Euskadi.eus
  • 216/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, erabilitako olioa Euskal Autonomi Elkartean kudeatzea arautzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

216/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, erabilitako olioa Euskal Autonomi Elkartean kudeatzea arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 2826
  • Xedapen-zk.: 216
  • Xedapen-data: 1994/06/21
  • Argitaratze-data: 1994/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- 1.- 4/1993 Legera egokitu gabeko kooperatiben erroldaliburuak, 161/1982 Dekretuan araututakoak, pixkanaka ordezkatuko dira, Agindu hau indarrean jarri eta gero erroldatu nahi diren oharpenen arabera, eta 189/1994 Dekretuak arautzen duen liburu berrian egokitzen zaien orrira aldatuko zaizkie lehengo erroldaxehetasunak. Aurreko idazatian aipatzen den ordezkatzea erabat gauzatu arte, 161/1982 Dekretuak araututako liburuek ondorio guztiak sortuko dituzte. Nolanahi ere, erroldan gordeko dira liburu horiek. 2.- 4/1993 Legearen arabera eratutako nahiz lege horretara egokitutako kooperatiben lehengo erroldaxehetasunak liburu berrietara aldatuko dira Agindu hau indarrean jartzen denean. 2. atala.- 1.- 189/1994 Dekretuko 81. atalean aipatzen den gaitze- eta legeztatze- eskaerak kooperatibaren egoitza dagoeneko lurraldeko lanordezkaritzan aurkeztu behar dira dagozkion liburuekin batera, nahi izanez gero Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legean ohartemandako bideetakoren batez baliatuz. 2.- Liburuak gaitu edo legeztatu ondoren, administraziosailetikaterako dira. 3.- 189/1994 Dekretuko 90. atalean aipatzen diren urteko kontuak gordetzeko aurkeztu beharreko agiriak atal honetako 1. zenbakian erabakitakoaren arabera aurkeztuko dira. 4.- 189/1994 Dekretuko 7.5 atalean arautzen den publizitate formala Lan Sailaren lurralde ordezkaritzen bitartez egin daiteke. 3. atala.- Prozedura informatikoak aplika daitezke liburuan eragiketak burutzeko, baita oharpenak egiteko eta gainerako erroldalanetarako ere. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Orain arte indarrean zeuden erabakiek emandako aginpidea duenak tramitatu eta erabakiko ditu Agindu hau indarrean jarri aurretik hasitako espedienteak. Bigarrena.- Erroldako eragiketei prozedura informatikoak aplikatzen ez zaien bitartean aurreko araudiaren arabera erroldatuta dauden erakundeak balia daitezke agindu honetako 2.4 atalean ezartzen den aukeraz. AZKEN XEDAPENA Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunbidea arautzen duen maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretua indarrean jartzen den egun berean jarriko da indarrean, halaber, agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1994ko, uztailak 21. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.Maiatzaren 14ko 20/1986 Legeak, hondakin pozoindun eta arriskutsuei dagokienez oinarrizkoa denak, bere erabiltzeeremuaren barruan sarturik dauden izaera horretako gaien edo materien zerrendan ikusten ditu erabilitako olio mineralak edo sintetikoak eta horien artean sartzen ditu ura olioarekin nahasia eta emultsioak. Bestalde, erabilitako olioak kudeatzea arautzeko den 1989ko otsailaren 28ko Agindua, arlo hori estatu mailan arautzen ari zen, hondakin mota hori ekoizteak eta kudeatzeak ezaugarri bereziak baititu. Erabilitako olioa kudeatzeari irtenbide berriak eta hobeak bilatzen sakondu beharrak eta Euskal Autonomi Elkartearen eremuan hondakin horiek