jarduerak, eta, beharrezkoa bada, burutzen hasi baino lehen, eskatutako administrazio-betekizun guztiak konplitu beharko dira."

Dekretu honi kontra egiten dion xedapen oro baliogabetu egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko martxoaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.