- 193/1990 DEKRETUA, uztailaren 17kua, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera ezartzeko Arautegiari buruzkoa dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu193/1990 DEKRETUA, uztailaren 17kua, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera ezartzeko Arautegiari buruzkoa dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 166
- Hurrenkera-zk.: 2497
- Xedapen-zk.: 193
- Xedapen-data: 1990/07/17
- Argitaratze-data: 1990/08/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
ERASKINA 1990. Urteko Estatistika Programan sartzen diren ekintzen zerrenda jasotzen da Eraskin honetan, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 7. atalean eskatzen diren gutxienezko zernolakoak jasotzen direla kasu bakoitzean.Pobreziaren arazoa mendebaldeko herrialde aurreratu guztiek duten gertaera da, baina, nahiz eta ohituraz gizarte sorospidetzako politiken bidez heldu zaion arazoari, horiekin ez da lortu baztertzerik. Beraz, behar-beharrezkoa da beste politika sozial batzuk kontuan hartzea, arazo latz honi ikuspegi errealista batetik aurre egiteko, ohiturazkuak izan diren neurriak garatzeari uko egin gabe. Ildo honetatik, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin batera Euskal Autonomi Elkartean gizarteko eIkartasun programa bat planteiatu beharra agertu zuen, eta horren emaitza izan zen, gero, 1989.eko maiatzaren 29an, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Lurralde Historikoetako Diputatu Nagusiek izenpetu zuten «Euskadi 1993ko Europan» izena daraman Ohizkanpoko Plana garatzeko sorru zen Akordio Esparrua. Maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak Euskal Autonomi Elkarterako eratu zuen Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera hori da Pobreziaren aurka Borrokatzeko Plana osatzen duten neurrien artean hezurmuina egiten duena. Esandako lege horretan ezartzen den diru laguntzari tresna egokiak emateko, hura garatuko duen araudia egin behar da legearen zenbait alderdiren gainean. Era horretan, 4., 5., 7., 8., 12., 19. eta 22. ataletan berariz ohartemanda uzten da Legearen garapena araudiz egin behar dela. Halaber, maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen Azken Xedapenetatik Lehehengoak, Legea bera garatzeko eta ezartzeko beharrezko xedapenak agintzeko ahalmena damaio Jaurlaritzari. Esandako Legean ohartemanda dagoen antolaketarako taldea osatzen duten erakunde publikoen eritzipean jarri da Arautegi hau eztabaidatu dezaten, eta honako testua izan da aipatu prozesu horren azken emaitza. Ondorioz, Lan eta Gizarte Seguranma Sailburuaren proposamenez, 1990.eko uztailaren 171ko bilkuran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK l. atala.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak eratu duen Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren ezarpena, Legean bertan, Arautegi honetan eta bera garatzeko emango diren xedapenetan xedatutakoaren arabera burutuko da. 2. atala.- 1. - Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera hori diruz osatzen den gizarte laguntza lez egituratzen da eta bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko beharrezko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonak gizarteratu ahal izateko bideratzen da. 2.- Dirusarrera hau besterik ezean ematen dena da eta indarrean dagoen legedian oharternandako beste edozein baliabide eta/edo gizartearen diruzko laguntzen osagarri, horrela denean; Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera lortu baino lehen oso-osorik azaldu beharko dira laguntza horiek. 3.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera janari-tarako ematen da eta eskualdatu ezinekoa da; beraz, ezingo da hortik bahitu edo atxiki, ezargarri den Estatuko legedi orokorrean ezarritako kopururik, ez eta zor-agirien bermetzat eskaini (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 2. atala.).II. ATALBURUA.- ONURADUNAK, BEHARKIZUNAK eTA BETEBEHARRAK 3. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren onuradun izan daitezke, Iegean eta Arautegi honetan ohartemandako baldintzapean, honako beharkizunak betetzen dituzten pertsonak: a) Eskabidea aurkezteko eguna baina urtebete lehenago gutxienez, familia jarea osatuta izatea. Epe hori bete beharrik ez dute izango, euren kontura adinez ttikiak direnak edo ahalurriko Iez sailkatutako pertsonak dituztenek (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 3.a) atala). Ondorio hauetarako, pertsona horiek onuradunarekin bizi direnean, orduan ulertuko da bete pentzutan bizi direla. b) Eskaera aurkeztu baino hiru urete gutxienez lehenagotik, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldea osatzen dutenetako edozein Udaletan bertako biztanle lez erroldan sartuta egotea (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 3.b) atala.). Epe hori ulertzeko, Euskal Auomomi Elkarteko edozein udaletan egindako errolda guztiak bildu ahal izango dira, elkarren jarraikoak izan baldin badira. c) Bakoitzari dagokion Gizarteratzeko Gurxieneko Dirusarrera baino kopuru ttikiagoko eskuarteak izatea, beti ere hurrengo ataletan agintzen dena betez. d) Eskatzaileak 25 urte eginda izan behar ditu eta zahartzaroko pentsio publikoa jasotzeko eskubidea izateko eskatzen den gutxieneko adina ezingo du gainditu (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 3.c) atala). Halere, 25 urtetik beherakoak ere onuradun izan daitezke, beste beharkizun guztiak bete eta euren pentzutan adinez ttikiak direnak edo ahalurriko lez sailkatutako pertsonak badituzte, atal honetako a) idazatian ezarritako moduan. 