Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berritzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berritzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2429
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/19
  • Argitaratze-data: 2022/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez sortu zen Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea, diabetesaren inguruko gaietan aholku teknikoak emateko organo aholku-emaile gisara, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen Araubidea ezartzen da).

Agindu horren 3. artikuluan ezartzen denez, lehendakari batek, idazkari batek eta gehienez 13 bokalek osatuko dute Batzordea, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketaren arabera. Denak ere Osasuneko sailburuak aukeratuko ditu.

2020ko otsailaren 14ko Aginduaren bidez berritu zuen Batzordearen osaera, azken aldiz, Osasuneko sailburuak.

Hori dela eta, eta aipatutako arau-aurreikuspenak betetzeko, berritu beharra dago Batzorde horren osaera.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Berritzea Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala. Honela osatuta geratuko da:

Lehendakaria: Ana Bustinduy Bascaran andrea.

Idazkaria: Inmaculada Moro Casuso andrea.

Bokalak:

Euskadiko Endokrinologia eta Nutrizioko Elkartearen ordezkaritzan: Miguel Goena Iglesias jauna.

Familia eta Komunitate Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan: Ane Urbina Juez andrea.

Diabetikoen EAEko Elkarteen Federazioaren ordezkaritzan: Iratxe Vilariño Pampin andrea.

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan: Itxaso Rica Echevarría andrea.

Diabetesaren EAEko Hezitzaileen Federazioaren ordezkaritzan: Ana Villalba Cabrera andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen ordezkaritzan: Sonia Gaztambide Sáenz andrea, M.ª Luz Marqués González andrea eta M.ª Iciar Pérez Irazusta andrea.

Osasun Sailaren ordezkaritzan: Iñigo Aizpurua Imaz jauna, Francisco Borja Cirarda Larrea jauna eta Marta López Argumedo andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan: Marta Camarero Erdoiza andrea eta Natalia González Cabrera andrea.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 19a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.