sortzeko eta kudeatzeko iharduketek dituzten ezaugarri berezi zehatzek ordea, egun indarrean dauden arauei garapen berri bat ematea behartzen dute. Erabilitako olioa tratatzerakoan lehentasunen araubide bat ezartzea, bere azken tratamenduaren egokitasuna egiaztatu ahal izateko, erabilitako olioaren ezaugarri fisiko eta kimikoak aurretik egiaztatu beharra eta erabilitako olioa garraiatu eta jasotzen duten garraiolarien erregistroa sortzea dira, besteak beste, dekretu honen oinarrizko norabideak, azaldutako helburu horiek lortzera bideratuak hain zuzen. Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:1. atala.- Xedea. Erabilitako olioak dituen ezaugarri berezien arabera, olio horren azken zertarako egoki bat ematera bideratutako iharduketen multzoa arautuko duen erregimen juridiko bat ezartzea da dekretu honen xedea.2. atala.- Definizioak. Dekretu hau erabiltzerakoan, honela ulertuko dira honako hauek: Erabilitako olioa: edozein industriolio edo lubrikatzailea, base mineral edo sintetikoa duena, hasiera batean eman zitzaion xederako ezegoki bilakatu dena. Zehazki eta arau honetan bilatzen den ihardunbidearen ondorioetarako, automozioko olio lubrikatzailea, karterreko olio industriala, olio hidraulikoa, tenplaketakoa, termikoa eta marinoa joko dira joko dira erabilitako oliotzat. Kudeatzea: erabilitako olioari giza osasuna babestuko, ingurugiroa gordeko eta baliabide naturalak iraunaraziko dituela bermatuko duen azken destinoa ematera bideratutako iharduketen multzoa. Jasotzeko, gordetegiratzeko, aurretratamendurako eta tratamendurako ekinzak hartzen ditu bere baitan. Aurretik jasotzea: norbanakako erabiltzaileek erabilitako olioa, aurretiko jasotzaileenganatzea ekarriko duten iharduketen multzoa. Jasotzea: erabilitako olioa ekoizleengandik eta aurretiko jasotzaileengandik kudeatzaileenganako eta kudeatzaileek elkarren arteko bestetaratzea ekarriko duen iharduketen multzoa. Gordetegiratzea: erabilitako olioa aldi baterako gordetzea, olio hori desegitea edo horretaz baliatzea ekarriko ez duena. Aurretratamendua: erabilitako olioari, bere ezaugarri fisiko edo kimikoak aldatuz, tratamendurako erraztasun handiagoa ematen diona. Tratamendua: erabilitako olioak giza ossasunarentzat, baliabide naturalentzat eta ingurugiroarentzat izan ditzan pozointasun eta gainerako ezaugarri kaltegarriakgutxitzeko edo deusezteko den ekintza. Tratamenduko ekintza bezala bereziki iharduketa hauek joko dira, erabilitako olioa berreskuratzea, bereoneratzea eta baliogabetzea. Berreskuratzea: Erabilitako olioan dauden lehengaiez eta/edo energiaz baliatu ahal izatea ekarriko duen tratamendua. Bereoneratzea: erabilitako olioa errefinatuz, bereziki kutsagarriak, ekoizki oxidagarriak eta olio horrek izan ditzan gehigarriak baztertuz, oinarrizko olioa lortzea ekar dezan edozein prozedimendu. Baliogabetzea: erabilitako olioan dauden baliotakoren bat probetxatzea ekarriko ez duen edozein tratamendu. Ekoizlea: pertsona fisiko edo juridikoa, industria edo iharduketa baten titular bezala, erabilitako olioa sortu edo inportatzen duena. Ondorengo ataletan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, kontsumorako bakarkako erabiltzaile modura bakarkako iharduketa baten ondorioz erabilitako olioa sortzen duena ez da ekoizletzat joko. Ekoizle handia: erabilitako olioa urtean 20 tn.tik gora sortzen duen ekoizlea. Ekoizle txikia: erabilitako olioa urtean 20 tn. edo gutxiago sortzen duen ekoizlea. Bakarkako