4. atala.- Arautegi honen ondorioetarako, familia jarea honela ulertuko da: pertsona bakar baten egoitza iraunkorreko eremu fisikoa edo, horrela bada, bi lagun edo gehiagorena, ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko beste edozein harreman iraunkorrez elkartuta badaude, baita umeorde lez, odolkidetasunez eta ezkontzahaidetasunez ere, 4. eta 2. mailaraino hurrenez-hurren. Aurreko difiniziotik kanpo gelditzen dira adizkidetasunez edo komeni zaielako elkarrekin bizi direnen kasuak (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 4. atala). 5. atala.- 1.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen ondorioetarako, familia jarearen eremu fisiko lez honako hauek hartuko dira: a) Hotelen mailako ostatudun establezimenduak. b) Harrerako zentru publikoak, edo irabazte xederik ez duten erakunde pribatuen rnenpekoak, behar bestean egiaztatu baditu Administrazioak. c) Etxe partikularrak, bertan ustatua hartuta izan eta diruz, ordaintzen baldin bada. d) Etxe partikularrak, nahiz eta diruz ordaintzen ez den, premia gorrian daudela egiaztatu ahal baldin bada. 2.- Aurreko lerroaldiko a), b) eta c) idazatietan finkatutako kasuetan, 4. atalean ohartemandako moduan elkarrekin bizi diren unitate bakoitzak familia jare bat osatzen duela ulertu behar da. 3.- Aurreko lerroaldiko d) idazatian ohartemandako kasuetan, eremu fisikoan bizi diren lagun guztiek familia jarea osatzen dutela ulertu beharko da. 6. atala.- Bai Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren kopurua eta bai LPgean eta Arautegi honetan ezarritako moduan ulortzen diren eskuarte guztiak zehazteko, aurreko atalaren lehenengo lerroaldiko a), b) eta c) idazatietan finkatutako elkarrenkingo egoitzen kasuan, elkarrekin bizi direnen unitate bakoitzeko lagunak hartuko dira kontuari. Atal horretako d) kasuan, familia jarea osa dezaten kide guztiak hartuku dira kontuan. 7. atala.- Familia jare berean onuradun izan daitezkeen lagun bat baino gehiago balira, euretariko bati baino ezingo zaio eman Gizarteratzeko Gutxioneko Dirusarrera. Kasu horretan, lehenengo eskatu duenari izendatu zaio dirusarrera. 8. atala.- Onuradunen betebeharrrak hauek dira: 1) Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera hori eman den helbururako erabiliko da (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 5.1 atala). 2) Idatziz aginduko du, Arautegi honetan xedatutakoaren arabera bere garaian zehaztu daitezen ordainezko zerbitzuak beteko dituela. 3) Maiatzaren 3ko 2/1990 Legean edo Arautegi honetan xedatutakoaren arabera Dirusarrera aldatu, eten edo iraungi dezaketen gertakizun berriak jakin eraziko ditu gehienez hamabost eguneko epean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 5.3 atala). 4) Jaso behar ez ziren kopuruak itzuli egingo ditu, baita behin-behinean emandakoak ere, horrela izan bada. 5) Ezingo da eskean ibili. 6) Enplegu egoki baterako eskaintzarik ezingo du baztertu; arauterian ohartemandako moduan ulertu beharko da enplegu hori. 7) Zuhur jokatu beharko du, premiako egoera hori eta Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren xede e·a helburu diren beste egoera guztiak larritu ez daitezen.III. ATALBURUA.- EKONOMIA ERREGIMENA 9. atala.- Familia bakoitzari ezarri ahal izango zaion Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren hile ko kopurua zenbat izango den ateratzeko, lagun hakarreko familientzako Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren Legean urtero finkatzen den kopuruari. Lege berean finkatzen diren osagarriak gehitu zaizkio; onuradunarekin batera bizi den lagun bakoitzeko izendatutako osagarriak, alegia, farnilian beste lagunik baldin badago. Esandako kopurua oso-osoan emango da, onuradunak inolako beste dirusarrerarik edo eskaarterik ez badu. Bestelakoetan. onuradunak dituen eskuarteak kenduko dira kopuru horretatik, 10. atalean xedatutakoaren arabera zenbatuta; kenketatik atera dadin kopurua izango da Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera lez ordainduko dena. 10. atala.- 1.- Eskuarteak zehazterakoan, eskabidea aurkezteko garaian, familia osatzen duten kide guztiek lortzen dituzten dirusarreren batuketa eginez zenbatutako dira, direla irabaziak, ordainketak, pentsioak edo beste edozein titulupekoak; horrek ez du kentzen Norbanakoen Urteko Irabazien Zergaren aitorpena egin beharrik. 2.