- 197/1997 Dekretua, abuztuaren 29koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko den Dekretua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu197/1997 Dekretua, abuztuaren 29koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko den Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4714
- Xedapen-zk.: 197
- Xedapen-data: 1997/08/29
- Argitaratze-data: 1997/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Errepide bidezko Sanitate-Garraioari buruzko Arautegia onartzen duen azaroaren 25eko Dekretuko 10. atalean, Lan, Osasun eta Segurtasun Sailaren Agindu-bidez aldatuko direla eranskinak ezartzen da; hala ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailen egitekoak eta jardute-eremuak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko 12. atalean xedatzen denaren arabera, gaur egun Osasun Sailari dagokio hori egitea.
Aipatu den 279/1986 Dekretuan, anbulantzien kopuruaren kupoa finkatzearen aldeko aukera egin zen, era honetan, zerbitzuen kalitatea hobetu egingo zenaren ustetan. Hala ere eta igaro den denboraldiak eskaini duen ikuspegia eta bildu den esperientzia kontuan hartzeak zera eman du aditzera, hau da, mugaketa horiek eragozpen izan direla sanitate-garraiorako enpresen garapenerako. Bestalde, garraio moeta honek dinamikotasuna izan behar du eta malgutasunez egokitu behar zaie merkatu honek dituen laguntza-beharrei. Ondorioz, 279/1986 Dekretuko II. eranskinean finkatzen den kupoa desagertaraztea da agindu honen xedea.
Ondorioz, hauxe
Atal bakarra.– Azaroaren 25eko 279/1986 Dekretuko II. eranskina indargabetu egiten da agindu honen indarrez.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 3a.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Otsailaren 14ko 164/1995 Dekretuaren bidez, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortu zen, Zaingo Batzordeari laguntzeko eta Gebenaldearen esparruan jarduten duten alor sozial, ekonomiko eta kulturalak ordezkatzen dituzten erakundeek parte har dezaten bide gisa.
Zenbait erakundek Gebenaldeko jarduerak garatzean erakutsi duten parte hartzeko asmoari atxikiz, eta organo horri protagonismo eta partehartze dinamikoagoa emateko aukera kontutan hartuta, aldatu egin da haren antolaketa eskema.
Horrela, lehendakaritza Lankidetza Kontseiluko kide bati egokituko zaio oraingoan, aldatu den testuan lehendakaritza Gebenaldeko Zaingo Batzordeko zuzendari-artatzaileari zegokionean, horrezaz gain Lankidetza Kontseiluaren eta Gebenaldeko Zaingo Batzordearen arteko harremanetarako bide ere izango da.
Aldatzeko dekretu honek organo horren lehendakaria hautatu eta izendatzeko jardunbidea ere jasotzen du. Horrela, Zaingo Batzordeburuak, Lankidetza Kontseiluko kideetako 2/3k proposatuta, izendatuko duela ezartzen da.
Bestetik, egitekoen izendapen berri honetan, Gebenaldeko zuzendari-artatzaileari egokituko zaizkio haren jarduera sustatzea eta administrazio kudeaketa egitea, bai eta Gebenaldeko artezpideen eta kudeaketaren egoeraren berri ematea ere.
Azkenik, Lankidetza Kontseiluko idazkariaren figura sartzen da, Zaingo Batzordean kide den kargua duenak jardungo duela horretan, eta hura egon ezean, zuzendari-artatzaileak.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abuztuaren 29an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Atal bakarra:
Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzen duen otsailaren 14ko 164/1995 Dekretuaren 3. atala aldatzea, honelaxe diona hemendik aurrera:
«3. atala
– Lankidetza Kontseiluaren deiak bertako kide batek egingo ditu bai eta lehendakari lanak ere, Zaingo Batzordeburuak horretarako izendatuta, Lankidetza Kontseiluko kideetako 2/3k proposatuta.
– Lankidetza Kontseiluko lehendakariaren agintaldia bi urtekoa izango da eta luzatu egin ahal izango da beste aldi gehigarri batez bakarrik.
– Lehendakaria Zaingo Batzordearen eta Lankidetza Kontseiluaren arteko informazio zubi izango da eta horretarako honako egiteko hauek egokituko zaizkio:
Zaingo Batzordeak hartzen dituen akordioen berri ematea Lankidetza Kontseiluari aldian-aldian.
Lankidetza Kontseiluak hartzen dituen akordioen berri ematea Zaingo Batzordeari.
– Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordeko zuzendari-artatzaileari, organo laguntzaile horren jarduera sustatzea eta administrazio kudeaketa egitea egokituko zaizkio, bai eta Zaingo Batzordearen kudeaketa artezpideak eta jarduteko egitarauen burutzapen egoeraren berri ematea ere Lankidetza Kontseiluari urtero.
– Idazkari lanak egingo ditu Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordean kide den kargua duenak, eta hura egon ezean, Gebenaldeko zuzendari-artatzaileak».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Donostia-San Sebastianen, 1997ko abuztuaren 29an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.