erabiltzailea: kontsumoko bakarkako iharduketa baten ondorioz sortzen duena erabilitako olioa. Batez ere automoziozko ibilgailuaren erabiltzaile edo jabea joko da bakarkako erabiltzailetzat. Kudeatzailea: erabilitako olioa ekoiztu edo ez, olio hori kudeatzeko iharduketetako edozein egiteko baimena duen pertsona fisiko edo juridikoa. Aurretiko jasotzailea: erabilitako olioaren aurretiko jasotzeiharduketak burutzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa. Batez ere tailerrak, olioztatzeko tegiak edo garajeak edo beren instalazioetako zati bat erabilitako olioaren aurretiko jasotzea egiteko erabiltzen dituzten merkataritza zentruak joko dira aurretiko jasotzailetzat edo, beharrezko diren baimenez, automozioko olioa manipulatzeko edo aldatzeko eragiketak burutzen direneko beste edozein instalazio, ekintza horiek bakarkako erabiltzaileek berak burutzen dituztenean ere bai. Jasotzailea: erabilitako olioa eskuz aldatzeko xedez, jasotzeko ihardunak egiten dituen pertsona fisiko edo juridikoa, ekoizleengandik eta aurretiko jasotzaileengandik beste kudeatzaileengana edo kudeatzaile horien artean.3. atala.- Sartzen ez direnak. Dekretu honen erabiltzeeremutik kanpo geratzen dira: a) Landareolioak. b) Olio eta koipeen ontzietakoa edo olio horiek banatzeko erabiltzen direnetakoa. c) Konpresoreak purgatzetik ateratzen dena. d) Erregaien eta beste ur hidrokarburatuen tankeetako hondoetakoak. e) Berotako ijezketako ur oliotsuak. f) Hozkarri erdisintetikoak eta sintetikoak, halaber emultsioak eta esegidurak (ebaketaolioak). g) Animaliolioak eta animalikoipeak. h) Elektraaldagailu eta beste elektragailuetan dielektriko bezala erabilitako olioak. i) Parafina fabrikatzetik datozen olio zuriak. j) Harrikatza lortzetik datozen olio arinak.4. atala.- Erabilitako Olioaren Titularitatea. 1. Erabilitako olioak beti izango du titular bat eta izaera hori ekoizleari, aurretiko oliojasotzaileari edo baimendutako kudeatzaileari dagokio. 2. Erabilitako olioaren titulartzat joko dira baita ere 2. atalean zehaztutako bakarkako erabiltzaileak.5. atala.- Debekuak. 1. Erabilitako olioa daukan edo horren titular den edozein pertsona fisiko edo juridikoak, hori egoki kudeatu beharra du, hori hartzen duten gainerakoei kutsadura pasatzea ekidinez. 2. Aurreko idazati horren ondorioetarako, ondorengo hauek debekaturik gelditzen dira: a) Azaleko uretan, barnekoetan, lurpekoetan, lurraldeitsasokoedozein aldetan eta estolderiasistemetan edo hondakinuren irteeretan egindako erabilitako olioaren isurketa guztiak. b) Eragin kaltegarriak dituen edozein gordetegi edo erabilitako olioa lurrean isurtzea, halaber, erabilitako olioaren tratamendutik sortzen diren hondakinak kontrolik gabe isurtzea. c) Indarrean dauden legeetan ezarritako mailatik gora dagoen eguratskutsadura dakarren erabilitako olioaren edozein tratamendu.6. atala.- Lehentasunen araubidea. 1. Teknika, ekonomia eta antolaketazko baldintzek galerazten ez badute, erabilitako olioaren bereoneratze tratamendua lehentasunduntzat joko da. 2. Erabilitako olioaren bereoneratzea komeni ez denean eta berreskuratze hori teknika, ekonomi eta antolaketa aldetik egingarria denean, olio hori berreskuratzea ingurugiroarekiko onargarri diren baldintzetan egin dadin, beharrezko diren neurriak hartuko dira. 3. Aurreko idazatian azaldutakoaren ondorioetarako, emankortasun hobea edo energi probetxamendu handiagoa dakarten berreskuratze tratamenduak lehentasunduntzat joko dira. Xede horretarako, bereoneratzeinstalazioek lehentasunduntzat joko dira energia berreskuratzeko direnekiko. 