Euskadi.eus
  • 284/1989 DEKRETUA, abenduaren 29koa, «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» Akziokako Baltzu Publikoa eratzeko baimenari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

284/1989 DEKRETUA, abenduaren 29koa, «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» Akziokako Baltzu Publikoa eratzeko baimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 358
  • Xedapen-zk.: 284
  • Xedapen-data: 1989/12/29
  • Argitaratze-data: 1990/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Industri kalitate eta segurtasunaz dauden eta etengabe egiten ari diren arauek eta halaber aparailuen eta ekoizpenen erabilera areago ikuskatzera behartzen duten beste zenbait arauek honakoa eskatzen dute, hots, areagotzea aldi berean industri ekoizpenen azterketa, kalitate kontrola eta ikuskatze teknikoa, ezarpena, erabilera nahiz muntaia. Helburua herritarren eta industri ihardueraren segurantza bermatzea da. Horretarako beharrezkoak dira giza eta gauzazko baliabideak, beti ere segurtasuna kontutan izanik, aipatu diren ihardun guzti horiek errez burutu daitezen Administrazio gaurkotu eta eraginkor batean. Merkataritza baltzua egokia da esandako eginkizunetarako. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango legezko arauak biltzen dituen testu bateratua onartzezko Maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 19. atalean erabakitakoaren arabera, Autonomi Elkarteko Administrazioa nahiz honen erakunde mailako Izaikiak bere baltzudomuko gehiengozko zatiaren jabe izan daitezeneko merkataritza-baltzuak dira Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Baltzu Publiko. Halaber, aipatu Legegintza Dekretuaren 20. atalaren 1. zenbakiaren a) idazatiak honako hau dio: Baltzu Publiko izan. dadin merkataritza-baltzu bat berritan sortaraztean Baltzu Publikoa sortaraztea gertatuko dela. «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.o izeneko Akziokako Baltzua sortzea erabaki eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak baltzudomuaren ehuneko ehun izatcgo duenez gero, Baltzu Publikoa sortzekoa gertatu da. Aurrean aipatutako Legegintza Dekretuaren 20. atalaren 3. zenbakiaren arabera Jaurlaritza Kontseiluak emandako Dekretua behar da Baltzu Publikoak sortzeko. Ogasuu eta Finantza Sailburuak eta industri eta Merkataritza Sailburuak biak batera proposaturik eta 1989.eko abenduaren 29an Jaurlaritza Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Sortzea. «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» izena eta Akziokako Baltzua izango den Baltzu Publikoa sortzeko baimena ematen da. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa izango du baltzukide bakarra sortzerakoan. Bigarren atala.- Kapitala. Hamar miloi (10.000.000) PTA izango da hasierako baltzu-kapitala eta hamar mila pezetako balio izendatudun mila akziotan banatuko da. Akzioak izendunak izango dira. Baltzua sortzeko unean bertan hartu eta ordainduko du erabat hasierako kapitala Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak. 3. atala.- Baltzuaren helburua. Hona «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» baltzuaren helburua: edozein industri ekoizki ikuskatzea, kalitate kontrola egitea, industri segurtasun ikerketak burutzea, eta ezarpenaren, erabileraren edo muntaiaren ikuskatze teknikoa gauzatzea, bai estatu barruan, bai atzerrian, eta orokorrean, aipatu helburuaren aurreko, ondoko, osagarri edo ondorio dena eta aipatu helburuekin zeharka edo zuzen zerikusirik duena. Zuzenean ihardun ahal izango du Baltzuak baltzuhelburua lortzeko, dagozkion administrazio-emakida eta/edo lizentziak eskuratu ondoren. Batzar Nagusiak domuaren gehiengo osoz hala erabakiz gero, «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» baltzua.ren iharduerarekin lotutako baltzu-helburua duten enpresa edo baltzuetan eskuhartzea ere izango du. 4. atala.- Erabiltzeko arauak. Eratzeko baimeza eman zaion Baltzuaren domua oraingoz Euskal Aatonomi Elkarteko Administrazioak bakarrean duenez, Elkarte honetako Baltzu Publikotzat joko da eta, ondorioz, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango legemanuen Testn Bateratua onartzen duen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretoaren III Idazpuruaren eta gainontzeko xedapen erabilgarrien arabera araupetuko. 5. atala.- Atxikitzea. Dekretu honek eratzeko baimena ematen dion Akziokako Baltzu Publikoa Industri eta Merkataritza Sailaren menpe izango da, administrazioz. Sail horretako Sailburuak baltzuaren eraginkortasuna zaindu eta Euskal Autonomi Elkarteari, aipatu baltzuaren kapitalean duen eskuhartzearen ondorioz, dagozkion Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko proposamena egingo dio Batzar Nagusiari. Ogasun eta Finantza Saileko Aurrekontu eta Kontuhartze Sailordetzaren gain izango da finantza zaintza. 6. atala.- Baltzukide eskubideak erabiltzea. Eusko Jaurlaritzaren Osoko Bilkurak ditu Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion baltzukide eskubideak. 7. atala.- Estatutuak onartzea. Baltzuak jaurpide izango dituen Estatutuak onartu eta Dekretu honi eransten zaizkio. 8. atala.- Administrazio Kontseilua. Honako hauek izango dira Administrazio-Kontseiluan: Industri eta Merkataritza Sailburua, Kontseiluko lehendakaria izango delarik. Industri eta Merkataritza Saileko Industri Administrazioko Zuzendaria, Kontseiluko bokala. Industri eta Merkataritza Saileko Lurralde-Ordezkariak, Kontseiluko bokalak. Ogasun eta Finantza Saileko eta Ekonomia eta Plangintza Saileko ordezkari bana, Kontseiluko bokalak. 9. atala.- Gauzatzea. Ogasun eta Finantza Saileko Ondare Zuzendariari esku ematen zaio Baltzua behar bezala etatzeko egintzak burutu eta agiriak izenpetzeko, eta batez ere, Baltzu Estatutuak eta Administrazio Kontseiluko osatzemodua eta karguak -izendatu ondoren- legeztatzeko eskribau agiria izenpetzeko; orobat, dagozkion Errejistro Publikoetan errolderatzeaz arduratzeko eta akzioak hartzeko beharrezko ordainketak gauzatzeko, Dekretu honetan ezarritakoarena arabera. AZKEN XEDAPENA Euskal Hernko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da Dekretu honen indarraldia. Gasteiz, 1989.eko abenduak 29. Lehendakaria JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Industria eta Merkataritza Sailburua RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.ERASKINA «SERVICIOS PUBLICOS INDUSTRIALES Y DE SEGURIDAD S.A./ SEGURTASUN ETA INDUSTRI ZERBITZU PUBLIKOAK, A.B.» AKZIOKAKO BALTZUAREN ESTATUTUAKI IDAZPURUA IZENA, HELBURUA ETA IRAUPENA 1. atala.- Izena. «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» izeneko Merkataritza Elkarte bat eratu eta sortu da, Akziokako Baltzuaren izaera duelarik. 2. atala.- Egoitza. 