- 152/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazio ofizialak lortzeko gauzatu beharreko unibertsitate-ikasketen esperimentazio-mailak zehazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu152/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazio ofizialak lortzeko gauzatu beharreko unibertsitate-ikasketen esperimentazio-mailak zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3327
- Xedapen-zk.: 152
- Xedapen-data: 2010/06/08
- Argitaratze-data: 2010/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoan, abenduaren 21ekoan, titulazio ofizialak lortzeko gauzatu behar diren ikasketen prezio publikoak Autonomia Erkidegoak finkatuko dituela xedatu da, betiere, Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrak ezarritako mugen barruan. Gainerako ikasketen prezio publikoak finkatzeko, berriz, dagokion unibertsitateko Gizarte Kontseiluak xedatutakoari eutsi beharko zaio.
Bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 95.3 artikuluan, ikasketen prezioak zehazteko oinarrizko irizpideak ezarri dira. Artikulu horretako a) paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, kontuan hartu beharko dira, batetik, esperimentazio-mailaren barruan irakasgai bakoitzari esleitu zaizkion kredituen kopurua eta, bestetik, ikaslea zenbatgarrenekoz matrikulatu den ikasgaian lehenengoz, bigarrenez, hirugarrenez edo gehiagoz matrikulatu den.
Titulazio ofizialak lortzeko gauzatu behar diren eta Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren unibertsitate-ikasketen esperimentazio-maila irailaren 26ko 190/2000 Dekretuan arautu zen. Arau honen bidez indargabetu den Dekretu horretan, lau esperimentazio-maila ezarri ziren. Horretarako, ondoko alderdi hauek hartu ziren kontuan: titulazio bakoitzeko ikasketa-ordu teorikoak; titulazioaren alde praktikoa; eta ikaskuntzaren esperimentazio-maila, hau da, ikasketak laborategian egin izana edo ikasketetan tresna teknologiko bereziak erabiltzea beharrezko izatea.
Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren (urtarrilaren 29ko EHAA, 20. zk.) 3. artikuluan ikasketa horiek Europako Goi Mailako Hezkuntzaren eremura egokitzeari buruzkoan irakaste-metodologiak aldatu beharko direla xedatu da. Irakaste-metodologia horien helburu nagusia ikaslearen ikaskuntza-prozesua izan behar da, bizitza osoan gertatuko den ikaskuntza-prozesua, hain zuzen. Hainbat kontu uztartuko ditu eredu horrek: ikaskuntza teorikoa, praktikak egitea, mintegiak, irakurketa osagarriak, eta bestelako ikaskuntza-bideak. Eredu berri horrek, halaber, aurrez aurreko irakaskuntza nahiz urrutiko irakaskuntza uztartuko ditu.
2010-2011 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitatean eskaintzen diren titulazio guztiak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Eremuan unibertsitate-ikasketak batzeko helburuetara egokituko dira bete-betean. Hori dela eta, Gradu, Master eta Doktorego ikasketa ofizialak ECTS kredituen arabera egituratuko dira, betiere, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarri diren egiaztatze- eta akreditazio-zuzentarauekin, -baldintzekin eta -prozedurekin bat etorriz.
Era berean, titulazio ofizialen esperimentazio-koefizienteak unibertsitate gaietan eskumena duen kontseilariaren proposamenari jarraiki onetsitako dekretuaren bidez zehaztuko direla xedatu da Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen laugarren xedapen gehigarrian.
Horrenbestez, dagozkion nahitaezko txostenak egin ondotik, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren txostenak azterturik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraikiz, eta (hilabete)aren (egun)ean Gobernu Kontseiluak gai honi buruz eztabaidatu eta erabaki bat hartu ondotik,
Dekretu honetako I. eranskinean ezarriko dira 2010-2011 ikasturtetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean emango diren Gradu titulazioen esperimentazio-mailak.
Dekretu honetako II. eranskinean ezarriko dira 2010-2011 ikasturtetik aurrera Euskal herriko Unibertsitatean emango diren unibertsitateko Master eta Doktorego titulazioen esperimentazio-mailak. Azken horiek, bidenabar, multzotan banaturik egongo dira, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolakuntza arautzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 12.4 artikuluan jaso diren ezagutza-adarren arabera.
Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolakuntza arautzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Dekretu honetako eranskinetan jasotako unibertsitate-ikasketak egiaztatzeko prozesuan proposatutako tituluaren izendapenean aldaketaren bat gertatzen bada, eta aldaketa horrek ez baditu inskribatutako tituluaren izaera eta helburuak aldatzen, orduan ikasketa planean titulazio horri esleitu zaion esperimentazio-maila bere horretan mantenduko da, betiere, titulazio horiek ezartzea baimentzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduan hala adierazi bada.
Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazioen esperimentazio-mailak zehazten dituen irailaren 26ko 190/2000 Dekretua indargabetu da.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 8a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
mailako esperimentazioa:
Biologia
Biokimika eta Biologia Molekularra
Bioteknologia
Elikagaien Zientzia eta Teknologia
Ingurumen Zientziak
Erizaintza
Farmazia
Geologia
Medikuntza
Giza Elikadura eta Dietetika
Odontologia
Kimika
mailako esperimentazioa:
Arkitektura
Artea
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzea
Sorkuntza eta Diseinua
Fisika
Ingurumen Ingeniaritza
Ingeniaritza Zibila
Meatzaritza eta Energia Teknologiako Ingeniaritza
Ingeniaritza Elektrikoa
Ingeniaritza elektronikoa
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Eraikuntza Ingeniaritza
Geomatika eta Topografia Ingeniaritza
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza
Industria Teknologiaren Ingeniaritza
Informatika Ingeniaritza
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
Itsas Ingeniaritza
Ingeniaritza Mekanikoa
Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Ingeniaritza
Ingeniaritza Kimikoa
Industria Kimikaren Ingeniaritza
Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoa
Psikologia
Itzulpengintza eta interpretazioa
mailako esperimentazioa:
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
Ikus-entzunezko komunikazioa
Ekonomia
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Gizarte Hezkuntza
Finantza eta Aseguruak
Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa
Geografia eta Lurralde Antolakuntza
Negozioen Kudeaketa
Enpresen Kudeaketa eta Marketinga
Marketinga
Matematika
Pedagogia
Publizitatea eta Harreman Publikoak
Gizarte Langintza
mailako esperimentazioa:
Gizarte Antropologia
Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa
Kriminologia
Zuzenbidea
Ingeles Ikasketak
Euskal Ikasketak
Filologia
Filosofia
Historia
Artearen Historia
Kazetaritza
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Soziologia
mailako esperimentazioa: osasun-zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.
mailako esperimentazioa: zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.
mailako esperimentazioa: ingeniaritza eta arkitekturaren jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.
mailako esperimentazioa: lege- eta gizarte-zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.
mailako esperimentazioa: artearen eta giza zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko ikasketak.