- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 133/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 133/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 4987
- Xedapen-zk.: 133
- Xedapen-data: 2008/07/08
- Argitaratze-data: 2008/08/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena; Ekonomia
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretua 2008ko abuztuaren 8ko EHAAn argitaratu zen (150. zenbakia). Aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
artikuluan, 20609 orrialdean, honako hau dioen lekuan:
“a) Nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko laguntzak.
Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntzak.
Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarria.
Nekazarien eta nekazaritzako langileen erretiro aurreraturako laguntzak.
Kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzak.
Nekazariek eta basogintzako langileek aholkularitza-zerbitzuak erabiltzeko laguntzak.
Ur-baliabideak kudeatzeko laguntzak.
Azpiegiturak hobetu eta garatzeko laguntzak.
Mendietan zailtasun naturalak orekatzera zuzendutako laguntzak.
Mendikoak ez diren eremuetan zailtasun naturalak orekatzera zuzendutako laguntzak.
Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak.”
Honako hau esan behar du: