Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2005eko urtarrilaren 10ekoa, giza baliabideen zuzendariarena, lizentziak eta baimenak emateko prozedura eta gozatzeko modua ezartzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2005eko urtarrilaren 10ekoa, giza baliabideen zuzendariarena, lizentziak eta baimenak emateko prozedura eta gozatzeko modua ezartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1621
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/01/10
  • Argitaratze-data: 2005/04/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen duen 19/2003 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren, 505.1 artikuluari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio bere lurralde-eremuan diharduten Justizia Administrazioko langileentzako lizentziak eta baimenak emateko prozedura eta gozatzeko modua ezarriko dituzten arauak egitea.

Adierazitako Lege Organikoren 452.3 artikuluak, idazkari judizialen funtzioen artean, Autonomia Erkidegoak baliabide pertsonalen eta materialen arloan dituen funtzioen eraginkortasunerako Autonomia Erkidego horretako organo eskudunarekiko lankidetza ezartzen du. Lankidetza horren inguruan, gobernu-idazkariei zuzendutako Komunikazioa egin zuen Justizia Ministerioak 2004ko urtarrilaren 26an; bertan, lankidetza horren hainbat alderdi zehaztuta daude, hala nola gaixotasun-egoeren jakinarazpena (dagozkien lizentziak emateko) eta titularren eta bitartekoen baimen eta lizentzia-eskaerena. Idazkari judizialek, halaber, oniritzia eman behar die Bulego Judizialeko langileak lanpostura agertu ez izanari lotutako alderdi guztiei.

Ebazpen honek lizentziak eta baimenak emateko prozedurak eta gozatzeko moduak behar duten gutxieneko antolamendua ezartzea du helburu, eta irizpide orokorrak eta, lizentziaren edo baimenaren izaerak eskatzen duenean, berariazko alderdiak ezartzen ditu.

Ebazpen hau aldez aurretik negoziatu eta adostu da sindikatuekin, negoziazio-mahaiaren barruan, eta lan-baldintzei buruzko etorkizuneko akordio orokor baten osagai gisa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuari jarraiki, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, ondokoa ebatzi dut:

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten Justizia Administrazioko langileek, Auzitegiko Medikuen Kidegokoak, Laborategiko Laguntzaileen Kidegokoak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak, Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak eta Laguntza Judizialeko Kidegokoak diren edota abenduaren 26ko 19/2003 Lege Organikoaren Laugarren Xedapen Gehigarriak finkatutako iraungi beharreko eskaletan barne hartuta dauden funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzen dituztenean, Ebazpen honetan kontuan hartutako baldintzetan izango dute lizentziak jasotzeko eskubidea.

  2. – Baimenak, era berean, Ebazpen honetan kontuan hartutako baldintzetan eman ahal izango dira.

  3. – Lizentziak eta baimenak emateko ezarritako egunak emakida horien arrazoi diren kasuak gertatzen diren egunetan hartu beharko dira nahitaez, salbu eta berariaz beste aukeraren bat ezartzen bada.

  4. – Ebazpen honetan ezkontideaz egiten diren aipamen guztiak funtzionarioarekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsonarentzat ere aplikagarriak izango dira, betiere egoera hori Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako Inskripzio Ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoari jarraiki. Bizikidetza egonkorreko bikoteen senitartekoei ere ezkontideen senitartekoen izaera dagokie.

  5. – Lizentziak eta baimenak Giza Baliabideen zuzendariak emango ditu, Giza Baliabideen Zuzendaritzak Justizia Administrazioan diharduten langileen arloan betetzen dituen funtzioak ezartzen dituen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuaren 14.a artikuluan xedatutakoari jarraiki. Beraz, lizentziak eta baimenak emateko interpretazio-irizpideak (aginduek hitzez hitz diotenaz haratago, indarrean dagoen araudiaren arabera) Zuzendaritza honek hartuko ditu.

  6. – Zuzendaritza honen Instrukzioaren bitartez finkatuko den prozedura aparte utzi gabe, eskaerak Ebazpen honi erantsitako ereduan egingo dira, lantokiaren bitartez, eta Bulego Judizialeko arduradunaren, fiskalburuaren edo Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendariaren edo zuzendariordearen ontzat emanarekin. Eskabideak Giza Baliabideen zuzendariari igorriko zaizkio.

    Lizentzien eta baimenen arteko bateraezintasuna.– Ezin izango dira jaso, aldi berean, aurreko artikuluan aurreikusitako lizentzia eta baimen mota bat baino gehiago. Printzipio orokor horren salbuespen gisa, edoskitzerako etenaldia eta lanaldia murrizteko baimenak bateragarriak izango dira gainerakoekin. Arauzko oporraldian ere ezin izango dira ordaindutako lizentziak edo baimenak hartu.

Baimenak, 1. paragrafoan adierazitako salbuespenarekin, behar bezala justifikatutako ondoko arrazoiengatik baino ez dira emango:

  1. – Norberaren beharretarako baimena.

  2. – Seme edo alaba baten jaiotza, harrera edo adopzioagatiko baimena.

  3. – Senitarteko baten heriotza, istripu edo gaixotasun larriagatiko baimena.

  4. – Bizilekuz aldatzeagatiko baimena.

  5. – Funtzio sindikalak, prestakuntza sindikalekoak edo langileak ordezkatzekoak egiteko baimena.