4. Erabilitako olioaren ez bereoneratzea ez eta berreskuratzea ere egoki ez direnean, bere baliogabetzea arriskurik gabe bermatzeko beharrezko neurriak hartuko dira.7. atala.- Erabilitako olioaren ekoizleen betebeharrak. 1. Dekretu honen 5. atalean jasotako aginduak bete beharko dituzte erabilitako olioaren ekoizleek, beraiek, edo baimendutako kudeatzailari olioa entregatuz. 2. Dekretu honen 2. atalean zehaztutako bakarkako erabiltzaileek ere 5. atalaren aginduei loturik gelditzen dira. 3. Halaber, erabilitako olioaren ekoizle handiek, olio horren ezaugarri fisikoak eta kimikoak egiaztatu ondoren eta dekretu honen 18. eta 19. ataletan xedatutakoaren arabera, baimendutako kudeatzaileari entregatzera behartuak egongo dira. 14. atalean aipatutako jasotzaileen bidez egin ahal izango dutela erabilitako olioaren bestetaratze hori eta, jasotzaile horiek, erabilitako olioaren titularitatea ez dute izango kasu horretan edo bestetaratzeekintzahorretarako baimendutako edozein garraiatzaile baten bidez egin ahal izango da. 4. Erabilitako olioaren ekoizle txikiak, olio hori, dekretu honen 14. atalean adierazitako jasotzaileei entregatzeko obligazioa dute eta jasotzaile horiek, baimendutako kudeatzaileari entregatu aurretik, olio horren ezaugarri fisiko eta kimikoen egiaztapena egingo dute dekretu honen 18. eta 19. ataletan adierazitakoarekin bat eginik. 5. Erabilitako olioaren ekoizleek, bosgarren ataleko lehenengo idazatian xedatutakoa betetzearen ondorioetarako, ondorengo hauetara beharturik geldituko dira: a) Beren instalazioetatik sortutzko olioa baldintza egokitan pilatzera, poliklorobifeniloekin edo beste hondakin pozointsu edo arriskutsuekin, halaber urarekin edo beste hondakin oliotsuekin nahastea galeraziz. b) Jasoa izango den arte erabilitako olioa iraunarazteko gai diren instalazioak edukitzera, eta, jasotze hori egiteko enkargatuak dauden ibilgailuentzako sarbidea dutelarik. c) Erabilitako olio hori, jasotzeko baimena duen pertsonari entregatzera edo, behar den baimenez, horren garraioa norberak egitera baimena duen kudeatzaileari entregatu arte edo,dagokion baimenez, berak egitea kudeatze hori.8. atala.- Ekoizleen beste betebeharrak. 1. Erabilitako olioak kudeatzeari buruzko 1989ko otsailaren 28ko Aginduan adierazten diren betebeharrei loturik gelditzen dira erabilitako olioaren ekoizleak eta, Hondakin Pozointsu eta Arriskutsuetarako oinarrizkoa den maiatzaren 14ko 20/1986 Legean eta uztailaren 20ko 833/1988 Erregeren Dekretuan hondakin pozointsu eta arriskutsuen ekoizleentzat adierazitakoei. 2. Aurreko lerroaldian azaldutakoaren esanera, beren ihardunaren garapena babestuko duen baimena lortzeko eta urteroko aitorpena aurkezteko obligazioari loturik geldituko dira ekoizleak eta beren iharduketen erregistroagordetzeko obligazioari eta kontrol eta jarraipenerako araubideari. 3. Dekretu honen 2. atalean zehaztu diren erabilitako olioaren ekoizle txikiak izan eta izaera hori uztailaren 20ko 833/1988 Erregeren Dekretuan ezarritako eskakizunak bete ondoren lortu dutenak direnean, ekoizle-baimena lortzeko eta urteko deklarazioa aurkezteko obligaziotik kanpo geratzen dira.9. atala.- Aurretiko jasotzaileen betebeharrak. Erabilitako olioa aurretiko jasotzailearen industri edo merkataritza iharduketaren barruan bakarkako erabiltzaileari zerbitzu bat ematetik datorrenean, erabiltzaileengandik datorren erabilitako olioaren kargua hartu beharra daukate jasotzaile horiek, eta, erabilitako olio hori, jasotzeko baimena duen pertsona bati entregatu behar zaio.10. atala.