- 167/2023 DEKRETUA, azaroaren 7koa, honako hau aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen artean Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko IV. akordioa onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu167/2023 DEKRETUA, azaroaren 7koa, honako hau aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen artean Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko IV. akordioa onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 5217
- Xedapen-zk.: 167
- Xedapen-data: 2023/11/07
- Argitaratze-data: 2023/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen artean Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko IV. Akordioa. Akordio horretan ezarritako klausulak garatu, interpretatu eta aplikatu diren hamahiru urte hauetan, desadostasunak sortu dira akordioa sinatu zuten alderdien artean. Desadostasunak, kasu batzuetan, akordioaren Jarraipen, Interpretazio eta Ebaluazio Batzordeak ebatzi ditu, eta, beste batzuetan, ebazpen judizial bidez. Testuinguru horretan, egokitzat jotzen da IV. Akordioaren funtsezko bi alderditan sakontzea: alde batetik, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lan-baldintzak Euskal Administrazio Orokorreko langileekin parekatzea, eta, bestetik, Justiziaren eremuko lanpostuen balorazio-prozesuari irtenbide bat ematea, Bulego Judizialaren ezarpena osatzea ahalbidetuko duen eskumen propioen erabileraren esparruan, Antolamendu Efizientziaren Legearen proiektutik eratorritako etorkizuneko arau-aldaketak barne.
Era berean, ordainsari-osagarri bat aurreikusten da emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietan eta, espezifikoak izan gabe ere, genero-indarkeriako gaiak ere artatzen dituzten epaitegietan lan egiten duten langileentzat.
Halaber, ordainsari-osagarri bat aurreikusten da Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan egonaldiak egiten dituzten BAME langileei prestakuntza ematen dieten auzitegi-medikuentzat.
Horregatik, aipatu Akordioa aldatzea komeni da.
Ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko azaroaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretua aldatzen du (223/2010 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko CC.OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen arteko IV. Akordioa onartzen duena). Horretarako, indargabetuta geratzen dira Dekretu honen eranskinean xedatutakoaren aurka doazen IV. Akordioko xedapen guztiak, eta esanbidez mantenduko dira lehen aipatutako Akordioko gainerako xedapenak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko analisi funtzionalak dituzten funtzionarioen ordainsari-mailekin parekatzeak 2023ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
AZAROAREN 7KO 167/2023 DEKRETUAREN ERANSKINA
Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen arteko IV. Akordioa aldatzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego orokorretako langileen ordainsariak parekatu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario homologatuen ordainsari-mailekin, analisi funtzionalak dituzten lanpostuak baitira.
Parekatze hori egiteko, EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioen analisi funtzionalen bidez homologatutako langileak ordainsari-mailak aplikatuko zaizkie Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aitortutako homologatu gabeko langileen ordainsari-maila baliokideei, eta gutxieneko maila hauek aitortuko zaizkie:
Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa: EAEko Administrazio Orokorreko IV-C maila.
Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa: EAEko Administrazio Orokorreko V-C maila.
Laguntza Judizialeko Kidegoa: EAEko Administrazio Orokorreko VII-A maila.
Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuko Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioak Administrazio Orokorreko langileen ordainsari-maila hauetan homologatzen dira, analisi funtzionalak dituzten langile homologatuak baitira:
Zuzendaria 27 II-A maila.
Zuzendariordea 27 II-B maila + zerbitzuburuarekiko gaur egungo aldea.
Zerbitzuburua 27 II-B maila.
Mediku espezialista 27 II-C maila + orotariko medikuarekiko gaur egungo aldea.
Orotariko medikua 27 II-C maila.