1. Akziokako Baltzuaren egoitza Gasteizen dago, Duque de Wellington, 2.ean 2. Administrazio Kontseiluak baltzu-egoitza lekuz aldatu dezake Gasteiz barruan. Batzar Nagusiak baltzu-egoitza lekuz aldatu dezake Gasteiztik kanpora, beti ere Euskal Autonomi Elkartearen lurralde barruan. 3. Administrazio Kontseiluak Baltzuaren edonolako bulegoak, lantokiak, industri instalazioak, gordetegiak, sukurtsalak, agentziak edo ordezkaritzak ireki, lekuz aldatu, eraldatu edo ken ditzake edozein lekutan, eta baita horien aginpideak, eginkizunak eta iharduera araupetu ere. 3. atala.- Helburua. Baltzuaren Helburuak honako hauek dira: edozein industri ekoizpenen ikuskapena eta kalitate-kontrola egin eta industri segurtasunari buruzko ikerketak burutzea, eduzein industri salgairen ezarpena, erabilpena edo osakera teknikoki ikuskatzea, bai estatu mailan bai nazioarte mailan, eta, orokorrean, aipatu helburuen aurreko, lagungarri, osagarri, ondorio eta zuzenean nahiz zeharka helburu horiekin zerikusirik izan dezan oro. Baltzuak, bere helburua bete ahal izateko, zuzenean ihardun ahal izango du, dagozkion administrazio baimenak eta/edo lizentziak eskura ditzanean. Era berean, Batzar Nagusiak kideen gehiengo osoz erabakia hartu ondoren, enpresa edo baltzuetan parte hartu ahal izango du, berauen helburuak «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. / Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» baltzuaren iharduerari dagozkionak badira, eta indarrean dagoen legediari jarraiki. 4. atala.- Akziokako Baltzuaren hasiera eta iraupena. Akziokako Baltzuak eratzen den egunean ematen die hasiera bere ekintzei. Bere iraupena mugagabea izango da.II IDAZPURUA KAPITALA 5. atala.- Baltzuaren kapitala. Baltzuaren kapitala hamar miloi (10.000.000) pezetakoa da, balio izendatudun hamarna mila pezetako mila akziotan emana, batetik milaraino hurrenez hurren zenbatutakoak, eta Administrazio Kontseiluak erabaki ditzan titulu eta agirien bidez gauzatzen direnak. Akzioak taloitegi-liburuetan egongo dira. 6. atala.- Akzioak. Akzioak izendunak izango dira, eta horien harpidetza eta ordainketa Akzioakako Baltzuei buruzko Legean ezarritakoari lotuko zaizkio. 7. atala.- Bazkide izaen. Akzio bat edo gehiagoren jabetzak bazkide izaera ematen du, bazkideari Legean eta Estatutu honetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak ematen dizkiolarik. 8. atala.- Akzioen errolda-liburua. 1. Akzioen jabeak, hauek egin ditzaten eskualdaketak, eta ezarri daikizkieketen ondasunekiko eskubideak, kargak edo zergak Administrazio Kontseiluko Idazkariak gordeko duen Akzioen errolda-liburu batetan jasoko dira. 2. Baltzuak atal honen gai den errolda-liburuan akzioen jabe gisa ageri daitezen norbanakoei edo lege-nortasundunei baino ez die aitortuko bazkide izaera, horret berekin dakartzan eskubide aktiboekin eta pasiboekin baten. 9. atala.- Akzioen jabekidetasun, bahitura eta gozamena. Akzioen jabekidetasun, bahitura eta gozamen kasuetan, Akziokako Baltzuei buruzko Legean aurrikusitakoa ezarriko da.III IDAZPURUA BALTZUAREN ORGANUAK 10. atala.- Baltzuaren organuak. 1. Honako organu hauek dira Baltzua zuzentzen dutenak: a) Akziodunen Batzar Nagusiak. b) Administnzio Kontseilua, eta Legearen nahiz Estatutu honetan ezarritakoaren arabera haren aginpideen ordezkotza eman dakien lagun bakarreko edo askoko organuek. c) Zuzendari Orokorrak. 