Euskadi.eus
  • ERABAKIA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, Erakunde Zentralaren egitura aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, Erakunde Zentralaren egitura aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1198
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/02/05
  • Argitaratze-data: 2019/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hasteko, aintzat hartu beharra dago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotako eskumen eskuordetuak, eta, zehazki, dekretu horren lehen xedapen gehigarria, zeinak honela baitio: «artezkaritza- eta kudeaketa-organoak eratzen direnetik [...] langileen egitura eta antolamendua ezartzeko beharrezko erabakiak hartu ahal izango dira».

Bestalde, hurrengo urteetarako aurreikuspenen arabera, langileen hautaketa- eta hornidura-prozesu garrantzitsu eta konplexuak egin beharko dira. Hori dela eta, nabarmena da Erakunde Zentralaren hautaketa eta hornidura atala indartu eta espezializatu beharra.

Helburu hori lortzeko, eta egokitzapen, eraginkortasun, efizientzia, segurtasun juridiko eta gardentasuna areagotzeko, beharrezkotzat jotzen da langileen hautaketan eta horniduran espezializatutako zuzendariordetza bat sortzea Giza Baliabideetako Zuzendaritzan, hautaketa-politika integratzeko, prozesu estrategiko gisa, giza baliabideen kudeaketa-eredu berritzaile berri batean.

Hortaz, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, adierazitako xedeak aintzat hartuz, eta estatutu sozialen 8.5 artikuluak esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena onartzea, zeinak aldatzen baitu Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren egungo egitura (ikus eranskina).

Bigarrena. Baimena ematea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, behar diren neurriak har ditzan, bere eskumenen esparruan, egitura berria garatu eta gauzatzeko Administrazio Kontseiluan aurkeztutako giza baliabideen zuzendaritza korporatiboa berrantolatzeko txostenari jarraituz.

Hirugarrena. Indargabetuta geratzen dira erabaki honen bidez onesten ez diren antolamendu-egiturak edo halakoak garatzeko agiriak.

Laugarrena. Erabaki honek onartzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, zuzendariordetza guztiei jakinaraziko zaie erabaki honen berri, berau behar bezala ezagutarazi eta zabaltzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.