Aurreko artikuluan aipatzen diren EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioen, analisi funtzionalak dituzten langile homologatuak baitira, ordainsari-mailen ordainsari-zenbatekoak berdintze aldera, Justizia Administrazioko langileen ordainsari gordinak igoko dira, modu eta epe hauetan:
egungo ordainsarien eta aurreko artikuluan adierazitako mailen arteko aldearen ehuneko 50, akordio hau sinatu eta hurrengo hilabeteko nominan.
beste ehuneko 50 gehiago 2024ko urtarrileko nominan.
Estatuko Administrazioak zehaztutako ordainsari-gehikuntzak, baldin eta EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioen mailekiko parekotasuna aldatzea badakarte (analisi funtzionalak dituzten langile homologatuak, aurreko artikuluan aipatzen direnak), balorazio eta parekatzeagatiko gehikuntzaren zati gisa sartuko dira, bi langile-kolektiboen arteko parekatze horri eusteko.
Aurreko aurreikuspenetik kanpo geratzen da karrera profesionalaren ondoriozko edozein igoera.
Eranskinean Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoen ordainsari-parekatzearen taula jasotzen da.
Bi alderdiek ulertzen dute Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen eta Administrazio Orokorreko funtzionarioen (analisi funtzionalak dituzten langile homologatuak) arteko ordainsari-parekatzearen negoziazioaren barruan sartzen dela Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen lanpostuen balorazioa negoziatzea; izan ere, Justiziako langileen ordainsari-parekatzea lanpostu horien balorazioaren negoziazioaren ondorioz sortu da, eta horrek berekin dakar ondoriozko berariazko osagarria zehaztea eta aplikatzea.
Hala ere, Bulego Judizial Berria edo, hala badagokio, Antolaketa Efizientziari buruzko Lege Organikoa ezarri ondoren, eta dagozkien lanpostuen zerrendak onartu ondoren, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostuen balorazioa berrikusi eta eguneratuko da. Horretarako, balorazio-eskuliburu berezi bat egingo da, bai eta langile horien lanpostuen monografia berriak ere.
Bi alderdiek ulertzen dute Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen kidego bakoitzeko lanpostu guztiak zenbateko berean baloratu eta, beraz, ordaindu behar direla, honako hauek izan ezik, horiek ere homologatzen baitira eta, gainera, egungo osagarriari eusten baitiote:
Laguntza Judizialeko Kidegoa:
komunikazio-egintzak dituzten lanpostuak.
AMEIko lanpostuak.
Izapidetze-kidegoa.
AMEIko lanpostuak.
komunikazio-egintzak dituzten lanpostuak (Bilbao).
Kudeaketa-kidegoa:
kudeatzaile arduradunaren lanpostuak.
bake-epaitegietako edo bake-epaitegietako elkarteetako idazkaritza-kudeatzaileen lanpostuak.
komunikazio-egintzak dituzten lanpostuak.
AMEIko lanpostuak.
Hala ere, hori ez da oztopo izango etorkizunean, aldez aurretik negoziatuta, beste lanpostu batzuk zehaztu ahal izateko, baldin eta, beren ezaugarri bereziak, zereginak edo eginkizunak direla eta, ordainsari-osagarri gehigarri bat jaso behar badute.
Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskumena duten epaitegietako lan-baldintza bereziak kontuan hartuta, eta lanpostu horiek modu jarraituan betez lortzen den kualifikazio eta prestakuntza berezia beharrezkoa dela ulertuta, organo horiei atxikitako funtzionarioei osagarri ekonomiko bat ezartzeak organo horietako langileei egonkortasun handiagoa ematen lagun dezakeela uste da, eta, beraz, hileko osagarri ekonomiko bat ezartzen da organo horietan diharduten langileentzat, honako zenbateko hauekin:
Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegi esklusiboetako langileak: 180 euro.
Epaitegi mistoetako (ZULUP) langileak:
200 auzigai edo gehiago sartzea: 90 euro.
200 auzigai baino gutxiago sartzea: 60 euro.
