- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: '13/2004 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa'. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "13/2004 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1148
- Xedapen-zk.: 13
- Xedapen-data: 2004/01/20
- Argitaratze-data: 2004/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltza-rrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua 2003ko urtarrilaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (31 zk.), eta bertan aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten dira ondoren:
Dekretuaren eranskinean, 3065. orrialdean, honakoa dioenean:
PRODUKTUA NEKAZARIEN ELKARTEAK
Gutxieneko negozio-bolumena Gutxieneko kide kopurua GutxienekoEkoizpena
Jateko patata 2.000.000 euro. 50 8.0000 T.
Hazitarako patata 2.500.000 75
Honako hau esan behar du:
PRODUKTUA NEKAZARIEN ELKARTEAK
Gutxieneko negozio-bolumena Gutxieneko kide kopurua Gutxieneko ekoizpena
Jateko patata 2.000.000 euro. 50 8.000 T.
Hazitarako patata 2.500.000 euro. 75