  6. – Zentro ofizialetan azken azterketak, eta gainerako behin betiko gaitasun eta ebaluazio probak egiteko baimena.

  7. – Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoak egiteko baimena.

  8. – Seme edo alaba baten erditze, adopzio edo harreragatiko, eta hamar hilabetetik beherako seme edo alaba baten edoskitzeagatiko baimena.

  9. – Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonal bat egiteko ezinbestekoa den denborarako baimena.

  10. – Lanaldia murrizteko baimena:

  1. – Legezko zaintzari lotutako arrazoien ondorioz.

  2. – Aurretiko erretiroaren ondorioz.

  3. – Funtzionarioak osatzeko duen beharraren ondorioz.

  4. – Norberaren interesagatik.

  1. – Hautapenezko karguari dagozkion funtzioak betetzeko baimena.

  2. – Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena.

  1. – Norberaren beharretarako baimena:

    Urtearen barruan, norberaren beharretarako gehienez bederatzi baimen-egun hartzeko eskubidea izango da (justifikatu gabe). Baimenak behar adinako aurretiaz eskatu beharko dira, betiere zerbitzuaren beharrak errespetatuta, eta Bulego Judizialeko arduradunaren, fiskalburuaren edo Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen zuzendariaren edo zuzendariordearen aldeko txostena lortu ondoren. Honako irizpide hauei jarraituko zaie:

    • Egun horiek ezin izango dira, inola ere, urteko opor ordainduekin metatu.

    • Debeku horri jarraiki, oporraldia hasten edo amaitzen denetik baimen hau hartu arte egun natural bat beharko da gutxienez.

    • Langileak bere beharretarako eskubidez hartu ahal izango dituen baimen-egunen urteko kopurua urtearen barruan lan egindako egunen proportziozkoa izango da.

  2. – Seme edo alaba baten jaiotza, harrera edo adopzioagatiko baimena:

    Seme edo alaba baten jaiotza, harrera edo adopzioagatik, ezkontideak edo izatezko bikotekideak 5 laneguneko lizentzia baterako eskubidea izango du. Erditzea dela eta, amaren edo umearen koadro klinikoan arazoren bat izanez gero (zesarea eta abar), edota erditzea ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ohiko bizilekutik 150 km baino urrutiago gertatuz gero, ezkontideak bi lanegun gehiago izango lituzke, kasu bietan.

    • Erditze anizkoitzaren kasuan, zirkunstantzia hori ez da arrazoi izango iraupen handiagoko baimen bat emateko.

    • Eman beharreko baimenaren egunak erabakitzeko erreferentziazko herriak ezkontidea edo izatezko bikotekidea bizi den herria eta gertaeraren herria izango dira.

  3. – Senitarteko baten heriotza, istripu edo gaixotasun larriagatiko baimena:

    Kontzeptu honen zioz funtzionarioak eskubidegai duen baimenak hurrengo iraunaldiok dauzka:

  1. – 5 lanegun ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo seme-alaben egiaztatutako gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik.

  2. – 3 lanegun bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo kidetasuneko senitartekoen heriotzagatik (edo beste maila urrunago batera bitartekoenagatik, elkarrekin biziz gero).

  3. – Bi lanegun bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo kidetasuneko senitartekoen gaixotasun larriagatik (edo beste maila urrunago batera bitartekoenagatik, elkarrekin biziz gero). Kasu horretan, iraupen bereko bigarren baimena jasotzeko eskubidea izango dute langileek, lehen baimena amaitu eta 30 egun igaro ondoren, baina ez da egun gehiago izango ohiko bizilekuarekiko distantziagatik.

  4. – Aipaturiko baimenaldiak, egitate sortzaileak funtzionarioaren ohiko bizilekutik ehun eta berrogeita hamar kilometro baino urrutiago gertatzekotan, beste bi egunez luzatuko dira.

  5. – Hainbat senitartekoren heriotzaren edo gaixotasun larriaren kasuan, zirkunstantzia hori ez da arrazoi izango iraupen handiagoko baimen bat emateko.

  6. – Eman beharreko baimenaren egunak erabakitzeko erreferentziazko herriak funtzionarioa bizi den herria eta gertaeraren herria izango dira.

  1. – Bizilekuz aldatzeagatiko baimena:

    Funtzionarioak, ohiko etxebizitza aldatzeagatik, 2 laneguneko lizentziarako eskubidea izango du, betiere behar bezala frogatzen badu.

  2. – Funtzio sindikalak, prestakuntza sindikalekoak edo langileak ordezkatzekoak egiteko baimena:

    Funtzio sindikalak, prestakuntza sindikalekoak edo langileak ordezkatzekoak dituztenek dagokion baimena hartzeko eskubidea izango dute, indarrean dagoen araudiak ezarritako zirkunstantzia, epe, baldintza eta preskripzioei, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eskubide sindikalei eta jarduera sindikalari buruzko Esparru Akordioan jasotako estipulazioei jarraiki. Baimen sindikalak baliogabetu ahal izango dira helburua ez betetzeagatik, Administrazioarenaz bestelako eremuetan jarduera sindikalak egiteagatik, edo legezko bateraezintasuna dakartenak egiteagatik, hori guztia ezarritako itunei jarraiki, eta eraginpean hartutako sindikatuei aldez aurretik kontsulta egin ondoren. Era berean, sindikatuak edo interesatuak berak eskatuta, emandako baimenak kendu ahal izango dira.