2. Legezko elkartezintasunik dutenek ezingo dute Baltzuko Administnzioan, ordezkaritzan edo zuzendaritzan inolako kargurik hartu edo bete, 1955eko maiatzaren 13ko Lege Dekretuaren eta gaiari buruzko gainerako lege legediaren arabera, kasuan kasu aipatu Lege Dekretuaren 1 atalaren b) idazatiaren azkeneko puntuan eta Euskal Autonomi Elkarteko JaurtzeLegeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 32. atalaren 2. idazatiaren bigarren lerroaldian ezarritakoa aplikatzearen kaltetan gabe. Lehenengo Sekzioa AKZIODUNEN BATZAR NAGUSIAZ 11. Atala.- Akziodunen Batzar Nagusia, Legearen arabera bildu eta eratutakoa, Akziokako Baltzuko organu gorena da, eta balioz hartutako bere erabakiek, akziodun guztiak behartzen dituzte. 12. Atala.- Hartako deialdirik egin beharrik izan gabe, Batzar Nagusia balioz bildu eta eratuko da edozein gai aztertzeko, ordaindutako kapital guztia aurrean izanik bertaratutakoek aho batez Batzarra egitea erabaki dezatenean. Bigarren Sekzioa ADMINISTRAZIO KONTSEILUAZ 13. atala.- Izaera. Administrazio Kontseilua Baltzuko organu kudeatzailea eta ordezkatzailea da neurri zabalean, auzitan eta auzitatik kanpo, Batzar Nagusiak hartutako baliozko erabakiak eta Legeak nahiz Estatutuak Kontseilu horri emandako aginpideak direlarik, soilik, Administrazio Kontseiluaren mugapenak. 14. atala.- Osakera eta izendapena. 1. Administrazio Kontseilua gutxienez bost eta gehienez hamabost bazkidek osatzen dute. 2. Batzar Nagusiak izendatuko ditu Administrazio Kontseilnko bazkideak, horretarako Baltzuko kapitalaren gehiengo osoaren aldeko botua beharko delarik. 3. Aurreko zenbakian aipatutako gehiengo osoarekin, Batzar Nagusiak burua, buruordea eta idazkaria izendatuko ditu Administrazio Kontseiluko bazkideen artean. 4. Kontseiluko bazkide izateko ez da beharrezkoa akziodun izatea. 15. atala.- Iraupena eta zatikako eraberritzea. 1. Kontseilukideen kargua bost urterako da, kargua onar dadinetik hasita. Kontseilukideak epe behin eta berriro hautatu ahal izango dira. 2. Administrazio Kontseilua zatika eraberrituko da. Aurreko lerroaldian ezarritakoak ondorioak izan ditzan, lehenengo Administrazio Kontseilua izendatu dadinetik hasita hiru urtebetetakoan, Kontseiluko bazkideen erdiak, zozketa bidez izendatuak, utzi egingo diete beren karguei, eta horien ordez beste administrari batzuk izendatuko dira. Kontseiluko kideen kopurua bakoitia balitz, karguari uztea dagokienen kopurua neurriz beherakoa izango da. Aurrerantzean, Administrazio Kontseiluko kideen erdia, dagokien bost urteko agintealdia betetakoan eraberrituko da. 3. Administrazio Kontseiluaren agintaldian karguren bat hutsik geratuko balitz, Batzar Nagusiak delako kargua betetzeari ekingo dio, araudi hauen 14. atalean aurrikusitakoari jarraiki. Era horretan izendatutako Administrarien agintealdia, ordezkatu dutenaren agintealdia amaitu artekoa izango da, ordezkatua gero berriz hautatzearen kaltetan gabe. 4. Baltzua eratu ondorengo edozein unetan Batzar Nagusiak Administrazio Kontseiluko kideen kopurua gehitu ahal izango du, bai eta bertako buruak izendatu eta, kasuan kasu, eraberrikuntza nola burutuko den zehaztu ere. Erabakian besterik adieraziko ez balitz, horrela izendatutako administrarien agintaldia atal honen 1 zenbakian ezarritako berbera izango da. 5. Administrazio Kontseiluko kide kopurua txikitzea Batzar Nagusiak baino ezingo du erabaki, eta hori postua hutsik geratuz gero edo kendutako posturako izendatutako Kontseilukidearen epea amaituz gero. 16. atala.- Administrazio Kontseiluaren bilerak. 1. Kontseiluburuak bilduko du Administrazio Kontseilua egoki deritzonean eta gutxienez hilabetean behin. Halaber bildu beharko du, Kontseilukideen herenak edo Egiteratze Batzordeak, Batzordeburuaren eta Zuzendari Orokorraren bitartez, idatziz eskatuz gero, eskaria egin eta hurrengo hamabost eguneko epe barruan. 2. Administrazio Kontseilua biltzeko deialdi guztietan Eguneko Aztergai-Zerrenda eman beharko da, eta gutxienez Kontseiluak bilerari hasiera eman baino berrogeitazortzi ordu lehenago egin beharko da deialdia. 3. Administrazio Kontseilua edozein gai aztertzeko bildutzat eta eratutzat joko da, bazkide guztiak bertaratu eta aho batez bilera egitea erabakitzen duten guztietan. Administrari batek ezingo du beste baten ordez parte hartu aurreko lerroaldian aipatzen den erabakia hartzeko, 17. atalean jasotako den eskudantzak ordezkariari hartako ahalmena ematen ez badio behintzat. 4. Aurreko zenbakian jasotakoa eztala, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik bidalitako Eguneko Aztergai-Zerrendan jarritako gaiak baino ezingo ditu aztertu. 17. atala.- Kontseiluko bileretara bertaratzea. 1. Kontseiluko bileretara une horretan kontseilukide direnak bertaratu ahal izango dira, hizpide eta hautespidearekin. 2. Kontseilua balioz eratu dadin, kideen edo ordezkoen erdia baino bat gehiagok bertaratu beharko du, Estatutu hauetako 16.3. atalean ezarritakoa ez dela. Kontseilukideen kopurua bakoitia bada, Kontseilua balioz eratzeko nahikoa izango da bertaratutako nahiz ordezkatutako kontseilukideen kopurua bertaratu nahiz ordezkatu gabekoena baino haundiago izatea. 3. Kontseilukide orok berearatu gabeko beste kontseilukide bakar bat ordezkatu ahal izango du, bilera bakoitzerako dagokion ahalduntza idatziz azaldu beharko duelarik. Ordezkariak Estatutu hauetako 16. atalaren 3 zenbakian aurrikusitako Kontseiluaren ohiz kanpoko bilera egitea balioz erabaki ahal izateko, ahalduntzan berariz adierazi beharko da hori egiteko eskubidea. 4. Kontseiluaren bileretan parte hartzeko administrari batek beste bati emandako ahalduntza egiazta dezaten agiriei dagokienean, Administrazio Kontseiluak orokorrean ezarri ahal izango ditu egoki eritzitako bermeak, betekizunak eta baldintzak. 5. Kontseiluburuak bazkide ez direnak Kontseiluaren bileretara, hizpidea bai baina hautespiderik gabe, bertaratzeko baimena eman dezake. Aipatutako lagun horiei Eguneko Aztergai-Zerrendako puntu jakin bat azaltzeko deituko balitzaie, delako puntua aztertzea besterik ez dute egingo bileran. 6. Erabakitakoaren erroldaratze eta grabaketalanetan laguntzeko beste lagun batzuren lankidetzarako baimena eman ahal izango du Kontseiluburuak, bai eta lagun horiek Kontseiluaren bilera egiten ari dadin egoitzan egotekoa ere. 18. atala.- Kontseiluaren eztabaidak. 1. Kontseiluburuak, kanpoan denean edo bertaratu ezin duenean Kontseiluburu ordeak nahiz, hori ezean, Kontseilukide edadetuenak ordezkaturik, ordezkatze-ahalduntzak aztertu eta sailkatuko ditu, bilerara bertaratzeko zerrenda zehaztuko du, eztabaidak antolatu eta zuzenduko ditu, bildutakoei hizpidea eman eta kenduko die eta botu-emanketak prestatu eta zuzenduko ditu. 2. Kontseiluaren erabakiak bertaratutakoen gehiengo osoz hartuko dira, Legeak eta Estatutu hauek beste moduren bat ezartzen ez badute behintzat. 3. Botu-zenbaketetan berdinketa aterako balitz, Kontseiluburuak emango luke botu ebazlea. 4. Idazkariak gordeko ditu, kontseiluburuak kasuan kasu erabaki ditzan langile eta baliabideen laguntzarekin, Kontseiluaren bileretako Agiriak. Idazkaria kanpoan izan edo bilerara bertaratu ezin deuean, Kontseilukide gazteenak ordezkatuko du. 19. atala.- Administrazio Kontseiluaren eginkizunak. 1. Honaxo hauek dira Administrazio Kontseiluaren eginkizunak: a) Estatutu hauen bitartez berariz ematen zaizkienak. b) Batzar Nagusiak hartutako erabakiak betetzea. c) Baltzuaren erabateko ordezkaritza, ekintza eta hitzarmen mota guztietan. d) Baltzuko maila guztietako langileak izendatu, akuratu eta kentzea, horien eskubideak eta betebeharrak zehaztea, edozein arrazoirengatik Baltzuko langilegoari egin beharreko ordainketak finkatzea, eta aipatu langilegoaren hautaketa eta ordainketarako erizpideak jartzea. e) Baltzuaren iharduna antolatu, zuzendu eta ikuskatzea, eta Batzar Nagusisiari barne-araudia proposatzea, enpresaren iharduerek hala eskatzen badute. Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezen ekintza eta hitzarmenak burutzea, eta Baltzuaren helburuekin zerikusirik duten lege-harremanetako negozio eta eragiketa propioak aurrera eramatea. g) Baltzuarentzat komenigarri izan daitezen kreditu eta mailegu-eragitetak egitea, eta bermeak eta fidantzak ematea. h) Baltzuaren aurrekontuak eta egitarauak prestatzea, dagozkion baimenen eta ikuskapenen kaltetan gabe. i) Ohizko Batzar Nagusiari urtero kontuak, balantzeak, baltzuaren ekitaldian egindako kudeaketaren azalpen-txostena eta indarrean dagoen araubideak eska ditzan gainerako agiri guztiak aurkeztea. j) Baltzuari dagozkion eskubideei edo ekintzei buruz egoki deritzon erabakia hartzea edozein motatako bulegoetan: publikoetan zein pribatuetan, estatukoetan nahiz autonomietakoetan, antolakuntzetan, Epaitegietan, Ohizko nahiz Ohiz Kanpoko Auzitegietan, Auzitegi Gorena eta Konstituzio-Auzitegia barne direla. Halaber, murtziloak edo ohizko nahiz ohiz kanpoko errekurtsoak egitea, legelariei eta eskuordeei auzitarako ahalmen orokorrak edo bereziak ematea, egoki eritzitako eran eta Epaibidezko Legeetan jasotako eskubide guztiekin, auzigaietan sendesteko eskubidea, jarreta askestekoa eta errekurtsoetan (baliogabetzeko badira ere) atzera egitekoa barne. k) Baltzuaren arazoei buruz ezarritako zuzenbide pribatuaren alorreko edozein ebazpen-bidetatiko erdibidezko antolapenak eta hitzarmenak egitea. I) Saltzuko baltzak eta ondasunak erabili ahal izatea eta baltzuaren intereserako bidezko eta komenigarri diren tokietatik erreklamatzea, jasotzea eta kobratzea; gordailuak eratu eta baliogabetzea, bankuetako, kredituetako nahiz beste edozein moetetako kontu korronteak ireki, mugitu eta istea, dirua edo balioak ateratzea, estatuko nahiz atzerriko bankuetxeekin -banka ofziala barne- banku-eragiketa guztiak egitea, Baltzuaren diruak erabili ahal izatea, dirupaperak eta merkataritzako diru-agiriak igorri, ordainez eman, bermatu, onartu, negoziatu, protesta egin eta, azken batean, inolako mugapenik gabe banku eta merkataritza-salerosketaren berezko eragiketa guztiak egitea. m) Pertsona jakin batzuri egoki derizkion bezainbesteko ahalmenak ematea, betebeharreko zeregina betzeko eta baltzuaren interesak hobeto bahesteko, Legean eta Estatutu hauetan ezarritako mugapenak kontutan harturik. 2. Aurreko zerrenda adierazpen hutsekoa da eta ez ditu inolaz ere mugatzen Administrazio Kontseiluak Baltzuaren negozioak eta interesak agintzeko, zuzentzeko eta administratzeko Administrazio Kontseiluak dituen eskubide zabalak, Akziodunen Batzar Nagusiari bereziki ez badagokio behintzat. 3. Kontseiluburuak, kontseilukide izateagatik dagozkion eskubideez eta Legeak nahiz Estatutu hauek emandakoez gain, Administrazio Kontseiluaren eta gainerako administraritza-organuen erabakiak bete araziko ditu, eta Baltzua ordezkatuko du Batzar Nagusian eta Administrazio Kontseiluan hartutako erabakien ondoriozko ekintza eta hitzarmen guztietan. Baltzua ordezkatuko du, halaber, gerta daitezen auzi, espediente eta administraritza, gobernu, epaibidezko edo epaibidez kanpoko arazo guztietan, bai auzitaratzaile gisa, bai auzitaratu gisa nahiz beste edozein eratara. 20. atala.- Egiteratze Batzordea. 1. Administrazio Kontseiluak, edozein unetan, Egiteratze Batzordea osatzeko kideak izendatu ahal izango ditu Administrazio Kontseiluko kideen artetik. Kide-kopuntak bakoitia izan beharko du, eta inoiz ez du administratzaileen herena baino kide gehiagok osatuko: Kontseilua. 2. Egiteratze Batzordeburu, buruorde eta idazkari Administrazio Kontseiluko kideak izango dira, beti ere Egiteratze Batzordean partehartzeko izendatuak izanez gero. Bestelakoetan, Administrazio Kontseiluak Egiteratze Kontseiluko kideen artean egingo ditu izendapenak eta buruordea izendatu gabe utzi ahal izango du. 3. Administrazio Kontseiluaren eta Egiteratze Batzordearen berdintasunak direla eta lehenengoaren funtzionamendu, osaketa eta erabakiak hartzeko jaurpidea araupetzen duten arauak ezarri ahal izango zaizkio Egiteratze Batzordeari. Egiteratze Batzordearen erabakiak onar daitezen nahikoa izango da bere kideen gehiengoaren aldeko botua. Egiteratze Batzordeburuak, buruordeak eta hala balegokio, idazkariak Batzordearen Aginpide esparru barruan, Administrazio Kontseiluko kargu horiexen eginkizunen antzekoak izango dituzte. Halaber, kargua hutsik gertatuz gero edo betetzeko eragozpen bat sortuz gero, ordezkotzarako arau berak izango dituzte. 4. Administrazio Kontseiluak Egiteratze Batzordeko kideei ordezkotzan eman diezazkieketen eskubide eta aginpideak Administrazio Kontseiluaren esku daudenen artean ordezkotza onar dezatenak izango dira. Administrazio Kontseiluak zehaztuko du horrela emandako eskurantzen irispidea eta izaera, kidetasunez edo elkarturik ihardun behar den erabakiko duelarik, ordezkotza horren iraupena; aurkakorik esaten ez bada, Kontseiluaren Eginkizunen epealdi osoa hartzen duela ulertuko da. 5. Egiteratze Batzorderik baldin badago, Administrazio Kontseiluak ez du Estatutu hauetako 16. atalaren azken oharrean ezarritako maiztasunarekin bildu beharrik izango. 21. atala.- Kontseilukideen lansariak. Batzar Nagusiak erabaki ahal izango ditu urtealdi bakoitzerako Kontseilukideen lansariak. Hirugarren Sekzioa ZUZENDARI NAGUSIA 22. atala.- Administrazio Kontseiluak bere kideen artean Zuzendari Nagusia izendatu ahal izango du. 23. atala.- Eskuduntzak. Zuzendari Nagusiaren ahalmenak Administrazio Kontseiluak balioz eta berariz emandakoak izango dira eta honek, egoki deritzonean, indargabetu edo aldatu ahal izango ditu. 24. atala.- 1. Mugarik gabea izango da Zuzendari Nagusiaren agintealdia, eta Administrazio Kontseiluaren eskutan egongo da izendapena ezeztatzea. 2. Kideen gehiengo osoaren aldeko botuz hartuko dira Sail honetan aipatzen diren Administrazio Kontseiluaren erabakiak, IV IDAZPURUA AKZIOKAKO BALTZUAREN EKONOMI JAURBIDEA 25. atala.- Ekonomi aldia. Urtarrilaren 1ean hasi eta hurrengo abenduaren 31n amaitzen da da Baltzuaren ekonomi aldia. Hala ere, lehenengo aldia Akziokako Baltzua eratzen den eguneanhasiko da. 26. atala.- Ekonomi eta Kontabilitate-agiriak. 1. Legeak edo Batzar Nagusiak ezarritako liburu, erregistro, egitarau eta ekonomi, aurrekontu eta kontabilitate-agiriak egiteratzeaz eta zertzeaz Administrazio Kontseilua arduratuko da. 2. Aurreko zenbakian ohartemandakoaz gain, beren egoera berezia dela eta, administrazio agiriren bat betetzea ezinbestekoa izan dezaten akziodunek ere baldintza hori bete beharko dute. 27. atala.- Kontu-ikuskaketa. Batzar Nagusiak erabaki ahal izango du Baltzuko kontuak kanpokoa den pertsonaren edo erakunde espezialistaren batek aztertu eta ikuskatzea. Hauen txostena, kontuekin batera, Kontseiluari heleraziko zaio bere onespenerako. Aurreko idazatian adierazitakoaz gain arlo honetan dauden legezko betebeharrak ere kontutan hartu beharko dira. 28. atala.- Irabazien banaketa. Baltzuko ekonomi karga eta gastuak kitatu eta legezko eta gogozko gordekizunei erantzun ondoren irabazi garbirik geratuko balitz, Batzar Nagusiak erabakiko du diru hauen zertarakoa, Baltzuaren helburuak kontutan izango dituelarik.V IDAZPURUA BALTZUAREN DESEGITEAZ ETA KITAPENAZ 29. atala.- Desegitearen arrazoiak. Akziokako Baltzuei buruzko Legean jasotako arrazoiengatik desegingo da Baltzua. 30. atala.- Kitatzaileak. 1. Arrazoiren batentengatik kitatzaileak izendatu beharko. balira, Batzar Nagusiak besterik erabaki ezean, Egiteratze Batzordeko kideek, eta horien ezean, Administrazio Kontseiluko kideek, hartuko dute bere gain kitatzaile zeregina. 2. Aurreko idazatian aipatzen den unean, dagokion organueko kide-kopurua bikoitia balitz, administratzaileetan gazteenak ez du kitatzaile-lanik egingo. 31. atala.- Ihardunbidea. Estatutu hauetan berariz ohartematen ez den orotan, Legeak ohartematen duenarekin bat jokatuko da Baltzua deuseztatzeko eta kitapena egiteko. VI IDAZPURUA ESTATUTUEI MEN EGITEA ETA AUZIAK 32. atala.- Estatutuei men egitea. Akzio bakar bat hartzeak berarekin dakar akziodunak Estatutuotan ohartemandakoari eta Baltzuko organuek behar-bezala hartutako akordio eta erabakiei men osua egitea, akziodunak aurka egiteko eta alde egiteko dituen eskubideen kaltetan gabe. 33. atala.- Artekaritza klausula Estatutuok ulertu, egiteratu eta praktikan jartzea, edo Baltzu-organuen akordio eta erabakiak direla-eta, akziodun baten edo batzuren eta Baltzuaren edo Baltzuko edozein organuen artean gerta dadin bat ez etortze oro, Legeak izapide berezirik ezartzen ez badio bahintzat, berdintasun artekaritzaz ebatsiko da. Baltzu hori kokatua dagoen tokiko Merkataritza, Gintza eta Itsasketa Etxeko Lehendakaria izango da artekari. Hautsimautsia gauzatzeko eta ebazteko behar diren guztiak egin beharko dituzte akziodun guztiek, eta auzitegietara jotzeari beren berengi uko egin.