- AGINDUA, 2005eko apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Esne-behien Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoa onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2005eko apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Esne-behien Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoa onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 3272
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2005/04/11
- Argitaratze-data: 2005/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzko otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutakoaren arabera (EHAA, 38. zk. 2001eko otsailaren 22koa), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak, sailburuaren aginduz eta Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeak proposatuta, nekazaritzako edo elikagaigintzako produktu bakoitzarentzako arau teknikoa onartuko du. Arau teknikoak honakook zehaztuko ditu: ateratako produktua ekoizpen integratukotzat jotzeko nahitaez bete behar diren ekoizpen-, lantze- edo erabiltze-jarduerak; kaltegarri direnez, debekatuta dauden jarduerak; eta gomendagarritzat joak izanik, epe ertainean nahitaezko bihurtuko direnak. Era berean, produktuaren aztarnagarritasuna bermatzeko behar den informazio guztia zehaztuko dute arau teknikoek, eta bereziki, landa-koadernoetan jaso beharrekoa, eta koadernook betetzeko eskakizunak.
Bestalde, bai otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren 9.3. artikuluko a) idatz-zatian, bai Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen osaera eta jarduna zehazten dituen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2002ko otsailaren 5eko Aginduaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (EHAA, 48. zk., 2002ko martxoaren 8koa), batzorde horri, besteak beste, nekazaritzako produktu edo elikagai produktu bakoitzaren arau teknikoa proposatzea dagokio.
Esne-behien ekoizpen integraturako arau teknikoa onestea erabaki zuen Euskadiko Ekoizpen Integraturako Behin Behineko Koordinazio Batzordeak, Belar Bazka eta Abeltzaintzako Batzorde Teknikoak proposatuta, 2005eko urtarrilaren 24an egindako bileran, eta arau tekniko hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuari helarazi dio, sailburuak agindu bidez onespena eman diezaion.
Horiek horrela, honako hau
Etiketatuan Ekoizpen Integratuaren sistemari buruzko aipamena egin nahi duten operadoreek, Ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzko otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren 8. artikuluarekin bat etorriz, dagokion eskabidearekin batera etiketa-eredua aurkeztu beharko dute. Eredu hori, etiketatuari buruzko arau orokorrarekin eta gainerako arau ezargarriekin bat onartuko da.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 11.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Esnetarako Behi-aziendaren Ekoizpen Integraturako Euskadiko Arau Teknikoaren ondorioetarako, ordenamendu alfabetikoan jasotako definizio hauek aplikatuko dira:
Gizakiek edateko ura: ur honek ez du mikroorganismorik, parasitorik edo bestelako substantziarik gizakiaren osasunerako arriskutsua izan daitekeen kopuruan edo kontzentrazioan, eta, era berean, gizakien kontsumorako uraren kalitaterako osasun-irizpideak ezarri dituen otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretuaren I. eranskineko A eta B zatietan zehaztutako baldintzak betetzen ditu.
Agintaritza eskuduna: arlo horretan eskumenak dituen erakundea, teknikari arduradun kreditatuarekin zerikusirik ez duena.
Biozidak: prestakinak eta substantzia aktiboak, organismo kaltegarriak ezabatzeko, edota organismo horien eragina deuseztatzeko, ahultzeko, indargabetzeko, galarazteko edo kontrolatzeko substantzia aktibo bat edo gehiago dutenak.
Pentsu-enpresak: pentsuak ekoizteko, fabrikatzeko, eraldatzeko, biltzeko, garraiatzeko edo banatzeko jardueraren bat egiten duten enpresa publikoak eta pribatuak, hala irabazteko asmoa dutenak nola irabazi-asmorik gabekoak; barne hartzen dira beren ustiategiko abereei jaten emateko pentsuak ekoizten, eraldatzen edo biltegiratzen duten ekoizleak.
Ustiategia: irabazteko asmoarekin edo irabazi-asmorik gabe, abelazkuntzako abereak edukitzeko, hazteko, gobernatzeko edo jendaurrean ikusgai izateko erabiltzen diren instalazioak edo eraikinak dira; abereak aire zabalean hazten direnean, edozein toki izan daiteke.
Bazka: landare-jatorriko produktua, zuntzeko egiturakoa, naturalean, fresko nahiz kontserbatutakoa, eta, orobat, produktua industrian eraldatzean lortzen diren deribatuak.
Hondakinak kudeatzea: hondakinen ezaugarriak aintzat hartuta eta ingurumenaren ikuspegia kontuan izanda, hondakinei eman ahal zaien erabilerarik egokiena aurkitzeko egiten diren jarduera guztiak, hondakinak biltzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko, balorizatzeko eta ezabatzeko lanak barne hartuta.
Nahastea: janari lehorra edo hezea, bazka eta kontzentratu soilak edo konposatuak proportzio jakinean nahastuz lortzen dena.
Txahalak: hamabi hilabetetik gorako abereak, erditu gabeak.
Betebeharra: arauaren alderdi teknikoa, eskakizuna adierazten duena.
Operadore-ekoizlea: abereen jabetza edo ardura duen pertsona fisikoa nahiz juridikoa, ekoizpen integratuaren arauak betez animalien jatorriko produktuak lortzen edo merkaturatzen dituena.
Pentsuak: landare- edo animalia-jatorriko produktuen nahaste konposatuak, naturalean, fresko edo kontserbatutakoak, eta produktu horiek industrian eraldatzean lortzen diren deribatuak; eta, orobat, abereak ahoz elikatzeko baliatzen diren substantzia organikoak eta ez-organikoak, hala gehigarriak dituztenak nola gehigarririk gabekoak, bai soilak bai konposatuak.
Debekua: arauaren alderdi teknikoa, betoa adierazten duena.
Gomendioa: aplikatzea komeni den alderdi teknikoa, sistema honen nekazaritzako jardunbidea hobetzen laguntzen duena.
Aurrerakoen hazkuntza: ustiategian jaiotako eta bizi guztirako hazitako animaliak.
Berriztatzeko animaliak: ustiategiko azienda zaharra ordezkatzeko edo berriztatzeko uzten diren abereak, bai ustiategiko aurrerakoen hazkuntzakoak bai beste ustiategi batzuei erositakoak.
Hondakina: hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen eranskinean agertzen diren kategorietako batean sar daitezkeen substantziak edo objektuak, betiere, jabeak alde batera uzten baditu, edo alde batera uzteko asmoa edo betebeharra badu. Erkidegoko erakundeek onetsitako Europako Hondakinen Katalogoan agertzen direnak hondakintzat joko dira, nolanahi ere.
Ustiategiko teknikari arduradun kreditatua: prestakuntza teknikoa edo lanbide-esperientzia duen pertsona, Esnetarako Behi-aziendaren Ekoizpen Integraturako Euskadiko Arau Tekniko honi jarraiki ekoizleari aplika dakizkiokeen baldintzak betetzen direla kontrolatzeko eta horiei buruzko aholkuak emateko eta zuzentzeko enpresak izendatutakoa.
Zekorra: Urtebeteko edo urtebetetik beherako aberea.
Lur-lantzeko unitatea: azalera-unitatea, lur-lantzeko eta ongarritzeko baterako jarraibideak dituena eta erabilera bererako baliatzen dena.
Behi heldua: umea egin duen aberea.
Albaitari ofiziala: albaitaritzan lizentziatua, agintari eskudunak lanpostua halako tokian eman diolako foru-aldundietako abeltzaintzako zerbitzuei atxikitakoa.
Albaitari baimendua edo gaitutakoa: albaitaritzan lizentziatua, arauetan ezarritako zereginak betetzeko agintari eskudunaren onarpena jaso duena; bereziki, osasun-babeserako taldeetako albaitaria eta ustiategiko albaitaria.
Ustiategiko albaitaria: albaitaritzan lizentziatua edo albaitaritzako enpresa, aldi baterako edo beti ustiategi bakar batentzat edo gehiagorentzat lanean aritzen dena, ustiategiko titularrak edo jabeak agintzen dizkion albaitaritzako zerbitzuak eta zereginak egiten.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Ekoizpen integratua deritzon sistema erabiliz, espezie beraren ekoizpen-joera duen
ustiategiko ekoizpen osoa lortzea.