- Bai inoren kontura lan egiten dutenen irabaziak, zein merkaritza eta profesional ihardueretatik edo nekazal-abelzaintza ustiaketetik lortzen direnak zehazteko, gizarte segurantzari derrigorrez ordaindu behar zaizkiun ehunenekoak gutxituko dira dirusarrera gordinetatik. Halaber, eskabidea egiten duenaren dirusarreretatik, eta bere kasuan bakarrik, horien ehuneneko bat gutxituko da, irabaziak lortzeko beharrezko gastutzat hartuko bait da. Arautegi hau garatuko duten xedapenen arabera tinkatuko dira esandako ehuneneko horiek. 3.- Familiaren ondarea baliostatzeko erizpideak ezarriko dira esandako xedapen horietan; ondare lez ulertuko dira, legezko jabetza, edukitze edo usufruktu tituluz izan daitezen ondasun higikor edu higikaitz guztiak. Familiaren ondasunen artean ohizko egoitza lez erabiltzen den etxebizitza jabetza tituluz dutena bada, hori baliostatzeko sistema bat ezarriko da era etxebizitzaren balioa eskuarte guztien multzotik kanpora utzi ahal izango da, bere balioa zenbateko zehatz batzuetatik gorakaa ez denean, kalastroko balioen arabera. Halaber, balioespenetik kanpo utziko dira familiako deusak, horien artean, ohiz kanpoko baliodunak izanik, baliabide ekonomikoak adierazten dituztenak eta erraz salezeko modukoak direnean izan ezik. Motordun ibilgailuei balioa emateko, merkatuko prezioak izango dira kontuan; halere, zenbait ibilgailu balio gabe utziko dira euren indar fiskalagatik, edo aintzinatasuna edo egoeragatik zahar utziak eta azken baliorik gabekoak direlako. Dena dela, gutxieneko ondare bat tinkatuko da; hortik behera, eskuarterik ez dagoela uste izango da. 4.- Eskuarteen zenbaketatik kanpo utzi ahal izango dira helburu jakin batzuk dituzten kopuru batzuk: hala nola, hezkuntza, lanbide heziketa era gizarte laguntzetarako direnak. Gaisotasunak eragindako gastuak ere irabazien kopuru osotik kendu ahal izango dira, horrelakorik gertatu bada, arautegi honen garapenerako xedapenetan finkatu daitezen baldintzak beteaz. 11. atala.- Eskabidea egiten duenak Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera emateko beharretsitako beharkizun guztiak betetzen baditu, eskabidea aurkeztutako hurrengo hilaren lehenengo egunetik ordainduko da Dirusarrrera hori (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 9. atala). 12. atala.- 1.- Bakoitzaren Foru Aldundiak ordainduko du laguntza hau, hila bukatu eta gero, ordaintzeko lehenengo egunetik aurrera, eta gehienez hamabi hilabete izango dira. 2.- Onuraduna hiltzen bada, hil osoa ordainduko zaie familia jareko kide biziei. IV. ATALBURUA. LAGUNTZAREN ERREGIMENA 13. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera emateko egon diren arrazoiak dirauteno ordainduko zaio hori onuradunari. Aurrekoan esandakoaren kaltetan izan gabe, hasiera baten laguntzaren emakidak gehienez urtebete iraungo du. 14. atala.- l.- Emakidaren erabakian ezarritako epea bukatzen denean, Udalek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, ebaluazio txosten bat jasoko diote bakoitzaren Foru Aldundizri, lortu den gizarteratzeko tnaila azalduz. Besteak beste jasoko dira, ea bakoitzarentzat gizarteratze planean ohartemandako iharduerak nola bete diren eta zelako probetxua izan duten, dirusarrerak duen helburua, elikatzekv izanik, egoki erabili izan den eta, orokorrean, Legean, Arautegi honetan eta, horrela bada, emakidaren erabakian azaldutako beste betebeharrak bete diren. 2.- Txosten horretan jasoko da, edo batetik Dirusarrerarekin jarraitzea kameni dela, horren kopurua eta zenbat denborarako izango den eta, horrela izanik, ordainezko zerbitzuetarako plan berri bat zehazruz, edo bestetik, alderantziz, horrekin jarraitzea bidegabekoa dela, gizarteratzeko helburua lortu delaku edo doakionak bere gain dituen betebeharren bat bete ez duelako; kasu horretan, berari dagokion iraungipen prozedurari hasiera emango zaio. 3.- Era baterako edo besteraku erabaki adierazirik ematen ez den bitartean, laguntza hori isilbidez berriztatu dela ulertuko da eta dagozkion hilekoak ordainduko dira. 15. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren kalkulua egiteko oinarri lez erabili izan diren familiako kideen kopurua edo eskuarte ekonomikoak aldatzen badira, dirusarrera hori gutxitu edo gehitu egin ahal izango da (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 10. atala). 2.- Atal honen ondorioetarako, ezingo da ulertu familiako kideen kopurua gutxitu denik, euretariko norbaitek hilabete baino denboraldi ttikiagoetarako alde egiten duenean edo ikasketa ofizialak egiteko, sasoiko lanak egiteko, derrigorrezko soldauzka edo horren ordezko zerbitzu zibila betetzeko gertatzen denean. 3.- Bakoitzaren Udalak hasiko du espedientea bai ofizioz, bai Foru Aldundiak edo doakionak eskatuta. 16. atala.- Emakida agintzeko orduan kontuan izan diren eskuarte ekonomikoek, denboraldi batez, izendatu den Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren hileko kopurua gainditzen dutenean, utzi egingo zaio hori ordaintzerari eta, egoera hori eragin duten inguruabarrak galtzen direnean, herriro hasiko da ordaintzen doakionak horrela eskatuta, hasteko eskabidea egiten denean egun dauden eskuarte ekonomikoak kerntuan hartuko direlarik. 17. atala.- l.- Ordainketa eteteko arrazoia izango da, enrakidarako ezarritako ordainezko zerbitzuak betetzeko ezintasuna etortzen bazaio onuradunari, bai hurrengo idazatian ohartemandako zentruetan sartu delako, zein legeak ezgaitua dela deklaratuz esandako agintzak betetzeko eragozpenak baditu, edo onuradunari egotzi ezin zaion beste edozein arrazoi bitarteko bada. 2.- Onuradunari ezintasun etorri zaiola ulertuko da, hilabetekoak baino epe luzeagoetarako sartzen bada eritegi publiko edo pribatuetan zein gartzelan bada. 18. atala.- 1.- Aurreko atalean ohartemandako kasuren baten sartuta balego onuraduna eta 4. ataIean zehaztuta datorren moduan anitz laguneko familia jareko partaide izango balitz, iharduteko lege gaitasuna duen beste kideren bati edo, adinez ttikiak edo ezgaituak direnen kasuan, babesa edo ordezkaritza legez dagokion pertsonari laguntza emateko arkordioa hartu ahal izango litzateke, familia horrek dituen familiako erantzukizunak eta egoera ekonomikoa kontuan izanik. 2.- Aurreku idazatiko baldintzetan laguntza emaI teko akordiurik hartzen bada, familia usatzen duten kideen kopurutik bat gutxituz eta 9. atalean ohartemandako arau orokorrak ezarriz kalkulatuko da dagokion laguntza. 3.- Bigarren idazatian ohartemandakoak ez du ekarriko dirusarreraren titularra ofizioz aldatzerik, ez behintzat, gerora, sinesgarriz egiaztatzen ez bada etenaldia sorarazi zuten arrazoiak baztertu ezinekoak direla, hurrengo atalean horiek iraungitzeko finkatutako denboran ezin badira kendu. Esandako kasu horreetan, laguntzaren titularitatea dirusarrera jasotzen duen pertsonaren alde aldarrikatu ahal izango da, Legean eta Arautegi honetan emakidarako ezarritako beharkizunak betetzen baditu. 19. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera honelaku kasuetan iraungiko da: a) Dirusarrera izendatzeko beharresten diren beharkisunen bat galtzen denean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 12.a) atala). b) Onuraduna hiltzen denean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legekp 12.b) atala). c) Onuradunari egotzi dakiokeen arrazoiren bat dela medio, 8. atalean ohartemandako edozein betebehar edo onuradunak bere gain hartutako konpromezuak ez betetzearren (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 12.c) atala.). d) 17 ataleko lehenengo idazatian aipatzen den baitezpadako etenaldia sorarazi duten arrazoiak urte t'erdi baino gehiago iraun dezatenean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 12.d) atala). e) Irabazien aitorpenean faltsukeria egitean, edo Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera lortzeko edo hori ez galtzeku egin dadin beste edozein iruzurrezko ekintza burutzean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 12.e) atala). Kasu horretan behar ez den moduan jasotako kopuruak itzultzeko akordioa hartuko da, 30. atalean xedatutakoarekin bat etorriz (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 1 2.e) atala). t) Euskal Autunomi Elkarteko lurraldetik kanpo kokatuta daguun Udalrn batera egoitza aldatzen denean (Gizarieratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 12.t) atala). 20. atala.- 1.- Aurreko ataleko e) idazatean xedatutakuaren ondorioetarako, irabazien iturriak ezkutatzeak, nahiz horiek inoren kontura lan egitetik, pentsio bidez edu lanbide liberalak egin edo nekazal-abelazkuntza, industria edo merkataritzeko ustiaketetatoak izan, zein kapital higikaitz, funts, ibilgailu, tresna edo ondarezko beste gai batzuetakoak izan, laguntza ukatzea edo iraungitzea ekar dezake. 2.- Halaber, aitoritu gabeko ondarezko gaiak izateak edo kanpotik ikusita baliabide ekonumikoak daudela adierazten dituzten itxurak agertzen badituzte, irabazien iturriak ezkutatu direla ulertaraziko dute. 3.- Aurreko idazatietan aipatu den eskutatze joko hori egon dela erakutsi ahal izango du Admnistrazioak edozein froga agiri erabiliz, eta batez ere edozein Administrazio Publikoren eskutan dauden datuez baliatuz. 21. atala.- 19. atalean xedatutakoa horrela izan arren, atal bereko c) idazatian ohartemandakoa denean laguntza iraungitzeko arrazoia, laguntzarako eskubidea galdu duela aitortu aurretik, interesatuari galdakizuna egingo zaio bere gain harru dituen iharduerak onar ditzan edo horiek egitara itzul dadin, edo gizarteratzeko dagokion planean ohartemandako neurriak bete ditzan; horretarako behar duen epe egokia emango zaio eta argi utziko zaio zelako ondorioak ekar ditzakeen berak hartutako jarreran jarraitzeak. 22. atala.- 1.- Elkarrekin ezkuntide bezala bizi izateari benetan utzi zaiola agertu dadin kasuetan, interesatuak, Gizarreratzeko Gutxieneko Dirusarrera eman aurretik, ezkontideen arteko elikagaien eskubidea agertuko beharko du indarrean dagoen legedian xedatutakoarekin bat etorriz; artean, eskabidea egiteko garaian legokiokeen laguntzaren emakida behinbehinekoa izango da. 2.