- AGINDUA, 2014ko uztailaren 29ko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak ematea arautzen duen agindua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 29ko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak ematea arautzen duen agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3427
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/29
- Argitaratze-data: 2014/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2014ko ekainaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea arautzen baita, Paisaiarako Ekintza Planak presta ditzaten.
Agindu horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa zen, agindu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gaia berria dela eta oporraldia ere parean gertatu dela aintzat hartuta, proposamenak egiteko emandako epea laburregia suertatu da, eta, beraz, komeni da epe hori zabaltzea, proiektu gehiago aurkezteko aukera egon dadin.
Horren ondorioz, hau
Eskabideak aurkezteko epea 2014ko abuztuaren 25ean bukatuko da.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.