¿ Operadore ekoizleari eskatzen zaizkion erregistro guztien artxibo historikoa edukitzea,
gutxienez bost urtean, ekoizpen integratuko operadore gisa inskribatzeko eskabidea
egiten denetik hasita.
¿ Ustiategiaren eta instalazioen planoa eta/edo identifikaziorako sistema ezartzea.
¿ Operadore-ekoizleak artxibatu egin beharko du produktuaren irteera-erregistroaren
kopia albaran gisa; agiri horretan informazio hau jasoko da: ekoizlea, esne-kopurua,
Aurretiazko norakoa, irteera-data, eta esnea ematen duen pertsonaren eta esnea jasotzen
betekizunak duen enpresaren sinadura; Q letraren parekoa da.
¿ Ustiategiak kudeaketa tekniko-ekonomikoko programa bat edukitzea,
lurraldeko kudeatze-zentroek egiaztatutakoa.
¿ Ustiategiaren osasun-kalifikazioa edukitzeaa; horrek ofizialki adieraziko
du ustiategia tuberkulosiaren, bruzelosiaren, leukosiaren eta peripneumoniaren
kalterik gabekoa dela [L.1 eta L.2]
¿ Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribatutako makineria eta
traktoreak edukitzea [L.3]
¿ Euri-urak bereiz hustea, hondakin-urekin, simaurrekin eta
mindarekin nahastu gabe.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Abereak kontrolatzeko eta identifikatzeko sistema bat edukitzea [L.4]
Kontrola eta ¿ Hala behar denean, aurreko idatz-zatiko 6. puntuan adierazitako
identifikazioa osasun-kalifikazioa duen ustiategiren bati erostea abereak.
¿ Esne-kontrol ofiziala egitea.
3.¿ INSTALAZIOAK, EKIPOAK ETA EKIPOAK MANTENTZEKO LANAK.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Zoruan zoladura irristagaitza jartzea.
¿ Likidoak drainatzeko modua errazten duten eta hondakinak ezabatzeko baldintza egokiak ¿ Abereak dauden tokietan, gutxienez, 100
dituzten zoruak eta hustubideak jartzea. [L.5] lux-eko argi-intentsitatea izatea.
¿ Koska zorrotzik, izkinarik, errail puskaturik edo abereak zauritu ditzakeen makineriarik
gabeko bizitokiak, ibilbideak eta eskortak edukitzea [L.5]
¿ Erraz garbitu eta desinfektatu daitezkeen bizitokiak eta ekipamenduak egitea [L.5]
¿ Eguzki-argiko ohiko orduetan (9:00etatik 17:00etara) 50 lux-eko edo gehiagoko
Betekizun argiztapen-maila izatea, argi naturalaren edo artifizialaren bidez [L.5]
orokorrak ¿ Aireztapen ona eta egokia izatea (naturala edo artifiziala) amoniako-usainik eta/edo
usain sendorik izan ez dadin, eta tenperatura egokia izatea [L.5]
¿ Azaleraren tamaina egokitzea abereak behar bezala egoteko, abereen kopurua aintzat hartuta.
¿ Abereei elkarri entzuteko eta elkar ikusteko aukera ematea, zaurituta, gaixorik edo
haur egiteko daudelako bereizten direnean izan ezik.
¿ Sarbide egokiak jartzea, abereek lesioak izateko arriskua txikiagoa izan dadin.
¿ Ahal dela abereak aske uztea eta ahalik eta denborarik laburrena izatea lotuta: ukuiluko
lanak egiteko behar den denboran, hala nola, ugalketa kontrolatzeko, intseminatzeko eta
horrelako lanetarako.
¿ Ganbelako aurrealdea tamaina egokikoa izatea, abelburu guztiek behar adina toki izan ¿ Jana zoruan uztea, ganbela moduan ¿ Aska kolektiboak izatea, erraz husteko
Jana emateko ditzaten jateko; halaber, ganbelak ondo prestatzea, drainadura askeko oinarri sendo prestatutako tokitik kanpo. eta garbitzeko modukoak.
tokia bat erabiliz, eta tokia txukun eta garbi izatea.
¿ Harrapatzeko gailuak edo lokailuak prestatzea, abereak zauritzeko eta itotzeko
arriskurik gabekoak.
¿ Patioetan eta pasilloetan zoru iragazgaitzak eta estaliak jartzea, abereek sartzerakoan ¿ Marradura finak, sakonak eta estuak dituzten
Patioak eta zailtasunik edo arriskurik ez izateko. zoruak izatea.
pasilloak ¿ Patioak eta pasilloak garbitzea eta behar bezala eta txukun izatea; era berean, hala behar
denean, parrilla berriak jartzea.
¿ Ekipo automatikoak edo mekanikoak ondo edukitzea, abereen osasuna arriskuan jarri gabe.
¿ Azpiak eta etzalekuak garbi, lehor eta usain txarrik gabe izatea, eta, horretarako, ¿ Amoniako-usain sendoegiak ¿ Abere bakoitzarentzat etzaleku bat izatea.
Azpiak eta egunero-egunero garbitzea. ¿ Azpi beroari dagokionez, esne-behi
etzalekuak ¿ Etzalekuen tamaina eta kopurua ondo antolatzea, abereek eroso atsegin hartu ahal izan bakoitzak 5 m2-ko lekua izatea gutxienez.
dezaten, errapeak zikintzeko edota beste behiek errapeak zapaltzeko arriskurik gabe, eta lasai
etzateko eta jaikitzeko arazorik gabe.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Simaurtegiak eta mindak biltegiratzeko putzuak abeltzaintzako instalazioen aldamenean
izatea, eta, nolanahi ere, ustiategiko eraikin nagusiaren perimetroaren barruan.
¿ Simaurtegien eta mindak biltegiratzeko putzuen tamaina ondo neurtzea, lanaldi osoan
jardunez ustiategian hiru hilabetetan sortuko litzatekeena biltegiratzeko moduko edukiera
Simaurtegiak izan dezan. [L.6]
eta putzuak ¿ Gorozki likidoak biltzeko eta biltegiratzeko putzu iragazgaitz bat izatea; putzu horren
tamaina kalkulatze aldera, 5 m3 zenbatuko dira behi bakoitzeko. [L.6]
¿ Simaurra toki estali batean biltegiratzea, instalazioetatik aparte; toki horren zolatak
iragazgaitza izan beharko du, likidoak isurtzeko aldapa bideratuta egongo da likidoa
biltzeko putzu bateraino, eta hiru hilabetetako ekoizpena biltzeko moduko edukiera
izango du, abelburu bakoitzak 4,5 m3 sortuko dituela kalkulatuta. [L.6]
¿ Obra-siloen zoruak iragazgaitza izan behar du, erabat hermetikoa, %2ko aldapa
behar du gutxienez siloratutako likidoak geldituta gera ez daitezen, eta horma
iragazgaitzak izango ditu metro bateko altueraraino. Era berean, siloratutako fluidoak
biltzeko sistema bat eduki behar da.
Beste alderdi ¿ Alderdi berezi bat edukitzea, beste guneetatik bereizita, zauriturik edo gaixorik ¿ Erditzeko alderdi berezi bat izatea, beste
batzuk dauden abereak bertan izateko; alderdi horrek sarbide egokia izan beharko du guneetatik aparte.
albaitariak tratamendua behar bezala eman ahal izan dezan, eta, era berean, ondo
argiztatua egongo da, barruko hormak erraz garbitzeko modukoak izango dira,
gutxienez, bi metroko altueraraino, eta animaliak lotzeko gailuak egongo dira bertan.
¿ Erditzeko gela izatea, garbi eta azpi egokiz hornituta eta etengabe argiztatuta.