- Era berean, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreran behin-behineko emakida aginduko zaio interesatuari, ezkontzaren baliugabetze, banakera edo dibortzio prozesuetan sartuta badago. 3.- Aurreko bi idazatietan ohartemandako balizko kasuetan, behin legez finkatzen direnean dagozkien pentsio kopuruak, kontuan hartuko da horien kopurua, laguntzaren zenbatekoa finkatzeko. emakida behin-betikoa baldin bada, edo hori ematea bidezko den edo ez erabakitzeko. 23. atala.- Ezkontza haliogabetze, banakera edo dibortzio prozesuak amaitu ondo; en sortutako eskubide ekonomikoak sor bazaizkio eskabidea egiten duenari, eskabidea aurkeztu aurretik edo batera, eskubideok epailaritza indarrez gauzatu daitezeka eskatu beharko du; artean, behin-behinean ordainduko da laguntza. Kasu honetan, esandako pentsio horiek gauzatu eta gero, lortu duen kopuruaren zenbateko berdina itzultzera behartuta geldituke da interesatua, baina gehienezko topea, jasotzen duen Gizar reratzeko Gutxieneko Dirusarreraren muga izango du; hala ere, betebehar hau ordaintzeko wpea luzatzeko akordioa har daiteke, unuradunarengan gerta daitezen inguruabar ekonomikoen arabera. 24. atala.- Foru Aldundiek, maiatzaren 3ko 2/1990 Legean xedatutakoarekin bat etorriz eta aurreko ataIetan ohartemandakoa betetzeko asmoz, Udalen bidez, interesatuen eskura jarriko dute horiek dituzten eskubideei buruzko informazioa eta eskubideok gauzatzeko beharrezko diren izapideak argituko.V. ATALBURUA- PROZEDURA atala.- I.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera onartzeko, interesatuak aurrez eskabidea egin beharko du. Interusatuak egoitza duen udalerriko Udalean aurkeztu beharko da eskabide hori. 2.- Eskabidearekin batera, 3. atalean ezarrirako beharkizunak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko agiriak bidaliko eta nolanahi eta hauek: - Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren eta Familiako Liburuaren fotokopiak. Nortasun Agiri Nazionalik ezean pasaportea edo beste agiri baliokide bat aurkeztuko da. - Familiako beste kide guztien Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopiak, ateratzera behartuta badaude. - Familiako kide guztien eskuarte eta disusarrerak egiaztatzeko ziurtagiriak eta agiriak, eta horrela bada Nurbanakoen Urteko Izabazien Zergaren azken aitorpenaren kopia bat. - Familiako kideei dagokien erroldaren ziurtagira. - Familialko ondareari buruzko zinpeko aitorpena. - Udalak beharretsi eta espedientea osatzeko beharrezko-I-den beste edozein datu edo agiri. 3.- Udalak zuzenean emango du eskatzailearen egoitzaren ziurtagiria eta, horrela denean, familiako kide guztiak elkarrekin bizi direla egiaztatuko du. atal.- Udalak espedientea osatu eta gero, Foru Aldundiari bidaliko dio erabakia har dezan Espedientean aurkeztutako datuak erkatu ahal izango ditu Aldundiak eta egoki erizten dituen frogak egin, beste instituzio edo erakunde publiko eta pribatuei beharrezko izan daitezen datuak eta txostenak eskatuz. 27. atala.- Onuradunaren aldetik, Legean eta Arautegi honetan (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 20. atala.), ezarritako beharkizunak bete direla ziurtatzeko ezinbesteko diren datuak eta txostenak baino ez dira izango aurreko atalean apaitu direnak. Beti ere, eskuduntza duten erakundeek. espedienteak izapidatzean lortu dituzten datuen isilpekotasuna bermatara gelditzen da (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 20. atala). 28. atala.- 1.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legea eta Arantegi hau ezartzeko instruitu daitezen espedienteen izapideak egiterakoan Administrazioak izango duen iharduera, Administrazio Prozeduraren Legeari jarraituz, ekonomia, azkartasuna, eraginkortasuna eta interesatuei entzuteko manuak jarraituz burutuko da. 2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera eman, aldatu, eten, iraungi edo uka ditzaten akordioen aurka, indarrean dagoen legerian ohartemandako administrazioarekiko eta epaileen aurreko errekurtsoak tartejarri ahal iznago dira (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren Legeko 21. atala). 29. atala.- Legean eta Arautegian denboraldi baten laguntza ordaindu gabe uzteko ohartemanda dauden kasuek, onuradunak, bai zuzenean, bai bere Udalaren bidez, Foru Aldundiaren jakinaren gainean jarri ditzan egunean bertan hartuko dute indarra. Onuradunaren erruz garai egokian ematen ez bada inguruabar horien berri, interesatua 19. ataleko idazatian ohartemandako iraungipen auzian sartuta dagoela ulertuko da. 70. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera iraungitzeko prozedura 19. atalean ohartemandako arrazoiengatik hasten bada, b) idazatian izan ezik, espedientea zabaldu zaiola eta hori oinarritzen duten arrazoiak zeintzuk diren jakineraziko zaio onuradurani, bidezko erizten dituen alegazioak aurkeztu ditzan. Iraungipen prozedura hastearekin batera, baitezpadan laguntza etetzeko erabakia har daiteke, etenaldi horren berri interesatuari emanez. 