- AGINDUA, 2004ko urtarrilaren 8koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta horri atxikitako erakunde autonomoak kudeatutako fitxategi automatizatuak, datu pertsonalenak, arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2004ko urtarrilaren 8koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta horri atxikitako erakunde autonomoak kudeatutako fitxategi automatizatuak, datu pertsonalenak, arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1313
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2004/01/08
- Argitaratze-data: 2004/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Sailak; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Justizia sailburuaren 1994ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez (abenduaren 14ko EHAA, 236. zk.), Justizia Sailean ziren fitxategi automatizatuak, datu pertsonalenak, arautu ziren.
Geroztik, sailak beste jarduera-arlo batzuk hartu zituenez gero, datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu eta handiagotu beharra sortu zen, eta, hartarako, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1996ko azaroaren 14ko Agindua eman zen (abenduaren 3ko EHAA, 233. zk.).
Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzeari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoarekin bat etorriaz eman ziren aipatu xedapenak. Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez indargabetu egin zen 5/1992 Lege Organikoa.
Azken lege horren 20.1 artikuluan xedatzen denez, administrazio publikoen fitxategiak honelaxe bakarrik aldatu eta kendu daitezke: Estatutuko Aldizkari Ofizialean edo aldizkari ofizial egokian argitaratutako xedapen orokorrekin.
Bestalde, titularitate publikoko fitxategien arduradun diren administrazio publikoei ondoko obligazioa ezartzen die aipatu legearen xedapen gehigarrietariko lehenengoak: delako legea baino lehenago zeuden fitxategiak arautzeko xedapenak egokitzekoa.
Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatzeek ere delako egokitzapena beharrezko egiten dute, eta, halaber, Administrazioaren sailei esleitu zaizkien eskumenek ere.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, lehendakariak emandako 1/1999 Dekretuaren —urtarrilaren 4aren— bitartez, sail honen zenbait eskumen Ogasun eta Herri Administrazio sailak bereganatu zituen: ekonomia-plangintzaren, azterlan eta metodo ekonomikoen eta estatistikaren arloetan sail honek dituen eskumenak hain justu ere. Halaber, dekretu horren bitartez, Euskal Estatistika Erakunde autonomoa Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxiki zitzaion.
Bestalde, sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, lehendakariak emandako uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren —19/2001 Dekretuak emandako idazketa dunaren— bitartez, ondoko arloetako eskumenak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bereganatu zituen: drogamenpekotasunak, inmigrazioa, boluntariotza, ongizatea eta gizarte-zerbitzuak.
Ondorioz, datu pertsonalen beste fitxategi automatizatu batzuk hartzeko beharrizana dagoenez, eta, halaber, lehendik dauden batzuk egokitzekoa eta eraginik gabeko fitxategiak kentzekoa ere, bada, hiritarrentzako argitasun eta segurtasun juridikoaren alde egitearren, bidezko da guztiak batzea xedapen honetan, horren edukia abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatukoari egokituaz.
Eta hori dela-eta, honako hau
– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta horri atxikitako OSALAN, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde autonomoak kudeatutako fitxategi automatizatuak, hain justu ere datu pertsonalenak arautzea da agindu honen helburua. Fitxategi horrek I. eta II. Eranskinetan zehazten dira.
– Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluarekin bat etorriaz, ondoren zehaztutakoak, fitxategietariko bakoitzari dagokionez, agindu honen I. eta II. Eranskinetakoak izango dira: fitxategien helburuak eta aurreikusitako erabilerak, datu pertsonalak nortzuengandik eta zein kolektiboetatik lortu nahi diren, nortzuk duten datu pertsonalak emateko obligazioa, datuak biltzeko prozedurak, fitxategien oinarrizko egiturak, datu moten deskribapenak, datuen lagapen aurreikusiak, fitxategien ardura duten Administrazioko organoak, aurka egiteko, ezerezteko, zuzentzeko eta sarbidea izateko eskubidea zein unitate eta zerbitzutan baliatu ahalko den, eta maila zehaztuaz —oinarrizkoa, ertaina eta handia— segurtasun-neurriak.
Agindu honen I., II. eta III. Eranskinetan zehaztutako fitxategi automatizatuak, datu pertsonalenak, sortu, aldatu eta ezereztu egiten dira, betiere Datu pertsonalak Babesteri buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan finkatutako baldintzekin eta zehaztapenekin bat etorriaz.
Sortu ziren helburuetarako erabiltzeko, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, eta datuok ez aldatzeko, ez galtzeko eta baimenik gabekoek ez eskuratzeko, fitxategien organo arduradunen titularrek neurri egokiak hartu beharko dituzte; eta, halaber, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzeko arauetan errekonozitutako obligazioak eta eskubideak gauzatzeko.
– Fitxategi bakoitzari dagokionez, agindu honen I. eta II. Eranskinean zehaztutako datu-lagapenen kontra egin gabe, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta bere erakunde autonomoaren eremuan fitxategietako datuak laga egin daitezke, betiere ondokorako bada: eskumenen eta antzeko gaien ginekoak izanik ordenamendu juridikoak esleitutako funtzioak betetzeko hain justu ere.
– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean xedatutakoarekin bat etorriaz eta bai Estatistika Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legerekin ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eta beste herri-administrazio batzuen estatistika-organo eta -zerbitzuei lagako ahalko zaizkie datuak.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta bere erakunde autonomoaren izenean datu pertsonalak tratatzeko zerbitzuak egiten dituztenek, tratamenduaren arduradunaren jarraibideekin bat, egin beharko dituzte esleitutako funtzioak, eta hala jaso beharko da hartarako egin dadin kontratuan; eta ezin izango dira erabili edo aplikatu beste helburu baterako, eta ezin izango zakizkie jakitera eman beste pertsonei batzuei, ezta euren kontserbazioa egiteko ere, betiere abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.
"6. artikulua.– Aurka egiteko, ezerezteko, zuzentzeko eta sarbidea izateko eskubideak baliatzea.
Aurka egiteko, ezerezteko, zuzentzeko eta sarbidea izateko eskubideez baliatu daitezke fitxategi automatizatuek eragiten dietenak, bidezko denean eta agindu honen I. eta II. eranskinean fitxategi automatizatu bakoitzarentzat zehaztutako unitate edo zerbitzuaren aurrean.
Ondoko xedapen eta aginduak indargabetu egiten dira: Justizia Sailean diren fitxategi automatizatuak, datu pertsonalenak, arautzen dituen Agindua, Justizia sailburuarena, 1994ko azaroaren 21ekoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta sail horri atxikitako erakunde autonomoek kudeatutako fitxategi automatizatuak, datu pertsonalenak, arautzen dituen Agindua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, 1996ko azaroaren 14koa, eta agindu honen mailako edo beheragokoa izanik, agindu honen edukiari kontra egiten dion xedapen oro.
Hartarako prestatutako modelo normalizatu bat erabiliaz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak xedapen honen kopia helarazi beharko dio Datuak Babesteko Agentziari, hain justu ere Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba ditzan datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak, eta, halaber, lehendiko fitxategien aldaketak edo ezerezteak inskriba ditzan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 8a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira
aipaturiko Eranskinak
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Partzialki indargabetutakoa: AGINDUA, 2012ko martxoaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Sailaren datu pertsonalen fitxategiak arautzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko azaroaren 21ekoa, Zuzentza sailburuarena, Zuzentza Sailean dauden eta izaera pertsonaleko xehetasunak dituen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sailari atxikitako datu pertsonalen fitxategiei buruzkoa.