- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Maiatzaren 14ko AGINDUA, Fundazio Errejistroa sortuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Maiatzaren 14ko AGINDUA, Fundazio Errejistroa sortuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 1283
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1986/05/14
- Argitaratze-data: 1986/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Autonomia Elkarteari, Autonomia Estatutoaren 10.13 artikuluak dioenaren arabera, Irakaskuntza Fundazio alorrean dagozkion aginteei buruzko zerbitzuak, Transferentzietarako Batzorde Mistoaren 1985.eko Martxoaren 25eko eta Ekainaren 11ko 184/1985 Dekretoz argitaratutako Erabakiz aldatu ziren eskuz. Fundazio Errejistroen Antolaketari buruzko arau bat Autonomia Elkartearen eremurako sor dadinaren kaltetan gabe, egoki da une honetan Irakaskuntza Fundazioen Errejistroa sortzea. Horiek horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Teknika Kabineteari atxikita egongo den Irakaskuntza Fundazioen Errejistroa sortzen da. Bigarren Artikulaa: Errejistroak honako xede hau izango du: Euskal Herriko Autonomia Elkartean beren egoitza duten eta bertan beren ihardunak gehienbat garatzen dituzten Irakaskuntza Fundazioen ekintzak inskribatzea. Hirugarren Artikulua: Estaduko Administrazioaren Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzako Errejistroan inskribatuta zeuden irakaskuntza Fundazioak, Agindu honen bidez sortzen den Errejistroan inskribatuko dira ofizioz. GEHlGARRIZKO ERABAKIA Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremuko alorra araupetzeke arau bereziak eman ez daitezen bitartean, Ekainaren 21eko 2980/72 Dekretoak ezartzen duena izango da aplikagarri. AZKEN ERABAKIA Teknika Kabineteak, Agindu honek ezartzen duena garatzeko beharrezko diren arauak emango ditu. Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 14. Hezkuntza y Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 404/1994 DEKRETUA, urriaren 18koa, Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta ihardunean jartzeko Arautegia onartzeko dena.
- Ikus: Ekainaren 11ko 184/1985 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Martxoaren 25ean Irakaskuntzarako Iraskundeen-alorrean hartutako Erabakiaren argitalpena ontzat emanez.