Euskadi.eus
  • Maiatzaren 13ko 1/1986 LEGEGINTZA-DEKRETUA, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Eraberritutako Idazkera onartzezkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 13ko 1/1986 LEGEGINTZA-DEKRETUA, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Eraberritutako Idazkera onartzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legegintzako Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 1203
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 1986/05/13
  • Argitaratze-data: 1986/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Jaurlaritzak, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen zerbitzutan ari izandako langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko eraberritutako idazkera onartzen duen Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza-Dekretua onartu duela jakinaraten zaie Euskadiku herritar guztiei. Beraz, Legegintza-Dekretu honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen die Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, 1986.eko Maiatzak 13. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Euskal Herriko Autonamia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Ekainaren 21eko 11/1983 Legea osatzen duen Urriaren 23ko 8/1985 Legeko Erabaki Gehigarriak Jaurlaritzari ematen dio Lege horiek idazkera bakar batetan eraberritzeko baimena eta bai arautzeko, argibideak emateko eta erakidekatzeko agintepidea ere. Hori betez, ondoren ematen den Eraberritutako Idazkera hau egin dugu. Ekainaren 22ko 11/1983 eta Urriaren 23ko 8/1985 Legeen aurka Espainiako Jaurlaritzako Lehendakariak sartutako konstituziotasunik ezezko goradeiak Konstituzio-Auzitegiaren Ebazpenaren zain egon daudenarren, ez bait dira Lege horiek erabilpen eta eragite-indarrari dagokienetan geldiaraziak izan, ez dugu inolako eragozpenik Lege horiek eraberritutako idazkera bakar batetan jartzea, ebazpen haiek eman ondoren agian egon daiteten egokitasunak egin beharko direnaren kaltetan gabe. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko Maiatzaren 13ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Urriaren 23ko 8/ 1985 Legean aginezen denarekin bat etorriz, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideen Eraberritutako Idazkera onartzen da Lege-mailako, eta jarraian ematen da horren idazkera. 2. atala.- Eraberritutako Idazkera honek, E.H.A.A.-an hori argitara dadineko egunaren biharamonetik hasita, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilgoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko eta indarreango Ekainaren 22ko 11/1983 eta Urriaren 23ko 8/1985 Legeak ordezkatuko ditu, Lege horiek eraberriu direlako. Gasteizen, 1986.eko Maiatzak 13. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. EUSKAL HERRlKO AUTONOMlA-ADMlNlSTRAZIOAN BERE ZERBlTZUAK EGlN ZlTUEN LANGILEGOAREN LANBlDE ETA GOZAMEN-ESKUBIDEEN ERABERRITUTAKO IDAZKERA.I Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen Langilegoaren Lanbide eta GozamenEskubideei buruzko Ekainaren 22ko 11/1983 Legearen ZIOEN ADIERAZPENA. Euzkadiko Jaurlaritza, 1936garrenean gudaldi latzean sortu zenean eta ondorengo ihardunean gertatu ziren aldarte bereziek, horren Administrazioa finkatzea eta horren zerbitzuango lanarien egoera, Katalunyako Generalitat-eko Arduralritza barne, beste batzutan zeukatenarekin legez berdintzea ezinezko egin zuten. Horren ondorioz, 1936garreneko Gerrateak Gudu, Toki eta Generalitat-eko Ardministrazioetako zigorpetutako herri-lanariei ekarritako zuzengabekeria eta kalteen ordainetarako Erresumak emandako erabakiak (Uztailaren 30eko 10/1976, Erregeren Dekretu-Legea, Urriaren Lehenengoko 2.393/1976 Dekretua eta Maiatzaren 2ko 1.081/1978 Dekretoa) ez dira, herri lanari ez zirenez gero, Euskadiko Jaurlaritzari zerbitzu egin zioten lanariekin erabilgarri. Hala ere, egoera haren errudun ez, baina zerbait izatekoan jasaile izan den Eusko Jaurlaritzak zatika ere bere ahalmenak jartzen dizkion mugen barruan ez bada ere, horretarako egiten ari zaizkion eskeei erantzun behar larrian ikusten du bere burua. Jaurlaritza hau, halaber, horien sorburu Anai-arteko Gerratea izan eta bene-benetan konponbideratu nahi lituzkeen beste egoera batzuk ere aterapide baten zain egon, baina batzutan Erresumak iadanik bere gain hartu dituelako eta beste batzutan bere dirueskuarteentzat zama haundiegia liratekeelako, heldu ezinezko gertatzen zaizkion beste egoera batzuk ba daudenaz ere jabetuta dago. Horiek horrela, lehen esandako manu horien xedeei jarraiki eta Euskadiko Jaurlaritzari zerbitzu egitezko harremanez atxikita egondakoei bere zerbitzu-aldiaren aitorpena egin ahal