¿ Gizakiak edateko ur-hornidurako sistema bat izatea behiak jezteko lanetarako eta ¿ Ur-kondentsazioa. ¿ Behiak jezteko alderdi edo gela bat
esnea biltzeko baliatzen diren tresnak eta lanabesak garbitzeko. [L.7] ¿ Gunea bonbilla goriekin argiztatzea. prestatzea, ukuilutik aparte.
¿ Konketak izatea, behiak jezteaz eta esne gordinarekin ibiltzeaz arduratzen diren ¿ Larrialdietarako sorgailu elektriko
lagunek eskuak eta besoak garbitu ahal izateko. [L.7] bat izatea.
¿ Behiak jezteko baliatzen diren tokiak behar bezala bereiztea zerbitzu sanitarioetatik, ¿ Udal-saretik hartutako ura baliatzea
simaurtegietatik eta horrelakoetatik, inola ere ez kutsatzeko. [L.5] edo ura arazteko sistema bat izatea.
Behiak jezteko ¿ Gunea intentsitate egokiko hodi fluoreszenteekin argiztatzea, errapeak ondo ¿ Urtean bi aldiz arlo honetako teknikariek
ekipoak eta ikusi ahal izateko. jezteko makinak berrikustea.
lokalak ¿ UNE arauak betetzen dituzten jezteko makinak izatea 1.
¿ Gutxienez urtean behin arlo honetako teknikariek jezteko makinak berrikusi
beharko dituzte.
¿ Esnea jezteko makinetatik hozteko tankeetaraino esnea zuzenean eramateko
hodiak izatea.
¿ Esnea hozteko ekipoa izatea, esnea jetzi eta bi ordu eta erdi igaro aurretik
esneak 4 .ºC-ko tenperaturatik gora ez jotzeko.
Honako hauek hartu dira aintzat: UNE 68-048-98 araua, jezteko instalazioei buruzkoa, UNE 68-050-98 araua, jezteko instalazioak eraikitzeko eta abian jartzekoa dena, UBE 68-049-82 araua jezteko tankeei buruzkoa, UNE 68-068-85 araua, huts-erregulatzaileei buruzkoa, eta UNE-EN 60335-2-70 arauaren 2. zatia, jezteko makinek bete beharreko segurtasun-baldintza partikuarrrei buruzkoa.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Guneak era egokian antolatzea, esnea ez kutsatzeko, eta erraz garbitzeko eta desinfektatzeko ¿ Esnetegian 150 lux-eko argi-intentsitatea
moduko hormekin. [L.5] izatea.
¿ Esnetegia era egokian bereiztea zerbitzu sanitarioetatik, simaurtegietatik eta horrelako ¿ Sarbideko zoruak asfaltatuta eta
guneetatik, esnea inola ere kutsa ez dadin. [L.5] hormigoituta izatea.
Esnetegia ¿ 100 lux-eko edo gehiagoko argiztapen-maila izatea, argi naturalaren edo artifizialaren bidez.
¿ Esnea biltzeko guneak esnearekin eta jezteko makinekin zerikusia duten
jardueretarako baizik ez erabiltzea.
¿ Esnea garraiatzeko ibilgailuak sarbide egokia izatea tankeraino erraz iristeko.
¿ Zamalanetarako gune berezi bat izatea, zoladura jarrita, iragazgaitza eta dagokion
ur-hargunearekin prestatuta, behar bezala garbitu ahal izateko.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Ugaltze-programa bat egitea, lurraldeko abeltzaintzako elkarteak egiaztatutakoa.
¿ Gaitutako eta trebatutako langileek ugaltzeko kontuez, behiei hazia jartzeaz, haztatzeaz,
erditzeko prestakuntzez eta horrelakoetaz arduratu beharko dute.
¿ Baimendutako edo gaitutako albaitariak jarduera kliniko guztiak egin beharko ditu.
Betekizun ¿ Arraza bereko kalitatezko hazia jartzea behi eme helduen %70ari gutxienez, erditzerakoan
orokorrak arazo gutxiago izateko, 350 kg edo gehiago pisatzen duten edo behi helduen pisuaren
%60ra iristen diren 14 eta 15 hilabeteko behiak ere barne hartuta.
¿ Urtero-urtero, arrazako behi eme batzuk, hain zuzen, ustiategi osoko behi helduen
erroldaren %25, aurrerakoen hazkuntzarako uztea eta jaiotzen diren unetik erregistratzea.
5.¿ ABEREEN JANARIA.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Behiek janaria eta edateko ura edukitzea beti. Itzalpeko larreetan bazkatzean ¿ Baimendu gabe dauden lehengaiak edo ¿ Ustiategietan sortutako ahalik eta
ere ura eskuragarri izatea. janarian. [L.10] gehigarriak bazkarik gehien erabiltzea dietetan edo
¿ Abereen janarirako elikadura-konposatuak baimenduetako tokietan lortzea [L.8] erabiltzea abereen aurrerakoen hazkuntzan.
¿ Ustiategiak bere bazkak lortzea, Bazken Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoan ezarritako ¿ Hazkuntza pizteko antibiotiko
baldintzekin bat etorrita. estimulatzaileak edo hormonak
¿ Janari guztia (bai bertan sortutakoa bai erositakoa) behar bezala biltegiratzea, beste erabiltzea abereei jaten emateko,
jarduera edo espezie batzuetako elikadurekin, gorpu arrotzekin, hezetasunarekin edota kokzidiostatikoak barne hartuta.
beste animalia batzuek (hegaztiek, katuek, txakurrek¿) eragindako kutsadurarekin ¿ Eraldatutako edo hondatutako
Betekizun nahastu eta kutsatzeko arriskurik egon ez dadin. [L.9] janariaerabiltzea.
orokorrak ¿ Janariaren plan orokor egokia prestatzea animalien talde bakoitzarentzat, eta dietak ¿ Esnealdian dauden behiei janari
edo anoak sartuz gaurkotzea. kontzentratua ematea, materia
¿ Pentsu konposatuak edo nahasteak egiten dituzten establezimenduetan edo ustiategietan, lehorraren %60tik gora joz.
osagai bakoitzaren ehunekoak identifikatzeko balio duen protokoloa izatea. ¿ PB-ko %17,5etik gora eta
¿ Zekor jaioberriei oritza ematea gutxienez jaio eta hurrengo hiru egunetan, amarena P-ko %0,40tik gora duten dietak ematea.
edo beste nonbaitetik ateratakoa. Lehenengo oritza, jaio eta aurreneko sei orduen barruan ¿ Aldapa handia dutelako edo oso hezeak
emango zaio zekorrari, onura inmunologiko guztiak lortzeko. direlako zapaltzeko arriskutsuak diren
¿ Bizitzako aurreneko 5 asteetan esnea ematea zekorrei, eta aldi horretan, gainera, larretan larratzea.
kontzentratu bereziak, bazka eta ur freskoa eskuragarri uztea.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Behar adina langile izatea eta langileak trebeak izatea animaliak ondo ¿ Akuilu elektrikoak erabiltzea
zainduta izateko. [L.4] ¿ Zekorrei muturrekoak jartzea.
¿ Abereak modu egokian tratatzea beti, minetatik, zaurietatik edota ¿ Azienda urduritzen duten kanpoko
gaixotasunetatik babeste aldera. eraginen pean jartzea.
¿ Zikin dauden ur-iturriak garbitzea, eta eguraldia oso gogorra denean neurri ¿ 90 egunetik gorako behiei adarrak
egokiak hartzea ur-hornidura bermatzeko. kentzea, albaitariak horretarako
Betekizun ¿ Azienda taldeka banatuta izatea, tamainaren eta adinaren arabera. arrazoiak ematen dituenean izan ezik.
orokorrak ¿ Abere adardunak eta adarrik gabekoak bereiz jartzea. ¿ Abereei janariaren guneetara,
¿ Hala behar izanez gero, zekorrei, lau aste bete aurretik, adarrak kentzea, pasilloetara, biltegietara, jetzitegietara
kauterizazio kimikoaren bidez eta anestesiarik gabe. eta esnetegietara iristen uztea.
¿ Txakurrak, katuak eta hegaztiak kontrolpean izatea beti, abereak urduritu ez daitezen.
¿ Hesi elektrikoak erabiltzen direnean, hesiak arretaz berrikustea, eragiten duten ondoeza
labur-laburra, une batekoa izan dadin.
¿ Abereak garraiobidera sartzean eta bertatik ateratzean, lasai mugiaraztea; eta ekipamendu
egokiak erabiltzea, ahalik eta gutxien urduritu daitezen.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Ustiategian behiak jezteko plan bat izatea; foru-aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuek plana ¿ Anomalia organoleptiko edo ¿ Lan honetan aritu bitartean, eskuak
onartu beharko dute, eta behar bezala betetzen den egiaztatu beharko dute (II. eranskina). fisikokimikoren bat duen esnea ahalik eta garbien izatea.
¿ Behiak jezteko arduradun bat izatea gutxienez; arduradun horrek prestakuntza berezia eta gizakiak edateko erabiltzea [L.7] ¿ Tratamenduei buruzko informazio-ohola
Jeztea egokia eduki beharko du, eta aldizka birziklatzeko ikastaroak egingo ditu. ¿ Tratatuta eta kentzeko aldian dauden izatea.
¿ Behiak jezteaz eta esneaz arduratzen diren lagunei jantzi garbiak eta egokiak ematea; behien esnea elikadura-katean sartzea. ¿ Eskularruak erabiltzea.
gutxienez, txanoa, mantala eta botak. ¿ Oxitozina sistematikoki erabiltzea.
¿ Zauriak edo erredurak benda iragazgaitz batekin estaltzea ¿ Jetzitegian edo esnetegian erretzea.
Esnea ¿ Esnea 4.º C-ko tenperaturan biltegiratzea; behiak jetzi eta bi ordu eta erdi igaro aurretik
biltegiratzea lortuko da tenperatura hori.
¿ Esnea hozteko tankean termometro bat edukitzea, erraz irakurtzeko modukoa.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Osasun-programa bat izatea, gaixotasunei aurrea hartzeko estrategiekin, gomendatutako ¿ Kolpatutako abereak era odoltsuan
txertoen protokoloekin, gomendatutako parasito-kontrolekin, eta sendagairen bat hartu hiltzea.
aurretik bete beharreko baldintzekin, betiere, III. eranskinean ezarritako gutxieneko
betekizunei jarraiki egina; programa hori urtean behin eguneratu beharko da gutxienez.
¿ Errapeko mina kontrolatzeko plan bat izatea, foru-aldundietako Abeltzaintza
Zerbitzuak egiaztatutakoa.
Tratamenduak ¿ Azienda garbi edukitzea, gorozkirik gabe eta ahal dela leku lehorrean.
¿ Abereak aldizka begiratzea, gaixotasunen zantzuak edo sintomak antzemateko.
¿ Gaixorik edo zauriturik dauden abereak identifikatzea, besteengandik bereiztea,
eta behar duten laguntza ematea.
¿ Albaitariaren sendagaia kentzeko denboraldiak zorrotz betetzea.
¿ Sendagaiak emateko erabilitako material klinikoa garbitzea, gizakien eta abereen
osasuna eta, orobat, ingurumena arriskuan ez jartzeko.
¿ Albaitariaren errezetan agindutako eta banaketa-zentro baimenduetan erositako
sendagaiak baizik ez ematea eta biltegiratzea. [L.12 eta L.13]
¿ Errezetako argibideak zorrotz betetzea, sendagaia ondo emateko eta arriskurik ez sortzeko.
Sendagaiak eta ¿ Iraungitako sendagaiak eta erabilitako sendagaien ontziak ezabatzea, hondakinak
biltegiratzeko kudeatzeko planean jasotako ildoei jarraiki.
modua ¿ Botikak biltegiratzeko gune berezi bat edo botikin bat izatea, eta lehortzeko produktuak
gainerako sendagaietatik bereiztea.
¿ Sendagaiak jatorrizko ontzietan edukitzea, baldintza egokietan eta leku sendo, seguru,
itxi eta argi batean, gainerako materialetatik urruti.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Urtean behin, gutxienez, instalazioak, jetzitegia, esnetegia eta loditzeko edo ¿ Hondakin-urekin arrastaka material ¿ Hondakin solidoak lehor daudela
aurrerako hazkuntzako gunea desinfektatzea, eta egindako lanen berri zehatz jasotzea: solidoak ateratzen uztea. biltzea, gunea garbitu eta desinfektatu
tratatu daitezkeen guneak, erabilitako metodoak eta produktuak, eta aplikazioa aurretik.
erabiltzeko maiztasuna. ¿ Toxikotasun txikiagokoak diren
¿ Goi-presioko aparatuekin instalazio guztiak desinfektatzea. produktuak erabiltzea.
¿ Behiak jezteko ekipoak erabili ondoren ondo desinfektatzea. ¿ Esne-behien bizitokia urtean bi aldiz
Desinfektatzea eta ¿ Erditzeko gela eta erizaindegia lana burutu ondoren desinfektatzea, eta ukuiluko desinfektatzea; eta, azpirik egon ezik,
intsektuak eta hodiak eta gorozkien saretxoak egunero-egunero. bi hilean behin.
arratoiak hiltzea ¿ Enpresak intsektuak eta arratoiak hiltzeko plan bat izatea; plan hori enpresaren ¿ Aurrerako hazkuntzako bizitokiak
beharrizanei egokituko zaie, eta xede horretarako legezko baimena duen talde hustu ondoren desinfektatzea.
batek gauzatuko du.
¿ Garbitzeko eta desinfektatzeko lanetan, bioziden erregistroan jasota dauden
produktuak baizik ez erabiltzea.
¿ Ekoizpen-esparruetara sartzen diren bisitariei babes-jantziak ematea.
¿ Janaria biltegiratzeko guneak garbi eta lehor izatea.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Langile gaituak izatea, behar den prestakuntza dutenak nekazaritza-lanetan egoki ¿ Higiene-arloan Egoki Jarduteko Gida
Lanbide- jarduteko, abereen ongizatea eta higienea zaintzeko eta abereak gobernatzeko, eta, edukitzea. [L.15]
prestakuntza orobat, janariaren segurtasunaz, ingurumenaz, eta albaitaritzako produktuen,
produktu fitosanitarioen eta makineriaren erabileraz arduratzeko. Hiru urteko
epea eman da prestakuntza hori lortu ahal izateko.
¿ Laneko arriskuen prebentziorako plan bat izatea, ustiategiak eduki ditzakeen
Laneko arriskuen araberakoa. [L.14]
segurtasuna eta ¿ Lanerako baizik ez diren jantziak edukitzea.
langileen babesa ¿ Langilearentzat arriskutsuak izan daitezkeen edo arriskutsuak diren jarduerak
egitean babes pertsonalerako ekipoak erabiltzea [L.14]
¿ Instalazioetan lehen sorospenetarako botika-kutxak edukitzea, langile guztiek
ondo ezagutzen duten toki batean. [L.14]
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
Betekizun ¿ Hondakinak kudeatzeko plan bat izatea; bertan, ondo zehaztu behar dira instalazio ¿ Hondakinak erretzea edo lurperatzea.
orokorrak orokorrak, hondakinak biltegiratzeko tokiak eta gailuak, hondakin-motak, Europako ¿ Hondakinak baimenduta ez duden
Hondakinen Kodearen arabera sailkatuta, eta haien kopurua eta azken helburua. [L.16] hondakin-kudeatzaileei ematea.
¿ Gorpuak ezabatzeko sistema zehaztea. [L.17 eta L.18] ¿ Hondakinak baimenduta ez dauden
¿ Hondakinen azken kudeatze-lanak baimendutako enpresa kudeatzaileen bidez eginez guneetan eta tokietan uztea.
gero, hondakinak onartzen direla agirien bidez egiaztatzea. ¿ Hondakin arriskutsuak nahastea.
¿ Organikoak ez diren hondakin solidoak behar bezala biltegiratzea, ingurumena kutsatzeko
edo kaltetzeko arriskurik egon ez dadin.
