- 19/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez kredituak txertatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko Aurrekontuan, EAEk bere gain hartu dituelako itsasertza antolatu eta kudeatzeko esparruan Estatuak eskualdatu dizkion eginkizunak eta zerbitzuak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu19/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez kredituak txertatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko Aurrekontuan, EAEk bere gain hartu dituelako itsasertza antolatu eta kudeatzeko esparruan Estatuak eskualdatu dizkion eginkizunak eta zerbitzuak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 559
- Xedapen-zk.: 19
- Xedapen-data: 2025/01/28
- Argitaratze-data: 2025/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateginaren 75. artikuluak (Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen du), zeina maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu baitzen, honako hau ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen edo zerbitzu berriak eskuratzen baditu Estatutik, eskumen-aldaketaren ondorioz sortutako betebeharrak eta likidatuko diren ekonomia-eskubideak betetzeko behar diren kredituak txertatu beharko dira aurrekontu orokorretan. Halaber, Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz argitaratu eta hogei egun baliodun igaro baino lehen, Jaurlaritzak eskumen edo zerbitzu berriari dagozkion gastuen eta sarreren egoera-orria onartuko du eskumenaren edo zerbitzuaren transferentzia gauzatu den ekonomia-ekitaldia amaitu arte gelditzen den aldirako.
2024ko abenduaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23ko 1310/2024 Errege Dekretua argitaratu zen, itsasertza antolatu eta kudeatzeko esparruan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. 2024ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, abenduaren 23ko 490/2024 Dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez onartzen baita aipatutako arloari dagokionez Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2024ko abenduaren 16an hartu zuen erabakia.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
200.920,00 euroko gastuen egoera-orria onartzen da, betebehar hauei aurre egiteko behar den zenbatekoaz osatua: itsasertza antolatu eta kudeatzeko esparruan Estatutik hartutako eginkizun eta zerbitzu berrien ondoriozko betebeharrak.
Jasotako eskumen berriari dagokion sarreren egoera-orria 200.920,00 eurokoa da.
Aurreko apartatuetan aipatzen diren sarreren eta gastuen egoera-orriak 2025eko apirilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkio. Honela xehatzen dira:
Gastuak:
7110 programa. Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza. Egitura eta Laguntza.
(Ikus .PDF)
5151 programa. Portuak.
(Ikus .PDF)
Diru-sarrerak:
9111 programa. Foru-aldundien ekarpenak.
(Ikus .PDF)
Ogasun eta Finantza Sailak aurreko artikuluan aipatu diren gastuen eta sarreren egoera-orriak integratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontuan, dagozkion ondorio juridikoak izan ditzan, eta, bereziki, egoera-orri horien kontabilitatea, exekuzioa eta ondorengo likidazioa egoki gauza daitezen.
Urriaren 7ko 4/2021 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko eta baliabideak egoki banatzeko metodologia onartu zen 2022-2026 aldirako; bada, metodologia horren 8. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen denarekin bat etorriz, Kupoaren metodologiatik datozenei aipatutako metodologiaren 2. artikuluan zehaztuak beste kenkari gehigarri bat egingo zaie 2025eko ekitaldian, 200.920,00 eurokoa.
Aurreko zenbakian adierazitako metodologiaren 8.3 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, eta eskualdatze berriak finantzatze aldera, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari ekarpen espezifiko osagarri bat egingo diote 2025eko ekitaldian; 200.920,00 euroko ekarpena, hain zuzen ere.
Aurreko 2. eta 3. zenbakietan adierazitako ondorioak egun honetatik aurrera aplikatuko dira: itsasertza antolatu eta kudeatzeko arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea eraginkorra den egunetik aurrera.
Apirilaren 3ko 10/2023 Legeak Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onartu zuen 2022-2026 bosturterako; bada, metodologia horren 11. artikuluaren bat eta bi apartatuen arabera, 2025eko ekitaldiko kupo likidoaren minorazio efektiboaren ondoriozko emaitza izango da behin betiko zenbatuko dena dekretu honen aurreko artikuluaren 2. zenbakian aipatutako kenkari gehigarrian.
Emaitza hori bera zenbatuko da, halaber, dekretu honen aurreko artikuluaren 3. zenbakian aipatu den ekarpen espezifiko osagarrian.
Baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari artikulu honetan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz egin behar den aldaketa oro egiteko.
Ogasun eta Finantza Sailak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko dio dekretu honetan xedatutakoaren babesean egindako kreditu-kontsignazioa.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak. Une horretan, hain zuzen, indarrean jarriko da dekretuan aipatzen diren eta eskualdatu diren eginkizunak eta zerbitzuak gehitzea.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko urtarrilaren 28an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL DANJOU OLAIZOLA.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.