2.- Iraungipen prozeduren izapideak egitean honakoak hartuko dira kontuan iraungipena bidezko den edo ez erabakitzeko: larritasuna, intentzioa, surtutako kalte ekonomikoak, interesatuak erizpideak izateko duen gaitasuna eta arazoaren inguruan gerta daitezen beste gorabeherak 3.- Administrazio Prozeduraren Legearekin bat etorriz, iraungipen prozedura bat amaitzen duen erabakiak beti ere arrazoiak eman beharko ditu. 4.- Legean eta Arautegi honetan ohartemandako kasuetaun, behar ez ziren moduan jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra deklaratuko du esandako Erabaki hurrek. Aipatu kopuruak zuzenbide publikoko dirusarreratzat joko dira. 31. atala.- l.- 19. ataleko a), b), d) eta f) idazatietan ohartemandako kasuetan laguntza jasorzeko eskubidea iraungitzen denean, automatiko hartuko du indarra. 2.- 19. ataleko c) eta e) idazatietan ohartemanda ko iraungipena, dagokion erabaki administratiboan zehaztu dadin egunetik izango du indarra. 32. atala.- Interesatuak laguntzaren hilerokoa jasotzeko eskubidea eta, horrela bada, behin-behinean edo behar ez den moduan jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra indarrik gabe geldituko dira, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiaren eskubideei eta betebeharrei ezartzen zaien arautegian ohartemandakoaren arabera. VI. ATALBURUA.- FINANTZAKETA 33. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatu daitezen dirukopuruen pentzutan finantzatuko da Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera. 34. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren ordainketei aurre egiteko beharrezko kopuruak bermatuko dizkie Foru Aldundiei Eusko Jaurlaritzak hilereko trasferentzien bidez, emakidari buruzko erabakien arabera eta honako prozedurarekin bat etorriz: a) Hileko lehenengo hamabostaldian, aurreko hilean onartutako eskabideei dagozkien agiriak bidaliko dizkiote Foru Aldundiek Euskal Autonorni Elkarteko Administrazio Nagusiko Lan eta Gizarte Segurantza Sailari; agiriekin batera gastuaren kalkulua eta horren aldizkotasuna azalduko dira, urdainketa egiteko egunaren arabera. Nolanahi ere, emakidei buruzko erabakien kopiak bidaliko dira. b) Halaber, aurreko atalean ohartemandako epe barruan eta hileroko trasferentziak egiteko xedez, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren onuradunen egoera-zerrenda bidali beharko dute Foru Aldundiek, bertan onuradunen zerrenda eta hauei dagozkien hilerokoak bilduko direlarik; laguntzen kopuruetan izandako aldaketak agertu beharko dira beti ere, baita laguntzak eten edo iraungi diren kasuak ere. c) Aurreko idazatietan ohartemandako agiriak jaso eta bete ondoren, Euskal Autouomi Elkarteko Administrazio Nagusiak, hilaren bigarren hamabostaldian, Foru Aldundien esku jarriko ditu hilari dagozkion ordainietak egiteko beharrezko diren diru kopuruak. 35. atala.- Legean ohartemandako jarraipen eta ebaluaketa eginkizunak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko Lan eta Gizarte Segurantza Sailari errazteko, hilero bidali beharko dituzte Foru Aldundiek Dirusarreraren ukapen, aldaketa, etenaldi edo iraungipen erabakien kopiak, baita aurreko hilean onuradunei urdaindutako hilerokoen ordain agirien kopiak ere. Era berean, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera garatzean eta burutzean erabil daitezen agiri eta informazio guztiak erantsiko dira, beti ere, datu horien ustiaketa estatistikoa egitea ahalbideratuz. 36. atala.- Trasferitutako kopuruak Dirusarrera ordaintzeko erabiliko ez liratekeen kasuetan edo, Legean eta Arautegi honetan ohartemandako arrazoiak direla medio unuradunek kupururen batzuk itzultzeagatik, Foru Aldundietan hondarrak egongo balira, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiari itzuli beharko dizkiote horiek Foru Erakundeek, abenduaren 20ko 31/1983 Legean ohartemandako prozeduren arabera. VII. ATALBURUA.- GIZARTERATZEKO IHARDUERAK. 37. atala.- Pobreziaren aurkako Osoko Planeko Batzorde Kudeatzaileak eta abuztuaren 31ko 200/ 1989 Dekretuan ohartemandako Sail desberdinen arteko Batzordeak planteiatu dituzten neurrietan oinarrituta, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez taiutuko ditu Gizarteratzeko Egitarauak. Eta, batez ere, gizarteko zerbitzuetan, etxebizitzan, hezkuntza, heziketan, enpleguan, osasunketan eta orokorrean bizitza mailarekin zerikusia duten alderdietan izan beharko dute euren eragina. Egitarauok honakoak finkatuko dituzte: a) Bete beharreko helburuak. b) Egitaruak ezartzeko tresnak, bereziki erakundeen arteko eginkizunen banaketa aipatuz. c) Egitarauak ezartzeko beharrezko diren lankidetza mekanismoak. 38. atala.- Gizarteratzeko Gutxeeneko Dirusarreraren onuradunei ezar dakizkiokeen gizarteratzeko iharduerak burutzea ahalbideratzeko beharrezko bitartekoak sailkatu eta elkar lanean jarriku dituzte Euskal Administrazio Publikoek. atala.