Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2003ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko uretako arrantza-jarduera mugatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2003ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko uretako arrantza-jarduera mugatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 1010
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2003/02/14
  • Argitaratze-data: 2003/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Prestige itsasontziaren ezbeharraren ondorioz, eten barik ari dira hidrokarburoak agertzen ur gainean eta azpian; eta horrek, arrantza jarduerarentzat ondorio txarrak ekar ditzakeenez, kautelazko ezohiko neurriak hartu beharra dakar Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpidepeko uretan arrantzan egin ahal izateko.

Azaldutakoaren ondorioz, itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean aurreikusitakoari eta gainerako arau erabilgarriei atxikiz, honakoa

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoaren agintepeko barruko uretako arrantza eta itsaski jarduera guztiak debekatuta geratzen dira, 01º 47,60´W meridianotik 003º 08,8´W meridianoraino, alderantzizkoa agintzen duen beste xedapen bat ematen ez den bitartean.

  2. – Agindu honetan ezarritakoaren arau-hausteak, itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean ezarritakoari jarraituz zehatuko dira.

  3. – Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak Agindu honek.

    Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 14a.

    Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

    GONZALO SAÉNZ DE SAMANIEGO GERGANZO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.