izateko ematen da Lege hau, Eusko Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legeak dituen erizpideei egokitzen zaiela, Lege horrek Jaurlaritzan bere iharduna egin zuten Lehendakariari eta Sailburuei gozamen-eskubideak aitortzen bait zaizikie, eta bestalde, Euskadiko Jaurlaritzako ezein mailatako izandakoei ere ba dagozkiela uste bait du. Horri zera dario: Askorentzat orain arte itxaropen huts izandakoak Lege honen arauera bidezko gerta dadinetan eskubide bilakarazteko behar den Legezko eremua zehaztu beharra, Euskadiko Jaurlaritzari zerbitzu egitezko harremanez atxikita egondakoei legezko eta benetako babespidea horrela emanez. Lege honen ondorioak ez diru diru-eskuraketetarako eskubideak aitortze hutsera mugatzen; aitzitik, Euskadiko Jaurlaritzaren zerbitzu egitezko harremanez atxikita egon zirela behar bezala egiaztatu eta iharduneango zerbitzua bukatutakotzat jotzeko egoeran ez daudenak iharduneango zerbitzuari birrekin dakizkioneko bideak ere jartzen ditu. Horiegatik guztiegatik, Lege honek, bertan aipatzen diren egoeratakoren baten daudenei bere eskubideak aitortzea eta onurabideak eskuratzea du helburu, gertatu daitezkeen egoera bereziak zermugatzeko eta Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak emandako arauen ariora horiek oraingo lege-jaurpideei egokitzeko orotariko, artezpideak finkatuz eta, gainera, arau honen zio den zuzentasun-arauzko irizpidea egiteratzeko baldintzak eta bideak jarriz.II Euskal Hesriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen Langilegoaren Lanbide eta Gozamen-Eskubideei buruzko Ekainaren 22ko 11/1983 Legea osabideratzen duen Urriaren 23ko 8/1985 Legearen ZIOEN ADIERAZPENA. Euskal Herriko Autonomia Elkartean zerbitzuak egin zituzten langileen lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Ekainaren 22ko 11/1983 Legea erabiltzean ikusitakoak, Lege horren lau alderdiri buruzko osatze-zatiak erastea eskatzen du, Lege honen zioa horien eginkortasuna dela. Ekainaren 22ko 11/1983 Legearen 2. atalak aipatzen dituen dirulaguntzak hartzaile berri gehiagorentzat zabalezeari buruzkoa da lehen aldea. Izan ere, lanuztearen zioz, eta aldi baterako bakarrik, Lege horretako I. atalak aipatzen duen epearen barruan Euskal Herriko Autonomiazko Administrazioan goikarguak izan zituztenentzako dirulaguntzetarako beren-berenezko eskubidea sortarazten du atal horrek; dirulaguntza horiek holako edo halako pertsonak kontutan hartuz gauzatu zirenez, ondare erako eskubide hau Legea indarrean jarri zen egunean bizirik zirauten goikarguek eskuratu zuten bakar-bakarrik, egun hori eskabideen eratze-aldia bait zen eta, ondorioz, eskubide hori norbereganatzekoa. Honek hainbat itxaropenen galera erakarri du, agian hartzaile izan zitezkeen goikarguen heriotza gertatu baitzen aipatutako 11/1983 Legea indarrean jarri baino lehen. Hori izan da Lege honek, bere I Idazpuruan ohartematen denaren arauera, esandako dirulaguntza, dagokion goikargudunaren ezkontideari eta, hala badagokio, haren halako edo holako ahaideei laguntzetarako eskubidea ematearen zio. 11/1983 Lege horren helburuak ordain eta laguntza mailakoak direnez, Lege hau indarrean jar dadinean, Lege honetako 1. atalak aipatzen duen eskubidearen agiango hartzaile berria bizirik izaten derigorrezko da, egun hori izango bait-da laguntzen kalkuloak egiterakoan zenbatekoak zehazteko kontutan hartu behar dena. Bestalde, hartzaileen eskubide horien sorburu diren Lege horren eta Lege honen artean dagoen denborazko aldea da hain zuzen, hartzaile berriek, 11/1983 Legeko 2 atalak aipatzen dituen hartzaileenak baino dirukopuru haundiagoak jasotzearen arrazoia, 11/1983 Legearen arauerako hartzaileen eta berrien artean inolako bererizkeriarik ez dela egiten, haiek egun hartatik hasita dirulaguntza jaso ahal izan zutelako, Lege honetako I Idazpuruak ezartzen duenaren araberako hartzaile izango direnek ez bezala. Bigarren aldea Lege honecako II Idazpuruak hartzen duenari dagokio, hau da, mediku eta botiketarako laguntzei hain zuzen. 