Euskadi.eus
  • 491/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

491/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 252
  • Hurrenkera-zk.: 5982
  • Xedapen-zk.: 491
  • Xedapen-data: 2024/12/23
  • Argitaratze-data: 2024/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Transferentzien Batzorde Mistoak hartutako erabakiaren 2. artikuluan ezarritakoa betez irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak onartu zuen, eta bertan ezartzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera, dekretu honen xedea da Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren osoko bilkurak 2024ko abenduaren 16an hartutako erabakia onartzea, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak.

Horren ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL DANJOU OLAIZOLA.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Errege Dekretua, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzekoa, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak.

Konstituzioaren 149.2 artikuluaren arabera, «autonomia-erkidegoek bereganatu ahal dituzten eskumenei kalterik egin gabe, estatuarentzat eginbeharra eta oinarrizko aginpidea izango da kultur zerbitzua, eta autonomia-erkidegoen artean kultur harremanak erraztuko ditu, horiekin ados jarrita». Era berean, 149.1.27 artikuluak Estatuari esleitzen dio eskumen hau: «prentsaren, irratiaren, telebistaren eta, orokorrean, gizarte-komunikabide guztien araubideari buruzko oinarrizko arauak; horri kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoek ahalmenak izan ditzakete arau horiek garatu eta betearazteko».

Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.17 artikuluan ezartzen denez abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen, «Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak bakarreko eskumena du honako gai hauetan: Kultura, Konstituzioaren 149.2 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe». Halaber, 19. artikuluaren arabera, «Euskal Herriari dagokio gizarte-hedabideen arloan Estatuaren oinarrizko arauen lege-garapena, beti ere Konstituzioaren 20. artikuluak xedatzen duena errespetatuz».

Irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuak gai hauetan zituen zerbitzuak: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. Zehazki, eskualdatzeko erabakiaren B).7 apartatuan ezarritakoaren arabera, autonomia-erkidegoak hartu zituen ordura arte Estatuko Administrazioak zituen eskumen guztiak zinematografia babesteko arloan eta zinematografia-sorkuntza eta -jarduera sustatzeko arloan.

Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoak, 2024ko abenduaren 16ko bileran, erabakia hartu zuen irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. Erabaki hori Espainiako Gobernuari bidali zaio, errege-dekretu bidez onartzeko.

Ondorioz, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatzen dena betez, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluaren 2024ko abenduaren 23ko bileran aztertuta, hau

Onartu egiten da Transferentzien Batzorde Mistoak Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusten da 2024ko abenduaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakia; hau da, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzekoa, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. Erabaki hori errege-dekretu honen eranskinean jaso da.

Ondorioz, gehitu egiten dira irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunak, Batzorde Mistoaren erabakian ageri den bezala eta bertan zehaztutako termino eta baldintzen arabera, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak.

Batzorde Mistoaren erabakian adierazitako egunetik aurrera izango du eragina eskualdatutako eginkizunen gehikuntzak.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Jorge García Carreño jaunak eta Begoña Pérez de Eulate González andreak, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoko idazkariak diren aldetik, hau

ZIURTATZEN DUTE:

Batzorde Mistoaren osoko bilkurak, 2024ko abenduaren 16ko bileran, erabakia hartu zuela irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. Hauek dira baldintzak:

  1. Gehikuntza babesten duten konstituzio-, estatutu- eta lege-arauak.

    Konstituzioaren 149.2 artikuluaren arabera, «autonomia-erkidegoek bereganatu ahal dituzten eskumenei kalterik egin gabe, estatuarentzat eginbeharra eta oinarrizko aginpidea izango da kultur zerbitzua, eta autonomia-erkidegoen artean kultur harremanak erraztuko ditu, horiekin ados jarrita». Era berean, 149.1.27 artikuluak Estatuari esleitzen dio eskumen hau: «prentsaren, irratiaren, telebistaren eta, orokorrean, gizarte-komunikabide guztien araubideari buruzko oinarrizko arauak; horri kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoek ahalmenak izan ditzakete arau horiek garatu eta betearazteko».

    Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.17 artikuluan ezartzen denez abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen, «Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak bakarreko eskumena du honako gai hauetan: Kultura, Konstituzioaren 149.2 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe». Halaber, 19. artikuluaren arabera, «Euskal Herriari dagokio gizarte-hedabideen arloan Estatuaren oinarrizko arauen lege-garapena, beti ere Konstituzioaren 20. artikuluak xedatzen duena errespetatuz».

    Irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuak gai hauetan zituen zerbitzuak: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak. Zehazki, eskualdatzeko erabakiaren B).7 apartatuan ezarritakoaren arabera, autonomia-erkidegoak hartu zituen ordura arte Estatuko Administrazioak zituen eskumen guztiak zinematografia babesteko arloan eta zinematografia-sorkuntza eta -jarduera sustatzeko arloan.

    Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

    Arau-aurreikuspen horiek oinarri hartuta formalizatu behar da irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzeko erabakia, gai hauetan: kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirolak.

  2. Gehitu diren Estatuko Administrazio Orokorraren eginkizunak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio orain arte Estatuko Administrazioak haren lurralde-eremuan garatzen zituen eginkizun hauek, zinematografiaren eta ikus-entzunezkoen jarduerari dagokionez:

      1. Zinema-aretoek garatutako kultura-aniztasunaren dibulgazio-jarduera sustatzeko laguntzen kudeaketari buruzko eginkizunak, kultura-eskaintza anitza sustatzeko eta aretoei nahiz enpresa produktore eta banatzaileei laguntzeko.