¿ Hondakin arriskutsuak 6 hilabetetan baino gehiagotan biltegiratuta izatea.
¿ Lurzoruen egituraren analisia egitea lur-lantzeko unitate bakoitzean. ¿ Minda bota eta hiru aste igaro aurretik ¿ Negu bukaeran edo udaberri hasieran
¿ Lur-lantzeko unitate bakoitzean, gutxienez, 5 urtean behin analisiak egitea; analisi horietan azienda larratzera eramatea. ongarritzea.
ondo zehaztu behar da lurzoruan dagoen materia organikoa, P eta K. ¿ Minda zabaltzea lurra elurrez estalirik ¿ Simaurra zabaldu aurretik, higienizatzea eta
¿ Behar adinako ustiapen-azalerarik eduki ezik, baimendutako kudeatzaile baten bidez dagoenean edo urez gainezka dagoenean. egonkortzea (konposajea, digestioa,
Simaurrak eta kudeatzea soberakinak; alabaina, ustiategiko arduradunak bere kabuz kudeatu ¿ 60 ppm-ko edo gehiagoko P maila duten anaerobia) [L.17]
mindak ahal izango du soberakin hori, beste nekazari batzuekin akordioak eginez eta horiek lurretan simaurra edo minda zabaltzea. ¿ Simaurra edo minda zabaldu baino 48
ondo egiaztatuz. ordu lehenago lurra lantzea.
¿ Finkak ongarritzeko erabiliz gero, hondakin organikoak jasoko dituzten lursailak
identifikatzea, eta, beraz, ondo zehaztea haien azalera, poligonoa, lursaila, landu nahi den
laborea, eta hektarea eta urte bakoitzeko aplikatuko den dosia.
¿ Minda zabaltzea Nekazaritza Lanetan Egoki Jarduteko Kodean jasotako gomendioak
betez [L.19] (ikusi IV. eranskina).
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Nekazaritzako eta abeltzaintzako lanak egitea, ingurumenean izango dituzten
ondorioak kontuan izanda, eta naturako baliabideak, alegia, lurzorua, ura eta
biodibertsitatea ¿zehazki, bertako landareak eta fauna¿ kontserbatzeko
Betekizun ahalegina egitea [L.20].
orokorrak ¿ Animalientzako dietak antolatzea ingurunean metano-igorpenak gutxitzeko.
¿ Instalazioetan eta prozesuetan uraren, energiaren eta materialen kontsumoa
aurreztea bultzatzea.
12.¿ USTIAPEN-KOADERNOA.
Jardunbideak Nahitaezkoak Debekatuak Gomendatuak
¿ Egiten diren lan guztiak ustiapen-koadernoan zehatz-mehatz jasotzea, lana edo aplikazioa
egiten den unean. Bete beharreko betekizunak V. eranskinean azaltzen dira.
¿ Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroan inskribatutako abeltzaintzako ustiategi
Ustiapen- bakoitzak koaderno bana izatea, eta euskarri informatikoan edota orrietan eskuragarri
koadernoa edukitzea beti kontsultatu ahal izateko.
¿ Operadore-ekoizleak ustiapen-koadernoan erregistratzen dituen lanak egiazkoak diren eta
eguneratuta dauden begiratzeko erantzukizuna hartuko du bere gain.
¿ Teknikari arduradun kreditatuak eta albaitariek egiten dituzten bisitaldiak erregistratzea.
Legeria
L.1. APA/1668/2004 Agindua, maiatzaren 27koa, abenduaren 2ko 2459/1996 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak aldatu dituena; 2459/1996 Errege Dekretuaren bidez, nahitaez adierazi beharreko animalien gaixotasunen zerrenda ezarri da eta jakinarazpena egiteko arauak finkatu dira (BOE, 138. zenbakikoa, 2004ko ekainaren 8koa).
L.2. 8/2003 Legea, apirilaren 24koa, abereen osasunari buruzkoa (BOE, 99. zenbakikoa, 1998ko apirilaren 25ekoa).
L.3. Agindua, 1987ko maiatzaren 28koa, nekazaritzako makinak erregistro ofizialetan inskribatzeari buruzkoa (BOE, 138. zenbakia, 1997ko ekainaren 10ekoa).
L.4. 1760/2000 (EE) Araudia, Kontseilu Europarrarena, 2000ko uztailaren 17koa, behiak identifikatzeko eta erregistratzeko eta behikiari eta haragi horretatik eratorritako produktuei etiketak jartzeko sistema ezarri duena, eta Kontseiluaren 820/97 (EE) Araudia indargabetu duena (Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, L204. zenbakikoa, 2000ko abuztuaren 11koa).
L.5. 348/2000 Errege Dekretua, martxoren 10ekoa, abeltzaintzako ustiategietan animaliak babesteari buruzko 98/58/EE zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena; apirilaren 27ko 441/2001 Errege Dekretuak aldatu zuen (BOE, 61. zenbakia, 2000ko martxoaren 11koa).
L.6. 141/2004 Dekretua, uztailaren 6koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezarri dituena (EHAA, 169. zenbakikoa, 2004ko irailaren 3koa).
L.7. 1679/94 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, esne gordina, termikoki tratatutako esnea eta esnekiak ekoizteko eta merkaturatzeko bete behar diren osasun-baldintzak finkatu dituena (BOE, 229. zenbakia, 1994ko irailaren 24koa); martxoaren 1eko 402/1996 Errege Dekretuak (BOE, 85. zenbakia, 1996ko apirilaren 8koa) eta martxoaren 4ko 55/2003 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko esne gordinaren ekoizpenerako baldintza higieniko-sanitarioak kontrolatzeko eta ebaluatzeko denak (EHAA, 53. zenbakia, 2003ko martxoaren 14koa) aldatu dute.
L.8. 56/2002 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, animalien janarirako lehengaien zirkulazioa eta erabilera eta pentsu konposatuen zirkulazioa eta erabilera arautu dituena (BOE, 19. zenbakia, 2002ko urtarrilaren 22koa).
L.9. 1191/1998 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, animalien janariaren sektoreko establezimenduak eta bitartekariak baimentzeari eta erregistratzeari buruzkoa (BOE, 149. zenbakikoa, 1998ko ekainaren 23koa).
L.10. 2599/1998 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, animalien janarian erabiltzen diren gehigarriei buruzkoa (BOE, 301. zenbakikoa, 1998ko abenduaren 17koa).
L.11. 1749/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, substantzia jakin batzuei eta substantzia horiek bizirik dauden animaliengan eta haien ekoizkinetan uzten duten hondakinei aplikatu beharreko kontrol-neurriak finkatu dituena (BOE, 188. zenbakia, 1998ko abuztuaren 7koa).
L.12. 25/1990 Errege Dekretua, azaroaren 20koa, sendagaiei buruzkoa (BOE, 306. zenbakikoa, 1990eko abenduaren 22koa).
L.13. 109/1995 Legea, urtarrilaren 27koa, albaitaritzako sendagaiei buruzkoa (BOE, 53. zenbakikoa, 1995eko martxoaren 3koa).
L.14. Laneko segurtasuna eta higienea:
773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbanakoen babeserako ekipoak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezarri dituena (BOE, 140. zenbakikoa, 1997ko ekainaren 12koa).
486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 23koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-baldintzak ezarri dituena (BOE, 97. zenbakikoa, 1997ko apirilaren 23koa).
1435/1992 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, Batasuneko kide diren estatuen makinei buruzko legeriak bateratzeko Kontseiluak emandako 89/392/EE zuzentaraua aplikatzeko xedapenak ezarri dituena (BOE, 297. zenbakikoa, 1992ko abenduaren 11koa).
1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan-ekipoak erabiltzerakoan, segurtasunari eta osasunari dagokienez, bete behar dituzten gutxieneko baldintzak finkatu dituena.
31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa (BOE, 269. zenbakia, 1995eko azaroaren 10ekoa); eta 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, lan-arriskuen prebentziorako araudi-esparrura berraldatu duena (BOE, 298. zenbakia, 2003ko abenduaren 13koa).
