- 18/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko aurrekontuan, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei honako arlo hauetan beste batzuk gehitzearen ondorioz: fundazio eta elkarte kulturalak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirola. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu18/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko aurrekontuan, irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei honako arlo hauetan beste batzuk gehitzearen ondorioz: fundazio eta elkarte kulturalak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirola.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 558
- Xedapen-zk.: 18
- Xedapen-data: 2025/01/28
- Argitaratze-data: 2025/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateginaren 75. artikuluak (Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen du), zeina maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu baitzen, honako hau ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen edo zerbitzu berriak eskuratzen baditu Estatutik, eskumen-aldaketaren ondorioz sortutako betebeharrak eta likidatuko diren ekonomia-eskubideak betetzeko behar diren kredituak txertatu beharko dira aurrekontu orokorretan. Halaber, Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz argitaratu eta hogei egun baliodun igaro baino lehen, Jaurlaritzak eskumen edo zerbitzu berriari dagozkion gastuen eta sarreren egoera-orria onartuko du eskumenaren edo zerbitzuaren transferentzia gauzatu den ekonomia-ekitaldia amaitu arte gelditzen den aldirako.
2024ko abenduaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1309/2024 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion eginkizunei beste batzuk gehitzen dizkiona, honako arlo hauetan: fundazio eta elkarte kulturalak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirola; eta 2024ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, bestalde, abenduaren 23ko 491/2024 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak arlo horri buruz 2024ko abenduaren 16an hartutako erabakia.
Hori dela eta, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,
1. 1.903.200 euroren gastuen egoera-orria onartu da. Zenbateko hori beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion eginkizunei beste batzuk gehitzearen ondorioz sortutako betebeharrak betetzeko (zehazki, arlo hauetan gehitu zaizkio eginkizunak: fundazio eta elkarte kulturalak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirola).
Jasotako eskumen berriari dagokion sarreren egoera-orria 1.903.200 eurokoa da.
Aurreko apartatuetan aipatzen diren sarreren eta gastuen egoera-orriak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkio. Honela xehatzen dira:
Gastuak: 4513 Programa: Kulturaren Sustapena.
(Ikus .PDF)
Diru-sarrerak: 9111 programa: Foru-aldundien Ekarpenak.
(Ikus .PDF)
Ogasun eta Finantza Sailak aurreko artikuluan aipatu diren gastuen eta sarreren egoera-orriak integratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko aurrekontuan, dagozkion ondorio juridikoak izan ditzan, eta, bereziki, egoera-orri horien kontabilitatea, exekuzioa eta ondorengo likidazioa egoki gauza daitezen.
Urriaren 7ko 4/2021 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko eta baliabideak egoki banatzeko metodologia onartu zen 2022-2026 aldirako; bada, metodologia horren 8. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen denarekin bat etorriz, Kupoaren metodologiatik datozenei aipatutako metodologiaren 2. artikuluan zehaztuak beste kenkari gehigarri bat egingo zaie 2025eko ekitaldian, 1.903.200 eurokoa.
Aurreko zenbakian adierazitako metodologiaren 8.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, eta eskualdatze berriak finantzatze aldera, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari ekarpen espezifiko osagarri bat egingo diote 2025eko ekitaldian; 1.903.200 euroko ekarpena, hain zuzen ere.
Gagozkion arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion egunetik aurrera aplikatuko dira 2. eta 3. zenbakietan adierazitako ondorioak.
Apirilaren 3ko 10/2023 Legeak Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onartu zuen 2022-2026 bosturterako; bada, metodologia horren 11. artikuluaren lehen eta bigarren apartatuen arabera, 2025eko ekitaldiko kupo likidoaren minorazio efektiboaren ondoriozko emaitza izango da behin betiko zenbatuko dena dekretu honen aurreko artikuluaren 2. zenbakian aipatutako kenkari gehigarrian.
Emaitza hori bera zenbatuko da, halaber, dekretu honen aurreko artikuluaren 3. zenbakian aipatu den ekarpen espezifiko osagarrian.
Baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari artikulu honetan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz egin behar den aldaketa oro egiteko.
Ogasun eta Finantza Sailak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko dio dekretu honetan xedatutakoaren babesean egindako kreditu-kontsignazioa.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak. Une horretan, hain zuzen, indarrean jarriko da dekretuan aipatzen diren eta eskualdatu diren eginkizunak gehitzea.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko urtarrilaren 28an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL DANJOU OLAIZOLA.