11/1983 Legeak hainbat eskubide ezartzen zituen, horien artean mediku eta botiketarako eskubidea sartzen ez zela. 11/1983 Legearen xedeak ordain eta laguntza-mailakoak direnez, bai 11/1983 Legeko hartzaileei eta bai Lege honetako I Idazpuruan aipatzen direnei ere, mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidea ematen zaie, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen pentzutan egingo dela. Gizarte-Segurantzatik eta emendiotarako beste herri-erakunderen batetik zerbitzu horietarako eskubiderik izan ez dezatenean, eskubide horren edukina Gizarte-Segurantzaren Jaurpide Orokorrak une bakoitzean eskaini dezan mediku eta botiketarako laguntzarena hainbatekoa izango dela, Lege honek dioenaren eta hau garatu dezaten gainontzeko erabakiek ezarri dezatenaren arabera. Bestalde, ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I Idazpuruak aipatzen duten edozein eskubideren hartzaile izan, Gizarte-Segurantzaren edo emendiotarako beste herri-erakunderen baten mediku eta botiketarako zerbitzutarako eskubidea eduki, baina, orohar, bere edukina lehen aipatutakoarena baino murritzagoa izan dadinean, hartzaile horiek aldea osatzeko falta zaien laguntza jasotzeko eskubidea izango dute. Eskubide honek bere iturburua ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I Idazpuruak aipatzen dituzten eskubideetan duenez, bere onarpena ezin daiteke izan erabaki baten gai horiek onartzen ez diren bitartean. Hirugarren aldea bizi-sarien zenbatekoari dagokio, horietan zuzenbidezko arrazoiek eragindako aldaketa bat sartzen dela. Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak aipatzen dituen zaharsari, alarguntza edo umezurtz bizi-saritakoren batetatikako dirua besterik jaso ez dezanean hartzailea hangoa deneko familia-banakoak, 12. atalak zehazten duena izango da zahar-sariaren zenbatekoa, gutxieneko soldata kontutan hartuz finkatuko dela eta hura, Lege horrek ezartzen duen sistema orokorraren arabera, dagokiona baino goragokoa izan dadinean. Zenbateko hau jasotzeko eskubidea, beste eskubideetatik ezberdintzat jotzen da, Lege honetako III Idazpuruak arautzen duela eta Lege hau indarrean jar dadinean eragina izango duelarik. Eskubide hau galtzeak ez du ETkainaren 22ko 11/1983 Legeak zenbatekoei buruz ezartzen duen erapide orokorraren araberako bizisaria jasotzearen gain eraginik izango, berak ezartzen duenaren arabera jokatzen jarraituto deia. 11/1983 Legeak ezartzen dituen onurak onartzeko eskea egiteko epeari dagokio laugarren aldea, hau Legeko IV Idazpuruak hartzen duela. Izan ere, Lege horretako Gehigarrizko Erabakietatik Lehenengoak, Legea indarrean jarri edo onurak jasotzeko zio izan zen ekintza gertatu ondorengo egunetik hasi eta urtebeteko epea ematen zuen bertako 7. atalak aipatzen duen eskabidea aurkezteko. Ondorioz, 11/1983 Legeak ematen dituen eskubideez jabetzea, Legeko Gehigarrizko Erabakietatik Lehenengoak esaten duen urtebeteko epearen barruan eskubide horien onarpen-eskea zegokienek egin zezatenaren baldintzapean gelditzen zen. 11/1983 Legea indarrean jarri ondorengo urtebeteko epe hori amaitu denez, bidezko da beste epealdi berri berdin bati hasera ematea, Legeak erabakitako eta gaur indargabetuta dagoen epearen barruan edozein zio dela medio, Legeak emandako eskubideen onarpen-eskea egin ez zutenei bideak errazteko. 11/1983 Legea eta hau elkar osatzezkoak direnez, komenigarritzat jo da beroien bateraketa egiteko Jaurlaritzari esku ematea, horretarako Gehigarriko Erabakia sartuz. Konstituzio-Auzitegiak Gobernuko Lehendakariak Ekainaren 22ko 11/1983 legearen aurka sartutako Konstituzionaltasunik ezaren goradeiari buruzko Epairik eman ez badu ere, eta ez erabiltzeari eta ez indarrean egoteari dagozkienetan ere, baliogabetze-aldarrikapenik egin ez denez gero, Lege hura Berriarekin osatzeko inolako eragozpenik ez da gertatzen, Epaia eman dadinean, hala behar izanez gero, egokiketaren batzuk agian egin beharko direla.I IDAZPURUA.- EREMU ERABILGARRIA ETA AGlANGO ESKUBIDEDUNAK. 1. atala.- Legegintza-Dekretu hau erabiltzeko eremua, 1986garreneko Urriaren 7tik 1978.eko Urtarrilaren 6rarteko aldian Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako Idazpuru honetan zehazten diren baldintzetan, gorenkargudun, herrilanari eta administraziozko edo lan-akurapenezko lanari gisa zerbitzuak egin zituztenentzat da bakar bakarrik. LEHENEGO ATALBURUA.- GORENKARGUDUNAK. 2. atala.- Aurreko Atalean esandako aldian Euskal Herriko Autonomia-Administrazioko gorenkargudun izan eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 37. eta 38. Atalen erabiltze-eremuan sartzen ez direnak, Legegintza-Dekretu honetan aitor dakizkien eskubideen hartzaile izango dira. 3. atala.- Aurreko atalak aipatzen dituen eskubidedunak mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Uztailaren bosta baino lehen bizi ez izatea gertatuz gero, ezkontidea izango da eskubideduna, eta horren ezean, bizirik egon daitezen eta gorputz edo adimen-mailan gaitasunik izan ez dezaten adinera gabeko seme-alabak, beti ere mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren 25ean bizirik egon daitezenaren baldintzapean. 4. atala.- Jaurlaritza-Legearen 29garren atalean agindutakoaren kidetasunez, Artezkaritza edo, beste izenen bat bazuten ere, izendapenaren arauera maila horretakoak zirenetan ihardundakoak joko dira, Legegintza-Dekretu honen ondoaioetarako, goren-karguduntzat. BIGARREN ATALBURUA: HERRILANARIAK. ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKOAK EDO LAN-ITUNEPEZKOAK. 5. atala.- 1.- Atalburu honen lehenengo Atalean esandakoetan sartu daitezkeenak izan ez eta 1936.eko Urriaren 7tik Eusko Kontseilu Nagusia jarri zeneko 1978.eko Urtarrilaren 6rarteko aldian Euskal Administrazioaren nahiz Euskadiko Jaurlaritzak aginduta eta bidalita beste Administrazioa edo Ihardutze-Erakundetan herrilanari, administraziozko nahiz lan-akurapenezko lanari gisa urtebetean gutxienez zerbitzu egin izana egiaztatu dezatenek izango dute Legegintza-Dekretu honetan ohartematen diren onurabidetarako eskubidea. 2.- Berarizkotasunez, Administrazioko, herri nahiz lan-alorreko zerbitzu egiteari guduak edo iareitasungabetzeak sortutako ezinagatik utzi behar izan zitzaiolakoa egiaztagarri izan dadinean, emandako zerbitzuen aldia 8 hilabetetara jetxiko da. 3.- Esandako zerbitzu-zerrenda horren eta Euskal Herriko oraingo Autonomia-Administrazioko egituran dauden administrazioa edo lanbide-egoeren erkaketa 19. atalean ohartematen den Batzordeak egin beharko du. 6. atala.- Guduaren ondoriozko alargun edo helbarritu izateagatikako onurabide eta/edo eskubideak Lege honen erabiltze-eremutik kanpo gelditzen dira, horiek erresuman indarrean dauden manuak izango bait dituzte aurrerantzean ere jaurpide.II IDAZPURUA.- HERRILANARI, ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKO EDO LAN-ITUNEPEZKOENTZAKO DlRULAGUNTZAK. LEHENEGO ATALBURUA.- GOZAMENDUNAK. 6 atala.- Idazpuru honetako dirulaguntzen gozameadunak, Legegintza-Dekretu honen Lehenengo Idazpuruaren Bigarren Atalburuan ohartemandakoak izango dira. BIGARREN ATALBURUA.- DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA. 7. atala.- 1.- Dirulaguntzak eta bizisariak ordaintzea edo bidezko izan daitezen Gozamen-sariak gehitzea, oso-osorik Autonomia-Elkartearen Guztizko Aurrekontuen pentzutan egingo da. 2.- Ezkontza-egoera bereziek ez dute alargun eta umezurtz izateagatikako bizisarien guztizko zenbatekoa aldaraziko, eta horiek ematea Legegintza-Dekretu honetan agindutakoari atxikiz egingo da. 3.- Adierazitakoari darionez bizisariaren partzuer izateko eskubidea dutenak norbanako batzuk baldin badira, horien arteko banakuntza egiteko ezkontza-egoerak araupetu ditzaten orotariko Iegepideen ariora egingo da. Lehenengo Alorra.- Herrilanariak, Administrazio-Akurapenezkoakedo Lan-Itunepenezkoak, familia bakunak Legegintza-Dekretuhonetako Zahar, Alarguntz edo Umezurtz izateagatikakobizi-sariren bat eskuratzeaz gainera bestelakoren bateskuratzen dutela. 8. atala.- 1.- Administrazio edo lan-akurapenezko lanarien zahar-saritua izanagatikako bizisarien zenbate koa, Gizarte-Segurantzaren orotariko legebidez baliatuz atera dedina izango da, eta herri-lanariena, berriz, Gozamen-Saridunekiko legeei dariena. Bizisarien hainbatekoa emandako zerbitzuen benetako aldiari atxikiz zehaztuko da. Nolanahi ere, esandako legebideak agindutako itxaron-aldiak betetzera iritsi ez daitezenei, indarrean dagoen bizisaririk txikiena aitortuko zaie. 2.- Hala ere, zahar-saridunen batek Gizarte-Segurantzaren edo Gizarte-Emendiotarako beste Herri-Erakunde batzuen pentzutango bizi-saritarako eskubidea ere izan dezanean, ezingo du, Autonomia-Elkarteko Guztizko Aurrekontuen pentzutan Lege honetan aitortzen zaion bizisariaren eta Gizarte-seguntzatik edo GizarteEmendiotarako beste Erakunde Batzuetatik datozkionen arteko aldea baino eskuratu, azkenengo horiek, orohar, lehenengo hark baino gutxiago jo dezatenean. 3.- Atal honetan aipatzen diren bizisariak jasotzea ezingo da ezein saritutako ihardunean aritzearekin batera egin. 9. atala.- 1.- Legegintza-Dekretu honen 5. atalean zehaztutako baldintzak bete ditzatenek, aipatutako atalean erkaketa-modutango alargun eta umezurt-sariak sortaraziko dituzte. 2.- Erresumaren edo Gizarte-Emendiotarako HerriErakundeen pentzutango alargun edo umezurtz-saritarako eskubidea izan dezatenek ezingo dute bizisari horren eta Legegintza-Dekretu honi darionaren arteango aukerarik egin, hori ez bait da bidezkoa izango Erresumaren eta Gizarte-Emendiotarako Herri-Erakundeen pentzutan jaso beharreko bizisaria edo bizisariak oraingo Legegintza-Dekretu honen arauera legokiekeen abaino txikiagoak badira salbu; orduan, Autonomia-Elkartearen pentzutan bien arteko aldea jasotzeko eskubidea baizik ez lukete izango. 3.- Nolanahi ere, eta aurreko zatian esandakoaren kaltetan gabe, umezurtz izateagatitako bizisaritarako eskubidea zainpeko gara-adinik gabekoek eta gorputzez nahiz adimenez ezinduek baino ez dute izango. 