L.15. 852/2004 Araudia, 2004ko apirilaren 29koa, jateko produktuen higieneari buruzkoa (Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, L139. zenbakikoa, 2004ko apirilaren 30ekoa).
L.16. Hondakinak kudeatzea:
MAM/304/2002 Agindua, otsailaren 8koa, hondakinak deuseztatzeko eta balorizatzeko operazioak eta Europako hondakinen zerrenda argitaratu dituena (BOE, 43. zenbakikoa, 2002ko otsailaren 19koa).
10/1998 Legea, apirilaren 21ekoa, hondakinei buruzkoa (BOE, 96. zenbakikoa, 1998ko apirilaren 22koa), kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko urtarrilaren 1eko 16/2002 Legeak aldarazi duena (BOE, 157. zenbakikoa, 2002ko uztailaren 2koa).
833/1988 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, hondakin toxikoei eta arriskutsuei buruzko oinarrizko Legea betearazteko Araudia onetsi duena (BOE, 182. zenbakikoa, 1988ko uztailaren 30ekoa).
76/2002 Dekretua, martxoaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko hondakinak kudeatzeko baldintzak arautu dituena (EHAA, 75. zenbakia, 2002ko apirilaren 22koa).
11/1997 Legea, apirilaren 24koa, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa (BOE, 70 zenbakikoa, 1995eko martxoaren 23koa).
L.17. 1774/2002(EE) Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, gizakien kontsumorako ez diren animalien azpiproduktuei aplikatu beharreko osasun-arauak ezarri dituena (Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, L273 . zenbakikoa, 2002ko urriaren 10ekoa).
L.18. 329/2001 Dekretua, azaroaren 27koa, gizentzeko aziendari kutsatu ahal zaion behien entzefalopatia espongiformea kontrolatzeko, zaintzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri dituena (EHAA, 241. zenbakikoa, 2001eko abenduaren 14koa).
L.19. 390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, zenbait gunetan nekazaritzatik eratorritako nitratoek ura kutsatzeko arriskua sortzen dutela-eta, gune horiek eremu ahul deklaratzeko arauak finkatu dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartu duena (EHAA, 18. zenbakikoa, 1999ko urtarrilaren 27koa).
L.20. 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duena (EHAA, 59. zenbakikoa, 1998ko martxoaren 27koa).
857/1992 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, Erkidegoko elkartrukatzeei begira, esnea ekoizten duten ustiategietan bete beharreko higieneko baldintza orokorrei buruzkoa (BOE, 186. zenbakia, 1992ko abuztuaren 4koa).
217/2004 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, esnearen sektorean parte hartzen duten eragileen, establezimenduen eta edukiontzien identifikazioa eta erregistroa eta, halaber, esnearekin egindako mugimenduen erregistroa arautu dituena (BOE, 43. zenbakikoa, 2004ko otsailaren 19koa).
1047/1994 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, zekorrak babesteko gutxieneko arauak ezarri dituena eta 91/629/EE Zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena (BOE, 161. zenbakia, 1994ko uztailaren 7koa).
479/2004 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, abeltzaintzako ustiategien Erregistro Orokorra ezarri eta arautu duena (BOE, 89. zenbakia, 2004ko apirilaren 13koa).
569/1990 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, animalia-jatorriko produktuetan egon daitezkeen pestizida-hondakinen gehieneko edukiak finkatu dituena, 2460/1996 Errege Dekretuak, 246/1995 Dekretuak eta 1800/1999 Errege Dekretuak aldatutakoa.
140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, gizakiak edateko uraren kalitaterako osasun-irizpideak ezarri dituena (BOE, 45. zenbakia, 2003ko otsailaren 21ekoa).
¿ Definizioa.
Behiak Jezteko Plana jardueren protokolo bat da eta era sistematizatuan jasotzen ditu behiak jezteaz arduratzen diren langileek azienda gobernatzeko egin behar dituzten jarduerak eta baliatu behar dituzten teknikak; eta behi-taldea artegian edo jetzi aurreko instalazioetan sartzen denetik bertatik ateratzen den arte igarotzen den denborari dagokio.
Programari atxikitako ustiategietan behiak jezteko dauden planek indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko dute, bereziki hiru foru-aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuek onartu duten agiri honetan finkatutakoa.
¿ Behiak jezteko planaren edukia.
¿ Azienda taldekatzea.
Behiak jezteko planean, azienda biltzeko erabiltzen diren instalazioen berrikuspena jaso beharko da; berrikuspena behiak jetzitegira sartu aurretik egin behar da, eta jetzitegia bera ere berrikusi beharra dago, zikinkeriarik, akatsik edo behiak behar bezala jeztea galaraz dezakeen matxurarik ba ote dagoen egiaztatze aldera.
Planean, azienda patioan edo jetzi aurreko beste instalazioren batean taldekatzeko modua jaso beharko da; bestalde, ahal dela, ez da txakur oldarkorrik erabili behar lan horretan, behiak urduritu edo zauritu ditzaketelako. Era berean, abereak ondo gobernatu behar dira, tratu txarrik eman gabe, mugimendu leunak eraginez eta, ahal dela, behiak jo eta kolpatu gabe, denak batera eta samaldan ez pilatzeko.
¿ Behiak jezteko ordena.
Behiak jezteko garaian, aurrena behi erdituberriak eta txahalak jetzi behar dira, eta, azkenik, arazoak dituztenak, alegia, errapeko min klinikoa dutenak edo arestian izan dutenak, errapeko min kronikoa dutenak, zenbaketa altuak dituztenak, CMT testean emaitza positiboa izan dutenak, errapeetan lesioak dituztenak, edo errapeko mina behin eta berriro dutenak.
Arazoak dituzten behiak osasuntsu daudenekin batera jetziz gero, orduan, esnea bereizteko sistema eraginkor bat baliatu beharko da. Era berean, tratamenduren bat hartu duten behien esnea eta gainerako behiek emandakoa bereizi behar da, eta ondo errespetatu beharra dago itxaronaldietako denbora. Horren ondoren, txukun garbitu behar dira jezteko sistemako atal batzuk, hain zuzen, geroxeago jetziko diren behiak ukituko dituzten horiek.
¿ Behia jetzi aurretik errapeak prestatzea.
Errapeak prestatzeko lanetan, errapeak ondo garbitu behar dira, errape min klinikoak atzematen ahalegindu behar da eta lanak egin behar dira behiak esnea bizkorrago botatzeko. Bi fase hauek bereiz daitezke:
Erroak garbitzea.
Behiek garbi samar egon behar dute jetzitegira sartzean; jetzitegian ahalik eta ur gutxien erabili behar da, eta, ahal dela, ez da errapea garbitu behar, hau da, ura erabiliz gero, erroak garbitzeko baizik ez da baliatu behar.
Erroak garbitutakoan, ondo lehortu behar dira paperezko eskuoihal edo oihal batekin; oihal desberdina erabili behar da behi bakoitzarekin, eta, behin erabili ondoren, bota.
Erroak bainatzea gomendatzen dugu. Hori bi modu hauetara egin daiteke:
Erroak putzuan murgilduz bainatu, eta, gero, jetzi aurretik, germizida kendu: erroetan dagoen zikinkeria guztia garbitu behar da eta arreta berezia jarri erroaren esfinterrarekin; gero, erroak produktu germizidan murgildu behar dira, gutxienez 30 segundotan, produktuak erroen azala ondo blaitzeko, eta, horren ondoren, erroak ondo lehortu behar dira, eskuz eta behi bakoitzarentzat eskuoihal desberdina erabiliz.
Desinfektatzaile eta ura nahastuz egindako soluzio batean murgildutako eskuoihal edo oihal batekin erroak garbitu: urez eta desinfektatzailez betetako ontzi batean hainbat eskuoihal sartu behar dira, behi bakoitzak oihal bana izan behar baitu; gero, erroak oihal horiekin ondo igurtzi behar ditugu, kontu berezia jarriz erroaren esfinterrarekin, eta, lan hori bete ondoren, paperezko eskuoihalekin lehortu behar ditugu erroak, behi bakoitzarekin oihal desberdina erabiliz. Behia jetzi ondoren, eskuoihalak garbitu eta desinfektatu behar dira.