Epaitegi mistoetan, osagarri hori soilik kobratuko dute emakumearen aurkako indarkeriari buruzko gaiak artatzen dituzten langileek, eta hori organoko letraduen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. 200 auzigai baino gutxiagoko tartean dauden epaitegi mistoetan, bi funtzionariok bakarrik kobratu ahal izango dute organo horretako langileen artean, eta, absentzia gertatuz gero, beren artean ordezkatuko dira. 200 auzigaitik gorako sarrera duten epaitegi mistoetan, guztira hiru funtzionariok bakarrik kobratu ahal izango dute, eta funtzionario horiek ere elkarren ordez jardungo dute emakumearen aurkako indarkeria-auzigaiei erantzuteko.
Osagarri hori iragankorra izango da, eta indarrean egongo da Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostuen balorazioaren berrikuspena eta eguneratzea indarrean jarri arte. Berrikuspen eta eguneratze hori Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen balorazio-eskuliburuaren arabera egingo da.
Auzitegiko medikuen ordainsariak Administrazio Orokorreko langile homologatuen soldata-taulei egokituko zaizkie, maila hauen arabera:
AMEIko zuzendaria 27 II-A.
AMEIko Zuzendariordea 27 II-B gehi egungo aldea.
Zerbitzuburua 27 II-B.
Mediku aditua 27 II-C gehi egungo aldea.
Orotariko medikua 27 II-C.
Hileko osagarri bat ezartzen da, AMEIko medikuek egoitza-sistemaren bidez Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan egonaldia egiten duten BAMEko langileen prestakuntzan duten arduraldia ordaintzeko, Osasun Zientzietako espezialitateetan komunak diren zeharkako gaitasunak eskuratzeko eta garatzeko, bai eta Auzitegi Medikuntzako espezialitateko berariazko gaitasunak eskuratzeko eta garatzeko ere.
Osagarri horren zenbatekoa aldatu egiten da prestatzaileek esleituta dituzten eskuduntzen eta eskumenen arabera. Hala:
Ikasketaburua: 200 euro.
Tutore nagusia: 180 euro.
Tutore laguntzailea: 150 euro.
Kolaboratzailea: 100 euro.
Zenbateko horiek ordainduko dira, AMEIko BAME langileen kopurua edozein dela ere, eta BAMEko langileak AMEIn dauden aldietan soilik kobratuko dira. Laguntzaileen kasuan, arlo edo zerbitzu bakoitzeko bi auzitegi-mediku izendatuko dira, eta osagarri hori BAME langileek beren eginkizunak betetzen dituzten zerbitzuan txandakatzen diren bitartean kobratuko dute.
Antolaketa-efizientziari buruzko Lege berria onartzeak eta indarrean jartzeak, hala badagokio, bulego judizial berria ezarrita dagoen barruti judizialetako lanpostu-zerrenda guztiak aldatzea ekarriko du, bai eta Bilboko barruti judizialeko lanpostuen zerrenda egitea ere. Lanpostu-zerrenda berriak onartzeak ez du inola ere ekarriko EAEko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen lanpostuen kopurua murriztea, baina, ordezkaritza handieneko sindikatuekin negoziatu ondoren, lanpostu horiek birbanatu ahal izango dira.
Karrerako funtzionarioek goragoko hurrengo kidegoko lanpostu batean egiten dituzten ordezkapenak osagarri baten bidez ordainduko dira. Osagarri horren bidez, bete beharreko plazari dagokion kidegoko oinarrizko ordainsarien eta bete beharreko plazari dagokion kidegoko oinarrizko ordainsarien arteko aldea estaliko da.
IV. AKORDIO ARAUTZAILEA ALDATZEKO AKORDIOAREN ERANSKINA
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LANGILEEN ORDAINSARIEN TAULA, BALORAZIOAREN ETA PAREKATZEAREN ONDOREN
Kidego orokorretako langileak
(Ikus .PDF)
Auzitegi-medikuen kidegoa.
(Ikus .PDF)