- AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide bat kendu eta berri bat izendatzen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide bat kendu eta berri bat izendatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 3020
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/06/12
- Argitaratze-data: 2019/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea ezartzen ditu, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak xedatutako esparruan.
Dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen lehendakaria museo-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuordea izango da, eta lehendakariordea alor horretako zuzendaria.
Aldi berean, beste hamar kide izendatuko dira, gehienez: horietatik hiru, foru-aldundiek izendatuko dituzte; bat, EudelEuskadiko Udalen Elkarteak izendatuko du, eta, beste sei kide, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak.
Aipatu 54/2008 Dekretuaren 5. artikuluak, bestalde, ezartzen du Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kideen agintaldia lau urtekoa izango dela, duten karguagatik kide direnak alde batera utzita; agintaldia berritu ahalko da epealdi berdinetarako. Agintaldia amaitutakoan ere beren funtzioak betetzen jarraituko dute, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.
Azaldutakoaren arabera, eta Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide bat berritzeko beharra dagoela ikusita, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko honako kide hau kargutik kentzea, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea:
Agurtzane Garai, San Telmo Museoa.
(Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titularitate publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkari).
Bigarrena. Honako pertsona hau Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide izendatzea:
Susana Soto, San Telmo Museoa.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.