4.- Atal honen gai diren bizisariak jasotzea, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen eta Euskal Herri-Baltzuen Guztizko Aurrekontuen pentzutango ezein saritutako ihardunekin bateraezinezkoa izango da. 5.- Alargun edo umezurtz izateagatikako bizisariak, bidezko eta Administrazio nahiz lan-akurapenezkoegatik datozenak izan daitezenean Gizarte-segurantzaren orotariko Iegebideak erabiliz atera daitezenak izango dira zenbatekoz, eta herrilanariegatikakoak berriz, Gozamen-saridunekiko legepideei darizkienak. Bigarren Alorra.- Herrilanariak, Administrazio-Akurapenezkoak edo Lan-Itunepezkoak, familia bakunak Legegintza-Dekretu honetako Zahar, Alarguntz edo Umezurtz izateagatikako bizisariren bat baino eskuratzen ez dutela. 10. atala.- Mila bederatzirehun eta larogeita bostgarreneko azaroaren hogeitabostetik aurrera eta hartzailea kide deneko familia-banakoak Atalburu honen Lehenengo Alorrak aipatzen duen zahar, alargun edo umezurtz-bizisarietatik bat besterik jasoko ez balu, diru-kopurua 13. atalak esaten duena izango da, hau, Lehenengo Alor horrek ezartzen duen eraupidetza orokorraren arabera, goragokoa izan dadinean. 11. atala.- Familia-banakoaren eraketa-modua arauz zehaztuko da, honako erizpide hauek oinarri izango direla: a) Honako hauek osatzen dute familia-banako bat: - Senar-emazteek eta gara adineko ez diren seme-alabek, hauek daudenean, gurasoen baimenez hauengandik landa bizi direnak izan ezik. - Ezkontzaren baliogabetasuna, hausketa edo legezko banaketa gerta dadinean, ezkontideak eta, aurreko lerroaldian aipatzen diren baldintzetakoren bat betez, honen ardurapean dauden seme-alabek. - Aita edo ama ezkongeek eta a) idazati honetako lehenengo lerroaldiak ezartzen dituen baldintzak bete ditzaten eta horietako baten ardurapean dauden semealabek. - Guztiek egoitza Espainiako lurraldean dutela, kuradore bakar baten ardurapean bizi diren zaintzapeko anai-arrebek, beren egoera eta baldintzak direla eta beste familia-banako bat osatu ez dezatenean. b) Kide bat ezin daiteke izan, aldi berean, bi familiabanako kide. 12. atala.-10. atalak aipatzen dituen dirusarrerak honako hauek izango dira: a) Bakoitzaren lanetikako irabaziak. b) Edozein eratako ekonomia-ustiapidetatikako irabaziak eta ogibide edo arte-lanetikakoak. c) Aurreko letran aipatzen diren ihardunek hartzen ez dituzten edozein eratako ondasunetikako irabaziak. d) Edozein eratako aldizkako edo ohizko irabaziak. 13. atala.- 1.- 10. atalak dioena gerta dadinean eta mila bederatzirehun eta larogeita bostgarreneko azaroaren hogeitabostetik aurrerakoei begira bertan aipatzen diren bizisarien zenbatekoak honako hauek izango dira: a) Zahar-saria: Hileko hogeita hamazazpi mila ehun eta hirurogeita hamar (37.170) peseta. b) Alargun-bizisaria: Hogeita zortzi mila berruhun eta hirurogeita hamahiru (28.273) peseta. c) Umezurtz-bizisaria: Hogeita hamabost mila eta hirurogeita hamalau (35.074) peseta. 2.- Gutxieneko lanbidearteko soldatak gora egin dezan bakoitzean, zenbateko hauek ere gehitu egingo dira, soldatak igoera indarra iran dezanean, hauek ere, beste gabe, izango dutela. Gehiketaren kopurua, honako matematikazko heintasun-arau hau erabiliz lortuko da. FORMULA Horrela bada: SMIº-ko, Lege hau indarrean jartze-egunean indarrean dagoen gutxieneko lanbidearteko soldataren hileko zenbatekoa esan nahi du. SMIn-k, ccnn egunetik hasita indarra izango duen gutxieneko lanbidearteko soldata esan nahi du. P°-k, zahar, alargun edo umezurtz-bizisarientzat, dagokiona dagokiola, 1 zatian ezartzen den zenbatekoa esan nahi du. Pn-k, «n» egunetik hasita Pº-k aipatzen dituen zahar alarguntza edo umezurtz-bizisarientzako indarra izango duen zenbatekoa esan nahi du. 14. atala.- Autonomia Elkarteko Administrazioak, erabaki-bidez egingo dizkie Alor honek aipatzen dituen eskabideak onartuta dituztenei geroago gerta daitezkeen gehiketak, 13.2 atalak dioenaren arauera. 15. atala.- 1.- 10. atalak aipatzen duen egoera amaitu dadinean, 13. atalak aipatzen duen bizisari-zenbatekoa jasotzeko eskubidea ere besterik gabe ezabatu egingo da. Eskubidearen indargabetzea ekar lezakeen edozein ekintzaren berri eman beharko dio doakionak Autonomia Elkarteko Administrazioari. 2.- Ezabaketak ez luke ekarriko inolako eragozpenik dagokion onarpena birreskatzeko, 10. atalak ohartemandakoak geroago berriro bete daitezenean. 3.- Ezabaketak ez du eraginik izango Atalburu honen Lehenengo Alorrak ezartzen duen zenbatekoetarako sistema orokoraren arabera bizisaria eskuratzeko eskubidearen gain. HlRUGARREN IDAZPURUA: BIDERAPENA ETA DIRUESKUARTEAK. 16. atala.- 1.- Idazpuru honek aipatzen dituen eskubideez jabetzea, doakionak, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko azaroaren hogeitabosta baino lehen eta agiantza bakoitzarentzat arauz jarri daitezen baldintzen arauera, Euskal Herriko Administrazioari haren onarpena eska diezaionaren baldintzapean geldituko da. 2.- Eskubide horietaz jabetzea Legegintza-Dekretu hau indarrean jarri aurretik izan gabeko egoeren pean egon dadinean, onarpena eskatzeko epea, dagokion benetako egoera gertatu zenetik hasi eta urtebetekoa izango da. Lehenengo Alorra.- Herrilanariak, Administrazio-Akurapenezkoak edo Lan-ltunepenezkoak, familia bakunak Legegintza-Dekretu honetako Zahar, Alarguntz edo Umezurtz izateagatikako bizisariren bat eskuratzeaz gainera bestelakoren bat eskuratzen dutela. 17. atala.- 1.- Idazpuru honen Bigarren Atalburuaren Lehenengp Alorrean ohartemandako onurabidetarako eskubidea dutela uste dezatenek, horretarako eskea Euska Jaurlaritzarako Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari egin beharko diote, bi aldakitan, honako hauek zehaztuz: a) Eske-egilearekiko xehapenak, izendeiturak, jaiotza-eguna eta tokia, oraingo bizi lekua, Erresumako Nortasun-agiriaren zenbakia, legezko egoera eta legeaberritasuna adieraziz. b) Eske-egilea, ezkondua bada, ezkontidearekiko xehapen horietxek. c) Etorkizunean bizisaria jasotzeko eskubidea izan dezaketen ondorengoen zerrenda, xehapen haiek berak emanez. d) Bere garaian egin zitzaien izendapenaren edo lan-akurapenaren aldakia, izendapena izanez gero argitaratu zeneko aldizkari ofiziala zehaztuz. e) Tokia utzi zueneko eguna eta orduan zuen Administrazio-egoera, zein zerbitzuri atxikita eta norako izendatuta zegoen zehazki adieraziz. Eske-egileak tokia utzi ondoren izandako lanei buruzko Esakundearen egiaztagiria edo, hala egokituz gero, eskeko Erakundearen egiaztagiria edo, hala egokituz gero, eske-egilearen aitorpen-adierazpena. Haien ondorioz, bizisaritarako eskubidea lortu duen edo lortu dezakeen, eta bai zein Erakundek ordaindu beharko duen ere adieraziz. 2.- Lege honen 5. atalaren bidez ematen diren eskubideak aitortu dakizkien, doakienek atal honen aurreko zatiak dioen eske-idazkiak aurkeztuko dute, bertan zehazten ziren xehapenak emanez, eskubidearen sorburu zena hil izana eta eske-egilearen edo egileen harekiko ahaidetasuna egiaztatu dezate Biztanle-Erroldelaritzaren egiaztagiriak erantsiz. 3.- Atal honen lehenengo zatian esandako agiri-paper guztiak edo batzuk ekartzea ezinezko gerta dadinean, doakienek Lege honetan petutako onurabideak nondik datozkien garbitzeko laguntza eman dezaketen xehapen eta agiri guztiak eskuratuko dizkiote Administrazioari, eta 9. atalean egituratzen den Batzordeak, lehenengo atalean zehazten denez, onurabide horien sorburu diren ahaidetasunak ahalik eta argien jartzeko beharrezko eritzitako lekukotzak eskatu eta egintzapide guztiak egin ahal izango ditu. 18. atala.- Hurrengo atalean ohartemandako Batzordeko Lehendakariak, Lege honen 7. atalean esandakoen arauera, beharrezko iritzitako xehapen edo egiaztapideak emanez bere aitorpen-adierazpena osatu dezateneko eskea egin ahal izango die eske-egileei. 19. atala.- 1.- Hogeitamar egunetako epearen barruan, Lehendakaritza-Sailari atxikitako Batzordeak egindako eskeei buruzko erizpena egingo du; Herriihardunaren artezkaria izango da Batzorde horretako Lehendakari, eta Ekonomia eta Herriogasun, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailetako eta ZuzentzaIdazkaritzako artezkari bana izango ditu kide. 2.- Batzorde horrek eman dezan erizpena bidezko izan erabakia hartzeko salo-gisakoa izango da. 20. atala.- Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak izango du bere gain Lege honetan araupetzen diren onurabideak aitortzeari edo ukatzeari buruzko erabakiak hartzea. 21. atala.- Lege hau egiteratuz hartu daitezen erabakien aurka, Administrazio-auzipidetatikako jazarkuntza baino lehenagoko birrabiatze-eskea egin ahal ezango da, indarrean dauden legeen arauera. Bigarren Alorra.- Herrilanariak, Administrazio-Akurapenezkoak edo Lan-ltunepezkoak, familia bakunak Legegintza-Dekretu honetako Zahar, Alarguntz edo Umezurtz izateagatikako bizisariren bat baino eskuratzen ez dutela. 22. atala.- 1.- Eskubide honen onarpen-eskea bizisariaren zenbatekoarekiko eskubidea onartzen duen erabakia eman aurretik egin daiteke; baina erabaki hori hartu arte, zenbateka berezi honekiko eskubidearen onarpenari buruzko ebazpenik ezingo eman da. 2.- Idazpuru honetan jasotako eskubideak, onarpena egiten zaioneko erabakiaren berri doakionari eman eta 11.1. atalak ohartemandako egoerari hasiera eman zitzaion ondorengo hilaren lehenengo egunetik hasita izango du indarra. 