- Aurretiko jasotzaileen erregistroa. 1. Erabilitako olioa aurretik jasotzeko ihardunak fiskalizatzea egiteko, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoak,erabilitako olioaren aurretiko jasotzaileen erregistro bat eratuko du eta bertan inskribatu beharko dira erabilitako olioaren aurretiko jasotzelanak Euskal Autonomi Elkartean egiten dituzten garajeak, koipeztetegiak eta tailerrak. 2. Halaber, erabilitako olioaren aurretiko jasotzeiharduketak gauzatzen dituzten merkataritza zentruak edo, behar diren baimenez automozioko olioen manipulazio edo aldatze lanak egiten dituen beste edozein zentru ere erregistro horretan inskribatuko dira, bai eta iharduketa horiek bakarkako erabiltzaileak berak burutzen dituztenean ere. 3. Ingurugiroorganoak, zuzenean inskribatuko ditu aurretiko jasotzaileak dagozkien kontrol eta jarraipenerako agirien bidez horretarako eratuko den erregistroan, erabilitako olioaren aurretiko jasotzeihardunak burutzen direnaren agiribidezko ziurtasunik badagoenean.11. atala.- Ontziratzea eta etikitatzaea. Erabilitako olioaren aurretiko jasotzaileek, erabilitako olio hori baimendutako jasotzaileei entregau aurretik, ondorengo arau hauen arabera ontziratu eta etiketatu beharko dute olio hori: a) Ontziak eta ontzi horien itxiturak, inolako galerarik ez izateko pentsatuak eta eginak izan beharko dute eta barruan dauzkaten materialeek ez erasotzeko moduko gaiez eginak eta barruko material horrekin konbinazio arriskutsurik ez izateko modukoak. b) Ontziak eta beren itxiturak, sendoak eta iraunkorrak izango dira, beharrezko diren erabilketei segurtasunez erantzuteko modukoak eta baldintza onetan eta egiturazko akatsik gabe eta itxurazko isurketarik gabe iraungo dute. c) Erabilitako olioa edukiko duten ontziek, argi eta garbi eta ezabagaitzeko eran etiketatuak egon beharko dute . Ondorengo hauek agertu beharko dute etiketan: - Hondakin pozointsu eta arriskutsuetarako oinarrizkoa den maiatzaren 14ko 20/1986 legea bete arazteko den arautegiaren I. eraskinean, erabilitako olioentzat ezarritako identifikaziorako kodea. - Titularraren helbidea eta telefonoa. - Arriskuen izaera, eta, hori adierazteko, aipatutako arautegiko II. eraskinean ageri diren piktogramak erabili beharko dira ontzietan eta arautegi horren 14.3 atalean pozointzu eta kaltegarrientzako eskatzen den eran. Ondorio horietarako, aipatutako xedapen horren 14.6. atalean xedatutakoa ere kontutan hartu beharko da.12. atala.- Kontrolaraubidea. Erabilitako olioak kudeatzeari buruzko 1990ekoekainaren 13ko Aginduan ekoizleentzako eta kudeatzaileentzako agintzen zen kontrol eta jarraipenerako araubideari loturik gelditzen dira erabilitako olioaren aurretiko jasotzaileak.13. atala.- Aurretiko jasotzeko gordetegiratze baldintzak. 1. Erabilitako olioa aurretiko jasotzaileen instalazioetan gordetegiratzea baldintza egokitan egin beharko da eta hiru hilabetetik gorakoa ez den epealdi batean zehar. 2. Erabilitako olioa jasotzen den arteraino kontserbatzeko eta jasotzea egiteko enkargatuak dauden ibilgailuak bertaratzeko gai diren instalazioak eduki behar dituzte aurretiko jasotzaileek . 