- EBAZPENA, 2017ko otsailaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita erregistratu, argitaratu eta gordailutu dadila EAEren eremuko negoziazio kolektiboaren egiturari dagokion lanbide arteko akordioa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko otsailaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita erregistratu, argitaratu eta gordailutu dadila EAEren eremuko negoziazio kolektiboaren egiturari dagokion lanbide arteko akordioa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1155
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/02/16
- Argitaratze-data: 2017/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
Lehenengoa. 2017ko otsailaren 2an, REGCON erregistroan aurkeztu zuten enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako negoziazio kolektiboaren egiturari dagokion lanbide arteko akordioari buruzko dokumentazioa.
Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin, zeinaren 16. artikuluan sortzen baita Lan eta Justizia Saila eta lehenengo xedapen iragankorrean ezartzen baita erregelamendu organikoak indarrean direla. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.
Bigarrena. Akordioa sinatu dute Confebask, ELA, LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuen ordezkariek, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 83. artikuluan eta hurrengoetan xedatutako eskakizunekin bat etorriz.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
EAE-REN EREMUKO NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN EGITURARI DAGOKION LANBIDE ARTEKO AKORDIOA
Akordio hori Langileen Estatutuaren 83.2 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuei eta enpresa-elkarteei aitortu ahalmenaren babesean sinatzen da, eta haren xedea da EAEren eremuan negoziazio kolektiboko egitura bat ezartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko eta lurralde arteko estatutuaren araberako hitzarmen eta akordioei aplikatzeko lehentasuna ematea haiekin batera gerta daitezkeen estatu mailako bestelako hitzarmen edo akordio batzuen aurrean.
Lanbide arteko akordio hau EAEko enpresa eta langileei aplikatuko zaie, baldin eta akordio honen 3. artikuluan aipatzen diren sektoreko hitzarmenen eta akordioen aplikazio-eremuan badaude.
Akordio honek indarraldi mugagabea du, argitaratzen denetik aurrera. Hala ere, legez legitimatutako alderdietako edozeinek salatu ahal izango du akordioa beren-beregi, gainerako alderdiei jakinarazpen frogagarri bat helaraziz 2020ko abenduaren 31tik aurrera.
Lanbide arteko akordio hau indarrean egongo da berau ordeztuko duen beste bat sinatu arte.
Lanbide arteko akordio honek bermatzen du, LEren 83.2 artikuluan xedatuaren babesean, EAEn sinatutako lurraldeko edo lurralde arteko hitzarmenak eta akordioak aplikatzeko lehentasuna, lanbide arteko akordio hau sinatu aurretik jada bazegoen edo ondoren egon daitekeen estatu mailako beste hitzarmen edo akordio ororen aurretik.
Aplikatzeko lehentasuna aitortzen zaie egun indarrean dauden EAEko lurraldeko edo lurralde arteko hitzarmenei eta akordioei, bai beren-beregi hitzartutako aldian, bai aurreraeragin konbentzionalaren edo legez ezarritakoaren fasean.
Aplikatzeko lehentasun bera aitortzen zaie lanbide arteko akordio hau indarrean sartzen denetik aurrera EAEn sinatutako lurraldeko edo lurralde arteko hitzarmenei eta akordioei.
Interpretatzeko batzorde misto bat sortzen da, zeinak ohiko egitekoak eta eskumenak izango baititu.
Betiere, batzorde honi beren-beregi jakinarazi beharko zaio EAEren eremuan irekitzen den bestelako negoziazio-arlo berri oro.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 17a.
Confebask ELA LAB CC.OO. UGT