Euskadi.eus
  • 189/2006 DEKRETUA, urriaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismoa Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere funtzionamendu eta antolamendua ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

189/2006 DEKRETUA, urriaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismoa Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere funtzionamendu eta antolamendua ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 5094
  • Xedapen-zk.: 189
  • Xedapen-data: 2006/10/03
  • Argitaratze-data: 2006/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 26. artikuluan xedatzen denez, barruan estatistika erakunde berariazko bat eratua dutenek Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikaren arloko jarduera burutuko dute, aipatu legean aurreikusitako zehaztapenekin burutu ere, eta, hala, erakunde hori Autonomia Erkidegoko Estatistika Erakundearen parte egingo da. Halaber, lege horretako 27. artikuluak zehazten denez, estatistika organo bereziak euren arautegiekin erregulatu behar dira.

Eusko Jaurlaritzako Estatistika Organoak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak garatu egiten ditu aipatu legean jasotako aurreikuspenak, sailetako aipatu bezalako estatistika organoen sorrera, antolamendu eta funtzionamenduari dagokienez.

180/1993 Dekretuko lehen xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Euskal Estatistika Planaren edo urteko estatistika programaren barruan, euren estatistikak eta jarduerak burutu ditzakete Eusko Jaurlaritzako sailek, eta, hartarako, estatistika organo berezi bat izan beharko dute.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren jardueren arloko sektoreei dagokienez, estatistiken eremuan sortutako premiek beharrezko egiten dute sail horren barruko antolaketa-egitura bat sortzea, zeinaren harremanak eta funtzionamendua estatistikari buruzko legeriak arautu, babestu eta mugatuko dituen, batez ere sekretu estatistikoari dagokionez.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposaturik, Euskal Estatistika Batzordea / Comisión Vasca de Estadísticak egindako txostena delarik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2006ko urriaren 3an egindako bileran, honako hau

Dekretu honen bitartez, batetik, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia sortzen da, eta, bestetik, organo horren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dira, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuko preskripzioekin bat etorriaz, izan ere, dekretu horretan arautu egiten baitira sailetako estatistika organo bereziak.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia kide bakarreko organoa da, eta sail horretako Plangintza eta Estrategia zuzendariaren menpe dago.

  1. – Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia, bere eskumenei dagokienez, I motako legez eratzen da. Eta horren ondorioz, 180/1993 Dekretuak era horretako estatistika organo bereziei esleitzen dizkien eskumenak eta ahalmenak izango ditu, eta bereziki honako hauek:

    1. Saileko Estatistika Plana prestatzea, hain justu ere Euskal Estatistika Planaren Proiektuaren oinarritzat balioko duena.

    2. Euskal Estatistika Plana eta Urteko Estatistika Programak prestatzen lankidetzan jardutea Euskal Estatistika Batzordea / Comisión Vasca de Estadística-rekin.

    3. Urteko Estatistika Programen barruko estatistikak edo horien faseak prestatzea, programa horietan zehaztu bezala.

    4. Euskal Estatistika Plan eta Urteko Estatistika Programetan sartzen ez diren estatistika propioak prestatzea, 4/1986 Legeko 8.1 artikuluan aurreikusitako zehaztapenekin bat etorriaz.

    5. Artikulu honetako c) eta d) idatz-zatietatik eratorritako estatistika-funtzioak direla-eta beste erakunde batzuekin erlazionatzea, 4/1986 Legeko 29. artikuluko c) eta d) idatz-zatietan ezarritakoa errespetatuaz betiere.

    6. Bere eskumenpeko estatistikak egiteko informazioa lortzea, betiere 4/1986 Legeko 9. eta 16. artikuluetan jasotako zehaztapenekin bat etorriaz.

    7. Artikulu honetako d) idatz-zatian aipatutako estatistiken emaitzak zabaldu eta argitaratzea, eta, halaber, Urteko Estatistika Programetan zehazten direnak, betiere, aldez aurretik haien edukiak Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadísticari jakinarazita.

    8. Bere sektorearen eremuko fitxategi-direktorio estatistikoak prestatzen eta gaurkotzen parte hartzea, betiere 4/1986 Legeko 29. i) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

    9. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak burutzea, batez ere sektorearen eta azpisektoreen arloetako analisiak, azterlanak eta zerbitzuak, betiere, 180/1993 Dekretuko 7.2 artikuluan ezarritako markoaren barruan.

  2. – Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Bereziak ondoko arloetan baliatuko ditu bere eskumenak: aipatu sailaren estatistika premietan, eta, Euskal Estatistika Erakundea aparte delarik, sail horri atxikita dauden ente instituzionalen premietan, nahiz eta estatistika-datuetan edo administrazio-datuetan oinarriturik prestatu behar estatistikak.

  3. – Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Bereziak errespetatu egin beharko ditu ondoko eskumenak: estatistikek eragiten den gaiei dagokienez, sail horretako organo eta instantziei legez esleitutakoak. Organo eta instantzia horiek organo hark eskatutako informazio eman beharko diote, baldin eta beharrezko badu informazioa hori bere eskumenak baliatzeko.

180/1993 Dekretuko 4. artikuluan aurreikusitako Estatistika Organo Berezien Erregistroan inskribatu ostean, Euskal Autonomia Erkidego Estatistikari doakionez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Bereziak gauzatu egingo du bere jarduera, estatistikari buruzko legeria errespetatua, hain justu ere, beste ente eta organo batzuekin izango dituen harremanetan, barne direla aipatu sailari atxikitako eta sailari dagozkionekin izandakoak ere.