        Laguntza horien helburua zinema-aretoen jarduera sustatzea izango da; horretarako, kultura zinematografikoa jarriko da eskuragarri, ahalik eta kultura-eskaintza anitzenarekin, eta Europako eta Iberoamerikako zinema-programazioan presentzia handiagoa izatea ahalbidetuz.

      2. Ikus-entzunezko proiektuak garatzea babestu, sustatu eta zaintzeko laguntzen kudeaketari buruzko eginkizunak, baldin eta laguntza horien helburua bada proiektu horiek profesionalizatu eta nazioartekotzea eta proiektuen finantzaketan sektore pribatuaren parte-hartzea bultzatzea.

      3. Euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa, banaketa, erakusketa eta sustapena bultzatzeko laguntzen kudeaketari buruzko eginkizunak, bai eta Espainiako kultura-aniztasuna eta lurralde bakoitzeko berezko hizkuntzetan aukera-berdintasuna bultzatzeko sustapen-jarduketak egiteari buruzkoak ere, horien bidez bideratuko baita Gaztelania ez den hizkuntza koofizialetan egindako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtsa.

        Era berean, bere gain hartzen du Gaztelania ez den hizkuntza koofizialetan egindako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtsari egindako ekarpenen bilketaren kudeaketa. Autonomia-erkidegoen esparruan telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituztenek, publikoak zein pribatuak izan, egin ditzakete ekarpenok, Europako ikus-entzunezko lanak aldez aurretik finantzatzeko betebeharra betez, Ikus-entzunezko Komunikazioaren uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorrean eta hura garatzeko araudian agindutakoaren arabera. Bilketa hori aurreko paragrafoan aurreikusitako eginkizunetara bideratuko da.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen hori Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona fisikoentzat da, bai eta Espainiako zein Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batzuetako enpresentzat ere, baldin eta, ordenamendu juridikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan badaude ezarrita. Ondorioz, erabaki hau indarrean jartzen den egunetik aurrera, interesdun horiek baztertuta geratuko dira Estatuko Administrazio Orokorrak deitutako laguntza-prozeduretatik, baldin eta horien aplikazio-eremu materiala bat badator erabakiaren bidez gehitzen diren eginkizunekin. Ondorioz, erabaki hau indarrean jartzen den egunetik aurrera, interesdun horiek baztertuta geratuko dira Estatuko Administrazio Orokorrak edo beste administrazio batek deituta Estatuaren funtsekin finantzatzen diren laguntza-prozedura guztietatik, baldin eta horien aplikazio-eremu materiala bat badator erabakiaren bidez gehitzen diren eginkizunekin.

  3. Estatuko Administrazio Orokorrak beretzat gordetako eginkizunak.

    Eginkizun hauek Estatuko Administrazio Orokorrarenak izaten jarraituko dute:

  1. Ordenamendu juridikoak Estatuari esleitzen dizkion eginkizun eta zerbitzuak, zinematografiaren eta ikus-entzunezkoen arloko eskumenak banatzeko araubide orokorraren arabera.

  2. Europako ikus-entzunezko lanak eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko oinarrizko araugintza-ahala.

  1. Lankidetza-moduak.

    1. Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak koordinazio- eta lankidetza-bide egokiak izango dituzte Gaztelania ez den hizkuntza koofizialetan egindako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtsari dagokionez, eta, horretarako, bidezko hitzarmen, akordio edo bestelako lankidetza-tresnak egingo dituzte.

    2. Horretarako, batzorde tekniko paritario bat sortuko da. Batzorde hori sei kidek osatuko dute: hiru Estatuko Administrazioak izendatuko ditu, bat Ogasun Ministeriokoa dela, eta beste hirurak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak. Batzordearen helburua izango da hartutako eginkizunen inguruko lankidetza, informazio-trukea eta jarraipena egitea, bai eta administrazio bakoitzak zinematografian eta ikus-entzunezkoetan egiten duen jarduera sustatzeko neurrien inguruko lankidetza ere.

      Batzorde teknikoa urtean behin bilduko da gutxienez, eta, horrez gainera, bi administrazioetako edozeinek eskatzen duenean.

  2. Gehikuntzak eragindako aurrekontu-kredituak.

    Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei beste batzuk gehitzeari lotutako estatu-mailako urteko kostu osoa 1. zerrendan jasotzen da.

  3. Gehitzen diren eginkizunei lotutako dokumentazioa eta espedienteak.

    Gehitzen diren eginkizunei lotutako dokumentazioa eta espedienteak hiru hilabeteko epean entregatu behar dira, erabaki hau onesten duen errege-dekretua indarrean jartzen denetik aurrera; horretarako, entregatze- eta hartze-akta sinatuko da.

  4. Gehikuntzaren eraginkortasun-data.

    Erabaki honen xede den gehikuntzak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.

    Eta hala jasota gera dadin, ziurtagiri hau ematen da, Madrilen, 2024ko abenduaren 16an. Batzorde Mistoaren idazkariak: Jorge García Carreño jauna eta Begoña Pérez de Eulate González andrea.

    1. ZERRENDA

    Estatu-mailako urteko kostu osoa (Euroak, 2023an) 24. atala: Kultura Ministerioa

    (Ikus .PDF)