Errapeak prestatzeko lanetan, normalean, behia jetzi ondoren erroak bainatzeko erabilitako produktu bera erabiltzen da, baina kontzentrazio txikiagoan (%0.5-1). Kontuan izan behar da, erroak behar bezala lehortu ezik, desinfektatzailearen hondarrak gera daitezkeela erroetan, eta, hartara, hondar horiek esnera eror daitezkeela, eta inhibitzaileen analisietan emaitza positiboa izan gero.
Aurreneko bi edo hiru esne-zorrotadak kentzea.
Txopera jarri aurretik aurreneko esne-zorrotadak botatzen baditugu, esnearen kopuru txiki bat botako dugu, hain zuzen, sarritan infekzioak sortzen dituzten mikroorganismo eta bakteria asko dituena. Horrez gain, era horretan, esnean izan daitezkeen aldaketak ikusi ahal izango ditugu, eta errazago atzemango ditugu errape min klinikoak.
Behia jezten duen pertsonak ondo garbitu behar ditu eskuak erroak garbitzean edo erroekin ibili bitartean, horixe baita mikroorganismoekin kutsatzeko egon daitekeen beste bide bat. Hargatik, eskuak aldizka garbitzea gomendatzen diogu; eta, bestalde, errapeko minak jotako erro bat ukitzen duen bakoitzean ezinbestez garbitu beharko ditu eskuak.
¿ Jezteko makinaren funtzionamendua.
Ondo egiaztatu behar da jezteko makina behar bezala ote dabilen.
Zehazki, egunero-egunero kontrolatu behar dira erregulatzailearen funtzionamendua, huste-mailaren eta jezten ematen den denbora, hartara, patogeno kutsagarririk txoperetara ez irristatzeko, airerik ez sartzeko eta esne-errefluxurik ez egoteko.
Txoperak huts-etetea egin ondoren kenduko dira, eta kaltetutako txoperak behar den guztietan ordezkatuko dira. Era horretan, zailagoa izango da erroan eta erroaren kanalean lesioak izatea, eta nekez ezabatuko dira errapearen defentsak; izan ere, hori gertatuz gero, errazago sortuko dira infekzio berriak.
¿ Behiak jezteko teknika.
Behiak behar den moduan jezteko, urrats hauek egin behar dira:
¿ Txoperak azkar jarri, airerik sar ez dadin.
¿ Oro har, ez da 7,5 minutu baino gehiago egon behar behi bakoitzarekin, bestela gehiegi jetziko dugu-eta.
¿ Ez luzatu gehiegi makinarekin husteko denbora, eta ondo zaindu dena txoperetatik airerik sar ez dadin.
¿ Hutsean moztu, txoperak kendu aurretik.
¿ Behia jetzi ondorengo erro-bainua
Txoperak kendu ondoren egin behar da.
Funtsean, bi modu daude horretarako:
Erro osoa desinfektatzailea duen ontzi batean murgildu, eta likido hori sarritan berritu, benetan eraginkorra izan dadin.
Desinfektatzailea duen spray bat erabili. Kasu honetan, arreta berezia izan behar da erroaren esfinterra lainoztatzeko.
Sarrien erabiltzen diren produktuak iodoforoak eta klorhexidina dira, baina, batzuetan, ¿hesi¿ produktuak izenekoak baliatzen dira; produktu horiek geruza bat osatzen dute erroaren inguruan. Une oro bete behar dira fabrikatzailearen oharrak.
Komenigarria da behiak zutik egotea jetzi eta ondorengo orduan edo bi orduetan, harik eta erroaren esfinterra itxi arte. Izan ere, denbora horretan esfinterra zabalago dago, eta, beraz, errazago sar daitezke ohean eta lurrean egoten diren mikroorganismoak. Dena dela, nahi izanez gero bizkortu dezakegu hori guztia; horretarako, jetzi ondoren, jaten emango diegu behiei.
¿ Tratatutako animaliak identifikatzea.
Planean marka-sistema berezi bat jaso behar da, erraz identifikatu ahal izateko sendagaiak sarritan hartu dituzten behiak, laurden batean, edo tratamendurik ez izan arren arreta handiz jetzi behar diren behiak. Bestalde, gorabehera horiek guztiak tratamenduen koadernoan jaso behar dira.
Osasun-programa
¿ Definizioa.
Osasun Programa ustiategian (azienda, instalazioak eta lanabesak) abereak eta abereekin harremanetan dauden langileak osasun-aldetik behar bezala egoteko egin behar diren jarduerak era sistematizatuan biltzen dituen protokoloa da.
¿ Prestakuntza.
Osasun Programa prestatzeko ardura ekoizpen integratuko sistemari atxikita dagoen ustiategiko albaitariari dagokio.
¿ Osasun-programaren gutxieneko edukia.
Osasun Programan ondo jaso behar da foru-aldundiek eta nekazarien elkarteek edo haien kudeaketa-zentroek sinatu dituzten edo etorkizunean sinatuko dituzten hitzarmenetan jasota dauden profilaxi-planei atxikitzeko modua.
Osasun Programak alderdi hauek hartu behar ditu barne:
IBRrik (behien infekziozko errinotrakeitisik) GABEko ustiategiaren estatusa lortzeko hartu behar diren neurriak, besteak beste, markatzaileak ez diren txertoak jartzea.
Errapeko mina kontrolatzeko plana, errapeko min klinikoei eta azpiklinikoei aurre eta aurka egiteko jarraitu beharreko gidalerroak ondo zehaztuta.
Ustiategian dauden txakurrek edo beste batzuek neosporak ez kutsatzeko ezarri diren jarduerak, besteak beste, animalia horiei janarien guneetara eta atseden-guneetara eta, halaber, janariaren biltegietara eta erditze-geletara sartzen ez uztea.
Ustiategira animalia berriak ailegatzen direnean kontuan izan behar den jarduera-protokoloa; nolanahi ere, animalia horiek emaitza negatiboa izan beharko dute IBR (behien infekziozko errinotrakeitisa), BVD (behien beherako birala) eta neosporak atzemateko probetan, bai eta foru-aldundiek etorkizunean zehazten dituzten bestelako gaixotasunetako probetan ere.
Ustiategiko animalien barneko eta kanpoko parasitoak kontrolatzeko neurriak.
Hala behar duten animaliekin aurreikusita zeuden osasun-jarduerak egin direla bermatzen duten kontrol-tresnak, behar diren erregistroak sortuz, egindako jardueren oharrak bertan jaso eta artxibatu ahal izateko.
Desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko ildoak jartzea, tresneriako ekipamenduak eta erabili beharreko produktu homologatuak ondo zehaztuta.
Era berean, programan ondo zehaztu behar dira banakako tratamenduak izan dituzten edota osasun-arloan aipatzeko moduko gorabeheraren bat izan duten animaliak identifikatzeko erabiliko diren marka arinen motak.
Lote edo multzo desberdinak dituzten ustiategietan, garbitzeko eta desinfektatzeko lanak eta saneamendu-hutsaldia animaliak atera ondoren egin behar dira, eta arauetan ezarritako epeak bete behar dira, horrelakorik badago behintzat, eta erabilitako produktuen jarraibideetan zehaztuta dagoen ezabatze-aldia ere bai.
Belardiak ongarritzea
Egokiena gramineoak eta hirustak nahasten dituzten belardi mistoak dira, eta, hala, nitrogeno gehiegi ez botatzea komeni da, hirusten ekarpena ez murrizteko eta, aldi berean, hektarea bakoitzeko nitrogeno finkapenari eusteko.
Ez da komeni urteko eta hektareako 200 kg nitrogenoko dosia gainditzea, dela minda, simaur zein ongarri kimikoen bidez zabaldua (2 ALU/ha).
