- 2318/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alfonso Aliende Agirre jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2318/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alfonso Aliende Agirre jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 5623
- Xedapen-zk.: 2318
- Xedapen-data: 2023/12/05
- Argitaratze-data: 2023/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urriaren 5eko 1939/2023 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2023ko urriaren 23ko EHAAn.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Alfonso Aliende Agirre jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Alfonso Aliende Agirre jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2024ko urtarrilaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.