- EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, establezimendu honen Kanpoko Larrialdi Plana jendaurreko informazioan jartzeko dena: Acideka, SA, Zierbenan kokatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, establezimendu honen Kanpoko Larrialdi Plana jendaurreko informazioan jartzeko dena: Acideka, SA, Zierbenan kokatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 546
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/22
- Argitaratze-data: 2025/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa
Testu legala
Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu ziren 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) letretan ezarritakoa betetzeko, gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. eta 2. zatietako 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.
Industrialariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, enpresa honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: Acideka, SA, Zierbenan kokatua. Plan hori jendaurreko informazioan jarri behar da 20 egun baliodunez.
Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoen Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. Zierbenako Acideka, SA enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurreko informazioan jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean plana.
Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz). Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.
Bigarrena. Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoen Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.