3.- Egoera horri hasiera Lege hau indarrean jartzeko eguna aurretik eman izaneko kasuan, onartutako eskubideak Legea indarrean jarri dadin ondorengo hilaren lehenengo egunetik hasita izango du indarra. 23. atala.- Biderapenari eta eskuarteei dagozkienetan, Atalburu honen gainontzekoan araupetutakoa izango da erabilagarri. HIRUGARREN IDAZPURUA.- GORENKARGUDUNENTZAKO DIRU AGUNTZAK LEHENENGO ATALBURUA: GOZAMENDUNAK. 24. atala.- Idazpuru honen dirulaguntzen hartzekodunak, Legegintza-Dekretu honen Lehenengo Idazpuruaren Lehenengo Atalean ohartemandakoak izango dira. BIGARREN IDAZPURUA.- DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA 25. atala.- 1.- Aurreko Atalean esandako aldian Euskal Herriko Autonomia-Administrazioko gorenkargudun izan eta Uztailaren 30eko 7/1981 Legearen 37garren eta 39. Atalen erabiltze-eremuan sartzen ez direnek, lan-aldia amaitu izanagatikako diru-eskuraketa bakar baterako eskubidea izango dute, horren zenbatekoa esandako Lege horren 37.1 Atalean esanda bezala ateratzen dela. 2.- Diru-eskuraketa horiek beren-berenezko eskubide izan, eta utzi egin ahal izango dira. 26. atala.- Ekainaren 22ko 11/1983 Legea indarrean jarri baino lehen 2. acalak aipatzen dituen eskubideen hartzaileak bizi ez izatea gertatuz gero, Lege hau indarren jar dadineko egunean bizirik dagoen ezkontidea eta, horren ezean, egun horretan bizirik dauden eta gorputz edo adimen-mailan gaitasunik ez duten eta adin nagusira heldu gabeko seme-alabak izango dira atal horretan esaten diren laguntzen hartzaileak. 27. atala.- Aurreko atalak aipatzen duen laguntza zehazteko, mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren hogeitabostetik doakionari dagazkion zenbatekoak hartuko dira kontutan. HIRUGARREN IDAZPURUA.- BIDERAPENA ETA ESKUARTEAK 28. atala.- Bidereapenari eta eskuarteei dagokienetan, Legegintza-Dekretu honetako Bigarren Izenpuruko Hirugarren Atalburuan jarritakoaren arauera egingo da. LAUGARREN IZENPURUA.- IHARDUNEANGO ZERBITZUAN BIRLANERATZEA. 29. atala.- 1.- Legegintza-Dekretu honek ematen dituen onurabidetarako eskubidea izan, nahitaez zaharsaritu beharreko adinera oraindik iritsi ez eta ezein ezintasun-ziok hartzen ez dituelarik, 1978.eko Urtarrilaz geroztik ihardunean ari daitezenek, iharduneango zerbitzura sartzea eskatu ahal izango dute; hori, lehen esandako lanbide-erkaketa egin ondoren egingo dute, lehen izandako lanbideen berdinetara itzultzen direla eta bete behar dituzten lantokitarako jarritako lan-sariak eskuratzen dituztela. 2.- Aurreko idazatian ohartemandako birlaneratzea egin ahal izateko, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioko lanari-erroldean horretarako lantokiak sortaraztea beharrezkoa izango da. 3.- Nahitaez zaharsaritu beharreko adinera oraindik iritsi ez direiako, aurreko zenbakian esandakoa horiekin erabilgarri ezin izan dadineko lagunei, gozamen-saritarako eskubidea aitortuko zaie, adin horretara iritsi daitezenean eragingarri izatekotan. 4.- Nahitaez zaharsaritu beharreko adinera iritsitakoak iharduneango zerbitzuan berriz sartu eta une berean zahar-saridun bilakatuko dira, egindako zerbitzuen aldia aintzinatasunaren eretzean aitortzen zaielarik. 30. atala.- Bidereapenari eta eskuarteei dagokienetan, Legegintza-Dekretu honetako Bigarren Izenpuruko Hirugarren Atalburuan jarritakoaren arauera egingo da. BOSGARREN IDAZPURUA.- MEDIKU ETA BOTIKALAGUNTZETARAKO ESKUBIDEA. LEHENENGO ATALBURUA.- GOZAMENDUNAK ETA ESKUBIDEAREN EDUKIA. 31. atala.- 1.- Gizarte-Segurantzatitako eta emendiotarako beste herri-erakundeetatikako mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubiea izan ez, eta Legegintza-Dekretu honek ezartzen dituztenetako gainontzeko ezein eratako eskubideren jabeek, laguntza horietarako eskubidea izango dute, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen pentzutan egingo dela, eta Gizarte-Segurantzaren Jaurpide Orokorrak une bakoitzean eman dezan mediku eta botiketarako laguntzaren edukin berberaz. 2.- Gizarte-Segurantzatitako eta emendiotarako beste herri-erakundeetatikako mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidea izan bai baina, orohar, aurreko idazatian ohartemandako eskubidea baino murritzagoa izan dadinean, falta zaien alde hori osatzeko laguntza Elkartearen pentzutan izateko ekubidean izango dute. 3.- Euskal Herriko Autonomiaren pentzutan egingo den mediku eta botiketarako laguntzak, Gizarte-Segurantzaren Jaurpide Orokorrak eskatzen dituen baldintzen arauera, manu honetan zehaztutako eskubidearen jabe denaren peko diren pertsonek hartuko dituzte. Eskubidearen edukina, horien zio den jabeari dagokiona bera izango da. 32. atala.