  3. – Zentro ofizialetan azken azterketak eta gainerako behin betiko gaitasun eta ebaluazio probak egiteko baimena:

    Zentro ofizialetan azken azterketak eta gainerako behin betiko gaitasun eta ebaluazio probak egiteko eta beharrezkoa den denborako baimena izango du langileak azterketa horien egunetan, betiere behar bezala justifikatzen badu.

    • "Azken azterketetan" eta "behin betiko gaitasun eta ebaluazio probetan", programaren zati batez liberatzeko partzialak edo amaierakoak barne hartuko dira.

    • Halaber, Administrazioetako edo erakunde publikoetako kidegoetan edo eskaletan sartzeko deialdietan aurreikusita dauden hautespen-probetako ariketak barne hartuko dira.

    • Baimenaren iraupena ahalik eta laburrena izango da, baina nahikoa arauaren helburua bete ahal izateko (azterketak eta behin betiko gaitasun-probak egiteko aukera ematea).

    • Baimena emateko edo ukatzeko aukera aurreko paragrafoan adierazitako irizpide orokorrera egokitzeko, kasu bakoitzeko zirkunstantzia bereziak behar bezala aztertu beharko ditu Zuzendaritza honek.

    • Orientazio-izaera orokorrez, esan beharra dago azterketak nahitaez (funtzionarioak aukera egin gabe) beste herri batean egin behar izanez gero, baimena azterketak egiteko behar den denboran luzatuko dela, azterketa egin beharreko lekura joateko behar den denbora erantsita.

    • Orientazio-izaera orokor berarekin, adierazi beharra dago azterketak herrian bertan, eta egun baliogabean edo funtzionario eskatzailearen lan-ordutegitik kanpo egin behar izanez gero, baimena ematea ez dela bidezkoa izango.

  4. – Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoak egiteko baimena:

    Norberaren premiak direla eta, lan-orduetan kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoak egiteko baimena izango dute funtzionarioek, bertara joateko behar besteko arrazoiak daudenean, eta egiten diren zentroetan dagoen kontsulta-ordutegiak lan-orduez kanpo joateko aukerarik uzten ez duenean. Iraupena, eskuarki, beharrezkoa den denborarakoa eta gehienez 4 ordukoa izango da, behar bezala frogatutako kasu berezietan izan ezik. Baimen hori ordaindutakoa izango da.

    Umea jaio aurreko azterketak egiteko eta erditzea prestatzeko teknikak ikasteko beharrezkoa den denborarako baimen ordaindurako eskubidea izango du haurdunaldian dagoen funtzionarioak, eta ordaindu egingo zaio. Horretarako, frogatu egin beharko da azterketak lanaldiaren barruan egin behar direla, eta funtzionarioa benetan bertara joan dela.

    Era berean, funtzionarioek bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo kidetasuneko senitartekoei (edo beste maila urrunago batera bitartekoei, elkarrekin biziz gero) lagundu ahal izango diete medikuen kontsultetara, tratamenduetara eta azterketetara, baldin eta lagundu beharreko pertsonen zirkunstantziengatik beharrezkoa bada, eta zentroek lan-orduz kanpo joateko aukerarik ematen ez badute. Horretarako erabilitako denbora hilabete bateko epean sartu beharko da.

  5. – Seme edo alaba baten erditze, adopzio edo harreragatiko, eta hamar hilabetetik beherako seme edo alaba baten edoskitzeagatiko baimena:

  1. – Erditzearen kasuan, baimenaren iraupena hamazazpi astekoa izango da, eta etengabea izango da. Erditze anizkoitzen kasuan, bigarrenetik aurrerako seme edo alaba bakoitzeko beste bi astetan zabaldu ahal izango da. Baimena funtzionarioak nahi bezala banatuko da (erditzearen aurretik zein ondoren), betiere erditu eta hurrengo sei asteak ezinbestekoak direla kontuan hartuta. Ama hiltzen bada, aitak hartu ahal izango du baimen osoa edo, hala badagokio, geratzen den zatia.

    Aurrekoa gorabehera, eta erditzearen ondorengo sei asteko atsedenaldia, amarentzako nahitaezkoa dena, aparte utzi gabe, aitak eta amak lan egiten badute, amatasunagatiko atsedenaldia hasitakoan amak aukera izango du aitari erditzearen ondorengo atsedenaldiaren zati zehatz eta etengabea uzteko, berarekin batera, edo berea amaitutakoan, une horretan lanera itzultzea amaren osasunerako arriskutsua denean salbu.

    Atsedenaldiak aldi berean hartzen diren kasuetan, aldi horien baturak ez ditu aurreko paragrafoetan aurreikusitako hamazazpi asteak, edo erditze anizkoitzaren kasuan dagozkienak gaindituko.

    Erditze goiztiarren kasuan, eta jaioberriak erditzearen ondoren ospitaleratuta jarraitu behar duenean, amak edo, halakorik ezean, aitak eskatuta, ospitaleko altaren datatik aurrera zenbatu ahal izango da baimena. Amak nahitaez atseden hartzeko diren erditzearen ondorengo lehen sei asteak zenbaketa horretatik kanpo geratzen dira. Kasu horretan, lana ordu batean uzteko eskubidea izango du funtzionarioak. Era berean, lanaldia murrizteko eskubidea izango du, gehienez bi orduz; orduan, ordainsariak proportzio berean murriztuko zaizkio.

    Baimenaren aldi osoa agortu ondoren emakume langilea lanera normal itzultzea eragozten dion osasun-egoeran badago, gaixotasunagatiko baja-egoeran geratuko da, baina horretarako behar diren izapideak bete beharko ditu.

  2. – Sei urtetik beherako haurren adopzioaren edo harreraren (adopzio aurrekoaren zein iraunkorraren) kasuetan, baimenaren iraupena hamazazpi aste etengabekoa izango da. Adopzio edo harrera anizkoitzen kasuan, bigarrenetik aurrerako seme edo alaba bakoitzeko beste bi astetan zabaldu ahal izango da baimena, harrerari buruzko erabaki administratibo edo judizialetik aurrera, edota adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialetik aurrera kontatzen hasita (funtzionarioak aukeratuko du). Halaber, baimenaren iraupena hamazazpi astekoa izango da sei urtetik gorako adingabeen adopzio edo harrera kasuetan, betiere adingabe horiek ezinduak edo minusbaliatuak badira, edota beren zirkunstantzia eta esperientzia pertsonalen ondorioz, edo atzerritarrak izateagatik, gizarteratzeko eta familian txertatzeko zailtasun bereziak –gizarte-zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuak– badituzte. Bai amak, bai aitak lan egiten dutenean, baimena interesatuek nahi bezala banatuko da, eta aldi berean zein bata bestearen ondoren hartzeko aukera izango da, betiere etengabeko aldietan.

    Atsedenaldiak aldi berean hartzen diren kasuetan, aldi horien baturak ez ditu aurreko paragrafoetan aurreikusitako hamazazpi asteak, edo adopzio edo harrera anizkoitzaren kasuan dagozkienak gaindituko.

    Nazioarteko adopzioetan, gurasoek aldez aurretik adopzioan hartutakoaren jatorrizko herrialdera joan behar dutenean, adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino lau aste lehenago hasi ahal izango da artikulu honetan kasu bakoitzerako aurreikusitako baimena.

  3. – Erditze, adopzio edo harreragatiko baimenak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira (funtzionarioen aukeran), betiere zerbitzuaren beharrek aukera ematen badute, lana eta familia uztartzeko neurriei buruzko urtarrilaren 30eko 180/2004 Errege Dekretuan xedatu bezala.

  4. – Era berean, funtzionarioak lanean ordubeteko etenaldia egiteko eskubidea izango du hamar hilabete baino gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko; denbora hori zati bitan bana dezake titia edo biberoia emateko. Emakumeak, bere borondatez eta helburu berarekin, lanaldi arruntaren murrizketa batekin ordezkatu ahal izango du eskubide hori (ordu-erdi hartu ahal izango du lanaldiaren hasieran eta amaieran, edota ordubete lanaldiaren hasieran edo amaieran). Biberoia eman behar den kasuan, lanaldia eten edo murrizteko eskubidea aitari ere eman dakioke, honek eskatu eta honako puntu hauek frogatu ondoren: ama langilea dela eta baimena hartzeari uko egiten diola edo hartu ezin duela.

    Funtzionarioak aurreko paragrafoan azaldutako lizentziari eutsi, edo denbora hori haurdunaldi eta erditzeagatiko lizentziari gehitzeko aukera izango du. Kontuan hartu behar da lan egin daitekeen egunetako orduak soilik zenba daitezkeela. Hori dela eta, funtzionarioak eskaera egiten duenean, hamargarren hilabetea bete arte geratzen den denbora-tartean lizentziak, baimenak, oporrak edo eszedentziak eskatuko dituen jakinarazi beharko du, aldi horiek zenbaketatik salbuesteko.

  1. – Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonal bat egiteko ezinbestekoa den denborarako baimena:

    Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonal bat egiteko, behar beste denborarako baimena izango dute funtzionarioek, baldin eta lan-orduetatik kanpo egiterik ez badago.

    • Nolanahi ere, honako hauek hartuko dira nahitaezko betebehar publiko edo pertsonaltzat:

      1. Epaitegi, polizia-etxe, gobernu zibil edo militarren deiak, arma-ikuskapenak edo militarrak, nortasun-agiria, pasaportea, ziurtagiriak eta erregistro-izapideak erakunde ofizialetan.

      2. Bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo kidetasuneko senitarteko minusbaliatu psikiko edo fisikoei beren egoerari dagozkion izapideak egiten laguntzea.

      3. Gidabaimena eskuratzeko edo eraberritzeko azterketa.

      4. Notario deiak eta izapideak.

      5. Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak.

      6. Zinegotzi, diputatu, batzar nagusietako kide edo legebiltzarkide izateagatik gobernu-organoen edo horien menpeko batzordeen bileretara joatea.

  2. – Lanaldia murrizteko baimena:

  1. – Legezko zaintzari lotutako arrazoien ondorioz hamabi urtetik beherako adingabe bat, arreta berezia eskatzen duen edadetu bat, edo ordaindutako jarduerarik egiten ez duen minusbaliatu psikiko edo fisiko bat zuzeneko zaintzapean duen funtzionarioaren lanaldia murrizteko baimena.

    Legezko zaintzari lotutako arrazoien ondorioz hamabi urtetik beherako adingabe bat, arreta berezia eskatzen duen edadetu bat, edo ordaindutako jarduerarik egiten ez duen minusbaliatu psikiko edo fisiko bat zuzeneko zaintzapean duen funtzionarioak lanaldia bosten batean, heren batean edo erdian murrizteko eskubidea izango du. Kasu horretan, ordainsariak proportzio berean murriztuko dira (kontzeptu guztietan). Minusbaliatu fisiko edo psikiko batengatik pentsio bat jasotzea ezin da jarduera ordaindua egitearekin parekatu eta, beraz, legezko zaintza esleituta duenak lanaldia murrizteko eskubidea izango du.

    Istripu edo gaixotasun baten ondorioz bere kabuz moldatzeko gauza ez den eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko edo kidetasuneko senitarteko baten zuzeneko zaintzaz arduratu behar duen funtzionarioak eskubide berbera izango du, senide hori berarekin bizi bada, beti ere.

  2. – Aurretiko erretiroaren ondorioz.

    Funtzionarioei nahitaezko erretiroko adinera iristeko bost urte baino gutxiago geratzen zaizkienean, lanaldia erdira murriztea eskatu ahal izango dute, betiere zerbitzuaren beharrek aukera ematen badute. Kasu horretan, ordainsariak proportzio berean murriztuko dira.

  3. – Funtzionarioak osatzeko duen beharraren ondorioz.

    Lanaldiaren murrizketa hori (erdira, ordainsariak ere proportzio berean murriztuta) gaixotasunen ondorioz osatzeko prozesuak behar dituzten funtzionarioek eskatu eta lortu ahal izango dute aldi baterako, betiere zerbitzuaren beharrek aukera ematen badute.

  4. – Norberaren interesagatik.

    Betetzen duen lanpostuari dagozkion funtzioekin bateragarria bada eta, nolanahi ere, entzunaldi publikorako finkatutako ordutegia errespetatzen badu, lanaldia erdira edo heren batean murriztea eskatu ahal izango du karrerako funtzionarioak. Kasu horretan, ordainsari guztiak (hirurtekoak barne) proportzio berean murriztuko dira. Norberaren interesagatik eskatutako lanaldi-murrizketa emateko, zerbitzuaren beharrak hartuko dira kontuan, eta murrizketa hori bateraezina izango da murrizten den ordutegian edozein motatako jarduera (ordaindua zein ordaindu gabekoa) egitearekin. Eskabidea urtebeterako izango da gutxienez. Baimen hori amaitu eta gero, ezin izango da beste halako baimenik eskatu, harik eta amaitzen denetik hiru urte igaro arte. Jarduneko zerbitzuan sartu edo zerbitzura itzuli ondoren bi urte pasa eta gero baino ezingo da eskatu baimen hori.

  1. – Hautapenezko karguari dagozkion funtzioak betetzeko baimena:

    Erakundeetako hautapenezko kargudun diren funtzionarioek kargu horien ondoriozko funtzioak (9.f) artikuluko kasuetan barne hartu gabekoak) betetzeko baimena izango dute, horretarako behar den denboran, betiere guztira urteko lanaldiaren ehuneko 10 gainditzen ez bada. Baimenari dagokion denborak ez du ezein ordainsari jasotzeko eskubiderik emango, eta dagokion denbora errekuperatu egin beharko da. Egoera horretan dauden funtzionarioek, halaber, lanaldi arrunta bosten batean, heren batean edo erdian murrizteko baimena izango dute; kasu horretan, ordainsaria proportzio berean murriztuko da kontzeptu guztietan.

  2. – Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena:

    Bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko zein kidetasuneko senitartekoak (edo beste maila urrunago batera bitartekoak, elkarrekin biziz gero) zaindu behar dituen langileak (mugitzeko arazoak izateagatik edo txosten medikoaren bitartez egiaztatutako gaixotasun larria eta jarraitua jasateagatik) urteko berrogeita hamar orduko baimen ordaindurako eskubidea izango du. Oro har, egunean bi ordu erabili ahal izango dira 50 orduko kreditu horretatik, hain zuzen ere, lanera sartzean edo lanetik irtetean.

  1. – Norberaren edo senitartekoen ezkontzagatiko lizentzia.

  2. – Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak egiteko lizentzia.

  3. – Norberaren beharretarako lizentzia.

  4. – Praktiketako funtzionario izendatzeko lizentzia.

  5. – Gaixotasun edo istripuagatiko lizentziak.

  1. – Norberaren edo senitartekoen ezkontzagatiko lizentzia:

  1. – Norberaren ezkontzaren kasuan, 20 egun naturaleko lizentzia baterako eskubidea izango dute funtzionarioek.

  2. – Funtzionarioek izatezko bikote batean bizikidetza egonkorra hasten dutenean, eskubide bera izango dute, betiere egoera hori Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako Inskripzio Ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Ebazpen honek indarra hartu eta gero bizikidetza egonkorrean hasten diren langileentzat baino ez da izango lizentzia hau.

    Lizentziaren hogei egunak egun naturaltzat hartu behar dira, eta ezkontza egiten den edo erregistroan izatezko bikote gisa izena ematen den egunaren aurretik edo ondoren hartu ahal izango dira, baina, edonola ere, egun hori barne hartuta geratuko da.

    Lizentzia hori oporraldiarekin metatu ahal izango da, oporraldiaren aurretik edo ondoren. Kasu horretan, gutxienez 15 eguneko aurretiaz jakinarazi beharko zaio Giza Baliabideen Zuzendaritzari, Bulego Judizialeko arduradunaren, fiskalburuaren edo Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendariaren bitartez.

    Ezkontza edo bizikidetza egonkorra dela eta, ezin izango da beste lizentzia bat hartu 6 urte igaro arte, eta inolaz ere ez bikotekideak berak direnean.

  3. – Ezkontzen direnak langilearen gurasoak, aita-amaginarrebak, neba–arrebak, suhi-errainak, seme-alabak, ilobak edo aitona-amonak direnean, langileak ezkontza-eguna izango du libre, baina, ospakizuna langilearen bizilekutik 150 km baino urrutiago egiten bada, hiru egun natural emango zaizkio, joan-etorria errazteko.

  1. – Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak egiteko lizentzia:

    Honako kasu hauetan eman ahal izango dira prestakuntza eta hobekuntza lizentziak:

    • Eusko Jaurlaritzako Justizia Sail honek antolatuta urtean egiten diren prestakuntza-planetan barne hartutako prestakuntza-ikastaroetara joateko. Lizentziaren iraupena eta modua egin beharreko ikastaroek duten iraupenaren eta programazioaren araberakoak izango dira, eta ez dute inolako mugarik eragingo lansariei dagokienez.

    • Funtzionarioaren kidegoaren berezko funtzioei lotuta dauden eta funtzio horiek gauzatzeko prestakuntza osatzea helburu duten ikastaro, kongresu edo jardunaldietara joateko. Lizentzia hori emateko, zerbitzuaren beharrak eta aurrekontu-baliabideak hartuko dira kontuan; iraupena, berriz, ikastaro, kongresu edo jardunaldien araberakoa izango da. Lizentziak oinarrizko ordainsariak eta kargurako seme edo alaba bakoitzeko prestazioak jasotzeko eskubidea emango du.

  2. – Norberaren beharretarako lizentzia:

  1. – Norberaren eginkizunetarako lizentzia, oso arrazoi biribilagatik ez bada, jardunean hasi edo lanera berriz sartu eta urtebete igaro arte ezin izango da eskatu.

    Funtzionarioek norberaren beharretarako lizentziak eskatu ahal izango dituzte, ezein ordainsari jasotzeko eskubiderik gabe. Lizentziaren aldia oporrak kalkulatzeko zenbaketatik salbuetsiko da, eta lizentziaren iraupen metatua hiru hilabetekoa izango da gehienez, lan egindako bi urteko. Lizentzia emateko, zerbitzuaren beharrak hartuko dira kontuan. Bi urteak lizentzia hartzen den egunetik hasiko dira zenbatzen; hori horrela, segidako hiru hilabeteko aldirako ematen bada, ezin izango da beste bat eman bi urte igaro arte, lehenengoaren hasierako egunetik aurrera kontatzen hasita. Aldi laburragoetan, halaber, hasierako egunetik hasiko da zenbatzen, baina bi urteko epearen barruan norberaren beharretarako beste baimen batzuk eman ahal izango dira, hiru hilabeteak osatu arte. Zenbaketa horren ondorioetarako, hasieratik amaierara bitarteko egunak hartuko dira lizentziako eguntzat, lanegunak ala jaiegunak diren kontuan hartu gabe. Lizentziaren emakida denboraldi laburretan zatitu ahal izango da, hiru hilabeteko gehieneko iraupenera iritsi arte. Horrela, beraz, kasu gehienetan larunbateko eta igandeko lansariak osorik ordainduko dira, hain zuzen ere aurreko egun baliodunetan lan egin izanagatik. Ondorioz, konparaziozko bidegabekeria dago hilabete osoetarako edo zatikatuetarako emandako lizentziekiko, kasu horietan larunbateko eta igandeko ordainsaria barne hartzen baita deskontuan. Lizentzia hau eman daitekeen kasu guztiei tratamendu berdina emateko, honako formula hau aplikatuko da:

    Hilabeteko ordainsaria, guztira + Aparteko ordainsariak

Lehen batugaia lizentzia hartzen den hilabeteko nominatik deskontatuko da eta, bigarrena, berriz, hilabete horren ondoren ordaindu beharreko lehen aparteko ordainsaritik. Emaitza 1,40rekin biderkatuko da (1 eguneko ordainsaria da, eta 0,40 larunbateko eta igandeko zati proportzionala). Ondorio ekonomikoetarako, egun baliodunak soilik hartuko dira lizentziako eguntzat.

  1. – Baimena ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada, urtean elkarren segidako lau hilabete eman ahal izango dira aldi bakarrean.

  2. – Lizentzia garatzeko bidean dauden herrialdeetan eginkizunen bat egiteko eskatzen bada (gobernuz kanpoko erakundeen babespean), baimenaren iraupen metatua ezin izango da urtebetetik gorakoa izan bost urtetik behin, eta gutxieneko aldia hiru hilabetekoa izango da.

  3. – Halaber, askatasuna kentzeko zigorrak betetzen ari diren bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko senitartekoei bisita egiteko lizentzia ere emango da, horretarako behar den beste denborarako eman ere, betiere bisitak lan-ordutegitik kanpo egin ezin badira. Paragrafo honetan aipatutako baimenari esker libre hartutako denboragatik, ez da inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango. Gainera, Giza Baliabideen Zuzendaritzak horretarako xedatutakoari jarraiki, orduak bete beharra ere gerta daiteke; nolanahi ere, zerbitzuaren premiak hartuko dira kontuan.

  4. – Era berean, karrerako funtzionarioek sei hilabeteko edo urtebeteko ordaindu gabeko baimena eskatu ahal izango dute. Baimen hori bateraezina izango da edozein jarduera ordaindurekin. Kasu horretan, ezin izango da beste eskaerarik egin lan egindako bost urte metatu arte (lizentzia amaitzen denetik aurrera kontatzen hasita).

    Norberaren beharretarako eta ordaindu gabeko lizentzia hori emateko (bere modalitate guztietan), zerbitzuaren beharrak hartuko dira kontuan. Ezesteko ebazpena hartuz gero, arrazoitu egin beharko da.

  1. – Praktiketako funtzionario izendatzeko lizentzia:

    Hautespen-probak gainditu ondoren praktiketako funtzionario izendatzen dituzten eta Justizia Administrazioan funtzionario gisa lan ordaindua egiten duten pertsonek aparteko lizentzia bat eskatzeko eskubidea izango dute egoera horrek dirauen denborarako, eta indarrean dagoen araudiak praktiketako funtzionarioentzat ezarritako ordainsariak jasoko dituzte.

  2. – Gaixotasun edo istripuagatiko lizentziak:

    Funtzioak normal betetzea eragozten duen gaixotasunak edo istripuak gaixotasunagatiko lizentzia eskatzeko eskubidea sortuko du.

    Funtzionarioek, beren funtzioak normal betetzea eragozten dien gaixotasun edo istripuaren kasuan, gertatzen den egunean bertan bulego edo zerbitzu judizial bakoitzeko arduradunari lanera joateko ezintasuna jakinarazteaz gain, adierazitako gaixotasuna lanera joan gabeko lehen egunetik abalatuko duen baja medikoa aurkeztu beharko diote Giza Baliabideen Zuzendaritzari, Bulego Judizialeko arduradunaren, fiskalburuaren edo Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendariaren bitartez.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa aparte utzi gabe, altako parterik ez badago gaixotasunagatiko lizentzia eskatu beharko zaio Giza Baliabideen Zuzendaritzari, lanera joan gabeko egunetik kontatzen hasita laugarren egunean eskatu ere.

    Hasierako lizentzia hasierako bajako partearen egunetik (lanera joan gabeko lehen egunetik) emango da, medikuak sendatzeko aurreikusten duen denborarako, baina 15 egunerako gehienez. Gaixotasun-egoerak bere horretan jarraituz gero, hasierako lizentzia automatikoki luzatuko da baja berresteko partea aurkeztu ondoren, eta ondoriorik gabe geratuko da aurretik gaixoa sendatzen bada.

    Gaixotasunaren egiazkotasuna eta lanera joateko ezintasuna egiaztatuko dituen ziurtagiri medikoa edo bajako partea aurkeztu ondoren emango dira lizentzia eta luzapenak.

    Prozesu patologiko beraren ondoriozko gaixotasunagatiko lizentziak 12 hilabeterako emango dira gehienez, eta beste sei hilabetetan luzatu ahal izango dira, hilabete horien barruan langilea senda daitekeela eta alta medikoa jaso dezakeela uste denean. Epe horiek igaro ondoren, ezintasun iraunkorraren ondoriozko erretiroa edo alta medikoa eman arte luzatuko dira lizentziak (baina, gehienez ere, 30 hilabetetan, hasierako lizentzia eskatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita).

    Ondorio horietarako, gaixotasunagatiko lizentzia berria izango da prozesu patologikoa ezberdina denean eta, nolanahi ere, lizentziak gutxienez urtebetez eten direnean.

    Gaixotasunagatiko lizentziekin eskubide ekonomiko guztiak mantenduko dira lehen 6 hilabeteetan, hasierako lizentzia eskatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita, betiere lizentziak prozesu patologiko beraren ondoriozkoak badira, eta segidan edo hilabete batera bitarteko etenaldi batekin hartzen badira.

    Nolanahi ere, lizentzia emateko arrazoiek jarraitzen dutela egiaztatzeko prozesuaren berrikuspena baino ezin izango dio eskatu Giza Baliabideen Zuzendaritzak ikuskatzailetza medikoari.

  1. – Giza Baliabideen Zuzendaritzak, baimen eta lizentzia guztiak ukatu ahal izango ditu, lortutako datuen bidez lizentzia eta baimen horien beharra behar bezala justifikatuta geratzen bada (justifikazioa aginduzkoa denean).

  2. – Behar bezala arrazoitutako aparteko zirkunstantziek eskatzen dutenean, lizentziak edo baimenak eten edo baliogabetu ahal izango dira, gaixotasunagatik, amatasunagatik eta adopzioagatik emandako lizentziak izan ezik. Kasu horretan, lantokira berehala itzultzeko agindua emango zaie lizentziak edo baimenak hartu dituzten funtzionarioei.

    Indarraldia.– Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 10a.

    Giza Baliabideen zuzendaria,

    JULIAN ASURMENDI BARRIO.