- Gizarteratzeko ihaduerak zehazteko asmoz, honako hauek hortara zuzendutakoak direla ulertuko da: a) Gizarteratzeko lagungarri diren ekintzak. Norbanakoek, gizarte eta familiako giroan, euren buruen garapen armoniotsua lor dezatela bermatzeko diren hezkuntza, osasun, elkarrekin bizi edo harremanetan jartzeko gaiak garatzera, indartzera eta finkatzera bideratutako ekintzak izango dira hauek. b) Lan merkatura sartzeko gaituko duen hezkuntza edo laneko prestakuntzaren mailarik onena lortzeko jarreren, ohituren eta baliabideen garapena ahalbideratuko duten hezkuntza eta heziketako ekintzak. c) Lan munduan sartzeko ekintzak; inoren konturako lanposturen batera iristea ahalbideratzeko edo norbere konturako beste lanbideren bat ahalbideratzeko. 40. atala.- 1.- Onuradunak gizartean sartzeko prozedura, Gizarteratzeko Bakarkako Plan baten bidez zehaztuko da. Erizpide tekniko eta profesionalekin egingo da plana. Ahal den neurrian onuradunek beraiek hartuko dute parte proiektua egiteko. 2.- Sakarkako Plana egiteko xedez, onuradunen eta euren familiaren gizarte eta familiako giroaren diagnosia egin beharko dute udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuek; familiaku Kide guztien premia eta gabezi nagusiak zehaztuko ditu Plan horrek. 3.- Gizarte eta familiako giroaren diagnosian zehaztutako premia eta gabeziak horrela eska dezatenean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, bakarkako Plana egiteko, beste zerbitzu publiko eta pribatuetako zerbitzu batzuetara bideratu ahal izango dituzte onuradunak, egin beharreko ekintza berezien proposamena zehazteko asmoz. 4.- Bakarkako Planak, gizarte eta familiako egoeraren diagnosi horretan oinarritua izanik, lortu beharreko helburuak jaso beharko ditu, eta horiekin batera, erabiliko den metodoa, taldearekin harremanak izateko aidizkotasuna eta burutu beharreko ekintzen proposamena, hurrengo ataletan ohartemandako hitzarmenean egituratuko direlarik. 41. atala.- Dirusarreraren emakidari buruzko erabakian zehaztuko dira onuradunak Gizarteratzeko Bakarkako Planaren barruan bete beharreko baldintzak. Hala ere, ordainezko zerbitzuak beroiei dagokien hitzarmenaren bidez egituratuko dira, baina inondik inora ez dute kontratu baliorik izango eta emakidarako baldintza lez sartuko dira erabakiaren beste puntu bat bezala. 42. atala.- I.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera ematen denetik 3 hilabeteko epean gehienez ere, onuraduna gizarteratzeko ekintzen hitzarmena egingo dute oinarrizko gizarte zerbitzuek, Bakarkako Planaren parte osagarria izango delarik. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza Sailak homologaturiko eredua erabiliko da horretarako. 2.- Hitzarmen horretan zehaztuta utzi ahal izango dira, bai onuradunarentzat berarizko emaitza duten ekintzak, bai 39. ataleko a) idazatian ohartemandakoaren indarrez gizarte eta familiako giroan norbanakoaren garapen armoniotsua lortzeko bidea emango diotenak. 3.- Esandako hitzarmena egin ondoren, bakoitzaren Foru Aldundiari bidaliko zaio, honek onarpena eman eta onuradunak izenpetu dezan. 4.- Kasu guztietan, hitzarmenak egin ondoren, Gizarteratzeko Bakarkako Planaren beste agiri guztiekin batera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Lan era Gizarte Segurantza Sailera bidaliko dira. 43. atala.- Gutxienez eskatuko diren ordainezko zerbitzuak hauek dira: a) Enplegu bila dabilen moduan inskribatu beharko da «lnstituto Nacional de Empleo -INEM-» delakuaren bulegoren baten. h) Oinarrizko gizarte zerbitzuek planteiatzen lzadiote behintzat, enplegua bilatzeko berarizko iharduerak burutu beharko ditu. c) Administrazio Publikoek edo erakunde pribatuek interesatuari zuzenean planteiaturiko hezkuntza, heziketa edo birziklai eta lanbide gaikuntzarako ikastaroak. 44. atala.-- Ordainezko zerbitzuak betetzetik iare utzi ahal izango dira, oinarrizko udal gizarte zerbitzuaren arauzko txostenaren eritziz, onuradunak lanik egin ezin duten pertsonak direnean, gizartean eta lan munduan sartzeko benetako aukerarik gabekoak direnez. Kasu guztietan, eta hiru hilabete igaro aurretik, txosten hori Foru Aldundiei jaso beharko zaie, espedientean dauden txosten eta datuak ikusita, ebazpen egoki bat har dezaten. 45. atala.- Laguntza eman eta gero oinarrizko gizarte zerbitzuek nabarituko balute kasu batzuetan arazo pertsonalak edo sozialak gehitu direla eta onuradunak gizarteratzeko zailtasunak, eragozpenak edo trabak jartzen dituztela, dagokion Foru Aldundiaren jakinaren gainean jarriko dute, berarizko egitarau bat zehazteko, baztertuta egoteko gehitu diren arrazoiak gainditu ahal izateko. 46. atala.- Gizarteratze prozesuaren jarraipen ekintzak oinarrizko gizarte zerbitzuek egingo dituzte. Ekintza batzuk horrela eska dezatenean, beste erakunde publiko edo pribatu batzuk egin ahal izango dute jarraipena, baina Bakarkako Planean jaso beharko da gorabehera hori. 47. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza Sailak garatuko ditu lan munduan sartzea errazteko beharrezko ekintza bereziak, lanbidea eta prestakuntza lortzera zuzenduz eta bultzatuz. Helburu horrekin, eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorretan horretaraku jarritako dirulaguntzen egitarauen barnean, lankidetza hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu beste administrazio batzurekin, erakunde publikuekin, enpresekin, enpresa eta sindikatuetako antolakuntzekin, gremioekin eta irabazte xederik gabeko erakundeekin. 48. atala.- I.- Bi urte jarraian edo hiru urtez, jarraipenik gabe izanda, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren onuradun direnek gizarteratzeko berarizko hitzarmen bat izenpetu beharko dute, egoera kroniko horri amrabidea aurkitzeko. 2.- Betebehar honetatik salbuetsita daude 44. aralean aipatutako onuradunak. 3.- Atal honetan ohartemandako gizarteratzeko hitzarmenaren proposamenak honako hauek jasoko ditu: a) Egoerarrn diagnosia, bereziki gizarte eta familia giroan sartzeko alderdiak, prestakuntza maila eta lan munduko aztura bilduko direlarik. Diagnosi horretan sartuko dira, halaber, laguntzaren hasieratik onuradunak hartutako aginduak zein mailatan burutu diren ere. b) Bien adostasunez erabakiko da eskuhartzeko proposamen zehatz bat, gizarteratzeko helburuak berariz mugatuz. c) Onuradunak eta Administrazioak, biok agintzen dituzten iharduerako baliabideak. d) Hitzarmenean ohartemandako iharduera guztien egutegia. 49. atala.- Erizpideak bateratzeko asmoz eta Euskal Autonomi Elkarteko herritar guztiei gizarteratzeko maila berdina bermatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza Sailak gizarteratzeko prozedurari buruzko eskuliburu bat eta ordainezko zerbitzuen hitzarrnenaren eredua egingo ditu, Pobreziaren aurkako Planaren Batzorde Kudeatzaileak, agindutako moduan, bere informea egingo dietelarik. VIII. ATALBURUA.- ERAKUNDEEN ANTOLAKETA 50. atala.- Euskal Autonomi Elkartean egonik, gizarteratzeko bideratu daitezkeen baliabide guztien koordinazioa indartu eta neurri bereziak taiutu eta martxan jarri ahal izateko, lan taldeak eratu ahal izango dira Administrazio Publikoen eta gizarteratze prozesuan arduratuta dauden instituzio, erakunde eta elkarteen artean topagune izateko, Gizarteratzeko Lurralde eta Eskualde Batzordeak izena hartuta. 51. atala.- Irabazte xederik elkarte pribatuek gizarteratzeko bideratutako egitaraua, azterlanak eta iharduerak egiten parte hartzea errazteko, lankidetza hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza Sailak esandako elkarte horiekin, baina aipatu Sailak aurrez homologatuak egon beharko dira. Edozelan ere, maiatzaren 20ko 6/1982 Legearen 7. atalean ohartemandako beharkizunak bete beharko dituzte aipatu elkarte pribatu hoiek, baita gizarte zerbitzuetako lankide erakunde lez behar den moduan erregistratuta egon ere. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Onuradunaren heriotza dela-eta laguntza iraungitzen den kasuetan, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren emakida familiako beste kide bati ematea onar daiteke, Legean eta Arautegi honetan ezarritako beharkizunak betetzen baditu. Bigarrena.- Gizarteko Sorospidetza gaietan Foru Ihardute-sailek eta Toki Korpurazioek gara ditzaketen beste ekintza batzuren kalteran izan gabe ulertu behar da Dekretu honetan ezarritakoa. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen babespean hasitako espedienteak Arautegi honetan beharretsitako datu edo agiriekin osatu beharko dira laguntza emateko, Arautegi hau indarrean jartzen denetik aurrera. Bigarrena.- Oinarrizko gizarte zerbitzuak antolatu gabe dituzten Euskal Autonomi Elkarteko Udaletan, gizarte zerbitzuei edo sorospidetzari buruzko eginkizunak aginduta dituzten zerbitzuek burutuko diruzte Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren izapideak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta ezartzeko beharrazko izan daitezen kedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau, eta indarrean iraungo du 1992.eko abenduaren 31ra arte. Gasteiz, 1990eko uztailak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Aldatutakoa: 103/1992 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Etxebizitza arloko dirubide neurriei buruzkoa.
- Ikus: 2/1990 LEGEA, maiatzaren 3koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei Buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 1990.eko uztailaren 18koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera ezartzeko Arautegiari buruzko uztailaren 17ko 193/1990 Dekretuan ohartemandako baliabideak zehazteko sistema ezartzen duena.
- Ikus: 183/1993 DEKRETUA, ekainaren 22koa, eraikuntzen barnean telekomunikazioetarako azpiegiturei buruzkoa dena.
- Ikus: AGINDUA, 1991ko uztailaren 3Oekoa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera ezartzeko Arautegiari buruzko uztailaren 17ko 193/1990 Dekretuan adieruitako baliabideak zehuteko sistema ezartzeko dena.
- Indargabetutakoa: 214/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzkoa dena.