Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1989.eko martxoaren 6koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena, familiaren gutxienezko dirusarrera emateari buruzko otsailaren 28ko 39/89 Dekretua garatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1989.eko martxoaren 6koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena, familiaren gutxienezko dirusarrera emateari buruzko otsailaren 28ko 39/89 Dekretua garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 575
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1989/03/06
  • Argitaratze-data: 1989/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Otsailaren 28ko 39/89 Dekretuak familiaren gutxienezko dirusarrera ematea arautzen du, eta hori, «Euskadi 1998.eko Europan» Programako Pobreziaren aurkako Plana osotzen duten oinarrizko neurrietako bat da. Xedapen horretan ezarri den laguntza egokiro gauzatzeko, beharreztoa da xedapen hori osotuko duen garapen arautegi bat egitea zenbait ihardunbide zehaztuz. Guzti horregaitik, eta aipatu Dekretuko Azken Xedapenetatik lehenengoan azaltzen den ahalmenaren arabera, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Otsailaren 28ko 39/89 Dekretuan ohartemandako familiaren gutxienezko dirusarreraren laguntza lortzeko eskabideak, Agindu honen Eraskin lez argitaratzen den eredu horren arabera araututako eske-idazkian egingo dira, eta 1989.eko abenduaren 31 baino lehenako aurkeztu beharko dira, eskatzilea bizi den Udalean, oinarriko Gizarte Zerbitzuen bidez, edo, bestela, zeregin horiek izendatuta dituzten zerbitzuen bidez. 2 atala. 1.- Behar bezala beteta joango den eske-idaztiarekin batera, eskatzaileak honako agiriak aurkeztuko ditu: a) Eskatzailearen eta sendiko beste kideen N.A.N.aren aldakia, hori izatera behartuta dauden kasuetan, eta, bestela, Famili Liburuaren aldakia. b) Sendiko kide guztien dirusarrerei buruzko egiaztagiriak, dagozkien erakundeek igorriak. 2. Halaber, Toki edo. Foru Administrazioak eska diezaizkion zehaztasun eta agiriak bete beharko ditu eskatzaileak. 3. atala: Administrazio espedientea osotua izan dadin, aurreko atalean ohartemandako agiriak osotu egingo dituzte eskatzaile bakoitzaren Udalek, gutxienez honako agiriok gehituz: a) Eskatzailearen errolderatze egiaztagiria. b) Sendia osotun duten kide guztiak elkarrekin bizi direla egiaztatzen duen ziurtagiria. c) Espedientea erabakitzerakoan eragina izan dezaketen alderdiak jasotzen dituzten txostenak, oinarriko Gizarte Zerbitzuak eginak edo lortuak. d) Erabakiari buruzko proposamena: laguntza ematearen aldekoa izanez gero, laguntza hori zenbatekoa izan beharko lukeen dioena, baita aldizkakotzea eta onuradunari ezar dakizkiokeen ordainak finkatzen dituena ere. 4. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Udalek izapidatuko dituzte espedienteak, oinarriko Gizarte Zerbitzuen bidez, hauei bait dagozkie eskabide bakoitzaren analisia eta ebaluaketa egitea, erabakiari dagokion porposamena emanez, bere Kondaira Lurraldeko Foru Aldunduari jasoa izan dadin. 5. atala.- Foru Aldundiek beraiek duten informazio guztia gehitu ahal izan diote espedienteari, sendiaren diruetorriei buruz eskatzaileak aurkeztutako agiriak eta aitortutako zehaztasunak egiaztatu ahal izateko, eta beraiek hartutako erabakiarekin bukatuko dute ihardunbidea. 6. atala.- Erabaki bakoitzean ohartemandako moduan ordainduko dira laguntzok. Eskabide hau agintedun organoak onartu eta, hurrengo hilabeteko aurreneko egunetik izango du ordainindarra familiaren gutxienezko dirusarrerak, eta ordainketa hilabete batoitza burutu ondoren egingo da, ordainindarrerako jarritako egunetik kontetan hasita. 7. atala.- Otsailaren 28ko 39/89 Dekretaren 16. ataleko b) idazatian ohartemandako modura, Euskal Autonomi Elkarteko Udalek egingo dute familiako gutxienezko dirusarrera laguntzzren onuradunen etenbako jarraipena, emakida onarezeko egon ziren baldintzak berdin jarraitzen duten jakiteko, ondorioz emakida aldatu, eten edo kendu beharko delarik. AZKEN XEDAPENA Xedapen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz. 1989.eko martxoak 6. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.