- Idazpuru honek aipatzen duen mediku eta botiketarako eskubidea arauz ezar dadin modura erabiliko da, zerbitzuen bidez eta era berean zehaz daitezen betebehar eta baldintzen arauera. 33. atala.- 1.- Sendagile-botikari laguntzetarako eskubidea, Legegintza-Dekretu honetako 31. atalean oharternaten diren zernolakoak aldatu edo ezabatu daitezenean, beste gabe aldatuko edo ezabatuko da. 2.- Eskubide horren aldaketaren edo ezabadetaren zio izan daitekeen edozein eratako gertakizunen berri eman beharko dio Autonomia Elkarteko Administrazioari doakionak. 3.- Legegintza-Dekretu honetako 31. atalean ohartemandako zernolako horiek berriro gertatzen badira, eskubidearen ezabaketa ez da eskabidea berriro egin ahal izateko eragozpen izango. 34. atala.- 1.- Legegintza-Dekretu honetan ohartemandako gainontzeko eskubideren baten jabe direnei, Idazpuru honetako Bigarren Atalburuan esandako bideak eragiten diren bitartean, mediku eta botiketarako laguntza behin-behingoz emango zaie, beti ere doakionak eskea berariz egina izan dezalarik. 2.- Jarraiango Atalburuan ohartemandako bidea amaitzezko ebazpena eman arte emango da laguntza hori, onarpena ukatzeak, emandako mediku eta botiketarako behin-behingotasunezko laguntza dela eta, inolako ordainketarik egin beharrik ekarriko ez duela. 3.- Aurreko idazatian esandakoaren kaltetan gabe, doakionarengan azpikeria edo asmo txarra somatu dadinean, behin-behingo laguntza emateari bapatean utziko zaio; honelakoetan, ordaindu beharrekoa zehazteari ekingo zaio, hori, hala behar izanez gero, dagokion administraziozko ohizko nahiz hertsipen-bidearen bidezko nahitaezko lakapen bidez gauzatuko dela. BIGARREN ATALBURUA.- BIDERAPENA ETA ESKUARTEAK. 35. atala.- 1.- Eskubide hau eskuratzea, doakionak haren onarpena Autonomia Elkarteko Administrazioari atal honetan ohartematen denez eta arauz finkatu dadin modura eska diezaionaren baldintzapean gelditzen da. 2.- Onarpena eskatzeko epea, mila bederatzirehun eta larogeita bosgareneko Azaroaren 29.era arte izango da. 3.- Eskubideaz jabetze hori, mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren hogeitabostean baino lehen eman ez den gertakizunen baten pean egongo balitz, aipaturiko epea gertakizun hori gauzatu dadin egunetik hasita kontatuko da. 4.- Eskubidearen onarpen-eskea Legegintza-Dekretuan onartzen dituztenetako eskubideetakoren baten onarpena egitezko ebazpena eman aurretik egin ahal izango da; baina erabaki hori eman arte, mediku eta botiketarako laguntxetarako eskubidearen onarpena ezin eman ahal ixango da. 5.- Aldezko administrazio-isiltasunez onartutakotzat joko da, honako xehetasun hauek guztiak gertatu daitezenean: a) Doakionak onarpen-eskea atal honetako 1 idazatiaren arauera jarri daitezen baldintza guztiak betez aurkeztu izatea. 5garren idazati honetako b) eta c) lerroaldietan ezarritako epeak baldintza horiek guxtiak bete daitezen egunetik hasita kontatuko dira. b) Eskea aurkeztu zenetik mediku eta botiketarako laguntzari buruz inolako erantzunik jaso gabe bi hilabete igarota izatea. c) Atal honetako 4. idazatian ohartematen denez, Legegintza-Dekretu honek aipatutako eskubideren bat onartzezko erabakia ematen den egunetik aurrera, mediku eta botiketarako laguntzari buruzko inolako erantzunik jaso gabe, bi hilabete igarota izatea. 36. atala.- Onarpenaren ebazpena egin denaren berria eman den egunaren edo baieste-isiltasuna dela eta onarpena duen egunaren biharamonetik hasita izango du indarra eskubide horrek. 37. atala.- Biderapenari eta Eskuarteei dagokienetan, Legegintza-Dekretu honetako Bigarren Izenpuruko Hirugarren Atalburuan jarritakoaren arauera egingo da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Legegintza-Dekretu honetan aipaturiko bizisariak, manu horrek horretarako ohartematen dituzten bideei jarraituz gaurkotuko dira, edo, haren ezean, Aurrekontu-Legeek ohartematendakoei. Bigarrena.- Legegintza-Dekretu honetan oharteman eta doakienek, bertan jarritako epearen barruan, eskatutako Ekonomiazko onurabideak, Ekainaren 22ko 11/1983 Legea eta Azaroaren 25eko 8/1985 Legea, hurrenez hurren, indarrean jarri daitezenetik eskuratu ahal izango dituzte, Lege horietan jarritakoaren eta eraberritutako idazkera honetan esandakoaren modu eta neurritan. Beraz, ez da hori indarrean jarri baino lehenagoko aldiagatikako diru-eskuraketetarako eskubiderik izango aintzinakotasuna ateratzeko eraberritutako idazkera honek dioenez kontatzearen kaltetan gabe. Hirugarrena.- Esku ematen zaio Jaurlaritzari, Legegintza-Dekretu hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen arauzko manuak emateko.