Belardien ekoizpena asko aldatzen da Bizkaiko eta Gipuzkoako Kantauri aldeko eskualdeetatik Arabako eskualdeetara. Eta alde horiek, eskualde horietako euri-erregimen desberdinari zor zaizkio. Kantauri aldean banaketa uniformeagoa du euriak, eta Araban, berriz, lehorte handia eta luzea izaten dute udan, udazkena hasten den arte.
Horrenbestez, ongarriztatzeko irizpide desberdinak erabili behar dira halaber. Araban, udaberrian egin beharko da ongarriztatze nitrogenatua, eta, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualdeetan, berriz, loraldi osoan zehar banatu daiteke. Nolanahi ere, ongarri nitrogenatuaren dosia ezin da 200 ONUkoa baino handiagoa izan. 2 ALU/ha-ko duten belardien kasuan, azienda horiek utzitako mindek %6ko gai lehorra badute, urteko 70.000 l/ha-ko ekarpena egon liteke sega-belardietan eta urteko 45.000 l/ha-ko bazka-belardietan.
Larratzeari etekin handiagoa ateratzeko, udazkenean nitrogenoa aplikatu daiteke, baina larrea nabarmen haziko dela aurreikusteko moduko baldintzak daudenean soilik. Baliteke ongarririk behar ez izatea, belardiak hirusta ugari dituen kasuetan.
Kasu guztietan ere, aintzat hartu beharko da simaurrak edo mindak dakarten Nitrogenoa, eta murriztu egingo da zabaldu beharreko ongarri mineralaren kopurua. Jarraibide gisa, minden edo simaurraren azterketarik ez duzuenean, ondoko taula erabil dezakezue:
taula.¿ Mindan dauden makronutrienteen kontzentrazioen balioak.
Materia lehorra (%) N guztira NH4+ P2O5 K2O SO42- Ca Mg Na
Materia seca (%) N total
Kg/1000 L minda / Kg/1000L de purín
6 2.6 1.5 1.4 3.1 0.5 1.1 0.8 0.2
9 3.7 2.0 1.9 3.8 1.6 3.6 1.7 2.3
Iturria: NEIKER, A.B.
Fuente: NEIKER, A.B.
taula.¿ Hainbat animalia-espezieen simaurraren konposizioa.
MS (%) MO N P2O5 K2O
Kg/Tn simaur / Kg/Tn estiércol
Behi-azienda/Vacuno 22.0 150 5.0 3.0 6.0
Ardi-azienda/Ovino 28.0 160 7.5 5.0 10.0
Ahuntz-azienda/Caprino 25.0 160 7.2 5.9 9.6
Iturria: NEIKER, A.B.
Fuente: NEIKER, A.B.
Mindak udazken hasieran eta udaberrian (otsaila eta apirila bitartean) zabalduko dira ahal delarik.
Esnetarako behi-aziendaren ekoizpen integraturako ustiapen-koadernoko betekizunak.
Ustiapeneko koadernoan, ondoko informazio hau jaso behar da:
¿ Operadorearen datuak.
Operadore-ekoizlearen erregistroko zenbakia
Operadore-ekoizlearen (ustiategiko titularraren) izena
Ustiategiaren kodea
Harremanetarako pertsona
Ustiategiaren izena
Ustiategiaren kodea
Helbidea
Herria
Udalerria
Posta-kodea
Telefonoa
Sakelako telefonoa
Elkartea
¿ Ustiategiko teknikari arduradun kreditatuaren datuak.
Teknikari arduradun kreditatuaren izena
Enpresa
IFZ/IFK
Akreditazio-zenbakia
Sakelako telefonoa
¿ Lurzatiei buruzko datuak (horrelakorik badago).
Lur-lantzeko unitatearen identifikazioa
Lurralde historikoa
Udalerria
Parajea
Katastro-poligonoa
Katastro-partzela
Azpipartzela
Soro landuaren azalera (m2)
Laborea
Edukitza-erregimena
¿ Janariaren sarrerako erregistroa.
Sarrera-eguna
Produktu-mota
Produktuaren jatorria
Merkataritzako marka
Lote-zenbakia (horrelakorik badago)
Kopurua
Norberak fabrikatua: bai/ez
Oharrak
¿ Janariari buruzko plana.
Egin den eguna
Animalia-mota
Anoaren deskribapena:
Janari-mota
Kopurua
Anoaren iraupena
¿ Bazkari buruzko balantzea.
Produktua/Janaria
Kopurua
Biltegiratzeko sistema
¿ Abereen janaria: eguneratzea.
Eguneratu den eguna
Animalia-mota 2
Anoaren deskribapena
¿ Tratamenduen liburua. 3
Tratamendua aplikatu edo hasi den eguna
Animaliaren edo lotearen datuak
Aplikatutako produktua edo sendagaia
Errezeta-zenbakia
Lotea
Dosia
Sendagaia emateko bidea
Sendagaia azken aldiz eman den eguna
Esnea sartu den eguna
¿ Instalazioak garbitzea eta desinfektatzea, eta intsektuak eta arratoiak hiltzea 4
Tratamendua eman den eguna
Tratamendua eman den lekua:
Aplikatutako produktua
Dosia
Iraungitze-eguna
Erantzulea edo arduraduna
Oharrak
¿ Behiak jezteko makineria eta esnea hozteko tankea mantentzeko lanak.
Zuzendu den eguna
Teknikaria
Eragina (berehala edo hilabetea igaro ondoren konpondu den)
¿ Simaurra kudeatzea.
Aplikazio-eguna
Lur-lantzeko unitatearen datuak
Laborea
Aplikatutako kopurua (Kg/ha eta/edo Kg)
Lurperatuta: bai/ez
Umotuta: bai/ez
¿ Minda kudeatzea.
Aplikazio-eguna
Lur-lantzeko unitatearen datuak
Laborea
Aplikatutako kopurua (Kg/ha eta/edo Kg)
Erabilitako metodoa
Kudeatzailea
¿ Ongarri minerala.
Aplikazio-eguna
Lur-lantzeko unitatearen datuak
Laborea
Produktua
Aplikatutako kopurua (Kg/ha eta/edo Kg)
¿ Agiri osagarriak.
Ustiategiaren identifikazio grafikoa: instalazioak eta lurzatiak (krokisak)
Kudeaketa tekniko-ekonomikoaren, ugaltze-kontrolaren eta esne-kontrolaren ziurtagiria, kudeaketako zentroek egina.
Ustiategiaren osasun-kalifikazioa. Gutun berdea.
Nekazaritzako makineriaren erregistroak
Animalien datuak, Behiak Identifikatzeko Agiria.
Ustiategiko albaitariak deskribatutako osasun-programa.
Albaitariaren errezeten albarana
Egindako azterketa analitikoen emaitzak.
Janariaren Plan Orokorra
Pentsu konposatuak edo nahasteak egiten dituzten ustiategietan, osagai bakoitzaren ehunekoak jakiteko protokoloa. Aurkeztu honekin batera animaliak elikatzeko sektoreko bitarteko establezimendu gisa baimentzeko erregistroa.
Esnea entregatzeari buruzko albaranak.
Ustiategiko langileek jaso duten prestakuntzako ziurtagiriak.
Errapeko Mina Kontrolatzeko Plana
Behiak Jezteko Plana
Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana
Intsektuak eta Arratoiak Hiltzeko Plana
Aurkeztu honekin batera desinfektatzeko, eta arratoiak eta intsektuak hiltzeko erabilitako produktuaren zehaztapen teknikoaren fitxa.
¿ Operadorearen adierazpena.
Eguna eta operadore-ekoizlearen izena eta sinadura.
2 Janariari buruzko Planean definitutakoak.
3 Erantsi honi albaitariaren errezeta.
4 Erantsi honi erabilitako produktuaren zehaztapen teknikoa jasotzen duen fitxa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2012ko irailaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Esne-behien Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoa onartzen duena.
- Garatzen du: 31/2001 DEKRETUA, otsailaren 13koa, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa.