Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, musika-ikasketa profesionaletarako sarrera-probak eta haiek egiteko prozesua arautzen eta deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, musika-ikasketa profesionaletarako sarrera-probak eta haiek egiteko prozesua arautzen eta deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2032
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/20
  • Argitaratze-data: 2009/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 49. artikuluak xedatzen du, musika-ikasketa profesionaletara sartzeko, berariazko sarrera-proba bat gainditu behar dela. Proba horren bitartez, baloratu nahi da zer heldutasun, gaitasun eta ezaguera dituzten hautagaiek, ikasketa profesionalak probetxuz egiteko; betiere, abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak ezarritako helburuen argitara maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoak, hezkuntzari buruzkoak, araututako musika-ikasketa profesionaletako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu 1577/2006 Errege Dekretuak.

Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak musika-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietara sartzeko probak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (2008 martxoaren 13ko EHAA), eta bere 21. artikuluak xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitekoa izango dela proben edukiak prestatzea, proben ebaluazio-irizpideak finkatzea, probak egiteko prozedurak zehaztea, eta epaimahaien osaera eta izendapena erabakitzea.

Arau honek proben askitasuna bermatzen du, baina, horrez gain, aurreko araubideen aldean, nabarmen erraztu nahi ditu, batetik, ikastegiek egin behar duten kudeaketa-lana, eta, bestetik, proben ulergarritasuna, interesatuen mesedetan. Arau honen bidez, ikastegien autonomia pedagogikoa handitzen du hezkuntza-administrazioak, zeresan handiagoa izango baitute ikastegiek proba horiek prestatzeko, eta, horrez gain, Epaimahaien araubidea berritzen da, hautagaien ebaluazioa osoagoa eta koherenteagoa izan dadin.

Horrenbestez, ondokoa

Ebazpen honen helburua da musika-ikasketa profesionaletara sartzeko probak eta deialdia arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hautapen-probak dira sarrera-probak; izan ere, hautagaiei puntuazio bat esleitzen zaie ikasketetara sartzeko eta, hautagai guztien artean, batzuek postu bat lortuko dute, postuen eskaintza mugatua denean.

Proba gainditzeak honetarako bakarrik balioko du:

  1. Proba egin den ikasturterako ikaspostu bat lortzeko.

  2. Eskaera egin den ikastegian ikaspostu bat lortzeko.

  3. Hautatutako espezialitatean ikaspostu bat lortzeko.

Musika-ikasketa profesionaletan sartzeko probek atal hauek izango dituzte, instrumentu guztietako eta kantuko espezialitateetan:

  1. Interpretazioa eta alderdi teknikoak.

  2. Proba teoriko-praktikoa.

    Proba horren edukiek eta ebaluazioak bat etorriko dira ikastegietako curriculum-proiektuek ikasturte bakoitzerako zehazten dituzten helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideekin.

    Proba bakoitzaren oinarrizko egitura I. Eranskinean adierazten da.

Musika-ikasketa profesionaletako maila guztietara aurreko mailak egin gabe sartzeko aukera egongo da, baina horretarako, proba bat gainditu beharko da, eta bertan, proba egiten duen pertsonak dagozkion ikasketak probetxuz egiteko beharrezkoak diren ezagutzak (instrumentuen teknikari dagozkionak eta ezaguera teoriko-praktikoak) dauzkala erakutsi beharko du.

Proben antolamendua errazteko eta irizpideak bateratzeko asmoz, ikastegiak taldekatu ahal izango dira, sarrera-proba bakar bat egiteko. Horrenbestez, ikasleek eskaera egiten dutenean hautatuko dute zein ikastegitan matrikulatu nahi duten.

Sarrera-proben izapideak urtero egingo dira, kronograma hau betez:

Matrikula: maiatzeko lehen hamabostaldia.

Epaimahaien proposamenak Berriztatzeko zuzendaritzari helarazteko: maiatzeko azken astea.

Epaimahaiak izendatzea: ekaineko lehen astea.

Probak egiteko egunak: ekaineko bigarren hamabostaldia.

Espezialitate edo instrumentuen familia bakoitzeko epaimahai bat egongo da probak prestatzeko, egiteko eta ebaluatzeko; ikastegietako zuzendariek proposatuko dituzte epaimahaiak, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuko ditu. Hiru irakaslek osatuko dute epaimahaia:

Musika-hizkuntzako, musika-konposizioko edo beste irakasgai teorikoren bateko irakasle bat.

Dagokion instrumentu-familiako bi irakasle.

Ikasturte horretan hautagaiaren irakasleak izan diren irakasleek ezingo dute epaimahaikideak izan, baldin eta espezialitate bereko beste irakasle batzuk badaude ikastegian.

  1. artikuluan adierazten den epean, kontserbatorioko edo ikastegi baimenduko zuzendariak epaimahaiko proposamen bat bidali behar du Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzara (proposamen horretan, epaimahaikide titularrak, karguak eta ordezkoak zehaztuko dira), eta, ondoren, izendapenaren ebazpena emango du Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak.

    Epaimahaia legalki osatua egongo da, gutxienez, bi epaimahaikide agertzen badira. Halakorik gertatzen bada, epaimahaikideetako batek epaimahaiburuaren lanak egingo ditu (hala badagokio, kalitateko botoa emango du) eta, besteak, idazkariarenak.

    Epaimahaiaren antolamendua eta funtzionamenduaren araubidea izango da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, organo horiei buruz arautzen dituen xedapenak.

Matrikula, bakoitzari dagokion espezialitatean egingo da, eta sarrera-proba jatorriko instrumentuarekin edo haren kideko instrumentuaren batekin egin ahal izango da. Hauek izango dira kideko instrumentuak:

Aukeratutako instrumentua Kideko instrumentua

Organoa Klabezina

Zia-instrumentuak

Gitarra

Hari pultsatuko instrumentuak

Gitarra elektrikoa

Baxu elektrikoa Kontrabaxua

Organoa Pianoa

Klabezina

Zango-biola Biolontxeloa

Kontserbatorio eta ikastegi baimenduek ikasturte bakoitzeko urriaren lehen hamabostaldian argitaratuko dituzte honako agiri hauek (iragarki-taulan eta web-orrian):

Zerrenda orientagarriak, mailaka ordenatuak, eta espezialitate bakoitzeko obrak, ikasketak eta proba teknikoak adierazten dituztenak.

Ariketa teoriko-praktikoko edukien zerrenda.

Proba teoriko eta instrumentalen ebaluazio-irizpideak.

Aipatutako epeen aurretik, ikastegiek agiri horren kopia informatiko bat igorri behar diote Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzari.

Edukiek bat egin behar dute 229/2007 Dekretuak mailaz maila ezartzen dituen helburuekin, edukiekin eta ebaluazio-irizpideekin, eta horiek guztiek, gainera, ikastegi bakoitzeko hezkuntza-proiektuari dagokion curriculumean jasota egon behar dute.

Probetako atalen batean, aukeratzeko ahalmena ematen bazaie hautagaiei, hau izango da ikastegiek espezialitate eta maila bakoitzeko eskaini behar duten obren gutxieneko kopurua: epaimahaiaren aurrean aurkezteko eskatzen den kopuruaren hirukoitza.

Kontserbatorio eta ikastegi baimenduek argitaratu egin behar dituzte instrumentu zehatz batzuetako probetarako aurreikusita dauden salbuespenak (moko-txirula, akordeoia, txistua, klabezina, organoa, zango-biola, eta Errenazimenduko nahiz barrokoko hari pultsatuko instrumentuak).

Epaimahaiburuek egiaztatu egingo dute hautagaien nortasuna (hautagaiek nortasun-agiri nazionala edo beste egiaztagiriren bat aurkeztu behar dute).

Kantuko edo espezialitate instrumentaletako postuetako hautagaiek epaimahaiaren aurrean interpretatuko dituzten obren partiturak eraman behar dituzte. Partitura horiek epaimahaiari emango zaizkio proba egin aurretik.

Hautagaia pianoan izango duen laguntzailearekin aurkeztuko da probara.

Interpretazio-proba publikoa izango da beti.

Zati teoriko-praktikoko ariketa guztiak berdinak izango dira hautagai guztientzat eta espezialitate guztietako epaimahaientzat; betiere, maila berekoak badira. Hala ere, saio bat baino gehiago egitea beharrezkoa izanez gero, ariketa horiek ezberdinak izango dira.

Proba gainditzeko, beharrezkoa izango da azken kalifikazioan 5 puntu lortzea.

Epaimahaikideek elkarrekin egingo dituzte balorazioak.

Sarrera-probako zati guztiak 0-10 bitartean puntuatuko dira, eta, lehen esan bezala, proba gainditzeko beharrezkoa izango da zati bakoitzean, gutxienez, 5 puntu lortzea.

Sarrera-probaren azken kalifikazioa zehazteko, bi zatietan lortutako puntuen bataz bestekoa egingo da (azken kalifikazioan dezimalak ere emango dira).

Sarrera-probak izaera orokorra duela kontuan hartuta, aurreikusitako ariketa guztiak egin behar dituzte hautagaiek. Beren kalifikazioari uko egingo diote ariketaren batera aurkezten ez diren hautagaiak.

Probetan lortutako kalifikazioak ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira; ondoren, aktetan jasoko dira, Ebazpen honetako II. Eranskinean azaltzen den ereduaren arabera.

Espezialitateren batean, posturen bat hutsik geratuz gero, proba egin eta gainditu duten hautagaiekin bete ditzakete ikastegiek hutsik geratutako postu horiek.

Plazak mugatuak direnean, eta nahikoa puntuazio lortu duten hautagai guztientzat plazarik ez dagoenean, lortutako puntuazioen araberako itxarote-zerrenda bat ezarriko dute ikastegiek, gerta daitezkeen baxak betetzeko. Postu horiek betetzeko epea urtarrileko azken eskola-egunean amaituko da, egun horretan itxiko baita ikasturtearen azken planifikazioa.

Eskainitako postu-kopurua baino handiagoa bada probak gainditutako hautagaien kopurua, haien puntuazioaren arabera esleituko dira ikaspostuak. Hautagai batek baino gehiagok puntuazio bera lortu izan balu, hautagaien adinari erreparatuko zaio, gazteenetik zaharrenerako lehentasuna ezarriz.

Erreklamaziorik izango balitz, jardunbidea honakoa litzateke:

  1. Probetako emaitzen inguruko erreklamazioak egiteko, hautagaiak hari dagokion epaimahaira jo behar du bi egun balioduneko epean, onartutakoen, eta, hala dagokionean, itxarote-zerrendakoen nahiz baztertutakoen aktak jendaurrean jartzen direnetik aurrera. Erreklamazioak idatziz egin beharko dira eta bertan arrazoibideak zehaztu beharko dira.

  2. Epaimahaia hurrengo 24 orduetan bilduko da aurkeztutako erreklamazioak baloratzeko.

    Puntuazioren bat zuzendu egiten bada ere, ez da aldatuko eskainitako postuen kopurua; aldiz, aktetan beharrezko aldaketak egingo dira.

    Erreklamazio baten ondorioz, erreklamazio-egilea ez den beste hautagairen bat baztertuko balitz, epaimahaiko idazkariak hautagai horri idatziz jakinaraziko erabakia. Erabakiaren arrazoiak azaldu behar ditu jakinarazpen horrek.

    Epaimahaiek erreklamazioak erabakitzeko ematen dituzten ebazpenen aurka, hautagaiek gora jotzeko errekurtsoak jar diezaiokete Hezkuntza Berritzeko zuzendariari.

    Berariazko sarrera-proba egin den ikastegiko zuzendariak hiru hilabetez gorde behar ditu proba egin den bitartean sortu diren agiri guztiak.

Erabaki honek jardunbideari dagokionean arautzen ez dituen alderdiak arautzeko, 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkideari buruzkoa aplikatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoak 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

  1. eta 2. mailak

    Egitura Zatiak Ariketak Puntuazioa

    Interpretazioa eta alderdi teknikoak Ariketa teknikoak Arpegio bat eta eskala bat

    Estudio bat (biren artean aukeratuta)

    Bat-bateko irakurketa

    Interpretazioa Obra 1 (bi estiloren artean aukeratuta)

    Guztira 0-10

    Proba teoriko-praktikoa Ahozko proba Intonazio- eta erritmo-ariketa

    Idatzizko proba Diktatu erritmiko-melodikoa

    Guztira 0-10

    Probaren nota, guztira 0-10

  1. maila

    Egitura Zatiak Ariketak Puntuazioa

    Interpretazioa eta alderdi teknikoak Ariketa teknikoak Arpegio bat eta eskala bat

    Estudio bat (biren artean aukeratuta)

    Bat-bateko irakurketa

    Interpretazioa 2 obra (estilo ezberdinekoak)

    Guztira 0-10

    Proba teoriko-praktikoa Ahozko proba Intonazio- eta erritmo-ariketa

    Idatzizko proba Diktatu erritmiko-melodikoa

    Musika-segmentu baten analisia (akordeak, eskalak, bitarteak, tonalitatea)

    Guztira 0-10

    Probaren nota, guztira 0-10

  2. maila

    Egitura Zatiak Ariketak Puntuazioa

    Interpretazioa eta alderdi teknikoak Ariketa teknikoak Arpegio bat eta eskala bat

    Estudio bat (biren artean aukeratuta)

    Bat-bateko irakurketa

    Interpretazioa 2 obra (hiru estilo diferenteren artean. Bat epaimahaiak aukeratuko du)

    Guztira 0-10

    Proba teoriko-praktikoa Ahozko proba Intonazio- eta erritmo-ariketa

    Idatzizko proba Armonia-ariketa

    Musika-segmentu baten analisia

    Guztira 0-10

    Probaren nota, guztira 0-10

  3. maila

    Egitura Zatiak Ariketak Puntuazioa

    Interpretazioa eta alderdi teknikoak Ariketa teknikoak Arpegio bat eta eskala bat

    2 estudio

    Bat-bateko irakurketa

    Interpretazioa 2 obra (hiru estilo diferenteren artean. Bat epaimahaiak aukeratuko du)

    Guztira 0-10

    Proba teoriko-praktikoa Idatzizko proba Armonia-ariketa

    Musika-segmentu baten analisia

    Ahozko proba Musika-segmentu baten entzunezko ezagutza eta/edo intonazioa

    Guztira 0-10

    Probaren nota, guztira 0-10

  4. maila

    Egitura Zatiak Ariketak Puntuazioa

    Interpretazioa eta alderdi teknikoak Ariketa teknikoak Arpegio bat eta eskala bat

    2 estudio

    Bat-bateko irakurketa

    Interpretazioa 2 obra (hiru estilo diferenteren artean. Bat epaimahaiak aukeratuko du)

    Guztira 0-10

    Proba teorikopraktikoa Idatzizko proba Hautazko irakasgaien egiaztatze-proba (bi aukeratu hauen artean: Oinarriak, Analisia eta Historia)

    Ahozko proba Musika-segmentu baten entzunezko ezagutza eta/edo intonazioa

    Guztira 0-10

    Probaren nota, guztira 0-10

  1. Matrikula-inprimakia. Musika- ikasketa profesionaletarako sarrera-probak

    Matrikulazio-ikastegia (1) ......................................................................... Matrikula-zenbakia:

    Abizenak: .............................................................................................................. Izena: ..........................................................

    1. E Nork: Urteak: NAN: PAS.: FL: Kopurua

      Jaioterria: ................................... Lurralde Historikoa ............................. Jaioteguna: 20.....ko ..........................(a)ren ........... a

      Helbidea: Kalea: ........................................................ Zka.: ................. Herria: ..................................... PK: ............................

      Lurralde Historikoa: ............................................................................. Telefonoa: ....................................................................

      Posta elektronikoa: ....................................................................................................................................................................

      Zein hizkuntzatan egingo duzu proba? Euskaraz Gazteleraz

      1. Aurretiko ikasketak:

      1. Arautuak: (3)

      2. Ez-arautuak: Musika-eskola:

        Irakaskuntza librea

      1. Jatorrizko ikastegia: .........................................................Musika-eskola: .............................................................................

        Kontserbatorioa edo baimendutako ikastegia: .............................................................................................................................

      2. Hautatutako espezialitatea: ...................................................................................................................................................

        Hala dagokionean, proba egiteko erabiliko den kideko instrumentua: .............................................................

      3. Hautatutako ikasturtea (adierazi):

      4. Hautatutako ikastegia, lehentasunaren arabera, hainbat ikastegik batera egindako deialdia bada:

        ....................................................................................................................................................................................................

        ....................................................................................................................................................................................................

        INTERPRETAZIO ETA PROBA TEKNIKOETARAKO INPRIMAKIA

        Hautagaiak matrikula-eskaerarekin batera aurkeztu beharrekoa.

        Izen-abizena.................................................................................................................................................................................

        Matrikula-zenbakia (ikastegiak bete beharrekoa):

        Espezialitatea: .............................................................................................................................................................................

        Hala dagokionean, proba egiteko erabiliko den kideko instrumentua (lehen zikloko ikasleentzat bakarrik): ................................

        Hautatutako ikasturtea:

        (adierazi)

      1. Interpretaziorako aurkeztuko diren obrak (autoreak ere adierazi):

        1: ................................................................................................................................................................................................

        2: ................................................................................................................................................................................................

        3: ................................................................................................................................................................................................

      2. Eskalak eta arpegioak:

        1.ª

        2.ª

        3.ª

        4.ª

        5.ª

        6.ª

      3. Estudioak:

        1: ................................................................................................................................................................................................

        2: ................................................................................................................................................................................................

        3: ................................................................................................................................................................................................

        PROBA BAKOITZAREN AZKEN EBALUAZIOA

        EPAIMAHAIAK, ESPEZIALITATEKA

        Epaimahaia: ................................................................................................................................................................................

        Espezialitatea: ..............................................................................................................................................................................

        Matríkula Proba teorikoa Proba instrumentala Guztira

        (0-10)

        1

        2

        3

        4

        5

        6

        7

        8

        9

        10

        11

        12

        13

        14

        15

        16

        17

        18

        19

        20

        Epaimahaiburua: Idazkaria:

        Izpta.: Izpta.:

        Kidea:

        Izpta.:

        .......................(e)n, ........ko ........................ren .........(e)(a)n.

        Onartutakoen eta, hala dagokionean, itxarote-zerrendaren eta baztertutako hautagaien BEHIN BETIKO AKTAK

        Ikasturtea: ..........................................................................................................................................................................

        Epaimahaia: .......................................................................................................................................................................

        Espezialitatea: ....................................................................................................................................................................

        Izen-abizenak Onartuak Itxarote-zerrenda Baztertuak

        1

        2

        3

        4

        5

        6

        7

        8

        9

        10

        11

        12

        13

        14

        15

        16

        17

        18

        19

        20

        Epaimahaiburua: Idazkaria:

        Izpta.: Izpta.:

        Kidea:

        Izpta.:

        .......................(e)n, ........ko ..........................ren ..........(e)(a)n.