3. Erabilitako olioa aurretik jasotzekoan, ondorengo arau hauek hartuko dira kontutan: a) Erabilitako olioa ezingo da nahasi poliklorobifeniloekin ez eta beste hondakin pozointsu edo arriskutsuekin, halaber, urarekin eta beste hondakin oliotsuekin ere. b) PCB/PCTko 50 p.p.m. baino gehiago duen erabilitako olioari, horien arauteri espezifikoa atxikiko zaio eta pertsonekiko eta ingurugiroarekiko kalterik ez sortzeko moduan kudeatu beharko da. 4. Aurretiko jasotzaileek egindako gordetegiratzea, ez da kudeatze iharduna bezala joko aurreko xedapen hori erabiltzearen ondorioetarako, atal honetan agindutakoarekin bat eginik gauzatzen bada behintzat.14. atala.- Erabilitako olioa jasotzea. 1. Erabilitako olioa, aurretiko jasotzaileen instalazioetatik eta ekoizle txikien zentruetatik jasotzeko iharduketak gero kudeatzaileari entregatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoak horretarako baimendu dituen pertsona fisiko edo juridikoek egin beharko dituzte. 2. Hondakin Pozointsu eta Arriskutsuetarako oinarrizkoa den maiatzaren 14ko 20/1986 Legea gauzatzeko den arautegia onartzeko den uztailaren 20ko 833/1988 Erregeren Dekretuan agindutako betebehar eta baldintzekin bat eginik emango da erabilitako olioa jasotzeko iharduna garatzeko aurretiko ADMINISTRAZIO-BAIMENA, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoak emandakoa. 3. Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoak eman dezan erabilitako olioa jasotzeko ihardunerako baimenak, ihardun hori gauzatzeko beharrezko diren betebehar eta baldintza teknikoak ezarriko ditu garraio iharduketarako eta zehazki,dekretu honen 18. eta 19. ataletan adierazitakoarekin bat eginik, erabilitako olio hori bere ezaugarri fisikoak eta kimikoak egiaztatzeari lotu beharrean jartzea. 4. Erabilitako olioa, aurretiko jasotzaileen instalazioetatik gutxienez hiru hilabetetik behineko maiztasunez jasotzea bermatuko dute jasotzaileek.15. atala.- Kontrolaraubidea. 1. Erabilitako olioari emango zaion azken destinoa , bere ezaugarrien arauera, egokiena izango dela bermatu beharko dute jasotzaileek Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoaren aurrean. 2. Erabilitko olioen kudeaketari buruzko 1990ko ekainaren 13ko Aginduan ezarritako kontrol eta jarraipenerako araubideari loturik gelditzen da erabilitako olioa jasotzeko iharduna. 3. Dekretu honen 13.3 atalean adierazten diren arauak kontutan hartu beharko dira erabilitako olioa jasotzeko ihardunean.16. atala.- Erabilitako olioaren kudeaketako beste ihardunak. 1. Hondakin pozointsu eta arriskutsuetarako oinarrizkoa den maiatzaren 14ko 20/1986 Legean eta hori gauzatzeko arautegia onartzeko den uztailaren 20ko 833/1988 Erregeren Dekretuan agindutako baldintzekin bat eginik, erabilitako olioaren gordetegiratzeko, aurretratamenduko eta tratamenduko iharduketak gauzatzea, administrazioaren aurretiko baimenari loturik geldituko da, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoakemandakoari. 2. Erabilitako olioaren gordetegiratzeko, aurretratamenduko eta tratamenduko iharduketetan, dekretu honen 13.3 atalean adierazitakoa kontutan hartu beharko da.17.atala.- Garraiatzailen erregistroa. Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiroorganoak, erabilitako olioaren garraiatzaileen erregistro bat prestatuko du. Erabilitako olioaren garraiatzeiharduketen titularrek, erregistroan beren inskribapena egiteko, beren inskribapen hori eskatuko dute ondorengo agiri hauek aurkeztu ondoren: a) eskea egiten duen titularraren identifikazio xetasunak. b) erabilitako olioa garraiatzeko erabili nahi diren ibilgailuen zerrenda. c) aipatutako ibilgailu horien ezaugarri teknikoak. d) errepidezko Garraioaren Arautegia betetzearen egiaztagiria. e) ikuskaritza teknikoaren txartelaren eguneratutako kopia.18. atala.- Erabilitako olioaren analisia. Jatorria edo helmuga Euskal Autonomi Elkartean duen erabilitako olioaren ezaugarri fisiko eta kimikoak egiaztatzea, baimendutako kudeatzaileak gero emango dion tratamenduari egokitzen zaiola egiaztatzeko, ingurugiroorganoari dagokio.19. atala.- Ingurugiroorganoaren egitekoak. 1. Aurreko atal horretan agindutakoa betetzearen ondorioetarako, ondorengo egiteko hauek dagozkio ingurugiroorganoari: a) Laginak hartzea eta erabilitako olioari eman beharreko azken kudeaketak eskatzen duen analitika egitea. b) Erabilitako olioaren ezaugarriak proposatu zen azken tratamenduari egokitzen zaizkion edo ez egiaztatzea. c) Aurreko lerroaldian azaldutakoa ziurtatzen duen egiaztagiria ematea. d) Erabilitako olioaren ezaugarrien arabera, hala gertatuz gero, egokiena den azken tratamendurako aholkua ematea. e) Proposatutako azken tratamendurako ez badira egokiak bere ezaugarriak, erabilitako olio hori geldiaraztea. 2. Honen aurreko idazatiko a) lerroaldian adierazitako egitekoak, dekretu honen eraskinean jasotzen den edukin teknikoari atxikiz gauzatuko dira. 3. Lehenengo idazatiko b) eta c) lerroaldietan jasotako egitekoak, indarrean dauden arauetan agintzen diren kontrol eta jarraipena analizatu eta erabilitako olioaren azken kudeatzailearen instalazioen ezaugarri bereziak aztertu ondoren gauzatuko dira.20. atala.- Ingurugiroorganoaren egitekoak gauzatzea. Dekretu honen 18. eta 19. ataletan xedatutakoa egoki egiteko, beharrezkoak izan daitezen ekintza guztiak erakunde publiko eta pribatuekin egiteko edo izenpetzeko eskuduntza ematen zaio Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari.21. atala.- Erabilitako olioaren ezaugarrien egokitasunik eza. 1. Erabilitako olioaren ezaugarriek, proposatutako azken tratamendurako egokitasunik ez izateak, kontrol eta jarraipenerako agirian adierazitako azken kudeatzaileari hori ezin bidali izatea ekarriko du. 2. Aurreko idazatian azaldutako kasuan, kontrol eta jarraipenerako agiri berri bat betetzeko, zazpi eguneko epe bat izango du erabilitako olioaren titularrak eta, epe horrek dirauen artean, olioak geldirik egon beharko du. 3. Aurreko idazatian agindutakoa ez betetzeak eskuduntza emango dio ingurugiroorganoari, uztailaren 20ko 833/1988 Erregeren Dekretuan adierazten den eta, hala behar izanez gero, erantzukizundun titularrari eskatzen zaion fidantza gauzatzeko, erabilitako olioaren azken tratamendua bermatu ahal izateko. 22. atala.- Arau-hausteetarako jardunbidea. Hondakin pozointsu eta arriskutsuetarako oinarrizkoa den maiatzaren 14ko 20/1986 Legean eta hori gauzatzeko arautegia onartzeko den uztailaren 20ko 833/1988 Erregeren dekretuan ezarritako arauhausteetarako eta zigorretarako ihardunbidea, dekretu honi dagokionez erabilgarria izango da.GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu hau erabiltzearen ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkartearen ingurugiroorganotzat joko da Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Sailordetza.AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapen guztiak emateko eskuduntza ematen zaio Hirigintza, Etxebizita eta Ingurugiro sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik aurrera hirugarren hilabetean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.