    LIZENTZIEN ETA BAIMENEN ESKABIDEA

    IZENA ETA DEITURAK:

    NAN:

    ORGANOA:

    ESKATZEKO ESKUBIDEA EMATEN DUEN GERTAKARIA-DATA:

    HASIERA-DATA: AMAIERA-DATA:

    EGUNAK, GUZTIRA:

    Kontsulta medikoen, nahitaezko betebeharren edo azken azterketen kasuan:

    HASIERA-ORDUA: AURREIKUSITAKO IRAUPENA:

    ARRAZOIA:

    LIZENTZIAREN EDO BAIMENAREN KODEA Kodea

    1

    ESKATZAILEAREN SINADURA BULEGO JUDIZIALEKO ARDURADUNAREN, FISKALBURUAREN, AMEE-KO ZUZENDARIAREN EDO ZUZENDARIORDEAREN ONTZAT EMANA

    (1) Eskabidearekin batera, eta ahal den guztietan, lizentzia edo baimena eskatzeko arrazoia den zirkunstantzia egiaztatuko duen ziurtagiria aurkeztuko da. Osterantzean, aurrerago aurkeztu beharko da.

    KODEA IZENA

    1 Baimenak

  1. 1 Norberaren beharretarako baimena

  1. 11 Norberaren beharrak

  1. 2 Semearen edo alabaren jaiotza, harrera edo adopzioagatiko baimena

  1. 21 Jaiotza

  1. 22 Harrera

  1. 23 Adopzioa

  1. 24 Arazoak amaren edo umearen koadro klinikoan

  1. 25 Erditzea 150 km-tik gorako distantzian

  1. 3 Senitarteko baten heriotza, istripu edo gaixotasun larriagatiko baimena

  1. 31 Ezkontidearen, izatezko bikotekidearen, edo semearen edo alabaren heriotza

  1. 32 2. Mailara bitarteko senitartekoen heriotza

  1. 33 2. Mailara bitarteko senitarteko baten gaixotasun larria

  1. 331 Gaixotasunagatiko baimenaren luzapena (30 egun igaro ondoren)

  1. 34 Gaixotasunagatiko baimenaren luzapena (bizilekutik 150 km-tik gorako distantzian egonez gero)

  1. 4 Bizilekuz aldatzeagatiko baimena

  1. 41 Bizileku-aldaketa

  1. 5 Funtzio sindikalak edo langileak ordezkatzekoak egiteko baimena

  1. 51 Funtzio sindikalak, prestakuntza sindikalekoak edo langileak ordezkatzekoak

  1. 6 Azterketak egiteko baimena

  1. 61 Zentro ofizialetako azterketak

  1. 7 Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoak egiteko baimena

  1. 71 4 ordutik beherako kontsulta medikoa

  1. 72 Erditzeko prestaketa

  1. 73 4 ordutik gorako kontsulta medikoa

  1. 74 2. Mailara bitarteko senitartekoei laguntzea

  1. 8 Erditze, adopzio, harrera eta edoskitzeagatiko baimena

  1. 81 Erditzea

  1. 82 Adopzioa edo harrera

  1. 83 Erditze/adopzio/harreragatiko baimena lanaldi partzialean

  1. 84 Edoskitzeagatiko ordubeteko etenaldia egunean

  1. 85 Edoskitze-orduen metaketa

  1. 9 Nahitaezko betebeharra egiteko baimena

  1. 91 Epaitegia-NAN-pasaportea

  1. 92 Senitarteko minusbaliatuei laguntzea

  1. 93 Gidabaimena eskuratzeko edo eraberritzeko azterketa

  1. 94 Notario-izapideak

  1. 95 Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak

  1. 96 Gobernu-organoen bilerak

  1. 10 Lanaldia murrizteko baimena

  1. 101 Legezko zaintza

  1. 102 Aurretiko erretiroaren ondorioz

  1. 103 Funtzionarioak osatzeko duen beharraren ondorioz

  1. 104 Norberaren interesagatik

  1. 11 Hautapenezko karguari dagozkion funtzioak betetzeko baimena

  1. 111 Hautapenezko kargua

    KODEA IZENA

  1. 12 Gaixorik dauden senitartekoak zaintzeko baimena

  1. 121 2. Mailara bitarteko senitarteko baten zaintza

    2 Lizentziak

  2. 1 Norberaren edo senitartekoen ezkontzagatiko lizentzia

  1. 11 Norberaren ezkontza edo bizikidetza egonkorra

  1. 12 Senitartekoen ezkontza

  1. 121 Senitartekoen ezkontzagatiko lizentziaren luzapena (bizilekutik 150 km-tik gorako distantzian egiten bada)

  1. 2 Prestakuntza-ikastaroak egiteko lizentzia

  1. 21 Sailaren prestakuntza-ikastaroak

  1. 22 Ikastaro, kongresu edo jardunaldietara joatea

  1. 3 Norberaren beharretarako lizentzia

  1. 31 Norberaren beharrak (ordainsaririk gabe)

  1. 32 Ikasketa ofizialak

  1. 33 Garatzeko bidean dauden herrialdeetan eginkizunen bat egitea

  1. 34 Askatasuna kentzeko zigorrak betetzen ari diren senitartekoei bisita egitea

  1. 35 6 hilabeteko edo urtebeteko baimena (karrerako funtzionarioak)

  1. 4 Praktiketako funtzionario izendatzeko lizentzia

  1. 41 Praktiketako funtzionario izendatzea

  1. 5 Gaixotasun edo istripuagatiko lizentziak

  1. 51 Gaixotasuna edo istripua