- AGINDUA, 2001eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 18 urtetik gorakoek bigarren hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko egin behar dituzten proba libreak finkatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2001eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 18 urtetik gorakoek bigarren hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko egin behar dituzten proba libreak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2072
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2001/03/15
- Argitaratze-data: 2001/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak zera dio 52.3 artikuluan, hezkuntza-administrazioek probak antolatuko dituztela, aldiro-aldiro, 18 urtetik gorakoek bigarren hezkuntzako graduatu-titulua zuzenean atera ahal izan dezaten, eta proba horiek oinarrizko hezkuntzan eskatzen diren gaitasun orokorrak balioetsiko dituztela.
Otsailaren 16ko 173/1998 Errege Dekretuaren artikulu bakarraren 5.3 paragrafoaren arabera, 2000-2001 ikasturtetik aurrera, hezkuntza administrazioek hamazortzi urtetik gorakoendako probak antolatuko dituzte, berariaz ezarritako baldintzetan, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua ateratzeko (173/1998 Errege Dekretuaren bitartez, hezkuntza sistemaren antolamendu berria ezartzeko egutegia onartzen duen ekainaren 986/1991 Errege Dekretua osatu eta aldatu zen).
Euskal Autonomia Erkidegorako derrigorrezko bigarren hezkuntzako curriculuma ezartzen duen ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak dioenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak curriculum hori egokituko du pertsona helduentzat. Egokitzapen hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko maiatzaren 29ko Aginduaren bitartez egin zen, izan ere, agindu horretan finkatzen da zein izango den, helduendako, Euskal Autonomia Erkidegorako oinarrizko prestakuntzako curriculum berezia modalitate bietarako, presentziazkorako eta urrutikorako (1998ko ekainaren 19ko EHAA).
213/1994 Dekretuak, gainera, zera dio, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak behar diren arauak onartuko dituela balioespenaren eta ikasleen sustapenaren alorrean.
Hortaz, titulu hori lortzeko prozedura-arauak eta proba libreak egiteko baldintzak finkatzeko unea da. Beraz, hauxe
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proba libreak antolatuko ditu, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko, matrikula-modalitate hori aukeratzen duten ikasleentzat, betiere agindu honetan xedatutakoaren arabera.
Proba horietan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea eta proba-egunean hamazortzi urte betetzea edo beteak izatea. Gainera, parte-hartzaileak ezin izango dira matrikulatuta egon bigarren hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko ikastaro ofizialetan, ez presentziazkoetan, ez urrutikoetan.
– Hezkuntza Sailburuordetzak egingo du probetarako deialdia ebazpen bidez. Deialdi horretan, honako hauek adiraziko dira gutxienez: epeak eta aurkeztu beharreko agiriak eta matrikula egiteko lekuak, proben egutegia eta probak egingo dituzten ikastetxeak.
– Bi ohiko deialdi egingo dira urtero, urtarrilean eta ekainean. Hezkuntza Sailburuordetzak egoki iritziz gero, aparteko deialdiak ere egin ahal izango dira.
– 1. paragrafoan aipatutako ebazpena jendaurrean jarriko da, bai HHIko ikastetxeetako iragarki-tauletan, bai Hezkuntza Saileko lurralde ordezkaritzetan, matrikula epea amaitu baino 30 egun lehenagotik, gutxienez.
– Probak prestatzeko orduan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko maiatzaren 29ko Aginduko eranskina hartuko da erreferentziatzat, izan ere, agindu horretan finkatzen da zein izango den, helduendako, Euskal Autonomia Erkidegorako oinarrizko prestakuntzako curriculum berezia (1998ko ekainaren 19ko EHAA).
– Probak hiru ariketa izango ditu, bakoitza bi ordukoa gehienez, eta egun berean egingo dira.
– Ariketa bakoitzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan aipatutako aginduan zehaztutako eremuetatik bat hartuko du.
– Derrigorrezko bigarren hezkuntzan eremu bateko arlo guztiak egin eta gainditu dituztenek, baliozkotzeko eska dezakete, I. eranskinean agertzen den taularen arabera.
– Helduen Hezkuntzako presentziazko edo urrutiko irakaskuntzetan edo bigarren hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko proba libreetan eremuren bat gainditu dutenek baliozkotzeko eska dezakete.
– Salbuespenei eta curriculumaren egokitzapenei dagokienez, indarrean dauden arauak hartuko dira kontuan.
– Epaimahaia lehendakari batek eta bi bokalek osatuko dute gutxienez. Kide guztiak ikastetxeak berak aukeratuko ditu bigarren hezkuntzako irakasleen artetik. Idazkari-lanetan ikasketxeko idazkaria arituko da.
– Epaimahaikideen artean, hiru eremuetako irakasle bana egongo da gutxienez.
– Probek eremu bakoitzari dagozkion gaitasunak lortu eta ikasi diren neurtuko dute, eta ariketa bakoitza besteetatik bereiz zuzenduko da.
– Epaimahaiak probaren ebaluazio globala egingo du. Hiru eremuak gainditu dituztenei bigarren hezkuntzako graduatu-titulua emateko proposatuko du epaimahaiak.
– Errendimendu akademikoa irizpide guztiz objektiboekin ebaluatzeko bermeak aplikatuko zaizkie proba hauei ere, behar diren egokitzapenak eginda. Berme horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko abenduaren 11ko Aginduaren V. kapituluan daude jasota (Oinarrizko prestakuntza presentziazko edo urrutiko modalitateetan jasotzen duten ikasleak ebaluatzeko Agindua, 1999ko otsailaren 2ko EHAAn argitaratua).
– Tituluaren jabe izateko proposatu diren ikasleek eskubidea izango dute bigarren hezkuntzako graduatu-titulua eskuratzeko eta horrek batxilergoan eta berariazko lanbide-hezkuntzako erdi mailako prestakuntza-zikloetan sartzeko aukera emango die.
– Parte-hartzaile guztiek proba osoaren edo ariketa bakoitzaren emaitzak egiaztatzeko agiria eskatu ahal izango dute. Agiri hori ikastetxeko idazkariak egingo du, zuzendariaren oniritziarekin.
– Pertsonaren bat bigarren hezkuntzako graduatu-titulua eskuratzeko proposatu ez bada baina eremuetakoren bat gainditu badu, gorabehera hori aktan jasoko da, proba libreetarako hurrengo deialdietan kontuan har dadin.
– Deialdiaren ebazpenean, behar diren agiri-ereduak eskainiko dira.
Bakarra.– 2001-2002 ikasturtera arte, hori barne, heldutasun probak egingo dira eskola-graduatuen titulua ateratzeko (proba horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko apirilaren 11ko Aginduan arautu ziren eta Agindua 1994ko apirilaren 26ko EHAAn argitaratu zen, eta hutsen zuzenketa 1994ko ekainaren 9koan).
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Eremua Gaindituta izan behar dituen eremuak
Komunikazioa Gaztelera eta Gaztelerazko Liter. (DBH 4).
Euskara eta Euskarazko literatura (DBH 4).
Atzerriko Hizkuntza (DBH 4).
Gizarte-jakintza Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia (DBH 4).
Zientifiko-teknologikoa Teknologia (DBH 3).
Natur Zientziak (DBH 3).
Matematikak (DBH 4).